Artxiboa laburpen hitzeka: VII Open Ciudad de Alfaro

Gipuzkoako Sub-18 espedizioaren lan txukuna VII Open Ciudad de Alfaro “Trofeo Cigüeña de Plata” txapelketan, Patxi Moreno parte hartu duela

(leer en castellano)

Pasa den urriaren 11tik, gaur arte, urriaren 15a, Errioxako Alfaron VII Open Ciudad de Alfaro “Trofeo Cigüeña de Plata” txapelketa burutu da eta bertan, Gipuzkoako Sub-18 selekzioan parte hartzeko Ibai Dorronsorok eta Ander Tafallek gonbidapena bazuten ere, azkeneaan, klubetik  Patxi Moreno bakarrik joan da.

Patxi eta Patrice partida bat analizatzen

Gure jokalariarekin batera Gros XTko Jose Luis Muñoz, Josu Manterola, Ivan Iturralde, Estibaliz Apellaniz, Cecilia Pérez eta Sara Barandiaran, izan ditugu Gipuzkoako espedizioan. Bertan entrenatzaile lanak MI Patrice Etchegarayk egin du.

Patxi, Joselu, Josu, Kandido (botileroa), Ivan, Patrice (entrenatzailea), Cecilia, Sara eta Estibaliz

Club Ajedrez Alfaro taldeak antolatuta,  Rafael Lara Rivas txapelketako zuzendari zela eta IA Jesús García Valer epaile nagusi, 7 txandetako Suitzar sistemako txapelketa izan da, jokalariko 90 minutu partidako erritmoan jokaldiko 30 sugunduko gehiketarekin. Bertan 79jokalarik parte hartu dute.  7 txanden ondoren, garaipena FM Alberto Quintin Navarrorentzat izan da, 7 partidatan 6 puntu egin eta puntu berdinak lortu dituen IM Amrkus Lammers Alemaniarra baino desenpate hobeagoa izan duelako. Jarraian txapelketako lehenego 10 sailkatuen zerrenda emango dizuegu, Gipuzkoako ordezkariek burututako lanarekin. Txapelketako informazio osatua izateko, sailkapena, parekatzeak, e.a. (ChessResults), sakatu: hemen.

Sailkapeneko lehen 10 jokalarien zerrenda eta Gipuzkoako espedizioaren ordezkariena:

Rk. N.I. Nombre Elo Pts. D1 D2 D3
1 2 FM Quintin Navarro Alberto 2377 6,0 2125 31,0 2489
2 3 IM Lammers Markus 2308 6,0 2068 28,5 2423
3 4 FM Bayo Milagro Alvaro 2278 5,5 2085 30,0 2344
4 15 Ereza Vizcarra Fernando 1945 5,5 1833 28,0 2079
5 17 Baeza Escudero Javier 1926 5,5 1721 23,0 1999
6 1 IM Glavina Pablo 2397 5,0 2112 31,0 2336
7 6 Prieto Aranguren Alain 2254 5,0 1983 27,0 2203
8 5 Ortin Blanco Inigo 2261 5,0 1956 29,0 2182
9 9 Somalo Fernandez Millan 2046 5,0 1887 26,5 2159
10 12 Rodriguez Izquierdo Luis 2003 5,0 1819 28,0 2007
16 29 Iturralde Echeverria Ivan 1765 4,5 1659 22,0 1812
20 8 Moreno Estebanez Patxi 2068 4,0 1956 28,5 2112
24 31 Manterola Ubillos Josu 1747 4,0 1753 23,0 1779
28 34 Perez Sodupe Cecilia 1679 4,0 1642 23,5 1707
33 7 Munoz Avila Jose Luis 2102 3,5 1809 26,5 1895
57 62 Apellaniz Perez Estibaliz 1300 2,5 1691 24,0 1412
61 64 Barandiaran Oliveras Sara 1280 2,5 1416 21,0 1270

Guztira 79 jokalari

Oharrak:
D1: rating average of the opponents (variabel with parameters)
D2: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
D3: Performance (variable with parameter)

Txapelketako argazkiak (antolatzaileak, Pepelu Muñoz, Kandido Manterola eta Juan Cruz Iturralde) :