Artxiboa laburpen hitzeka: ylenia benito

Teledonostik egindako erreportajea “on line” ikusteko diariovaco.tv-ko lotura

(leer en castellano)

Teledonostik ostiralean emandako xakeari eta gure klubari buruzko erreportajea dagoeneko diariovasco.tv webgunean “on line” ikusgai duzue.Andoni Borjarekin blagan

Andoni Borjarekin blagan

 Arestian aipatu bezala, 2014ko otsailaren 07an, Borja Olazabalek gidatzen duen Bidasoa Kirolak saioko “En tu cancha o en la mía” atalean xakeari eta gure klubari buruzko erreportajea eman zuten.

Erreportajea egiteko, aste bete lehenago, Borja Olazabalekin batera, Ylenia Benito eta Ricardo Catalán etorri ziren eta grabaketa iraun zuen ordu luzean klubeko presidentea den Goio Uriarte eta Presidenteordea den Andoni Orube anfitroi izan zituzten.

Ondorengo loturan:  diariovasco.tv erreportajea “on line” ikusi daiteke (37:18 – 46:44 minutuen artean).

¡Disfrutatu!

Teledonostik klubari buruzko erreportaje bat emando du bihar

(leer en castellano)

Bihar 20:00etan eta gero 22:30ean, Teledonosti-ko Bisadoa Kirolak saioan gure taldeari egindako erreportajea ikusgai izango duzue.

DSCN0009 (640x480)Astero ematen duten saio hori, Borja Olazabal kazetariak aurkezten du eta bertan Bidasoaldeko kirol gaurkotasuna aztertzen da.

borja olazabal

Ostegunean Borja Olazabal, Ylenia Benito eta Ricardo Catalán gurera etorri ziren eta bisitaldi atsegina eta alaia izan zela ezin uka eta erreportajean islatzea itxaroten dugu.

Emanaldiaren ondoren Diario Vasco egunkariko webguenan jarriko dutela esan digute. Hori gertatzen denean gurean jarriko dugu!

Erreportajearen iragarkia ikusteko sakatu hemen.

Gustoko izatea espero dugu!