Artxiboa laburpen hitzeka: Villabona Xakejoku Elkartea

Gipuzkoako Blitz txapelketa 2017. Errenteriako Fomento Cultural txapeldun. Gure taldeak lan txukuna burutu du

(leer en castellano)

Gaur arratsaldean, Villabona Xake Joku Elkartea antolatua, Iker Rezola zuzendari eta epaile nagusia zela, Juanjo Villenaren laguntzaz, Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa burutu da. Bertara klubaren talde bat hurbildu da: Patxi Moreno, Ramon Nogues, Asier Cuesta eta Iker Arri.

Gure taldea txapelketa hasi aurretik: Ramon, Patxi, Asier eta Iker

Txapelketan 11 taldek parte hartu dute. Partidak lau tauletara jokatu dira. Blitz erritmoan (bosna minutu partidako). Bira bateko ligaren ondoren, Errenteriako Fomento Culturalak  txapelketa lortu du, bigarren GAlfil A izan da eta Zarautz K.E. hirugarren. Gure taldeak hasiera kaxkarra izan badu ere, amaiera txukuna izan du eta 7. postua lortu du.

Gipuzkoako blitz txapelketa taldeka 2017

Txapeldunak: Fomento Cultural
2. Sailkatua: Alfil A
3. Sailkatua: Zarautz K.E.
Rk. Taldea D1  D2
1 Fomento Cultural 31,0 19
2 Alfil A 27,5 15
3 Zarautz K.E. 27,0 14
4 Billabona A 26,0 12
5 Gros Xake Taldea 25,0 14
6 Arrasate – Arlutz 20,5 11
7 Hondarribi Marlaxka 20,0 10
8 Alfil B 16,5 8
9 Anaitasuna Kakute 12,5 4
10 Billabona B 8,0 3
11 Billabona C 6,0 0

Oharra:
D1: points (game-points)
D2: Matchpoints (2 for wins, 1 for Draws, 0 for Losses)

Argazki batzuk:

  • Villabona Xake Joku Elkarteko webgunea: hemen
  • Villabona X.J.E.ko webguneko txapelketako argazkiak: hemen
  • Txapelketato informazioa (Chessresults): aquí

 

 

Dibertsioz betetako arratsaldean gure gaztetxoen lan txukuna I. SANTIO SUB-12 TXAPELKETAN

(leer en castellano)

santiago xake 2016

Gaur arratsaldean, Villabonako Txistulari Plazan, Santiago Jaien egitarauaren barnean, Villabona Xakejoku Elkarteak antolatuta, 16:30etik hasita, banakako I. Santio Sub-12 Txapelketa berria jokatu da, suitzar sisteman, jokalari bakoitzeko 5 minutuko partidako erritmoan. Bertan gure taldeko jokalari gazte batzuk izan ditugu, Carlos Pascualekin eta Óscar Díezekin klaseak ematen dituzten: Jon Ollo, Mikel Ollo, Hodei Guerrero, Markel Behobide eta Eneko Elduayen. Bertaratutako gure taldekideek oso ondo pasatzeaz gain, partida txukunak egin dituzte eta horren erakusgarri egindako lan txukuna dugu.

Txapelketa Inko Martinezek irabazi du Gorka Amigot (2.) eta Ainhoa Artola (3.) podiumean lagun izan dituela.

IMG-20160730-WA0068.jpg

Gure jokalariek ondorengo postuak lortu dituzte:

  • Jon Ollo 6 punturekin 4. izan da,
  • Hodei Guerrero 6 punturekin ere, 7. izan da,
  • Eneko Elduayen 5,5 punturekin 9. izan da,
  • Markel Behobide 5 punturekin 14 izan da
  • Mikel Ollo 5 punturekin ere, 16. izan da

IMG-20160730-WA0080

Amaierako sailkapena

IMG-20160730-WA0077

Jarraian txapelketako argazki errepotajea:

Antolatzaile eta parte hartzaile guztiei

ZORIONAK!