Artxiboa laburpen hitzeka: Nafarroako Xake Federazioa

Berriozar xake klubaren III. eskola txapelketan Marlaxkako Xake Eskolako ikasleen lan txukuna

( leer en castellano)

Gaur, urtarrilaren 5a, Berrriozar herriko Kulturgunean goizez, Berriozarko Xake Klubeko III. Eskola Txapelketa burutu da Adrian Ortega arbitro nagusi izan dela. Sub 8, Sub 10, Sub 12 eta Sub 16 mailak dituen Txapelketa hau FNA Nafarroako Xake Federazioak antolatutako zirkuito eskolarraren parte da. Bertan gure Xake Eskolako ondorengo ikasleak bertan izan ditugu: Iker Tafall eta Gorka Tafall. Biek partida txukunak burutu dituzte eta baita txapelketa ona ere bai. Beren emaitzak ezagutu nahi badituzue bakoitzaren izenaren gainean sakatu. Hauen aita den Mikel Tafallek ere gurasoen txapelketan txukun aritu da, bost partidetan lau puntu lortuz. Jarraian Eskolarraren maila bakoitzeko sailkapenerako lotura ematen dizuegu:

Gorka Tafallek bere adinekoetan hirugarren postua lortu du
Zorionak antolatzaileei!

Marlaxkako ordezkaritza Burlatako Mikel Gurea XX. Xake txapelketan

(leer en castellano)

Atzo igandea, azaroak 17, goizez, Burlatako Askatasuna Pilotalekuan, Mikel Gure Xake Klubak antolatua, Nafarroako eskola txapelketen artean dekanoa den Mikel Gurea XX. Xake Txapelketa – Fernando Bengoechea, beti gurekin burutu zen. Taldekako txapelketa honetan Iker Tafall eta Gorka Tafall gure jokalariek Toki Alai taldeko lehenengo eta bigarren mahaietan jokatu zuten. Taldea Aimar Arretxe, Telmo Conde eta Ander Conde gure taldekide ohiek osatu zuten.

Gorka, Iker, Aimar, Ander eta Telmo Burlatan

Guraosek ondo pasa bazuten, txikimaisuek berriro elkarrekin itzel pasatzeaz gain xakean oso ondo aritu ziren eta baita lan txukuna egin, sub10ean hirugarren postua lortuz:

Sub10ko Sailkapena:


1 Oberena A, 20
2 Mikel Gurea E, 17,5
3 Toki Alai, 16,5
4 Orvina B, 16
5 Buztintxuri Kasparov, 12
6 Lorenzo Goicoa A, 12
7 Amaiur A, 12
8 Oberena B, 12
9 Berriozar A, 11,5
10 Lorenzo Goicoa B, 11,5
11 Calahorra B, 11
12 Catalina de Foix A, 11
13 Paz de Ziganda 3, 11
14 Paz de Ziganda 2, 8,5
15 Camino de Santiago B, 8
16 MIkel Gurea F, 6,5
16 Lorenzo Goicoa C, 4

Zorionak txapeldunak!!
Lotura interesgarriak
  • Mikel Gurea Xake Klubaren webgunea: hemen.
  • Burlatako Udaletxeko Kirol patronatuaren webgunea: hemen.
  • Nafarroako Xake Federazioaren webgunea: hemen.

Tafall anai txikien lan txukuna Iruñean gaur jokatu den I. San Juan de la Cadena txapelketan

(leer en castellano)

Iker Tafall eta Gorka Tafall txapelketa hasi aurretik

Iker eta Gorka Tafall anai gaztetxo bien la txukuna Iruñean gaur jokatu den I. San Juan de la Cadena txapelketan. Nafarroako Eskolarteko zirkuituko txapelketa berri hau CP San Juan de la Cadena eskolak antolatu du. Zuzendari lanak IM Mikel Huergak bete ditu. Aritz Idiazabal epaile nagusia izan da eta Andres Malon epaile laguntzailea. Bertaratutako 54 gazteek bi taldeetan (sub10-sub8 eta sub16-sun14-sub12 mailatan) banatuta, 6 txandetako suitzar sisteman, 15 minutuko partidak jokatu dituzte. Bertan gure ordezkari gaztetxoek burututako lana aipatzekoa da: Iker Tafall lehena izan da sub10ean eta Gorka Tafall bigarren izan da sub8an.  Bioi Zorionak!

