1980-2024. 43 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#Hondarribia eremu segurua gara
Robin-Chess 2024 Xake Jaialdia Santanderren
Beste urte batez gure klubak irteera bat antolatu du gure Xake Eskolako ikasleentzat eta haien gurasoentzat, gaur maiatzaren 11n Santanderren, bertako Robin-Chess xake jaialdi ikusgarrian egun oso batez parte hartzera eta gozatzera.
Goizean klubak jarritako busean klubeko espedizio bat Festival de Ajedrez Robin-Chess 2024 Xake Jaialdian parte hartzera, non 1.200 neska-mutil baino gehiago bildu diren, eta estatuko jokalari onenetako askok parte hartu dute dagozkien kategorietan.
Jurgi Diaz, Jon Diaz, Iker Tafall, Gorka Tafall, Nora Lera, Beñat Sagarzazu, Kimetz Lekuona, Oihan Perez, Oier Echaide, Arian Echaide, Julen Goya eta Mikel Calvo gure taldekideak bertan egon dira, Oier Saraketa Zumaiarrarekin batera, jaialdi handi honetaz gozatzeko, euren guraso eta Maisu Goio, gure Xake Eskolako arduradunak lagunduta.
Ekitaldi hau xakea baino gehiago da, Estatuko eta atzerriko leku askotako neska-mutilekin anaitzea da. Esperientzia oso bat non, adin ezberdinetako txapelketez gain, eguna hainbat jarduerak animatu dute, hala nola marrazki tailerrak eta haien lehiaketak, ipuin kontalari ezberdinak, globoflexia tailerra, aurpegi marrazketarena, bi hitzaldi interesgarri eta ekitaldi gehiago, jaialdi honetara bertaratu eta bidelagun askok ederki gozatu eta ahaztea zaila izango den eguna bihurtu duten.
Kirolari dagokionez, gure ordezkaritzak lan txukuna egin du, bertan estatuko jokalari onenek parte hartu dutela kontuan hartzen badugu. Eta guztien artean, Lesakako Julen Goyaren lehenego postua azpimarratzen dugu Sub 08an. Gure beste jokalarien emiatzak hauek izan dira: . Iker Tafall zazpigarren postua izan da Sub.16an, Nora Lerak kategoria berean 24. postua lortu du eta hirugarrena emakumezkoetan. Sub.14an, Jon Diaz 17. izan da, Oier Sarasketa zumaiarrak 27.a, Gorka Tafall 30.a, Beñat Sagarzazu 93.a, Oihan Perez 94.a, Kimetz Lekuona 116a. eta Oier Echaide 120.a. Sub.10ean Mikel Calvo 145. izan da eta Sub.08an Ariane Echaide Elizondarrak merituzko 47. postua lortu du.
Zorionak guztioi egindako lan bikainagatik eta erakutsitako Marlaxkako Espirituagatik