Artxiboa laburpen hitzeka: villabona a

Dibertsio anitz gaur goizean jokatutako XXXI. SANTIAGOko XAKE TXAPELKETAN – J.M. Ezkai memorialean

(leer en castellano)

santiago xake 2016Larunbata honetan, uztailaren 30a, goizez, Txistulari Plazan, Villabonan Santiago Jaietako ohitura handia taldekako Blitz partidetako txapelketa jokatu da. XXXI. SANTIO XAKE TXAPELKETA- J.M. Ezkai Memoriala. Bertan 13 talde lehian izan ditugu, gurea tartean genuela Ander Tafall, Patxi Moreno, Asier Cuesta, Iker Arri eta Ricardo Campos jokalariez osatua.

Iker Arri, Patxi Moreno, Ricardo Campos, Asier Cuesta eta Ander Tafall
Iker Arri, Patxi Moreno, Ricardo Campos, Asier Cuesta eta Ander Tafall

Txapelketan ondorengo taldeak parte hartu dute: Villabona A, Villabona B, Villabona C, Beraun, Luzaro, Kakute, Emakume xakelariak, Fomento, Easo, Gros, Zarautz, Elgoibar eta gure taldea, Hondarriba-Marlaxka. Gure taldeak amaieran 24 puntu egin eta gero 8. postuan amaitu du txapelketa. Fomento txapeldun izan da 43,5 puntu egin eta gero. Bigarren postua Easorentzat izan da, 38,5 punturekin eta hirugarren tokia Villabona A taldeak lortu du egindako 32, 5 puntuei esker.

Amaiera sailkapena

IMG-20160730-WA0065

Gure jokalariek goiza oso animatua izan dela esan digute eta sari banaketen ondoren Lunch ederra izango dutela jakinarazi digute.

On egin!

Jarraian gure taldekideek egindako argazki sorta:

 

I. SANTIO TXAPELKETA SUB-12

Gaur arratsaldeena, Txistulari Plazan, 16:30etik hasita, banakako sub-12 txapelketa berria jokatuko da, suitzar sisteman, jokalari bakoitzeko 5 minutuko partidako erritmoan. Bertan gure taldeko jokalari gazte batzuk izango ditugu: Jon Ollo, Mikel Ollo, Hodei Guerrero, Markel Behobide eta Eneko Elduayen.

IMG-20160730-WA0068.jpg

ZORTE ON!

Advertisements

Gerardo Elcano Oroigarria, Mar de Platako Euskal Etxeko txapelketa, Santiago Jaietako Villabonako txapelketa, Frandovínezko txapelketa eta “Iretza Sagardotegia” Gizarte Multi txapelketa

(leer en castellano)

Gure webgunean ANDORRAKO 33 OPENARI buruzko informazioa jarri artean non gure taldekide batek parte hartu duen, azkeneko bi asteetan gure beste taldekide batzuek parte hartu duten txapelketen berri ematen dizuegu:

19840039130_1fba38ee3c_k-640x290
Julio Granda Peruarra Andorrako txapelketako irabazlea izan da

ERRENTERIAK PARTIDA AZKARRETAKO XV TXAPELKETA. XII. GERARDO ELCANO OROIGARRIA (Errenteria)

Errenteriako Madalenetako jaietako txapelketa bertako Fomento A taldeak irabazi zuen eta emakumeez osatutako taldean izan genuen gure klubeko Andrea Mahalean. Emakume Xakelariak izeneko taldean Gros XT-ko Estibaliz Apellaniz, Miriam bere Ahizpa gaztetxoa eta Julia Vidashenko parte hartu zuten, hala nola, Donostiako Emakumeen Etxeko bi kide, Carmen Vicente eta Daniela Valera.

22an Maddalen auzoko jaietan Hondarribian burutu beharreko aldibereko partidak bertan behera geratu ziren egin zuen eguraldi kaxkarra zela eta, beste batean izan beharko!

MAR DE PLATAKO EUSKAL ETXEKO XAKE AZKARREKO TXAPELKETA (Argentina)

Ander Palavecino Argentinan darrai eta uztailaren 25ean, Mar de Platako Euskal Etxean antolatutako partida azkarretako txapelketan izena eman zuen eta 2/7 puntu lortu ere.

XXX. SANTIAGOKO TXAPELKETA – J.M. EZKAI OROIGARRIA (Villabona)

Pasa den igandean, uztailaren 26an, goizean, Santiago jaietako Villabonako txapelketa burutu zen eta bertan izen genuen, F.J. Torres, Daniel Garmendia, Ricardo Campos eta Ibai Dorronsoro osatzen zuen taldea, zein lan txukuna egin eta gero, merituzko 5. postua lortu zuen. Txapelketa etxeko taldeak irabazi zuen, Villabona A-k.

Villabona Xake Joku Elkarteko webgunera lotura: hemen

FRANDOVINEZEKO IX TXAPELKETA (Burgos)

Bestetik, aurreko urteetan egin duten antzera, Mikel eta Ander Tafall Burgosko Frandovínez txapelketa jokatzera joan ziren. Gure lagun eta taldeko jokalari ohia den Jesus Iruzubietak irabazi zuen txapelketa eta gure taldekideek lan txukuna egin ondoren, Ander Tafallek bigarren postua lortu zuen Sub-14. sailkapenean eta Mikel Tafallek bigarren postua lortu zuen, ELOrik gabekoen zerrendan.

