Artxiboa laburpen hitzeka: yannick gozzoli

2014 Andorrako Irekia. Berriro ere Zoragarri!

(leer en castellano)

Igande honetan Sant Gothard hotela XXXII. Andorrako Irekia bukatu da, zein Andorrako xake federazioak antolatzen du. zuzendari nagusia gure lagun ona den Oscar de la Riva izan da eta antolatzaileek bertaratu diren guztiei egiten duten antzera, oso tratu ona eman dio Goio Uriarte eta familia osatzen zuen gure taldeko ordezkaritzari. Txapelketako arbitro talde bikaina nabarmendu nahi genuke, gurean oso ezaguna dena, Juanjo Escribano epaile nagusia eta Javier Oyarzabal, Enrique Oiarzabal eta Santiago Juberías epaile laguntzaile izan direla.

DSCN0008 (2) (427x640)

Uztailaren 19tik 27ra, 169 jokalariek, bederatzi jardunaldietan lehian aritu dira  eta sailkapen nagusiko lehen postua Peruko GM Julio Grandak bakarka irabazi du, txapelketako azken partidan, aurreko edizioko irabazlea izan zen Ukrainako GM Andrey Vovk garaitu ondoren. Podiuma frantziako bi jokalarik osatu dute, biak 7a puntu egin dutelarik, IM Adrien Demuth eta GM Yannick Gozzoli.

????????Gure ordezkariak, Goio Uriartek, 9 partidetan puntu erdiak lortu ditu, 4,5, berak zuen hasierako rankigeko postua, 92. alegia,  7 mailatan hobetuz, Horrela txapelketako 85. postuan amaitu du txapelketa. Gogorra egin zaiola esan digu eta tamainako txapelketarako entrenamendu espezifikoaren falta asko nabaritu duela jakinarazi. Hala ere oso ondo pasa duela gaineratu digu.

????????

Aurtengo edizioan Euskal jokalarien parte hartzea ez da oso zabal izan, baina gure lagun biren emaitzen berri eman nahi dizuegu:  Sestao Xake Taldeko jokalaria den Sergio Trigok txapelketa oso ona burutu du eta 6 puntu lortu eta gero, txapelketako 21. postua lortu zuen, azkeneko partida, Kataluniako GM Marc Narcisorekin parra egin eta gero. n la última ronda eta bere ELO tarteko 2. saria lortu zuen.

????????Bere aldetik, Goyo Sola  laguna, Runa Xake Taldekoa, nahiz eta hasiera ikusgarria izan eta 4 partidetan 3 garaipen lortu, azkenean 9 partidetan 4,5 puntu lortu zituen eta txapelketa 97 postuan amaitu zuen.

Txapelketa Andorrako  en Erts – Arinsal La Massanan kokatutako Sant Gothard Hotelean jokatu zen, eta gure taldekideek instalazio egokiak zituela esan digute (logela erosoak, igerilekua, kirol pista, minigolf, sauna, jacuzzia, e.a.) pasa den urtearekin alderatuz, hobekuntza lanak egin dituztelarik, baina, gauza guzien gainetik bertako langileen jokaera atsegin eta prestua nabarmentzekoa iruditu zaie. Era berean jokatzeko gela ere bikaina zela aldarrikatu digute. Antolatzaileen esanetan, hotelaren babesa aurreko bi edizioak ahalbideratu ditu eta hurrengo urterako ere babesa eman du hotelak eta 2015ko txapelketaren jarraipena ziurtatu da.

Elisabet Sein, Manex Barral, Goio Uriarte eta Oscar de la Rivaren argazkiak:

Xakeaz gain, gure taldekideek gauza asko egiteko parada izan dute eta baita aprobetxatu ere: nahiz eta urte honetan ez duten Gran Prix d’Andorra partida azkarretako txapelketan parte hartu, ez Herriko jatetxe entzutetsu batean egindako Argentinar parrilladan parte hartu ez eta, hoteleko futbito txapelketan parte hartu. Hala ere gure taldekideek gauza anitz egin zituzten: Valnorden Mushing egin zuten (zakurren leran ibili),  Caldea-ko gune termoludikora joan, Hoteleko igerilekuko eremmuan antolatutako barbakoara joan,  Cirque du Soleil-en “Escalada” ikuskizunaren moldaketa berria ikusi,  Andorrako mendietan txangoak egin, Andorrako monumentu Erromaniko batzuk bisitatu, Andorrako museo ezberdinak ikusi (Museo Nacional del Automóvil y el Centro de Arte de Escaldes-Engordany), Andorrako hiriburuan erosketak egin, eta beste gauza asko. Primeran pasa dute. Hortaz, datorren urteko daten zain daude, ea joaterik duten jakiteko.

Ondorengo loturetan txapelketako informazio guzia topatuko duzue: