Artxiboa laburpen hitzeka: villabona

Xake egun polita Billabonan Etxeko Jose Luis Guijarroren garaipenarekin

(leer en castellano)

Pasa den larunbatean, uztailaren 26an, SANTIAGO XAKE TXAPELKETA – MEMORIAL J.M.EZKAI txapelketaren XXIX. edizioa burutu zen Iker Arri, Ricardo Campos, Fernando Garcia eta Daniel Garmendia. gure taldeko ordezkariak bertan izan genituela.

11 txandetan bertaratutako 45 jokalariek lehen postuengatik lehian aritu ziren eta azkenean podiuma José Luis Guijarrok (1. postua 11/11 punturekin),  MI Iñigo Argandoñak (2. postua 9/11 punturekin) eta Unai Iraolak (3. bukatu du 8/11 punturekin) osatu zuten.

Gure ordezkarien lana txukuna izan zen:  Daniel Garmendia 12. postua lortu zuen (6,5/11 punturekin), Fernando Garciak 30. izan zen 5/11 punturekin, Iker Arrik Fenrnandoren puntu berdinak lortu arren, 5/11, desenpate sistemagatik 32. postua lortu zuen eta Ricardo Camposek 33. postua lortu zuen 11 partidetan 4’5 puntu lortu ondoren.

Sari banaketa eta gero lunch animatua izan zuten.

Iker Arri eta Villabona Xake Joku Elkarteko webguneko argazkiak:

Antolatzailearen webgunea: hemen

Sailkapena eta txanden emaitzak: Chess-Results

2014ko Benasque. Lehen inpresioa

(leer en castellano)

Pasa den ostiralean, uztailaren 4ean, udan burutzen diren txapelketen artean famatuenetakoa denari hasiera eman zitzaion,  Huescako Benasquen eta, bertan, Andoni OrubeRamon Nogues  izena eman duten 413 lagunekin, lehian ariko dira, 9 egunetan,  Benasqueko XXXIV Nazioarteko Irekian, Mendia eta xakea ustartzen duen txapelketa honetan. Gure lagunek bertan Villabonako Juan Ignacio Saenz topatu dute ere. Uztailaren 12an bukatuko den txapelketa honetan gertetzen direnen berri emango dizuegu.

Gure taldekoi zorte on opa diegu!

Informazio gehiago, txapelketaren webunean: hemen

Eta Chess-Resultseko loturan: hemen

Javier Dominguez Villabonako IV. Behar Zana Txapelketako Irabazle

(leer en castellano)

Gaurko egunez Villabonan Behar Zana txapelketaren laugarren edizioa burutu da gure elkarteko ordezkaritza oparoarekin:  Iker Arri (5,5 punturekin 22 postua lortu du), Ibai Dorronsoro (5,5 punturekin 23. postua lortu du),  Patxi Moreno (5 punturekin 26. postua lortu du), Ander Tafall (5 punturekin 28. postua lortu du), Ricardo Campos (4 punturekin 34. postua lortu du) eta Mikel Tafall (4 punturekin 35. postua lortu du).

Mikel Tafallen argazki erreportaje laburra jarraian:

Txapelketa 11 txanda izan ditu eta blitz erritmoan jokatu da, jokalari bakoitzak partidako 5 minutu izan dituelarik. 41 jokalarik parte hartu du eta bertan gertatutakoaren informazioa guztia Chessresulteko ondorengo lorutan topatuko duzue, txapelketako sailkapena barne:  hemen.

 IV. BEHAR ZANA TXAPELKETAKO Podiuma

Has.Z. Izena FED Elo  Des 1  Des 2  Des 3
1 5 Javier Dominguez ESP 2126 8.5 77.5 63.5 59.25
2 6 Mikel Ortega ESP 2072 8.5 77.5 63.5 57.25
3 10 Mikel Alvarado ESP 1960 8.5 70.0 60.0 50.00

gure taldekideek bertan izandako giro polita, antolaketa txukuna eta hamaiketako ona azpimarratu digute.

Villabonako lagunei egindako lanagatik, Zorionak!

Informazio gehiago Villabona Xake Joku Elkartearen webgunean.

Argazki gehiago Villabona X.J.E:ren webgunean: hemen

________________

erdiaroko azoka

Gogoan izan datorren asteburuan, ekainaren 14 eta 15ean, Hondarribiko Erdi Aroko Azoka izango dela eta gure elkarteak, bertaratzen direnen aurka aldibereko xake partidak antolatuko dituela. Zuen zain gerartzen gara.

