Jada ikusgai duzu VIII Hondarribiko Emakumeen Xake Ttopararako – Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagertarazteko Nazioarteko Egunaren aldarrikapen – bideo laburpena. Etorri eta ikusi! Eman zure laguntza indarkeriaren aurkako mezua zabaltzeko. 💪💜👍

1980-2025. 45 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

photo_2024-06-02_22-02-10

VIII. Emakumeen Hondarribiko Xake Ttopara – Bideoa ikusgai!

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako VIII. Emakumeen Hondarribiko Xake Ttopara arrakastatsua burutu zen Kasino Zaharrean. Ekitaldi hunkigarri eta garrantzitsu honek emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko kontzientzia piztu eta babesa adierazteko helburua izan zuen.

Ekitaldiaren bideoa dagoeneko ikusgai dago YouTuben, eta lotura hemen jarri dugu, denek ekitaldiaz gozatu eta mezua zabaltzen laguntzeko.

Mila esker Markos Sodupe eta Bideosare berriro ere lan oso tuxkuna egin eta egun berezi horretan bizitakoa islatzeagatik. Zorionak eta eskerrik asko!!

Indarkeria matxistaren aurkako borrokan, guztion arteko ahalegina beharrezkoa da. 💜✊
Ikusi, partekatu eta zabaldu mezu hau! 🎥🔁✨

A25 EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNAren harira, VIII Emakumeen Hondarribiko Xake Ttopara arrakastatsua burutu da Kasino Zaharrean

Pasa den astelehenean, azaroaren 24an,EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA (Azaroak 25) dela eta hilabete honetan antolatu diren jardueren baitan, 8. Ttopara Femeninoa jokatu zen Kasino Zaharrean, Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatuta, Emeki eta Hondarribiko Udalaren laguntzarekin.

Tamara Sastre Castillo Emekiko Lehendakaria ohorezko hasiera ematen Nora Lera Cuñadoren eta Tzane Carrillo Salaberriaren partidan

Emakumeen Xake Ttopara dagoeneko hitzordu finkatua da, urtean bi aldiz ospatzen dena:

  • lehena martxoan, Martxoaren 8aren harira,
  • eta bigarrena azaroan, Azaroaren 25aren inguruan.

Helburua da emakume guztientzako, adin eta maila guztietako parte-hartzaileentzako, xakearen inguruan topagune atsegina eta erraza eskaintzea.

Aurtengo edizioan 18 emakumek hartu zuten parte, eguraldi txarrari aurre eginez, xakeaz eta elkartzeaz gozatzeko. Txapelketa 10 minutu finisheko erritmoan jokatu zen, 4 txandako Suitzar sisteman, eta ohiko puntuazio berezi honekin: garaipenak 3 puntu, berdinketak 2 eta porrotak 1.

Sailkapen nagusia

Rk. Izena Ptk D1 D2
1 LERA CUÑADO, Nora 12 4 7,5
2 IRAOLA MARTINEZ, Maite 9 3 11
3 HERRERO GARMENDIA, Arantza 9 3 10
4 OSCOZ ALVAREZ, Ascen 9 3 6,5
5 OLAIZOLA ECHAIDE, Miren 9 3 6
6 LOPEZ GONZALEZ, Aurora 9 3 5,5
7 BLANCO BAILADOR, Maribel 8 9
8 URANGA ROYO, Nerea 6 2 9
9 BERROTARAN ETXEBERRIA, Mariajesus 6 2 7,5
  ERRO JAUREGI, Kontxi 6 2 7,5
11 LANDA ZAPIRAIN, Anadela 6 2 7
12 IMAZ ETXEBERRIA, Maricruz 6 2 6,5
13 CARRILLO SALABERRIA, Tzane 3 1 12
14 ELIZAZU AIZPEOLEA, Maricarmen 3 1 8
15 PARDAVILA ARRASATE, Cristina 3 1 6
  SERRANO SERRANO, Sabina 3 1 6
17 CALLE REDONDO, Rosamaria 2 ½ 11
18 EIZMENDI MANTEROLA, Jone 1 0 8
  • Txapelketako ChessResultera esteka: hemen

