Xake Eskola

(leer en español)

 

Parte hartu nahi duzu?

Xakea ez da gehiengoaren jokoa, baina pixkanaka bere tokia aurkituz doa Bidasoaldeko eskualdean, eta geroz eta zaletu gehiago eskuratzen ari da, baita gaztetxoen artean ere.

Arrakastaren eragile nagusiena Julio García Cabero da: berari zor diogu xakea bizirik egotea Irunen azken 20 urteetan gazteen artean, Landetxa Auzolagun Elkartearen laguntzarekin.

Irunen Udal Xake Eskola bar sortzearen saioak bertan behera egin ondoren, egindako lanak bere emaitzak eman ditu, eta Hondarribia-Marlaxka elkartearekin lankidetza akordio bat garatu da. Horri esker, gure gazteak xake mailan gora egiteko beharrezko den prestakuntza teknikoa jasotzen ari dira eta aldi berean federatutako txapeletara aurkezteko aukera dute.

Julio Garcia
Julio Garcia. Xake Eskolaren Sustatzailea

«Eskolan gaizki zebiltzan ume asko izan ditugu, eta gure artean xakeak lagundu egin die. Kirol honetan asko pentsatu beharra dago, eta lasai egon behar da; hori oso garrantzitsua da»

Xakeak heziketan balio handia du, eta indarkeria bideratzen eta burua lantzen laguntzen du: nork bere buruan konfiantza eskuratzeko bide ezin hobea da, eta prestakuntza fisiko handia eskatzen du.

Anatoly Karpov, Xakeko Munduko Txapelketan zazpi aldiz txapelduna izana:

«Zaila da agresiboa izatea zure parekoak irribarre egiten dizunean»

«Xakeko txapeldun batek Futbol amerikarreko jokalari batek baino energia gehiago gastatzen du jokoan. Indar fisikoa, hori da kontua.»

Irakurri artikulo osoa

Jarraitu irakurtzen: Parte hartu nahi duzu?

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: