1980-2025. 45 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
🏆♟ Julen eta Arian bikain Joakin Lizarraga VI. Eskolarteko Xake Txapelketan ♟🏆

Gaur goizean Nafarroako Eskolarteko Zirkuituko urteko azken txapelketa jokatu da Sarrigurengo Joakin Lizarraga ikastetxe publikoan eta Joakin Lizarraga VI. Eskolarteko Xake Txapelketan honetan gure gazteek maila ikaragarria eman dute 💚

🔹 Julen, Sub12 itxiko txapelduna izan da, 7tik 7 emaitzarekin 🔥

🔹 Arian, Sub10 itxiko txapeldunordea izan da, 7tik 5,5 punturekin 💪
Zoragarriak zarete 👏 egindako lanagatik, partida bakoitzean dena emateagatik eta zuen Marlaxkako Izpiritua erakusteagatik 💚♟
📎 Emaitza guztiak: hemen
Aste honetan amaitu ditugu eskolak eta urtarrilean ikusiko dugu elkar Gabonetako oporren ondoren!
Astelehenetako taldeko kideak abenduaren 15eko azken klasearen ostean elkarrekin pintxo mosto bat hartu eta gero, Kasino Zaharreko eskaileretan elkartu ziren, Gabonetako agur bero eta berezi bat partekatzeko. Talde hau batez ere emakumez osatua dago, horietako batzuk bizitza-esperientzia handikoak, eta astez aste erakusten digute xakeak ez duela adinik eta ikasteko, partekatzeko eta gozatzeko une egokia beti badagoela 💛. Bideoan pertsona guztiak agertzen ez badira ere, guztien presentzia nabaritzen da taldearen giro onean, gertutasunean eta elkartasunean 🤝.
Xakea jolas bat baino askoz gehiago da: adimena lantzen du, memoria eta kontzentrazioa indartzen ditu, eta lasaitasuna, pazientzia eta konfiantza sustatzen ditu 🧠✨. Baina, batez ere, elkarrekin egoteko, hitz egiteko eta kalitatezko denbora partekatzeko aitzakia ederra da.
Gabonetako oporrak aukera ezin hobea dira xakeaz etxean, etxeko berotasunean, gozatzeko 🏠🔥. Familia giroan, belaunaldien arteko partida bat momentu berezi horietako bat bihur daiteke, oroitzapen politak sortzen dituena.
Xake Eskolatik Gabon zoriontsuak 🎁🌟 eta Urte Berri osasuntsu, alai eta partekatutako partida ugariz betea opa dizkizuegu. Xakeak elkartzen jarrai dezala data berezi hauetan ere ♟️❤️