Animatu!

Azkenaurreko jardunaldia: garaipen bat bi berdinketa eta porrot bat. Azken jardunaldira arte suspensea airean

(leer en castellano)

 Azkenaurreko jardunaldian izandako emaitza ezberdinekin azkeneko jardunaldira arte ez dira gauzak erabakiko. Gorengoen mailako taldeak Arrasaten bertako B taldea 1-3 irabazi eta gero, lehenengo postuetan tinko kokatu da. Donostian, lehenengo mailako taldeak Gros E taldearen aurka, gehiegizko zigorra jaso du eta 4-0 galdu du. Azken jardunaldian igoeran pentsatu beharrean, azken postuetakoei begira jokatuko dute. Bigarren mailako taldeak bere maila mantentzeko Play offean lan txukuna egin eta gero, Billabona B talde indartsuaren kontra berdindu du. Hirugarren mailako E taldeak Getariako Ketaren aurka bina berdindu dute, egiten ari diren lan txukunaren erakusgarri.

Hitzan agertutako 10. jardunaldiari buruzko kronika: hemen.

10. JARDUNALDIA (2014/03/15)

Maila: Gorengoena. Txanda 10/11. Tokia: Arrasate

Taula Arrasate Arlutz ‘B’ 1 Emai. 3 Hond.-Marlaxka ‘A’
1 Juanma Ruiz Z 0 – 1 B F. javier Torres
2 Txema Hernando B 0 – 1 Z Nabar Tejedor
3 Roberto Villar Z 0 – 1 B Antonio Cruz-López
4 Ekaitz Guridi B 1 – 0 Z Paulo Manterola

Maila: Lehenengoa. Txanda 10/11. tokia: Donostia

Taula Gros ‘E’ 4 Emai. 0 Hond.-Marlaxka ‘B’
1 Siu Hung Tung Z 1 – 0 B Andoni Orube
2 Kai Ming Tung B 1 – 0 Z Iker Arri
3 Daniel Hernández Z 1 – 0 B Ibai Dorronsoro
4 ikel Astigarraga B 1 – 0 Z Mikel labayen

Maila: Bigarrena. Txanda 3/4. Tokia: Villabona

Taula Billabona ‘B’ 2 Emai. 2 Hond.-Marlaxka ‘C’
1 Juan Ignacio Saenz Z ½ – ½ B Manolo Delgado
2 Ignacio Arrillaga B ½ – ½ Z Ricardo Campos
3 Cayetano Otaegui Z ½ – ½ B Jesus Mari Jauregui
4 David Parron B ½ – ½ Z Carlos Pascual

Maila: Hirugarrena. Txanda 3/4. Tokia: Getaria

Taula Keta Getaria 2 Emai. 2 Hond. Marlaxka ‘E’ 
1 Javier Arranz Z 1 – 0 B Ander Uranga
2 Jaime Arozena B 1 – 0 Z Mikel Tafall
3 Balbino Inza Z 0 – 1 B Ander Tafall
4 Juan Cruz Intxausti B 0 – 1 Z Patxi Moreno

Gogoan izan:

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net

Taulen araberako eta bestelako emaitzak: Chess-Results

8. jardunaldia. Gorengoen mailako taldearen porrota

(leer en castellano)

8. jardunaldian Grosen gure gorengoen eta lehenengo mailako taldeak jokatutako bi partidak galdu zituzten. Gorengo taldeak puntu erdi bakarra lortu zuen Gros ‘B’ taldearen aurka. Taldearen puntu erdia Ibai Dorronsorok lortu zuen, lehenengo mailako jokalari gaztea, zein partida honetarako mailaz igo zen. Urrezko mailako gure taldeak pasa den urtean lortutako  posizioa errepikatzeko. Gros ‘C’ taldearen kontra galdu zuen lehenengo mailako taldeak, gure taldeko lehen tauletako bi jokalariek parra egin eta gero, hala ere, sailkapeneko erdialdean mantentzen dira momentuz. Villabonan, bigarren mailako taldeak 2,5-1,5 galdu bazuen ere, Mantentze Play Offeko sailkapenean postu lasaian dago momentuz. Azkenik, Tolosan gure hirugarren mailako taldeak, 1,5-2,5eko garaipena lortu du Igoera Play Offean, gure etorkizun oparoko gaztetxoen momentu goxoaren erakusgarri.

