Artxiboa laburpen hitzeka: bizkaia

Sestaoko V. Sustapen Txapelketan gure Xake Eskolako ordezkariek lan txukuna egin dute

(leer en castellano)

Gaur, urriaren 28a, goizez, Sergio Trigo lagunak zuzendutako Sestaoko V. Sustapen Txapelketa burutu da, Sestaoko La Benedicta Kiroldegian,  Mikel Almasa arbitro nagusi izan dela.

Sub 10, Sub 12, Sub 14, Sub 18 mailak izan dituen txapelketa honetan gure Xake Eskolako ondorengo ikasleak bertan izan ditugu sub 10ean jokatzen:

Iker, Gorka, Telmo, Aimar, Ibon eta Adur

Guztiok oso ondo pasatzeaz gain, partida txukunak burutu dituzte eta emaitza oso onak lortu. Horrela, Gorkak 6 partidetan 6 puntu egin ondoren txapela lortu du eta baita 1800 Eloko performancea egin ere (noski emaitza perfektuak inflazioa darama). Ikerrek hirugarren postua lortu du, partidetan 5,5 puntu egin eta gero, 1366 puntuko performancea eginez. Aimarrek 1315ko performancea egin ondoren, 5 puntu egin ditu 6 partidetan, Ibonek lortutako berdinak, baina azken honek, 1273 puntuko performancea egin du, eta biek 4-5 postua elkarrekin partekatu dute. Telmok 6 partidetan 4 puntu egin ditu eta 1125eko performancea txapelketako 26. Postua lortuz. eta Adurrek 1000 puntuko performancea egin du, 6 partidetan 3 puntu lortu eta gero. Txapelketan beren emaitzak eta aurkariak ezagutu nahi badituzue bakoitzaren izenaren gainean sakatu. Jarraian maila bakoitzeko sailkapenenetara lotura ematen dizuegu:

Ondoren elkarrekin bazkaltzera joan dira eta bolotan arratsalde animatua pasa dute.

Gorka (1) eta Iker (39 podimean beren adineko podiumean garaikurrekin

Gaur gure espedizioak eta Eider Velascok (mila esker eta Aupa Martintxo Xake Kluba!!!) egindako argazki sorta:

Antolatzaileei Zorionak!
Advertisements

Sestaoko IV. Sustapen Txapelketan gure Xake Eskolako ordezkariek lan txukuna egin zuen

(leer en castellano)

Atzo, azaroaren 26a, goizez, Sergio Trigo lagunak zuzendutako Sestaoko La Benedicta Kiroldegian Sestaoko IV. Sustapen Txapelketa burutu zen, Mikel Almasa arbitro nagusi izan zela.

Sub 10, Sub 12, Sub 14, Sub 18 mailak izan zituen txapelketa honetan gure Xake Eskolako ondorengo ikasleak bertan izan genituen:

Guztiok partida txukunak burutu zituzten. Txapelketan beren emaitzak ezagutu nahi badituzue bakoitzaren izenaren gainean sakatu. Jarraian maila bakoitzeko sailkapena ematen dizuegu:

Ondoren elkarrekin bazkaltzera joan ziren eta bolotan arratsalde animatua pasa zuten.

Atzoko goizean espedizioak egindako argazki sorta:

Antolatzaileei Zorionak!

 

Gure xake eskolako irakasle batzuk Santurtziko Xake Taldeak antolatutako FEDA Oinarrizko Monitore Ikastaroan daude

(leer en castellano)

Andoni Orube, Carlos Pascual eta Asier Cuesta gure Xake Eskolako irakasleetako batzuk, Santurtzin daude,  III. Oinarrizko Monitore Nazionalaren ikastaroaren aurrez aurreko eskolak jasotzen. Ikastaroa Santurtzi Xake Taldeak antolatu du, Federación Española de Ajedrez, E.X.F.B.X.F. eta ReinoAjedrez.com, lagunduta, Santurtziko Udalaren, bere IMD eta Hotel URH **** Palacio de Oriolen babesarekin.

Andoni, Mikel Larreategi (irakaslea), Asier Cuesta eta Carlos Pascual araudiari zegokion gaia jaso eta gero

Ikasgaiak duela hilabete hasi zituezten, online, FEDAko irakaskutzan plataformaren bidez eta asteburu hotena ikastaroari amaiera emango diote, Santurtzin jasoko dituzeten aurrez aurreko eskolekin. Igandean 14:00etan, ikastaroaren asterketa izango dute.