Gorka Tafall eta Iker Tafall gaur lortutako garaikurrekin

I Torneo Escolar San Juan de la Cadena Sub12-14-16 I (sailkapena)

I Torneo Escolar San Juan de la Cadena Sub8-10 (sailkapena)

Mikel Tafallek gaur ateratako argazkiak:

Iruñean Oberenako X. Eskolarteko Txapelketa polita gaur

(leer en castellano)

Gaur goizena Nafarroako hiriburuan, Iruñean, OBERENAKO X. ESKOLARTEKO XAKE TXAPELKETA burtu da gure ordezkaritza txikiarekin. Iker Tafallek eta Gorka Tafallek oso goiz ederra pasa dute Oberenako instalazio ederrean.

Oberena Elkarteak oso txukun antolatu duen txapelketa hau, Nafarroako Federazioaren Zirkuitu Eskolarrean sartua dago. Txapelketan adin ezberdinetako 160 gazte parte hartu dute, eta giroa aparta izan da. Gureak  bertan egon den giro apartaz disfrutatzeaz gain, oso ondo pasa dutela esan digute eta baita oso txukun aritu. Horrela, beren mailetan, Ikerrek bigarren postua lortu du eta bere txapelketan bederatzigarrena eta Gorka bere adineko lehenengoa izan da eta bere txapelketako bigarrena.

Antolatzaileak eta babesleak zoriontzen ditugu eta bertan parte hartu duten jokalariak eta laguntzaileak ere, familian disfrutatzeko txapelketa txukuna egiteagatik. Zorionak!

Jarraian gure espedizioak egindako argazki sorta:

Lotura interesgarriak:
  • Txapelketako sailkapenak Obrenako webgunean: hemen
  • Txapelketako antolaketaren argazkiak: hemen
  • Oberenako webgunea: hemen
  • Nafarroako Xake Federazioko Eskolarteko txapelketaren informazioa: hemen

 

ADMENA, Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren aldeko III. Ongintzazko Txapelketa ederra Sarrigurenen Marlaxkako ordezkaritza oparoarekin

(leer en castellano)

Txapelketa benefikoan parte hartuduen marlaxkako delegazioa

Igande honetan, 2018ko urtarrilaren 7an, klubeko ordezkaritza zabalak Xake Solidarioarekin beste hitzordu bat izan du ADEMNAren aldeko 3. Ongintzazko Txapelketa.  120 jokalari bildu dituen 7 txandetako Suitzar sistemako 10 minutu finish erritmoko txapelketa hau Sarrigurenen jokatu da Joaquín Lizarraga eskola publikoan. Izen ematea 5 €takoa izan da eta bildutako diru guztia ADEMNA Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren elkarteari eman zaio. antolaketaz ADEMNA arduratu bada, Eguesibarko Udalaren, Nafarroako Xake Federazioaren eta Orvina Xake Taldearen laguntza izan du. Txapelketa oso txukun antolatua zuzendua izan da. Bertan parte hartu duten guztioi eta bereziki txapelketako zuzendariari Gonzalo Mombielari, txapelketa ikaragarri polita kudeatzeagatik, eskerrak ematen diogu.  ZORIONAK!

TAULA 0:
ADEMNA elkarteari laguntza eman nahi badiozue, beren kontu korrente zenbakia ematen dizuegu: ES53 3008 0089 63 2405696713 (CAJA RURAL DE NAVARRA)
SAILKAPENA:

Gure taldekideak ADEMNA, elkarteari laguntzeaz gain, oso xake goiza polita pasa dute, non Patxi Moreno  gureen artean hoberena izan da 3. postua lortuaz. Ondoren guztiak elkarrekin, ondoan dagoen merkatal guen batera bazkaltzera joan dira eta bapo jan ostean, bertako kartingean aritu dira gaztetxoenak. Ondoren etxea bueltatu dira irribarre handiarekin. Jarraian sailkapeneko lehen hamarrak eta gure taldekideen lana. Sailkapen osoa ikusteko: hemen