8. JARDUNALDIA (2014/03/01)

Maila: Gorengoena. Txanda 8/11. Tokia: Donostia

Taula Gros ‘B’ Emai. ½ Hond.-Marlaxka ‘A’
1 Iñigo Martin Z 1 – 0 B Manu Mayo
2 Xavier Beudaert B 1 – 0 Z Nabar Tejedor
3 Diego Bello Z 1 – 0 B Antonio Cruz-López
4 Joseba Izquierdo B ½ – ½ Z Ibai Dorronsoro

Maila: Lehena. Txanda 8/11. Tokia: Donostia

Taula Gros ‘C’ 3 Emai. 1 Hond.-Marlaxka ‘B’
1 Manuel Cejudo Z ½ – ½ B Ramon Nogues
2 Javier Sarasola B ½ – ½ Z Andoni Orube
3 Fernando Markina Z 1 – 0 B Ricardo Campos
4 Antonio verás B 1 – 0 Z Mariano Muriel

Maila: Bigarrena. Txanda 1/4. Tokia: Villabona

Taula Billabona ‘C’ Emai. Hond.-Marlaxka ‘C’
1 Jokin Mendia Z 1 – 0 B Jesusmari Jauregui
2 Aitor Alkorta B 0 – 1 Z Fernando Garcia
3 Aitor Villena Z ½ – ½ B Oscar Holgado
4 Juanjo Villena B 1 – 0 Z Ander Uranga

Maila: Hirugarrena. Txanda 1/4. Tokia: Tolosa

Taula Tolosa-Ibarra Emai. Hond. Marlaxka ‘E’ 
1 Danel Intxaurrondo Z 0 – 1 B Mikel tafall
2 Mikel Arechaga B 1 – 0 Z Ander Tafall
3 Oier Otxoa Z 0 – 1 B Patxi Moreno
4 Iker Artola B ½ – ½ Z Mikel Herrero

Gogoan izan:

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net

Taulen araberako eta bestelako emaitzak: Chess-Results

Zazpigarren jardunaldiarekin bigarren eta hirugarren mailako ligak amaitu dira

(leer en castellano)

Zazpigarren jardunaldiak bigarren eta hirugarren mailetako ligei amaiera eman dio. Bigarren mailako taldeak Groseko taldearen kontra Hondarribian 0-4 galdu du eta ondorioz, maila mantentzen saiatuko da jaitsiera play off-ean. Hirugarren mailari dagokionez, gure ‘D’ taldeak ligari garaipenarekin agur esan dio, baina tamalez ezingo du igoera play off-ik jokatu. Hori lortu duena gure ‘E’ taldea izan da, pasa den astean ligari amaiera eman eta gero, gaur atseden eguna zuela.

Bestalde, Gipuzkoako urrezko eta zilarrezko ligetan lan erdiak burutu eta gero, gure bi ordezkariek lehen postuetan mantentzen dira. Gorengoen mailako gure taldeak Villabonan aurkari gogorra bazuten ere, 1,5-2,5eko garaipenarekin etxeratu dira. Partida guziak parrarekin amaitu dira, Unairen kontra Nabarrek lortutako garaipena ezik. Lehenengo mailako taldeak Zarautzen, partida guztiak parra amaitu eta gero, binako  berdinketarekin  bueltatu dira etxera.

 

7. JARDUNALDIA (2014/02/22)

Maila: Gorengoena. Txanda 7/11. Tokia: Villabona

Taula Villabona ‘A’ Emai. Hond.-Marlaxka ‘A’
1 Jose Luis Guijarro Z ½ – ½ B Goio Uriarte
2 Unai Iraola B 0 – 1 Z Nabar Tejedor
3 Jose Antonio Munita Z ½ – ½ B Antonio Cruz-López
4 Ernesto Fuente B ½ – ½ Z Iker Arri

Maila: Lehenengoa. txanda 7/11. Tokia: Zarautz

Taula C. Iriondo ‘B’ 2 Emai. 2 Hond.-Marlaxka ‘B’
1 Moises Soliño Z ½ – ½ B Ramon Nogues
2 Daniela Velte B ½ – ½ Z Andoni Orube
3 Xabi Ruiz Z ½ – ½ B Ibai Dorronsoro
4 Pablo Arrondo B ½ – ½ Z Oscar Holgado