Sari banaketa eta aitortzak

8. Ttoparako irabazlea, Nora Lera Cuñado, Lupe Queiruga Oronoz, Tamara Sastre Castillo eta Goio Uriarte Prietorenkin bere garaikurra jasotzen

Sari banaketan Tamara Sastre Castillo, Emeki elkarteko presidentea, eta Lupe Queiruga Oronoz, Hondarribiko Udaleko Kirol zinegotzia, izan ziren, txapelketako epailea, Goio Uriarte Prieto, lagun izan dutela.

Parte-hartzaile guztiek oroigarri bana jaso zuten, eta gainera, irabazleak, Nora Lera-k, eta jokalari beteranoenak banan-banan jaso zuten Petra Laborda hondarribiarrak 1929an argitaratutako “La cocina práctica” liburuaren berrargitalpena “Pretra Labordarekin sukaldean”. Sari honek helburu bikoitza izan zuen: ahalegin eta parte-hartze bikaina saritzea, eta aldi berean, Petra Laborda bezalako emakume aitzindari baten figura berreskuratzea; jatorri xumeetatik abiatuta, XX. mendearen lehen herenean Espainiako sukaldaritzaren goi mailako munduan lekua egin zuen emakumea.

Ekitaldiak berriz ere erakutsi zuen xakeak elkar topatzeko, talentu femeninoa bistaratzeko eta gizarte bidezkoago baten aldeko konpromisoa indartzeko balio duela.

Marlaxka Xake Klubak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten emakume guztiei, bai eta Emeki eta Hondarribiko Udalari ere, eta datorren urteko edizioetan ere giro berdina eta konpromiso bera mantentzeko asmoa berretsi du.

A25 denetariko egitaraua

Sara del Rio Loiarte Berdintasun teknikaria, Josu Peña Alza Berdintasun zinegotzia, Tamara Sastre Castillo Emekiko presidentea, Tzane Carrillo Salaberria ekintzen koordinadorea eta Ascen Oscoz Alvarez Hondarribia Marlaxka Xake Klubeko kidea.

Gaur azaroaren 18 goizean EMEKI elkartearen egoitzan Azaroaren 25aren harira, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA, Emeki elkartetik Hondarribiko Udalarekin eta herriko beste eragile batzuekin elkarlanean, Gure kluba tartean) antolatu dituen ekintzak aurkeztu zituen.

Tamara Sastre Castillo, Tzane Carrillo Salaberria, Mariajesus Berrotaran Etxeberria, Ascen Oscoz Alvarez eta Goio Uriarte Prieto Hondarribia Marlaxka Xake Klubeko astelehenetako nesken klaseko maisua.

EGITARAUA

Goio, Sara, Mariaje, Koro, Tzane, Miren, Josu, Tamara eta Kontxi prentsa aurrekoaren ondoren

Ekintzaz jositako programa antolatu duEmeki Emakume Elkarteak, Udalarekin elkarlanean, Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren testuinguruan:

 
🟣Azaroak 22, 10:00: Bixi-bixi emakumeen pala topaketa
🟣Azaroak 22, 19:00: Más iguales, más libres kontzertu akustikoa
🟣Azaroak 23, 10:00: III. Emakumeak Korrika
🟣Azaroak 24, 18:00: VIII. Emakumezkoen Xake Ttopara
🟣Azaroak 25, 11:00: Tximeleta sarea osatzen (eskolekin)
🟣Azaroak 25, 18:00: Kontzentrazioa, Martxoak 8 plazan
 

Ez gutxietsi, ez ukitu, ez baztertu, ez iraindu, ez mespretxatu, ez bortxatu.

HONDARRIBIAN INDARKERIA MATXISTARI, EZ!