1980-2025. 45 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

HONDARRIBIKO 8. EMAKUMEEN XAKE TTOPARA
Gaur astelehena, azaroaren 24an, astelehena,EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA (Azaroak 25) dela eta hilabete honetan antolatu diren jardueren baitan, 8. Ttopara Femeninoa jokatu da Kasino Zaharrean, Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatuta, Emeki eta Hondarribiko Udalaren laguntzarekin.

Emakumeen Xake Ttopara dagoeneko hitzordu finkatua da, urtean bi aldiz ospatzen dena:
- lehena martxoan, Martxoaren 8aren harira,
- eta bigarrena azaroan, Azaroaren 25aren inguruan.
Helburua da emakume guztientzako, adin eta maila guztietako parte-hartzaileentzako, xakearen inguruan topagune atsegina eta erraza eskaintzea.
Aurtengo edizioan 18 emakumek hartu dute parte, eguraldi txarrari aurre eginez, xakeaz eta elkartzeaz gozatzeko. Txapelketa 10 minutu finisheko erritmoan jokatu da, 4 txandako Suitzar sisteman, eta ohiko puntuazio berezi honekin: garaipenak 3 puntu, berdinketak 2 eta porrotak 1.
Sailkapen nagusia
| Rk. | Izena | Ptk | D1 | D2 |
| 1 | LERA CUÑADO, Nora | 12 | 4 | 7,5 |
| 2 | IRAOLA MARTINEZ, Maite | 9 | 3 | 11 |
| 3 | HERRERO GARMENDIA, Arantza | 9 | 3 | 10 |
| 4 | OSCOZ ALVAREZ, Ascen | 9 | 3 | 6,5 |
| 5 | OLAIZOLA ECHAIDE, Miren | 9 | 3 | 6 |
| 6 | LOPEZ GONZALEZ, Aurora | 9 | 3 | 5,5 |
| 7 | BLANCO BAILADOR, Maribel | 8 | 2½ | 9 |
| 8 | URANGA ROYO, Nerea | 6 | 2 | 9 |
| 9 | BERROTARAN ETXEBERRIA, Mariajesus | 6 | 2 | 7,5 |
| ERRO JAUREGI, Kontxi | 6 | 2 | 7,5 | |
| 11 | LANDA ZAPIRAIN, Anadela | 6 | 2 | 7 |
| 12 | IMAZ ETXEBERRIA, Maricruz | 6 | 2 | 6,5 |
| 13 | CARRILLO SALABERRIA, Tzane | 3 | 1 | 12 |
| 14 | ELIZAZU AIZPEOLEA, Maricarmen | 3 | 1 | 8 |
| 15 | PARDAVILA ARRASATE, Cristina | 3 | 1 | 6 |
| SERRANO SERRANO, Sabina | 3 | 1 | 6 | |
| 17 | CALLE REDONDO, Rosamaria | 2 | ½ | 11 |
| 18 | EIZMENDI MANTEROLA, Jone | 1 | 0 | 8 |
-
Txapelketako ChessResultera esteka: hemen
Sari banaketa eta aitortzak

Sari banaketan Tamara Sastre Castillo, Emeki elkarteko presidentea, eta Lupe Queiruga Oronoz, Hondarribiko Udaleko Kirol zinegotzia, izan dira, txapelketako epailea, Goio Uriarte Prieto, lagun izan dutela.
Parte-hartzaile guztiek oroigarri bana jaso dute, eta gainera, irabazleak, Nora Lera-k, eta jokalari beteranoenak banan-banan jaso dute Petra Laborda hondarribiarrak 1929an argitaratutako “La cocina práctica” liburuaren berrargitalpena “Pretra Labordarekin sukaldean”. Sari honek helburu bikoitza izan du: ahalegin eta parte-hartze bikaina saritzea, eta aldi berean, Petra Laborda bezalako emakume aitzindari baten figura berreskuratzea; jatorri xumeetatik abiatuta, XX. mendearen lehen herenean Espainiako sukaldaritzaren goi mailako munduan lekua egin zuen emakumea.
Ekitaldiak berriz ere erakutsi du xakeak elkar topatzeko, talentu femeninoa bistaratzeko eta gizarte bidezkoago baten aldeko konpromisoa indartzeko balio duela.
Marlaxka Xake Klubak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten emakume guztiei, bai eta Emeki eta Hondarribiko Udalari ere, eta datorren urteko edizioetan ere giro berdina eta konpromiso bera mantentzeko asmoa berretsi du.
A25 denetariko egitaraua

Gaur azaroaren 18 goizean EMEKI elkartearen egoitzan Azaroaren 25aren harira, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA, Emeki elkartetik Hondarribiko Udalarekin eta herriko beste eragile batzuekin elkarlanean, Gure kluba tartean) antolatu dituen ekintzak aurkeztu zituen.

EGITARAUA

Ekintzaz jositako programa antolatu duEmeki Emakume Elkarteak, Udalarekin elkarlanean, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren testuinguruan:




