Emeki eta Udalarekin batera gaur aurkeztu dugu Martxoaren 8aren inguruko Hondarribiko Emakume Astea! ♀️♟️Martxoaren 2an, Kasino Zaharrean, Emakumezkoen Hondarribiko 9. Xake Ttopara izango da. Animatu eta parte hartu!

1980-2024. 44 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

🟣✊ Hondarribiko talde feministek eta eragileek (gure kluba barne) Hondarribiko Udaleko Berdintasun Sailarekin elkarlanean, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. 🤝

Martxoaren 2tik 18ra, kultur, kirol, literatura eta aldarrikapen ekintzek emakumeen ahalduntzea, ikusgarritasuna eta saretzea izango dituzte ardatz.



ℹ️ Ikusi egitaraua: https://www.hondarribia.eus/eu/emakumeen-astea-2026

ea06c542-52a6-44e3-92a0-ae099b1ee334 (2)

Gure klubak bi ekimen antolatuko ditu martxo honetan:

Berdintasunaren alde martxoaren 2an Kasino Zaharrean Emakumezkoen Hondarribiko 9. Xake Ttoparan hitzordua izango dugu, animatu!

Gogoratu, emakumeen talentuaren aldeko apustuarekin jarraituz, Hondarribia Marlaxka Xake klubak, martxoaren 2an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Kasino Zaharrean, Emakumeen Astearengatik eta Emekirekin lankidetzan, Emakumezkoen Hondarribiko 9. Xake Ttopara, adin eta maila guztietako emakumeentzako ekimen irekia antolatuko dugula. Emakumezkoen lagunarteko xake txapelketa izango da, xakeaz elkarrekin gozatzeko eta, bide batez, martxoaren 8a aldarrikatu eta ospatzeko helburuarekin.

Animatu!

 Marlaxkako izpirirua♥️♟️💚♟️
  1. Xakean jokatuz ondo pasako dugu
  2. Dugun xakerik onena jokatuko dugu, bakoitzak dugun mailarik onena
  3. Esperientzia honekin ikasiko dugu
👏👏👏👏👏👏👏

Eta Martxoaren 9an, Kasino Zaharra Emakumeak xake mahai gainean kolokioa izango dugu Eihartze Buiza Prieto xake jokalariaren eskutik, 19:00etan.

Eihartze Buiza Prieto (Bizkaia, 1999), Nazioarteko Xake Federazioak emandako Woman FIDE Master (WFM) titulua duelarik, xake jokalari nabarmena da. 2100 puntutik gorako FIDE ratingarekin, estatu mailako zein nazioarteko txapelketa askotan parte hartu du eta Espainiako emakumezko xakearen erreferenteetako bat bihurtu da.

Gaztea izanik ere, urteak daramatza neska zein mutil xake jokalariei klaseak ematen, eta prestakuntza-lan handia egiten du. Bere jardunaren zati handi bat Nafarroako promesa gazteen teknifikazioari eskainia dago, oinarrizko xakearen garapenean eta talentuaren sustapenean ekarpen garrantzitsua eginez. Bere ibilbideak, lehia-maila altua, hezkuntza bokazioa eta kirolaren bidez balioak eta berdintasuna transmititzeko konpromisoa uztartzen ditu.

AUPA EUSKADIKO NESKA XAKE JOKALARIAK ♟️💜