Asko Ikasi!

 

Ikastaroko Irakasleak
José Francisco Suarez Roa jauna
Fide MaisuaFIDE Senior TrainerFEDAko monitorren komite teknikoaren presidenteaPsicologian lizenziatua.
Mikel Larreategi Arana jauna

Xake nazioarteko arbitroa

FEDAKo arbitro ikastaro ezberdinetan hizlari

FIDEko parekatze eta Softwareko komisioko kide.

 

Ikastaroko Gaitegia:

  1. Oinarrizko finalak (Maisu: José Francisco Suárez Roa)
  2. Araudi oinarrizkoa (Maisu: Mikel Larreategi Arana)
  3. Xakearen historia (Maisu: José Francisco Suárez Roa)
  4. Xakeari aplikatutako informatika (Maisu: José Francisco Suárez Roa)
  5. Xakeari aplikatuako Pedagogia (Maisu: José Francisco Suárez Roa)
  6. Kirol Higiene eta prebentzioa (Maisu: José Francisco Suárez Roa)
  7. Lan erregimena eta fiskala (Maisu: José Francisco Suárez Roa)
  8. Lahiaketa profesionalak (Maisu: José Francisco Suárez Roa)

Ostiral eta larunbateko argazkiak (2017/11/12an eguneratua):

2017ko Euskadiko Banakako Txapelketa Absolutoa, Jubenila eta Kadetea abian

(leer en castellano)

Urteroko ohiturari jarraituz, Pazko astean, Euskadiko Xake Federakuntzak antolatuta, Euskadiko banakako txapelketak burutuko dira. absolutoa, Jubenila eta Kadetea.

Absolutoa

Atzo Zornotzako Zelaieta Zentroan Euskadiko Txapelketa Absolutoa hasi zen 24 jokalarien parte hartzearekin eta gure taldeko ordezkaririk gabe.  Apirilaren 17tik 23a bitarte,7 txandetan, jokalari bakoitzak partidako 90 minutu + 30 seguduko erritmoan, lehian arituko dira, txapela lortu nahian. Bertan faborito nagusia GM Salvador Gabriel del Rio delarik.

GM del Rio, zerrendako lehena

txapelketako informazio osoa Txapelketako web ofizialean non partidak zuzenean jarraitu ahal izango dituzue

 Jarraina parte hartzaileen zerrenda jartzen dizuegu:
H.Z. Tit. Izena FIDE T.
1 GM Del Rio De Angelis, Salvador G. 2524 EUS
2 IM Huerga Leache, Mikel 2449 NAV
3 FM Trigo Urquijo, Sergio 2397 EUS
4 FM Marchena Hurtado, Javier 2352 EUS
5 FM Ortega Lopez, Mikel 2272 NAV
6 Prieto Aranguren, Alain 2224 EUS
7 Perez Pacheco, Ricardo 2192 EUS
8 Olaizola Ortega, Luis 2163 EUS
9 Diez Fraile, David 2149 EUS
10 Ortin Blanco, Inigo 2127 NAV
11 WFM Buiza Prieto, Eihartze 2120 EUS
12 Gonzalez Martinez, Miguel Angel 2115 EUS
13 Perez Fernandez, Modesto 2114 EUS
14 Axpe Balenciaga, Inigo 2110 EUS
15 Abalia Patino, Aritz 2032 EUS
16 Fernandez Zubitur, Jokin 2019 EUS
17 Torres Garcia, Koldo 2004 EUS
18 Hernandez Perez, Jesus 1994 EUS
19 Sanchez Ruesga, Carlos 1948 EUS
20 Gomez Fernandez, Fulgencio 1874 EUS
21 Fernandez De Pinedo Orive, Jose 1856 EUS
22 Laseca Arana, Irati 1823 NAV

* info64: Parekatzeak, emaitzak, sailkapenak… »…

Zornotzako X.E. – C.A. Zornotza (Talde antolatzailearen webgunea)…

Jubenila

Jubenila eta Kadetea Eibarko Unibertsitatean jokatuko dira. Jubenila gaur hasi da eta apirilaren 18tik 22ra burutuko bada, kadetea egun bat berandugo hasiko da, apirilaren 19an. Jubenilean 15 jokalarik parte hartuko dute eta bertan rankingeko lehena Jose Luis Muñoz da eta gure taldeko jokalaria den Ibai Dorronsorok hasierako rankingeko 7. postutik hasiko du txapelketa.

