Artxiboa laburpen hitzeka: burlata

Marlaxkako ordezkaritza Burlatako Mikel Gurea XX. Xake txapelketan

(leer en castellano)

Atzo igandea, azaroak 17, goizez, Burlatako Askatasuna Pilotalekuan, Mikel Gure Xake Klubak antolatua, Nafarroako eskola txapelketen artean dekanoa den Mikel Gurea XX. Xake Txapelketa – Fernando Bengoechea, beti gurekin burutu zen. Taldekako txapelketa honetan Iker Tafall eta Gorka Tafall gure jokalariek Toki Alai taldeko lehenengo eta bigarren mahaietan jokatu zuten. Taldea Aimar Arretxe, Telmo Conde eta Ander Conde gure taldekide ohiek osatu zuten.

Gorka, Iker, Aimar, Ander eta Telmo Burlatan

Guraosek ondo pasa bazuten, txikimaisuek berriro elkarrekin itzel pasatzeaz gain xakean oso ondo aritu ziren eta baita lan txukuna egin, sub10ean hirugarren postua lortuz:

Sub10ko Sailkapena:


1 Oberena A, 20
2 Mikel Gurea E, 17,5
3 Toki Alai, 16,5
4 Orvina B, 16
5 Buztintxuri Kasparov, 12
6 Lorenzo Goicoa A, 12
7 Amaiur A, 12
8 Oberena B, 12
9 Berriozar A, 11,5
10 Lorenzo Goicoa B, 11,5
11 Calahorra B, 11
12 Catalina de Foix A, 11
13 Paz de Ziganda 3, 11
14 Paz de Ziganda 2, 8,5
15 Camino de Santiago B, 8
16 MIkel Gurea F, 6,5
16 Lorenzo Goicoa C, 4

Zorionak txapeldunak!!
Lotura interesgarriak
  • Mikel Gurea Xake Klubaren webgunea: hemen.
  • Burlatako Udaletxeko Kirol patronatuaren webgunea: hemen.
  • Nafarroako Xake Federazioaren webgunea: hemen.

Marlaxkako txiki-espedizioa atzo Burlatako MIKEL GUREA XVIII. XAKE TXAPELKETAN

(leer en castellano)

Atzo igandea, azaroak 12, goizez, Burlatako Askatasuna Pilotalekuan, Mikel Gure Xake Klubak antolatua, Nafarroako eskola txapelketen artean dekanoa den Mikel Gurea XVIII. Xake Txapelketa – Fernando Bengoechea, beti gurekin burutu zen Marlaxkakko ordezkaritza zabalarekin.

Guraosek ondo pasa zuten, nahiz eta beraientzako xake txapelketarik ez izan.

Gure txikimaisuek itzel pasatzeaz gain xakean oso ondo aritu ziren eta baita lan txukuna egin:

  • Ander Tafallek Sub 14-16an, 3,5 puntu egin ziuten 5 partidetan.
  • Sub10ean , Ibon Muñozek 5 partidetan 3 puntu egin zituen, Beñat Velascok 2 puntu eta Hugo Granadok 1 puntu.
  • Sub8an Gorka Tafallek  5 partidetan 4 puntu lortu zituen, bere anaia Iker Tafallek berdinak lortu zituen. Adur Muñozek 3,5 puntu egin zituen eta Danel Granadok eta Telmo Condek biek 3 puntu lortu zituzten.
Zorionak txapeldunak!!

Sari banaketa amaitu ondoren, gure ordezkariek Gros XTko Mantorlatarrekin bazkaltzera joan ziren, Nafarroako lur ederretan xake egun eder bati amaiera ezin hobea emanez.

 

Gure espedizioak eta José Fdez Senovillak ateratako argazkiak:

Podiumaren argazkiak eta maila bakoitzeko lehen sailkatua:

Sub8, Alejandro Fuentes (Santa Ana).

Sub10, Javier Riezu (Oberena).


Sub12, Manex Reguillaga (Mikel Gurea).


Sub14-16, Josu Manterola (Gros).

Lotura interesgarriak
  • Mikel Gurea Xake Klubaren webgunea: hemen.
  • Burlatako Udaletxeko Kirol patronatuaren webgunea: hemen.
  • Nafarroako Xake Federazioaren webgunea: hemen.

