Artxiboa laburpen hitzeka: GeneroBerdintasuna

Hondarribia Marlaxkak xake-taulan agurtu du 2025a!🎄♟️

1980-2025. 45 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

2025a amaitzear dago, eta urteko azken egunetan hainbat txapelketek itxi dute xake-egutegia, Hondarribia Marlaxka klubeko jokalarien parte-hartzearekin. Abenduaren 19tik 30era, gure koloreek presentzia izan dute bai nazioartean, bai Gipuzkoako txapelketa ofizialetan eta inguruko ekitaldietan, urteari amaiera bikaina emanez.

4. Tours-eko Nazioarteko Xake Jaialdia (Frantzia)

Abenduaren 26tik 30era jokatu zen Frantzian 4e Festival International d’Échecs de Tours, eta bertan gure klubeko bi jokalarik parte hartu zuten.

Arian Echaide Oscoz

 Tournoi B (Elo -1600) txapelketan, Arian Echaide Oscozek 3 puntu lortu zituen 7 partidatan, eta 19. postuan amaitu zuen. Zorionak erakutsitako Marlaxkako Izpirituarengatik!

Oier Echaide Oscoz

Bere anaia, Oier Echaide Oscoz, Tournoi A txapelketa gogorrean aritu zen. 7tik 4 puntu eskuratuta, txapelketa bikaina egin zuen 42. postua lortuaz eta, gainera, 1700 azpiko jokalaririk onenaren bigarren saria eskuratu zuen, 1835eko performancearekin. txapelketa GM Edouard Romainek irabazi du. Zorionak, Oier, emaitza zoragarri honengatik.

🎄🎄🎄

Gabonetako Zumaiako Xake Txapelketa 2025

Abenduaren 19an, Zumaian, ohiko Gabonetako Zumaiako Xake Txapelketa 2025 jokatu zen, gure lagun Aitor Sarasketa Osak antolatuta. Txapelketak berriz ere bere hazkundea erakutsi zuen, parte-hartzaile kopuru maximoa gaindituz.

Hondarribia Marlaxkaren aldetik honako jokalariek parte hartu zuten: Iker Tafall Villanueva, Jurgi Diaz Etxaide, Gorka Tafall Villanueva eta Oihan Perez Urcelayeta. Jon Diaz Etxaide ordezkoen artean geratu zen; txapelketan sartzerik izan ez bazuen ere, arratsalde eder bat pasatu zuen xake giroan bere taldekideak animatzen.

Txapelketako garailea FM Juan David Becerra izan zen, eta podiumean lagun izan zituen Paulo Alberdi Sololuce eta Juan Luis Alfaro García del Cerro. Zumaiako jokalaririk onena Oier Sarasketa Irastorza izan zen; 7 punturekin, 4. postua eskuratu zuen.

Gure jokalariek maila handiko txapelketak egin zituzten:

  • Iker Tafall Villanueva: 6,5/9, 6. postua.

  • Jurgi Diaz Etxaide: 6 puntu, 9. postua.

  • Gorka Tafall Villanueva: 6 puntu, 10. postua.

  • Oihan Perez Urcelayeta: 5 puntu, 39. postua.

🎉🎉🎉

Urteko azken txapelketa ofizialak Gipuzkoan

Josu Igor Laniellare eskutik Gipuzkoako azpitxapeldun garikurra jasotzen

Posta amaitzeko, urteko azken txapelketa ofizialak errepasatuko ditugu, Astigarragan jokatu direnak.

Haizea eta Siena lehenengo partidan

Gipuzkoako Emakumezkoen Txapelketa, abenduaren 26tik 28ra jokatu zen, 60’ + 30’’ erritmoan. Bertan, Haizea Tornay Belategi izan genuen ordezkari, eta txapelketa 4. postuan amaitu zuen. Garaipena rankingean lehen postuan zegoen Nenci Carolina Suescun Parra jokalariak lortu zuen (Beraun Bera), Venezuelakoa jatorriz.

Ernesto eta Josu lehenengo txandan

Bestalde, abenduaren 26tik 30era, Astigarragan ere jokatu da Gipuzkoako Beteranoen Txapelketa, 7 errondako suitzar sisteman eta 60’ + 30’’ erritmoan. Txapelketan bi marlaxkero izan ditugu. Hasierako rankingeko lehen jokalaria gure taldekidea Luis Ángel Ortega Fuentes izan da. Urtarrilaren 10ean hasiko den ligari begira erritmoa hartzeko asmoz eman zuen izena, eta erronda batean huts egin badu ere, 4 punturekin amaitu du txapelketa, 9. postuan. Bigarren ordezkariak, Josu Tornay Gómezek, txapelketa bikaina osatu du: 5 puntu lortu ditu eta txapelketako garailearekin, Roberto Roldán Riagarekin, berdinduta geratu da. Desempateagatik, Gipuzkoako beteranoen txapeldunorde izan da. Podiuma Txema Hernando Casasek osatu du, 4,5 punturekin amaitu duten lau jokalarien artean desempaterik onena lortuta.

Urteko azken txapelketa hauekin agur esaten diogu 2025ari. Hondarribia Marlaxkaren izenean, Urte Zahar gau zoriontsua eta 2026 zoriontsu eta xakez betea opa dizkizuegu. ♟️🎉

2025 honetako lorpenak landatu beharreko haziak besterik ez diren eta hurrengo urteetan hauen fruituak arrakasta itzelarekin jaso ditzagula.

🎄🎉🥳🎁🎀🥂!