Artxiboa laburpen hitzeka: XIII. Javier Luengo Vazquez oroigarria

XXIII. Nazioarteko Groseko Xake Irikian Jose Luis Guijarro garaile. Gure jokalariek emaitza onak lortu dituzte

(leer en castellano)

Gaur 2013ko irailaren 27a, XXIII Nazioarteko Groseko Xake Irikia – XIII Javier Luengo Vazquez Oroigarria gure taldeko Andoni Oruberen, iker arriren, Sergio Sanmateu eta Javier Azcueren parte hartzearekin amaitu berri da. Jose Luis Guijarro Billabonako gure lagunak  garaipena lortu du, nahiz eta, Diego del Rey MI-rekin 9 partidatan 7na puntura berdindu duen, desenpate hobeagoa zuelako. Podiumeko hirugarren postuan gure beste lagun bat izan genuen, Juan Manuel Riesco, txapelketan 6,5 puntu lortu eta gero.

AZKEN SAILKAPENA eta txapelketaren bestelako datuak (Vesus)

Esan bezala, gure taldekideen emaitzak onak izan dira. Andoni Orube-k, txapelketako 23 . postuan hasi bazuen ere, bost puntu lortu eta gero, 14. postua lortu du. Sergio Sanmateu-k, txapelketa 34. hasi zuen eta 4,5 puntu egin ondoren 22 postua lortu du. Iker Arri, txapelketako 29.ak amaierako sailkapenean postu irabazi du eta 28. izan da, 4 puntu lortu eta gero. Javier Azcue-ren lana azpimarragarria izan da. Bere bizitzan jokatu duen lehen Nazioarteko Opena izan da eta partida guztiak irabazten adoretsu saiatu bada ere, azkenean 9 partidatan 2,5 puntu lortu ditu eta jokalarien zerrendako azken postuan txapelketa hasi bazuen ere, merituzko 42. postua lortu du amaieran.

Jarraian Iker Arrik, Andoni Orubek eta Sergio Sanmateuk ateratako argazkiak jartzen ditugu:

Txapeldunari zorionak, saridunei eta gure taldekoei egindako lan txukunagatik ere!