IV TORNEO MERCADO II ENSANCHE txapelketa Iruñean, Marlaxkako espedizioko kide guztien lan bikaina

(leer en castellano)

Marlaxka familiako ordezkaritza zabala Iruñean

Gaur goizean, Mikel Gurea klubak (Burlata) antolatua, Iruñeako Zabaltza II Merkatuan, gure klubeko xake eskolaren ordezkaritza zabalarekin, V Torneo Escolar Mercado II Ensanche deituriko txapelketa burutu da, zein 2017ko Nafarroako IX Eskolarteko Zirkutikoa den.

Hodei Herrera, Jon Vernier, Telmo Conde, Aimar Herrera, Ibon Muñoz, Ander Conde (ez du jokatu), Adur Muñoz, Iker Tafall, Gorka Tafall eta Danel Granado

Gure eskolako bederatzi haurrek parte hartu dute eta hauen gurasoetatik hiru aita ere animatu dira. Baina, espedizioa askoz ere zabalagoa izan da eta egun pasa beste guraso askok joan dira. Guztiek oso egun polita pasa dutela esan digute. Dibertsioa handia izan da eta gure taldekideen arteko eta bertaratutako guraso eta haurren arteko senitarteko giroa ere aparta izan da. Horrek, gure jokalariek egindako partida txukunekin zein lortutako emaitza bikainekin zer ikusia izan duela dudarik ez izan. Guztioi Zorionak!

Bidasoaldeko xake talentu handiko 225 kg

Eguneko gertakaria bertako hedabide batek euskaraz eta gaztelaniaz gure haurretako batzuk elkarrizketatu izana da. hemen irudiak:

 IV TORNEO MERCADO II ENSANCHE TXAPELKETAKO SAILKAPENA
2017ko edizioako saridun guztien argazkia
Gurasoen txapelketako lehenengo 3 sailkatuak eta gure ordezkariak / Sailkapen osoa (ChessResults): hemen
Gurasoen txapelketako podiuma
Rk. H.Z. Izena Elo Ptk. D1 D2
1 10 Pedchenko Serhiy 0 5,0 20,5 14,0
2 6 Garcia Ros David 0 4,5 21,0 14,0
3 1 Habans Sanzberro Javier 1351 4,0 19,5 13,5
4 11 Tafall Soreasu Mikel 0 3,5 18,5 12,5
7 9 Munoz Moares Ibon 0 2,5 14,5 9,5
8 4 Conde Krutz Pablo 0 2,0 17,5 11,5

Oharra:
D1: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
D2: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)

Sub 14 txapelketako lehenengo 3 sailkatuak – ez dugu taldeko ordezkaritzarik izan / Sailkapen osoa (ChessResults): hemen
Sub 14ko txapelketako podiuma
Rk. H.Z. Izena Elo Ptk. D1 D2
1 1 Labiano Hermandez Juan 1711 5,5 19,5 13,0
2 2 Habans Aguerrrea Javier 1707 4,5 19,0 13,0
3 3 Del Carmen Hernandez Aimer 1669 4,0 22,0 14,5

Oharra:
D1: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
D2: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)

Sub 12 txapelketako lehenengo 3 sailkatuak eta gure ordezkariak / Sailkapen osoa (ChessResults): hemen
Sub 12 txapelketako podiuma
Rk. H.Z. Izena Elo Ptk. D1 D2
1 2 Abrisqueta Zudaire Leire 1621 6,0 21,5 14,0
2 1 Pedchenko Zhirkov Alexandr 1774 5,0 22,5 14,0
3 4 Fuentes Guinot Angel 1302 4,0 21,0 13,0
15 15 Herrera Hernandez Hodei 0 2,0 16,5 12,5

Oharra:
D1: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
D2: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)

Sub 10 txapelketako lehenengo 3 sailkatuak eta gure ordezkariak / Sailkapen osoa (ChessResults): hemen

Sub 10 txapelketako podiuma
Rk. H.Z. Izena Elo Pts. D1 D2
1 3 Riezu Resano Javier 1301 5,5 21,5 16,0
2 2 Santos Usua Mikel 1367 5,5 21,5 14,0
3 10 Lopez Garcia Inigo 1009 5,0 20,0 13,0
8 25 Muñoz Ferreira Ibon 0 4,0 18,5 11,5

Anotación:
Desempate 1: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
Desempate 2: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)

