Artxiboa laburpen hitzeka: XVIII A. Robinet 2015 txapelketa

Ander Tafallen lan txukuna Piélagoseko XVIII. A. Robinet 2015 Txapelketan

(leer en castellano)

Gaurko egunez, 2015eko maiatzeren 16a, larunbata, Kantabriako Vioño de Piélagos herriko Antonio Robinet kiroldegian, 750 gazteen parte hartze izugarria duen, XVIII A. Robinet 2015 txapelketa jokatu da, 8 txandetako Suitzar sisteman, jokalari bakoitzak partidako 15 minutu izan duela, ondorengo kategorietan.

 Prebenjamina Sub 8  2007an jaiotakoak eta txikiagoak
 Benjamina  Sub 10  2005 – 2006 bitartean jaiotakoak
 Alebina  Sub 12  2003 – 2004 bitartean jaiotakoak
 Infantila  Sub 14 2001 – 2002 bitartean jaiotakoak
 Kadetea  Sub 16 1999 – 2000 bitartean jaiotakoak
 Jubenila  Sub 20 1995 – 1998 bitartean jaiotakoak
Maila bakoitzean sakatuz, maila horretako amaierako sailkapena ikus daiteke.
Gipuzkoatik abiatutako espedizioa jendetsua izan bada ere, kasu honetan, gure taldetik, ordezkari bakarra joan da, duela aste batzuk Gipuzkoako Infantil mailako Txapelketa irabazi duen Ander Tafall. Anderrek egindako lana oso txukuna izan da eta  8 partidatan 6 puntu lortu ondoren, merituzko 8. postua lortu du 14 urte beherako mailan.
Zorionak Txapeldun!
(Lourdes Villanuevaren argazkiak)

 

Lotura interesgarriak:

Antolatzailearen webgunea: hemen

Maila guztietako emaitzak (Chess-Reuslts): hemen

Babesleak:
Advertisements