1980-2025. 45 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

Bizkaia Campuseko Txapelketa 2025/2026
Atzo arratsaldean, Bilboko Urkixo Zumardian dagoen Sothokan Gimnasioan, Bizkaiko campusetik etorritako 15 jokalari elkartu ziren Bizkaiko Campuseko onenak zein diren erabakitzeko eta, aldi berean, datorren otsailean Donostian jokatuko dela aurreikusten den Euskadiko Unibertsitarioaren finalerako sailkatuak zehazteko.
Azken batean, 14 jokalari elkartu ziren txpalektan parte hartzera, 5 txandako suitzar sisteman eta 10 minutu finisheko erritmoan. Bertan, Leioan Fisika ikasten ari da gure taldekide Jurgi Diaz Etxaidek eskuratu zuen garaipena; . Zorionak, maisu!
Horrela, finalean izango dira txapelketa honetako bigarren sailkatua, Xabier Martin, Arabako Campusetik sailkatu diren Ibon Dominguez eta Manex Reguillaga eta Gipuzkoako Campusetik sailkatu diren Paul Sierra eta Alex Corral.
Torneoko ChessResults esteka: hemen
San Andres Xake Txapelketa: Enrique Tejedorrek garaipena
Marlaxkako ordezkaritza zabal bat —Jon Irigaray Ferreira, Ander Tafall Villanueva, Julia Urroz Lopez, Patxi Lopez Garcia, Patxi Moreno Estébanez, Jurgi Díaz Etxaide, Nora Lera Cuñado, Gontzal Lera Manterola, Gorka Tafall Villanueva, Iker Tafall Tafall Villanueva, Ainhitze Jauregi Belategi, Oier Echaide Oscoz eta Oihan Perez Urcelyeta— Anaitasuna-Kakute klubeko lagunek antolatzen duten urteko txapelketarik garrantzitsuenetako batera gerturatu dira.

Aurtengo San Andres Xake Txapelketak 30. edizioa bete du, eta 175 parte-hartzaile bildu ditu —historiako errekorra, zorionak!—. Partidak 10:00etan hasi dira Zubiaurre Kulturgunean, Ana Azkoitia alkateak ohorezko mugimendua egin ondoren. Jokalariek bederatzi txanda jokatu dituzte sistema suitzarrean, blitz erritmoan (3 minutu + mugimendu bakoitzeko 2 segundo).

Beste behin ere, txapelketa bikain gidatu du gure lagun Txelu Fernández gipuzkoar xakearen erreferenteak. Partidak Mikel Almansa nazioarteko FIDE epailearen zuzendaritzapean jokatu dira, eta laguntzaile izan ditu Aitor Herran, Manuel Villanueva, Aingeru Virto eta Asier Plazaola.

Kantabriako Solvay taldeko maisu internazionala den IM Enrique Tejedorrek irabazi du San Andreseko txapelketa hirugarrenez. Juan David Becerra izan da bigarren eta Oier Sarasketa zumaiarra hirugarren. Gure ordezkariek lan bikaina egin dute, eta lau podium lortu dituzte:
Jurgi: 2. postua Sub20 kategorian.
Iker: 2. postua Sub16 kategorian.
Gorka: 3. postua Sub14 kategorian.
Zorionak guztioi!
Lehen 10 sailkatuen eta gure jokalarien sailkapena:

| Rk. | H.Z. | Izena | ELO | Ptk. | D1 | |
| 1 | 1 | IM | Tejedor Fuente, Enrique | 2417 | 8 | 55 |
| 2 | 8 | FM | Becerra Morales, Juan David | 2209 | 8 | 53 |
| 3 | 9 | CM | Sarasketa Irastortza, Oier | 2202 | 7,5 | 55 |
| 4 | 4 | Vesga Izeta, Markel | 2252 | 7 | 60 | |
| 5 | 5 | CM | Dominguez Exposito, Ibon | 2221 | 7 | 58 |
| 6 | 6 | Odriozola Coscolin, Alex | 2220 | 7 | 56 | |
| 7 | 2 | IM | Franco Alonso, Alejandro | 2392 | 7 | 54 |
| 8 | 18 | Reguillaga Elias, Manex | 2097 | 7 | 54 | |
| 9 | 22 | Gimenez Lopez, Zuhaitz | 2073 | 7 | 52 | |
| 10 | 14 | Larranaga Juaristi, Alexander | 2120 | 7 | 52 | |
| 19 | 28 | Tafall Villanueva, Ander | 2036 | 6 | 53 | |
| 21 | 3 | Moreno Estebanez, Patxi | 2277 | 6 | 51 | |
| 28 | 30 | Tafall Villanueva, Iker | 1987 | 6 | 48 | |
| 31 | 40 | Diaz Etxaide, Jurgi | 1927 | 6 | 45 | |
| 55 | 25 | Tafall Villanueva, Gorka | 2044 | 5 | 47 | |
| 84 | 119 | Echaide Oscoz, Oier | 1574 | 4,5 | 43 | |
| 93 | 111 | Lera Cunado, Nora | 1611 | 4 | 51 | |
| 127 | 183 | Urroz Lopez, Julia | 0 | 3,5 | 37 | |
| 136 | 126 | Perez Urcelayeta, Oihan | 1534 | 3 | 37 | |
| 140 | 109 | Lera Manterola, Gontzal Jokin | 1615 | 3 | 34 | |
| 147 | 134 | Irigaray Ferreira, Jon | 1415 | 3 | 31 | |
| 155 | 170 | Lopez Garcia, Patxi | 0 | 2 | 31 | |
| 158 | 165 | Jauregi Belategi, Ainhitze | 0 | 2 | 30 |
Gure espedizioak egindako argakiak:
Zorionak berriz ere Anaitasuna Kakute familiari txapelketa handi batengatik!
Josu Tornay-ren artikulu berria Berria-n
Gure lagun Josu Tornayk artikulu berri bat argitaratu du Berria egunkarian, oraingoan Xakeko Munduko Kopari buruzkoa.
Josu Tornay-ren artikulu osoa Berria-n: hemen
Artikulu honetan Baionako jokalaria den GM Paul Velten elkarrizketatu du; azken Munduko Kopan parte hartu duena. Txapelketa garrantzitsu hau aste honetan amaitu da Javokhir Sindarov, Wei Yi eta Andrey Esipenko Hautagai Txapelketarako sailkatu direlarik.


