Azaroaren 25ean ospatuko den emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira Udalarekin eta Emekirekin antantolatuko ditugun ekintzak gaur aurkeztu ditugu. Eta gogoratu: astelehenean, azaroak 24, Hondarribiko Emakumeen VIII. Xake Ttopara izango dugu Kasino Zaharrean, 18:00etan hasita, Animatu!

1980-2025. 45 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

photo_2024-06-02_22-02-10

HONDARRIBIKO 8. EMAKUMEEN XAKE TTOPARA

Astelehenean, azaroaren 24an, Kasino Zaharrean 18:00etatik aurrera, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna (azaroaren 25ean) ospatuko den hilabetean, emakumeen talentuaren aldeko apustuarekin jarraituz, Hondarribia Marlaxka xake klubak, Emekirekin eta Udalarekin lankidetzan, adin eta maila guztietako emakumeentzako ekimen irekia antolatuko dugu. Helburua xakeaz elkarrekin disfrutatzea izango da eta astean zehar klase talde ezberdinetan dauden neskek elkar ezagutzea eta bide batez, elkarrekin, azaroaren 25aren aldeko aldarria egitea eta egun berezia ospatzea.

Mesedez bertaratu 17:45ean, elkarrekin dena antolatu eta puntuan hasteko. Eskerrik asko!

Animatu!

👏👏👏👏👏👏👏

Denetariko egitaraua

Sara del Rio Loiarte Berdintasun teknikaria, Josu Peña Alza Berdintasun zinegotzia, Tamara Sastre Castillo Emekiko presidentea, Tzane Carrillo Salaberria ekintzen koordinadorea eta Ascen Oscoz Alvarez Hondarribia Marlaxka Xake Klubeko kidea.

Gaur azaroaren 18 goizean EMEKI elkartearen egoitzan Azaroaren 25aren harira, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, Emeki elkartetik Hondarribiko Udalarekin eta herriko beste eragile batzuekin elkarlanean, Gure kluba tartean) antolatu dituen ekintzak aurkeztu zituen.

Tamara Sastre Castillo, Tzane Carrillo Salaberria, Mariajesus Berrotaran Etxeberria, Ascen Oscoz Alvarez eta Goio Uriarte Prieto Hondarribia Marlaxka Xake Klubeko astelehenetako nesken klaseko maisua.

EGITARAUA

Goio, Sara, Mariaje, Koro, Tzane, Miren, Josu, Tamara eta Kontxi prentsa aurrekoaren ondoren

Ekintzaz jositako programa antolatu duEmeki Emakume Elkarteak, Udalarekin elkarlanean, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren testuinguruan:

 
🟣Azaroak 22, 10:00: Bixi-bixi emakumeen pala topaketa
🟣Azaroak 22, 19:00: Más iguales, más libres kontzertu akustikoa
🟣Azaroak 23, 10:00: III. Emakumeak Korrika
🟣Azaroak 24, 18:00: VIII. Emakumezkoen Xake Ttopara
🟣Azaroak 25, 11:00: Tximeleta sarea osatzen (eskolekin)
🟣Azaroak 25, 18:00: Kontzentrazioa, Martxoak 8 plazan
 

Ez gutxietsi, ez ukitu, ez baztertu, ez iraindu, ez mespretxatu, ez bortxatu.

HONDARRIBIAN INDARKERIA MATXISTARI, EZ!