Sub 10 txapelketako lehenengo 3 sailkatuak eta gure ordezkariak / Sailkapen osoa (ChessResults): hemen
Sub 8 txapelketako podiuma
Rk. H.Z. Izena Elo Ptk. D1 D2
1 28 Tafall Villanueva Iker 0 6,0 21,0 15,0
2 2 Fuentes Guinot Alejandro 1102 5,0 21,0 14,5
3 1 Urbiola Vaca Aimar 1139 5,0 20,5 13,0
6 27 Tafall Villanueva Gorka 0 4,0 19,0 13,5
8 18 Granado Zabala Danel 0 4,0 19,0 12,5
9 22 Munoz Ferreira Adur 0 4,0 17,5 12,0
15 19 Herrera Hernandez Aimar 0 3,0 17,5 12,5
16 9 Conde Esteban Telmo 0 3,0 17,0 10,5
19 30 Vernier Urtasun Jon 0 2,0 17,5 12,0

Oharra:
D1: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
D2: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)

Marlaxkaxko espedizioaren argazki gehiago:

Burlata: Mikel Gurea XV. txapelketan gure jokalarien emaitza onak, Ander Tafallek 4. postua lortu du

(leer en castellano)

Gaur, igande goizean,Hilarión Eslava kiroldegian, Mikel Gurearen XV eskolarteko xake txapelketa jokatu da Burlatan, Ibai Dorronsoro, Patxi Moreno, Ander Uranga eta Ander Tafall gure jokalarien parte hartzearekin. Gros XT-ko Ivan Iturralde eta Josu Manterola Gipuzkoako espedizioa osatu dute.

Argazkiak: Mikel Tafall, Juan Cruz Iturralde eta Goio Uriarte

Txapelketa hau, Nafarroako Federazioaren Zirkuitu Eskolarra den horretako hamaseitako bat den honetan 214 jokalarik parte hartu dute dauden maila ezberdinetan: Sub 8: 2006an edo ondoren jaiotakoena, Sub 10: 2004 eta 2005ean jaitakoena, Sub 12: 2002 eta 2003an jaiotakoena. Sub 14: 2000 eta 2001ean jaiotakoak eta Sub 16: 1998 eta 1999an jaiotakoak.

Gure ordezkariek Sub-16, Sub-14 eta Sub12 jokalariak lehiatu diren txapelketa elkartuan parte hartu dute eta bertan podiuma ondorengo aizan da: 1.- Odei Lerendegui (Mikel Gurea) 6 puntu. 2.- Alberto Gutiérrez (Peralta) 5 puntu eta 3.- Oier Lacruz (Mikel Deuna) 5 puntu.

Gure jokalarietatik hoberena Ander Tafall izan da, bigarren eta hirugarren postua lortu dutenekin berdinduta geratu baita bost punturekin, merituzko 4. postua lortuz, bere mailako Sub-12an hirugarren postua lortu duelarik.

Gure espedizioaren beste ordezkariei dagokionez, Ibai Dorronsorok bosgarren postua lortu du 4,5 puntu egin dituelako eta Sub-16an, bigarren postua lortu du.  Patxi Morenok, 4,5 puntu egin ditu eta 7. postua lortu du. Ander Urangak, bere egunik onena izan ez badu ere, 3 punturekin amaitu du txapelketa 31. postuan.

Bestalde Gipuzkoarrei dagokionez, Gros XT-ko gure lagunek ere txukun aritu dira eta Ivan Iturraldek lau puntu lortu ondoren 8. postua lortu badu, Josu Manterolak, 3,5 punturekin amaitu du txapelketa 19. postuan.

Sari banaketa amaitu ondoren, Gipuzkoako bi taldeetako ordezkariak elkarrekin jatera joan gara, Nafarroako lur ederretan xake egun eder bati amaiera ezin hobea emanez.

Antolatzailea izan den Mikel Gurea Xake Klubari antolatutako txapelketa bikainagatik zoriondu nahi genuke eta bertan parte hartu duten jokalari guztiei egindako lan txukunagatik ere zorionak mena nahi dizkiegu.

Zorionak!

Emaitzak (Chess-Results) webgunean: hemen

Mikel Gurea Xake Klubaren webgunea: hemen.

Burlatako Udaletxeko Kirol patronatuaren webgunea: hemen.

Nafarroako Xake Federazioaren webgunea: hemen.