Artxiboa laburpen hitzeka: creativity

Atzo, Jurgi Diaz Etxaidek Bizkaiko Campuseko unibertsitate-xakeko zonala irabazi zuen. Gaur, berriz, Azkoitian San Andres Txapelketa jokatu da, eta gure taldekideek oso maila ona eman dute: Nora, Jurgi, Iker eta Gorka podiumean egon dira. Bestalde, gaur Josu Tornayren artikulu berri bat argitaratu da Berria-n. ♟️💚

1980-2025. 45 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

photo_2024-06-02_22-02-10

 

Bizkaia Campuseko Txapelketa 2025/2026

Atzo arratsaldean, Bilboko Urkixo Zumardian dagoen Sothokan Gimnasioan, Bizkaiko campusetik etorritako 15 jokalari elkartu ziren Bizkaiko Campuseko onenak zein diren erabakitzeko eta, aldi berean, datorren otsailean Donostian jokatuko dela aurreikusten den Euskadiko Unibertsitarioaren finalerako sailkatuak zehazteko.

Azken batean, 14 jokalari elkartu ziren txpalektan parte hartzera, 5 txandako suitzar sisteman eta 10 minutu finisheko erritmoan. Bertan, Leioan Fisika ikasten ari da gure taldekide Jurgi Diaz Etxaidek eskuratu zuen garaipena; . Zorionak, maisu!

Horrela, finalean izango dira txapelketa honetako bigarren sailkatua, Xabier Martin, Arabako Campusetik sailkatu diren Ibon Dominguez eta Manex Reguillaga eta Gipuzkoako Campusetik sailkatu diren Paul Sierra eta Alex Corral.

Torneoko ChessResults esteka: hemen

San Andres Xake Txapelketa: Enrique Tejedorrek garaipena

Marlaxkako ordezkaritza zabal bat —Jon Irigaray Ferreira, Ander Tafall Villanueva, Julia Urroz Lopez, Patxi Lopez Garcia, Patxi Moreno Estébanez, Jurgi Díaz Etxaide, Nora Lera Cuñado, Gontzal Lera Manterola, Gorka Tafall Villanueva, Iker Tafall Tafall Villanueva, Ainhitze Jauregi Belategi, Oier Echaide Oscoz eta Oihan Perez UrcelyetaAnaitasuna-Kakute klubeko lagunek antolatzen duten urteko txapelketarik garrantzitsuenetako batera gerturatu dira.

Gure ordezkaritza Azkoitian!

Aurtengo San Andres Xake Txapelketak 30. edizioa bete du, eta 175 parte-hartzaile bildu ditu —historiako errekorra, zorionak!—. Partidak 10:00etan hasi dira Zubiaurre Kulturgunean, Ana Azkoitia alkateak ohorezko mugimendua egin ondoren. Jokalariek bederatzi txanda jokatu dituzte sistema suitzarrean, blitz erritmoan (3 minutu + mugimendu bakoitzeko 2 segundo).

Azkoitiko alkatesak ohorezko irteera egin du Enrique Tejedor MIaren partidan, txapelketako zuzendari Txelu Fernández begira duela.

Beste behin ere, txapelketa bikain gidatu du gure lagun Txelu Fernández gipuzkoar xakearen erreferenteak. Partidak Mikel Almansa nazioarteko FIDE epailearen zuzendaritzapean jokatu dira, eta laguntzaile izan ditu Aitor Herran, Manuel Villanueva, Aingeru Virto eta Asier Plazaola.

Joko areto ikusgarriarren irudia

Kantabriako Solvay taldeko maisu internazionala den IM Enrique Tejedorrek irabazi du San Andreseko txapelketa hirugarrenez. Juan David Becerra izan da bigarren eta Oier Sarasketa zumaiarra hirugarren. Gure ordezkariek lan bikaina egin dute, eta lau podium lortu dituzte:

Nora: emakumezkoetan 3.

Jurgi: 2. postua Sub20 kategorian.

Iker: 2. postua Sub16 kategorian.

Gorka: 3. postua Sub14 kategorian.

Zorionak guztioi!

Lehen 10 sailkatuen eta gure jokalarien sailkapena:

Sailkapen nagusiko podiuma Juan David Becerra Morales (2) Enrique Tejedor Fuentes (txapelduna) eta Oier Sarasketa Irastorza (3)!
Rk. H.Z.   Izena ELO Ptk. D1
1 1 IM Tejedor Fuente, Enrique 2417 8 55
2 8 FM Becerra Morales, Juan David 2209 8 53
3 9 CM Sarasketa Irastortza, Oier 2202 7,5 55
4 4   Vesga Izeta, Markel 2252 7 60
5 5 CM Dominguez Exposito, Ibon 2221 7 58
6 6   Odriozola Coscolin, Alex 2220 7 56
7 2 IM Franco Alonso, Alejandro 2392 7 54
8 18   Reguillaga Elias, Manex 2097 7 54
9 22   Gimenez Lopez, Zuhaitz 2073 7 52
10 14   Larranaga Juaristi, Alexander 2120 7 52
19 28   Tafall Villanueva, Ander 2036 6 53
21 3   Moreno Estebanez, Patxi 2277 6 51
28 30   Tafall Villanueva, Iker 1987 6 48
31 40   Diaz Etxaide, Jurgi 1927 6 45
55 25   Tafall Villanueva, Gorka 2044 5 47
84 119   Echaide Oscoz, Oier 1574 4,5 43
93 111   Lera Cunado, Nora 1611 4 51
127 183   Urroz Lopez, Julia 0 3,5 37
136 126   Perez Urcelayeta, Oihan 1534 3 37
140 109   Lera Manterola, Gontzal Jokin 1615 3 34
147 134   Irigaray Ferreira, Jon 1415 3 31
155 170   Lopez Garcia, Patxi 0 2 31
158 165   Jauregi Belategi, Ainhitze 0 2 30
  • Txapelketako Webgunea: hemen
  • Txapelketako Chessresults: hemen

Gure espedizioak egindako argakiak:

 

👏👏👏👏👏👏👏

Zorionak berriz ere Anaitasuna Kakute familiari txapelketa handi batengatik!

Josu Tornay-ren artikulu berria Berria-n

Gure lagun Josu Tornayk artikulu berri bat argitaratu du Berria egunkarian, oraingoan Xakeko Munduko Kopari buruzkoa.

Josu Tornay-ren artikulu osoa Berria-n: hemen

Artikulu honetan Baionako jokalaria den GM Paul Velten elkarrizketatu du; azken Munduko Kopan parte hartu duena. Txapelketa garrantzitsu hau aste honetan amaitu da Javokhir Sindarov, Wei Yi eta Andrey Esipenko Hautagai Txapelketarako sailkatu direlarik.