Ibai Dorronsoro
H.Z. Izena FIDE Jaio.E.
1 MUÑOZ AVILA, JOSE LUIS 2100 2000
2 LAGOS LEJARRAGA, JON 2026 1999
3 MARTIN IRIBAR, ANDER 2005 1999
4 ORTIN BLANCO, AINHOA 2000 2001
5 MALON INSAUSTI, ANDRES 1848 2002
6 SANZ URUENA, DIEGO 1809 2000
7 DORRONSORO LARBIDE, IBAI 1793 1999
8 CANO ORTEGA, ANDER 1782 1999
9 MORANTE RAFAEL, ARITZ 1751 2000
10 DELGADO BILBAO, JORGE 1629 1999
11 SALAZAR GÓMEZ, GUZMAN —- —-
12 PAJUELO DELGADO, JUAN ANGEL 1526 2000
13 DIAZ HERRERO, ANE MIREN 1330 1999
14 ARTECHE CAMPO, PATRICIA 1261 1999
15 CUBER CABALLERO, ALICIA 1098 1999

Kadetea

Arestian esan bezala, Kadetea bihar hasiko da eta, apirilaren 19tik 22ra burutuko da Eibarko Unibertsitatean. Bertan 31 jokalarik parte hartuko dute. Zerrendaburua Adrián Martínez da. Klubetik Ander Tafallek hartuko du parte, hasierako rankingeko 14. jokalari moduan.

Ander Tafall
H.Z. Izena FIDE Jaio.E.
1 MARTINEZ FERNANDEZ, ADRIAN 2100 2001
2 LIZUAIN TONI, JAVIER 1960 2001
3 TOLEDO SANZ, IMANOL 1888 2002
4 VOROBYEV, SVYATOSLAV 1821 2003
5 REGUILLAGA ELIAS, MANEX 1804 2005
6 MANTEROLA UBILLOS, JOSU 1741 2003
7 ZOCO GALLARDO, IGNACIO 1679 2002
8 MARTIN IBISATE, XABIER 1664 2002
9 DE LAS HERAS FIGUEROA, RODRIGO 1656 2002
10 ELEXPE GARCIA, ARITZ EDER 1628 2002
11 POMARES MUNOZ, RUBEN 1623 2001
12 PEREIRA LOPEZ, AKETZA 1621 2001
13 BERASATEGUI MORILLO, ALBERTO 1614 2002
14 TAFALL VILLANUEVA, ANDER 1591 2002
15 CARAZO FERNANDEZ, CONSTANTIN 1566 2001
16 LLAVE NEVADO, RUSLAN 1532 2002
17 PUENTE DIAZ, GORKA 1443 2002
18 PELEGRIN GOMEZ, HUGO 1413 2004
19 APELLANIZ PEREZ, ESTIBALIZ 1386 2002
20 MONTES GIMENEZ, MENCIA 1368 2004
21 ARENZANA GARCÍA DE MADINABEITIA, OIER —- —-
22 CRETU VACARITA, CRISTIAN 1234 2003
23 GARCIA BOLANOS, IRENE 1221 2003
24 PALOMO TAMAYO, JOSE MARIA 1219 2001
25 GONI BARNETO, AITOR 0 2003
26 BARCALA ARCAUZ, AYALA 0 2003
27 APELLANIZ PEREZ, MIRIAM 0
28 ZUBIZARRETA LANDERA, MADDI 0 2004
29 RUIZ BONITO, IMANOL 0 2001
30 GARCIA FLOREZ, NAHIKERI 0 2001
31 AZKARATE MARTIN, LOREA 0 2004

Aipatu Patxi Moreno egun Gipuzkoako kadetean eta Jubenilean txapeldun denak jokatzeko sailkatu a bazegoen ere, ezin izan duela parte hartu.

