Gaur 2014ko irailaren 27a, XXIV Nazioarteko Groseko Xake Irikia – XIV Javier Luengo Vazquez Oroigarria gure taldeko Andoni Oruberen, Iker Arriren, Sergio Sanmateu eta Ander Tafallen parte hartzearekin amaitu berri da. GM Arthur Kogan gure lagunak garaipena lortu du, nahiz eta, MI Diego del Reyrekin 8 partidatan 6’5na puntura berdindu duen, desenpate hobeagoa duelako. Podiumeko hirugarren postuan GM Cristhian Cruz, izan dugu, txapelketan 6 puntu lortu eta gero. Puntu berdinak lortu dituzte Aritz Abalia eta Jose Luis Guijarro txapelketako laugaren eta bosgarren izna direnak.

AZKEN SAILKAPENA eta txapelketaren bestelako datuak (Chessresults)
Esan bezala, gure taldekideen emaitzak onak izan dira.Andoni Orubek, txapelketako 25 . postuan hasi bazuen ere, lau puntu lortu eta gero, 22. postua lortu du. Sergio Sanmateuk, txapelketa 39. hasi zuen eta 3,5 puntu egin ondoren 31 postua lortu du. Iker Arri, txapelketako 30.ak hiru puntu lortu ditu eta39. izan da. Ander Tafall gazteak txapelketa 35. postuan hasi zuenak, 3 puntu lortu ditu ere eta txapelketako 41. postua lortu du.

Jarraian Iker Arrik, Andoni Orubek, Mikel Tafallek, Sergio Sanmateuk eta Goio Uriartek ateratako argazkiak jartzen ditugu:
Txapeldunari zorionak, saridunei eta gure taldekoei egindako lan txukunagatik ere!