Txapelketako emaitzetara lotura (chessresults): hemen.

G.P. IRETZA SAGARDOTEGIA (Donostia)

Pasa den asteazkenean, uztailaren 29an, “G.P. Iretza Sagardotegia” Gizarte Multitxapelketa amaitu zen, bigarren jardunaldia jokatu eta gero, bertako txapelduna Iñigo Galarza izan zen 6/6 egin ondoren, bigarren, Javier Dominguez, 5 punturekin eta hirugarren Jose Angel Burgaña 4,5 punturekin. Gure taldekidea de Carlos Pascualek 11. postua lortu zuen, 3 puntu egin ondoren eta konbinatuan 14. postua lortu zuen 3,5 punturekin.

Multitxapelketa Carlos Berdotek irabazi zuen, lehen ngoan txapela lortu eta bigarrenean 4. postua lortu eta gero. Aritz Izagirre 2. postua lortu zuen, 13 punturekin eta Iñigo Galarzak 3. postua lortu zuen, konbinatuan 10 puntu egin eta gero.

Antolatzailearen webgunera lotura: hemen

2015eko Liga: sari gutxiko lehenengo jardunaldia

(leer en castellano)

Atzo hasiera eman zitzaion 2015eko Gipuzkoako ligari eta gure klubak ordezkariak ditu maila guztietan. Bost taldeetako lauk etxean jokatu zuten eta besteak Elgoibarren. Arestian esan bezala, sari urria jaso genuen, hiru berdinketa eta gutixienagatik bi porrot. Hala ere, taula gainean ikusitako jokoarekin kontet agertu dira gure jokalariek eta datorren jardunaldiei begira baikor.

Jarraian, jardunaldi honetako partiden kronika txikia ematen dizuegu, banakakao emaitzekin eta Jose Luis Urangak, Fenando Garcíak eta Goio Uriartek ateratako argazkiekin osatua. Gustoko izango duzuelakoan!

1. JARDUNALDIA (2015/01/10)

Maila Gorena. txanda 1/11.Tokia: Hondarribia

Villabonako lagun zaharren bisita izan genuen. Jose Luis Guijarro (egun Gipuzkoako txapelduna dena), Unai Iraola, Ernesto Fuente eta David Parron kontra aritu ziren gure jokalariek (Juan Ignacio Saenz ez zen etorri) eta partida gogorren ostean, berdindutako lehia  beraien alde egin zuen.

T. Hondarribia-Marlaxka A Ema. Villabona A
1 Goio Uriarte Z 0 – 1 B Jose Luis Guijarro
2 Antonio Cruz-López B ½ – ½ Z Unai Iraola
3 Ramon Nogues Z 0 – 1 B Ernesto Fuente
4 Andoni Orube B 1 – 0 Z David Parron

Lehengo maila. Txanda 1/11. Tokia: Elgoibar

Pasa den urtean bezala, lehenego mailako gure taldea Elgoibarrera joan zen eta lehian gogor jardun ondoren, pasa den urtean egindako emaitza bera lortu zuten, gutxienengoagatik porrota baina sentsazio onak izan zituzten.

T. Elgoibar  A Emaitza Hondarribia-Marlaxka B
1 J.M. Navarro Z 1 – 0 B Ibai Dorronsoro
2 Mikel León B 1 – 0 Z Jesus Mari Jauregui
3 Tomas Conde Z ½ – ½ B Ricardo Campos
4 David García B 0 – 1 Z Manolo Delgado

Bigarren maila. Txanda 1/7. Tokia: Hondarribia

T. Hondarribia-Marlaxka C 2 Emaitza 2 Gros  G
1 Asier Cuesta Z 0 – 1 B Ivan Iturralde
2 Patxi Moreno B 1 – 0 Z Josu Manterola
3 Ander Tafall Z 1 – 0 B Juan Cruz Iturralde
4 Ander Uranga B 0 – 1 Z  Esteban Granero

Hirugarren maila. txanda 1/7. tokia: Hondarribia

Hirugarren mailan Derbya izan genuen. Pasa den urtean gertatu zen antzera ‘E’ taldeak etxkoa izan zen eta ‘D’ kanpokoa. Lehian gogor aritu ziren eta bina berdinduta amaitu zuten parrik izan ez zuen lehia. Ederra da afizio bera konpartitzen eta disfrutatzen adin oso ezberdia duen jendea elkarrekin eserita ikustea.

T. Hondarribia Marlaxka E 2 Emaitza 2 Hondarribia Marlaxka D
1 Javi Azcue Z 0 – 1 B Juanan Pereira
2 Fernando Hoyos B 1 – 0 Z Pablo Basurko
3 Julia Urroz Z 1 – 0 B Jon Irigaray
4 Patxi López B 0 – 1 Z Haritz Sein

Gogoan izan:

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net