Artxiboa laburpen hitzeka: xake aktiboa

Jaietako txapalketako irabazleak

(leer en español)

Espres erreportajea

Gaur goizean, 2012ko irailaren 2an, igandea, Hondarribiko Gaztelua II. Xake Aktibo Txapelketa burutu da Hondarribiko Paradoreko tapizen gela ikusgarrian. Euskal Herriko paraje ezberdinetatik etorritako 48 xakelari lehian aritu dira, goizeko 9:30etik hasita arratsaldeko 14:30era arte. Jokalari bakoitzak, 6 partida jokatuko ditu, suitzar sisteman, partidako 20 minutu izan dituela.

Sailkapen Nagusiaren PDF-a hemen duzue eskuragarri: AZKEN SAILKAPENA

Epaile lanetan luxuzko taldea izan dugu Juanjo Escribano (Nazioarteko mailako FIDE Epailea) entzutetsuak, Enrike Oiartzabal (Nazioarteko mailako FIDE Epailea) eta Javier Oyarzabal lagun izan baititu. Egun Euskadiko txapelduna den MI Mikel Huerga nafarrak azken momentuan bertaratzerik izan ez ba du ere, txapelketaren maila handia izan da eta lehia gogorrean aritu dira Euskal Herriko paraje ezberdinetatik etorritako jokalariak.

Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko presidenteak eta Txomin Sagarzazu, Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotziak aritu dira sariak banatzen.

Jarraian II edizio honetako irabazleen taula jartzen dizuegu eta hemendik gutxira txapelketako txosten osoa eta jokalarien argazkiak jarriko ditugula gogorarazten dizuegu.

1go sailkatua: 150€ eta garaikurra: Carlos Cruz-Lopez Claret
2.en sailkatua: 75€ eta garaikurra: Luis Olaizola Ortega
3.en sailkatua: 50€ eta garaikurra: Jose Ramon Ros Eskisabel

Carlos Cruz-Lopez irabazleak garaikurra jasotzen

 Sari bereziak:
– 1700 ELO edo gutxiago duen 1go sailkatua, garaikurra:
Pablo Zuñiga Catalan
– 16 urte baino gutxiago duen 1go sailkatua, garaikurra: Daniel Garmendia Zubeldia
– 60 urte baino gehiago duen 1go sailkatua, garaikurra:  Jose Luis Alustiza Urkia

Jaietarako Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak antolatu duen ekintza honek Hondarribiako Udala, Paradorea, Gipuzkoako Xake Federakuntza, Amaiur Altzariak, Hondar Jatetxea, Muxu Moda eta Totem Comunicación enpresen laguntza estimagarria izan du.

Guztiei mila esker.

II. Hondarribiko Gaztelua xake txapelketako 50 jokalariak

Azken momentuko baja batzuen ostean, itxaron zerrendako batzuen parte hartzea baieztatu eta gero, hona hemen Hondarribiko Jai Nagusietako xake txapelketako 50 jokalariak.

(leer en español)

1 URIARTE PRIETO, GOIO S
2 NOGUES FERNANDEZ, RAMON S
3 TEJEDOR TXAPARTEGI, NABAR S
4 ORUBE BONA, ANDONI S
5 GARMENDIA ZUBELDIA, DANIEL <16
6 JAUREGUI ETXEBESTE, JESUS Mª >60
7 GARCIA CABERO, JULIO S
8 MAYO MARTINEZ, MANUEL S
9 HOYOS FERNANDEZ, FERNANDO >60
10 TORRES GANUZA, F.J. S
11 CAMPOS URBANEJA, RICARDO S
12 TORNAY GOMEZ, JOSU S
13 OTERO BONIS, MARIANO >60
14 GARCIA TAJADA, FERNANDO S
15 TAFALL VILLANUEVA, ANDER <16
16 HOLGADO OTERO, OSCAR S
17 ALONSO ARBURU, JUAN IGNACIO S
18 CRUZ-LOPEZ CLARET, CARLOS S
19 OLAIZOLA ORTEGA, LUIS S
20 CARRASCAL ROSAL, ALBERTO S
21 CANTABRANA GARONA, ALEJANDRO S
22 GALARZA CENZANO, IÑIGO S
23 ALVARADO FERNANDEZ, MIKEL S
24 HUERGA LEACHE, MIKEL S
25 IRAOLA IRAOLA, UNAI S
26 MURIEL DOMINGUEZ, MARIANO S
27 MOREIRO SANCHEZ, SILVESTRE >60
28 ARRESE-IGOR SANCHEZ, CESAR S
29 FUENTE SAN SEBASTIAN, ERNESTO S
30 PARRON LUCENO, DAVID S
31 ARRILLAGA GOMEZ, IÑAKI S
32 ROS ESKISABEL, JOSE RAMON S
33 AGUDO TENA, ANGEL S
34 ARRESE-IGOR ROYUELA, ALEX <16
35 AGUIRRE CANFLANCA, IOSU S
36 ZUBIA ARANBURU, MIKEL S
37 THOLEY, JEAN PAUL S
38 NOËL, PIERRE S
39 DUHAU-MARMON NICOLAS <16
40 NOËL MAX <16
41 LALANNE BAPTISTE <16
42 ORTEGA FUENTES, LUIS ANGEL S
43 DOMINGUEZ OFRETORIO, JAVIER S
44 ZUÑIGA CATALAN, PABLO S
45 AXPE GOIKOETXEA, JAVIER S
46 MORAL BARRAGAN, DIEGO S
47 EZIOLAZA ETXEBARRIA, IBON S
48 URKIA IMAZ, GARIKOITZ S
49 ALUSTIZA URKIA, JOSE LUIS >60
50 IZAGIRRE ALSUA, HARITZ S

Zerrendak izen emate ordena jarraitzen du.

41 lagunek izena eman dute dagoeneko!

(leer en español)

Txapleklketaren hamabi egunetara dagoeneko 41 lagunek izena eman dute, 9 leku geratzen dira!

Izenaman dutenen artean IM MIkel Huerga nabarmentzen da, 2011ko Hondarribiko Gaztelua I. Xake Aktibo Txapelketako irabazlea eta egun Euskadiko  Txapelduna dena.

Ordurarteko izen emaleen zerrenda.pdf

2011an Julian Lazkanotegi argazkilariak ateratako  argazkia

Hondarribiko Gaztelua II. Xake Aktibo Txapelketako babesleak

(leer en español)

“Hondarribiko Gaztelua” xake aktibo II. txapelketa ahalbideratu duten babesleen webguneak bisitatzeko gonbitea luzatzen dizuegu.
Hemendik beren laguntzagatik eskerrak ematen diegu. Mila esker!