Maila: Bigarrena. Txanda 7/7. Tokia: Hondarribia

Taula Hond.-Marlaxka ‘C’ 0 Emai. 4 Gros ‘G’
1 Manolo Delgado Z 0 – 1 B Veronica Iglesias
2 Ricardo Campos B 0 – 1 Z Imanol Unanue
3 Jesusmari Jauregui Z 0 – 1 B Juan Luis Alfaro
4 Mariano Muriel B 0 – 1 Z Ander Martin

Maila: Hirugarrena. Txanda 7/7. Tokia: Hondarribia

Taula Hond. Marlaxka ‘D’ Emai. C. Iriondo ‘D’
1 Javier Azcue Z 0 – 1 B Bingen Urbieta
2 Fernando Hoyos B 1 – 0 Z Joseba Albeniz
3 Patxi López Z 1 – 0 B Peru Hernandez
4 Julia Urroz B ½ – ½ Z Nora Garcia

Gogoan izan:

Ligako informazio guztia (taldeak, jokalariak, arautegia, e.a.): FGA

Ligako emaitzak eta sailkapenak: Kirolak.net

Taulen araberako eta bestelako emaitzak: Chess-Results

Xake egun polita Billabonan

(leer en castellano)

Pasa den larunbatean, uztailaren 27an, SANTIAGO XAKE TXAPELKETA – MEMORIAL J.M.EZKAI txapelketaren xxviii. edizioa burutu zen  Ramon Nogues, Ricardo Campos eta Iker Arri gure taldeko ordezkariak bertan izan genituela.

11 txandetan bertaratutako 47 jokalariek lehen postuengatik lehian aritu ziren eta azkenean podiuma Alejandro Hoffman-ek (1. postua 10,5/11 punturekin), Asier González-ek (2. postuaan 8,5/11 punturekin) eta Asier Urretabizkaia-k (3. 8/11 punturekin). Gure ordezkarien lana txukuna izan zen:  Ramon Nogues-ek 7. postua lortu zuen (7/11 punturekin), Iker Arri-k 29. potua (5/11 punturekin) eta Ricardo Campos-ek 37. postua lortu zuen  (4/11 punturekin).

Sari banaketa eta gero lunch animatua izan zuten.

Añorgako jaietako txapelketan Urnieta txapeldun

(leer en castellano)

Atzo Añorgako jaietako taldekako partida azkarren lehen txapelketa burutu zen.

Easo, Billabona, Mundarro, Urnieta, Gros, Orereta, Añorga eta Hondarribia-Marlaxka liga sisteman, (7 partida, 5 minutuko partida azkarretan), 1-4 eta 5-8 postuetarako sailkatzeko lehian aritu ziren eta emaitza ondorengoa izan zen:

1-4 postuetarako: Urnieta (22 puntu), Orereta (21 puntu), Gros (19,5 puntu) eta  Billabona (16,5 puntu)

5-8 postuetarako: Easo (12,5 puntu), Hondarribia-Marlaxka (12 puntu), Mundarro (5 puntu) y Añorga 3,5 (puntu).

Ondoren, multzo bakoitzean sailkatutako taldeek beren artean beste liga bat jokatu zuten sailkapen nagusia erabakitzeko:

1.- Urnieta (9,5 puntu)

2.- Orereta (5,5 puntu)

3.- Gros (5,5 puntu)

4.- Billabona (3 puntu)

5.- Hondarribia-Marlaxka (9 puntu)

6.- Easo (7,5 puntu)

7.- Añorga (4,5 puntu)

8.- Mundarro (3 puntu)

Gure taldeko ordezkariek, Goio Uriarte (4 puntu 6 partidetan: 4/6), Nabar Tejedor (2,5/4), Daniel Garmendia (5/10), Ricardo Campos (4,5/10) eta Ibai Dorronsoro (5/10), merituzko 5. Postua lortu zuten. Gazteek joka zezaten Goio eta Nabar lehenengo taulan txandaka aritu zirelako.

Txapelketa ondoren luncha izan genuen eta sari banaketa. Goiz polita igaro genuen. Txapelketako antolaketa egokia zen eta ondorengo urteetan errepikatu ahal izatea opa diegu antolatzaileei. Gure aldetik joaten saiatuko gara.