 

 

Euskadiko Taldekako Infantil Txapelketa : gure taldekoek hirugarren postua lortu dute. Leioako Altzaga Txapeldun eta Sestao bigarren

(leer en castellano)

Gaur goizean Donostiako Gros xake taldeak, Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan, a Euskadiko taldekako Infantil mailako Xake Txapelketak amaitu dira, Euskadiko Xake Federakuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak antolatutako Euskadiko XXXIV. Eskolarteko Kirol Jokoen barnean. Txapelketa bost txandetako Suitzar sisteman jokatu da, taldeko lau jokalariko partidetan eta partidako jokalari bakoitzak 15 minutuko finish izan ditu. Banakako txapelketaren antzera honetan ere zuzendaria Miguel Ángel Muela izan da eta arbitro lanetan, Lukas Iruretagoiena (arbitro nagusia) eta Ibon Martin (arbitro laguntzailea) izan ditugu.

kartelaGure taldekideek, beren eskolako izenarekin, Irungo Toki Alai, parte hartu dute eta txapelektan ondorengo jokalariak izan ditu: Ander Tafall,  Patxi Moreno, Aitor Regatos eta Odei Lete. Raúl Silvak belaunean mina hartuta ez du parte hartzerik izan, ea laster osatzen den.

DSCN0111
Toki Alai: Odei Lete, Ander Tafall, Aitor Regatos eta Patxi Moreno, 3. postuko garaikurrarekin podiumean.

Txanda guztietako parekatzeak

1. txanda  2015/06/06 10:00etan
Z. Taldea Taldea Ema. : Ema.
1   Gros   Toki Alai 2 : 2
2   CEU Virgen Niña   San Viator 3 : 1
3   Altzaga   Sestao Naturgas 3 : 1
2. Txanda 2015/06/06 10:40ean
Z. Taldea Taldea Ema. : Emas.
1   Toki Alai   Sestao Naturgas 2 : 2
2   San Viator   Altzaga 0 : 4
3   Gros   CEU Virgen Niña 1 : 3
3. Txandal2015/06/06 11:20ean
Z. Taldea Taldea Ema. : Ema.
1   CEU Virgen Niña   Toki Alai ½ :
2   Altzaga   Gros 4 : 0
3   Sestao Naturgas   San Viator 3 : 1
4. Txanda 2015/06/06 12:00etan
Z. Taldea Taldea Ema. : Ema.
1   Toki Alai   San Viator :
2   Gros   Sestao Naturgas 0 : 4
3   CEU Virgen Niña   Altzaga 2 : 2
5. Txanda 2015/06/06 12:40an
Z. Taldea Taldea Ema. : Ema.
1   Altzaga   Toki Alai :
2   Sestao Naturgas   CEU Virgen Niña 2 : 2
3   San Viator   Gros 2 : 2

Bost txanden ondoren, giro ederrean eta jokalarien artean laguntasun handia izan dela, Leioako Altzaga taldeak garaipena lortu du. Bi puntu gutxiagorekin, Sestao Naturgas taldeak bigarren postua lortu du eta hauengandik puntu erdira geratu dira gure jokalariak. Gipuzkoako beste ordezkariak, merituz aurtengo Gipuzkoako txapelduna geratu zena, suerte txarra izan du eta taularen azkeneko postuan geratu da.

 

DSCN0114
2015eko Infantil mailako Euskadiko Xake Txapelketako podiuma.

Amaierako Sailkapena

Rk. H.Z. Taldea Partidak   +   =   –  Des1  Des2  Des3
1 3 Altzaga 5 4 1 0 15.5 39.25 1394
2 4 Sestao Naturgas 5 2 2 1 12.0 21.50 1078
3 6 Toki Alai 5 2 2 1 11.5 24.50 1049
4 2 CEU Virgen Niña 5 2 2 1 10.5 24.25 945
5 5 San Viator 5 0 1 4 5.5 2.50 512
6 1 Gros 5 0 2 3 5.0 8.50 422

Oharra:
Des1: points (game-points)
Des2: Sonneborn-Berger-Tie-Break (with real points)
Des3: The BSV-Board-Tie-Break

Jarraian gertatutakoa jasotzen duen erreportaje zabala (argazkiak: Mikel Tafall eta Goio Uriarte):

Txapelketako informazio osatua (chess-results): hemen

Txapelketari buruzko Euskadiko Xake Federazioaren webgunera lotura : hemen. 

Eskolarteko Kirol Jokoen informaziorako beste loturak:

Twitter de Juegos escolares
Facebook de Juegos escolares
Flickr de Juegos escolares