Artxiboa laburpen hitzeka: merindadea

Gipuzkoako 2025eko banakako txapelketaren seigarren eta azkenaurreko txanda gaur (Absolutua / Lehenengo maila, Bigarrena eta Hirugarrena) gure klubeko ordezkari zabalarekin. Beñat Sagarzazu Fernandez Gipuzkoako Hirugarren Kategoriako txapelduna da jada, txanda baten faltan, Zorionak. Marlaxka Izpiritua guztioi!

1980-2025. 45 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

Gipuzkoako 2025eko banakako txapelketa (Absolutua / Lehenengo maila, Bigarren maila eta Hirugarren maila) 6. txanda♟️

Gaur Gipuzkoako Banakako txapelketa ezberdinetako 🏆 Seigarren eta azkenaurreko txanda jokatu da 💪♟

✨ Absolutua / Lehenengo maila (egoitza bakarra Irunen): Sailkapena osoa hemen➡️

Seigarren txandako emaitzak:

🔥 Josuk garaipena lortu zuen atzo jokatutako partidan! 💥

🤝 Jurgik berdinketa lortu du!

💔 Patxik galdu egin du, eta podiumetik gertu egon arren, matematikoki ezin du iazko Gipuzkoako Txapeldun Absolutuaren titulua defendatu!

Horrela, txapelketako txandaz txanda liderra izan zen Alex Odriozola Coscolinen porrotaren ondoren, Asier Lakunza Plazaolak lehen postua lortu du txanda bat falta dela. Patxi bosgarren postuan dago, Josuren garaipenak hamabigarren postura igo du, eta Jurgi hamahirugarren da behin behineko sailkapenean.

🎯Bigarren Kategoria (Errenteriako egoitza, Beraun, Jada amaitutakoa): Sailkapen osoa hemen ➡️

Aipatu dugun bezala, txapelketa hau bost jardunalditan jokatu zen eta joan den astean amaitu zen sailkapen honekin:

Gipuzkoako Bigarrenmailako txapelketa beraungo Zonaleko Azken sailkapena.

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk. D1 D2 D3
1 3 Echeverria Eleicegui, Jose Ignacio 1804 4 12,5 14 10,75
2 8 Sierra Gonzalez, Paul 1728 3,5 13,5 15 9,5
3 6 Gonzalez Bello, Oier 1761 3,5 11 14,5 9,25
4 9 Artola Lotero, Igor 1686 3 13 14,5 6,5
5 1 Suescun Parra, Nenci Carolina 1858 3 12 13 5,75
6 4 Diaz Etxaide, Jon 1775 3 11,5 13 7,25
7 5 Martin Gines, Antonio 1764 3 11 12,5 7
8 2 Ibarra Whittecar, Siena 1812 2,5 11,5 13 5
9 10 Sanchez Huerta, Erlantz 1658 2 10 11 4,25
10 11 Urdanpilleta Garcia, Urtzi 1647 1,5 11,5 13 4
11 13 Guerrero Manso, Juan Antonio 1559 1,5 11,5 12,5 2
12 12 Apostol, Ecaterina 1579 1,5 11 12 2
13 7 Gomez Lopez, Alvaro 1760 1 8 9 1,5

Gogorarazten dizuegu Jon seigarren postuan amaitu zuela eta Juan Antonio hamahirugarrenean.

💪Hirugarre maila (Egoitza: Errenteria, Beraun): Sailkapen osoa hemen ➡️

Groseko zonala (Donostia): Sailkapen osoa hemen ➡️

Seigarren txandako emaitzak:

🗓 Beñatek bere partida atzo jokatu zuen eta irabazi egin zuen, matematikoki txapelketa lortuz txanda bat falta dela. 🏆 Zorionak!

🏆 Gontzalek (Donostian ere partida aurretaun), Oierrek, Oihanek, Patxi Diazek, Agustinek eta Joserrak ere irabazi dute. Iagobak atseden izan du eta puntu bat lortu du.

🤝 Patxi Lópezek berdinketa lortu du.

💔 Jon Irigarayk (Donostian) eta Joserrak galdu egin dute.

Beñat Sargarzazu Fernandez Gipuzkoako Hirugarren mailako txapelduna

Horrela, Beraunen, Beñatek lider jarraitzen du bere partida guztietan garaipenekin eta matematikoki txapelketa ziurtatu du dagoeneko txanda bat falta dela. Oier bigarren postura igo da, Oihan hamaikagarrena da, Patxi Díaz hamabosgarrena, Patxi López hogeita batgarrena, Joserra hogeita seigarrena, Agustín hogeita zazpigarrena eta Iagoba hogeita bederatzigarrena. Grosen jokatzen den hirugarren mailako zonalean, Iosu Used Zabaleguik lider da eta gure jokalaririk onena Jon Irigaray  da hemezortzigarren postuan, Gontzal hogeita batgarrenean doa eta Lorena hogeita hirugarrenean.

Egun gazi-gozoa gure klubarentzat 🔵⚪ Eman dezagun dena azken txandan! 💪🔥 Eskerrik asko guztioi astero erakusten duzuen Marlaxkero espirituagatik!

Marlaxkako Izpiritua guztioi💪💚👍!

Guztiontzat, garrantzitsua da gure Marlaxkako Izpiritua jarraitzea, horrela beti gara irabazle 💪💚👍:

1️⃣.- Xakean jolastuz gozatu behar da. Xakea gustatzen zaigu, jolasten dibertitzen gara, parte hartzera joatea luxua da.

2️⃣.- Bakoitzak noreraren xakerik onena jokatu behar dugu, gure mailarik onena emanez. Ez Magnus, ez inorena, bakoitzak bere xakea du, eta pixkanaka atera behar dugu.

3️⃣.- Esperientzia, tokia, taldekideak, beste klub batzuetako lagunak, partidak eta abar aprobetxatu behar ditugu eta ikasi. Partida bakoitza amaitzen dugunean, emaitza edozein dela ere, indartsuagoak gara. Mailak igotzen, adreiluak jartzen, pixkanaka… hobetzen!

👏👏👏👏👏👏👏

Aupa Hondarribia-Marlaxka!