Patxi Moreno (hirugarren) eta IM Unai Garbisu (txapelduna)
Rk. H.Z. Izena Elo Ptk. D1 D2 D3
1 1 IM Garbisu De Goni Unai 2411 7,0 24,0 33,0 27,0 …
2 3 FM Ortega Lopez Mikel 2240 6,0 24,0 33,0 24,0 …
3 4 Moreno Estebanez Patxi 2212 6,0 24,0 32,0 24,0 …
4 6 Sevilla Subiza Javier 2095 6,0 23,5 32,0 25,0 …
5 5 Navarrete Delgado Sergio 2203 6,0 23,0 31,0 24,0 …
6 2 FM Rada Equiza Miguel 2251 5,5 26,0 36,0 24,5 …
7 7 Lopez Orois Jose Manuel 2036 5,5 25,0 35,0 24,5 …
8 10 Pedchenko Zhilkov Alexandr 1918 5,5 23,5 32,5 22,5 …
9 28 Ruiz Anton Adolfo 1585 5,5 22,5 31,5 22,5 …
10 18 Beaumont Arizaleta Mikel 1750 5,5 21,5 29,0 21,5 …
16 8 Uriarte Prieto Goio 1934 5,0 21,5 31,0 20,0 …
19 30 Cuesta Senosiain Asier 1545 5,0 21,0 28,5 20,0 …
25 19 Tafall Villanueva Ander 1744 4,5 23,5 32,5 19,5 …
35 105 Munoz Moares Ibon 0 4,0 21,5 30,0 18,0 …
53 121 Tafall Soreasu Mikel 0 4,0 17,0 24,0 13,0 …
65 78 Conde Kurth Pablo 0 3,5 14,0 20,0 9,5 …
74 122 Tafall Villanueva Gorka 0 3,0 17,0 24,0 14,0 …
76 123 Tafall Villanueva Iker 0 3,0 17,0 23,0 14,0 …
80 104 Munoz Ferreira Ibon 0 3,0 16,5 23,0 12,0 …
100 77 Conde Esteban Telmo 0 2,0 16,0 22,0 7,0 …
101 103 Munoz Ferreira Adur 0 2,0 15,5 21,5 7,0 …

Oharrak:
D1: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
D2: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)
D3: Fide Tie-Break (fine)

SARIAK

1. SUB8: Daniel Ainciondo (Jesuitas)
1. SUB10: Unax Senosiain (Orvina)
1. SUB12: Paula Iribas (Oberena)
1. SUB14: Martín Pascual (Oberena)
1. JUBENILA: Alex Pedchenko (Mikel Gurea)
1. SUB1800: Adolfo Ruiz (Orvina)
1. BETERANOA: José Manuel López Orois (San Juan)
3. SAILKATUA: Patxi Moreno (Hondarribia-Marlaxka)
2. SAILKATUA: MF Mikel Ortega (Orvina)
TXAPELDUNA: MI Unai Garbisu (Orvina)

Jarraian txapelketako argazki erreportaje zabala:

Deskargak

Marlaxkako txiki-espedizioa atzo Burlatako MIKEL GUREA XVIII. XAKE TXAPELKETAN

(leer en castellano)

Atzo igandea, azaroak 12, goizez, Burlatako Askatasuna Pilotalekuan, Mikel Gure Xake Klubak antolatua, Nafarroako eskola txapelketen artean dekanoa den Mikel Gurea XVIII. Xake Txapelketa – Fernando Bengoechea, beti gurekin burutu zen Marlaxkakko ordezkaritza zabalarekin.

Guraosek ondo pasa zuten, nahiz eta beraientzako xake txapelketarik ez izan.

Gure txikimaisuek itzel pasatzeaz gain xakean oso ondo aritu ziren eta baita lan txukuna egin:

  • Ander Tafallek Sub 14-16an, 3,5 puntu egin ziuten 5 partidetan.
  • Sub10ean , Ibon Muñozek 5 partidetan 3 puntu egin zituen, Beñat Velascok 2 puntu eta Hugo Granadok 1 puntu.
  • Sub8an Gorka Tafallek  5 partidetan 4 puntu lortu zituen, bere anaia Iker Tafallek berdinak lortu zituen. Adur Muñozek 3,5 puntu egin zituen eta Danel Granadok eta Telmo Condek biek 3 puntu lortu zituzten.
Zorionak txapeldunak!!

Sari banaketa amaitu ondoren, gure ordezkariek Gros XTko Mantorlatarrekin bazkaltzera joan ziren, Nafarroako lur ederretan xake egun eder bati amaiera ezin hobea emanez.

 

Gure espedizioak eta José Fdez Senovillak ateratako argazkiak:

Podiumaren argazkiak eta maila bakoitzeko lehen sailkatua:

Sub8, Alejandro Fuentes (Santa Ana).

Sub10, Javier Riezu (Oberena).


Sub12, Manex Reguillaga (Mikel Gurea).


Sub14-16, Josu Manterola (Gros).

Lotura interesgarriak
  • Mikel Gurea Xake Klubaren webgunea: hemen.
  • Burlatako Udaletxeko Kirol patronatuaren webgunea: hemen.
  • Nafarroako Xake Federazioaren webgunea: hemen.