Gaur goizean 9:00etatik 14:00etara bitarte, Kasino Zaharrean, FM Jesus Iruzubieta-k Euskadiko gazte talentudunentzat ematen duen EXF-FVA 2019-2020 teknifikazioaren bosgarren sesio presentziala burutu da. Bertan Euskadiko hogeita hamar bat sub18 gazte talentodun parte hartzen dute, horien artean gure taldekide diren Patxi Moreno eta Ander Tafall.
Ander eta Patxi besteekin egiaztapen ariketak egiten
Iruk garatutako teknifikazio plan honen prestatze eta garapean gure taldekide eta Xake Eskolako arduraduna den Goio Uriarteren laguntza handia izan du.
Iru eta Goio
Eskerrak eman EXF-FVA, GXF-FGA eta Hondarribiko Udalari egun honetan gure taldekideei etxean entrenatzeko aukera eman dietelako. Gauza bera bertaratu diren gazte eta hauen gurasoei eta, GXF-FGAko lehendakariordea den Agurtzane Perez-i gurera gaurkoan hurbiltzeagatik. Teknifikazioan egon arren gaur etortzerik izan ez dutenei beren falta somatu dugula baieztatu. Guztioi Laster arte!
Gaur arratsaldena Gasteizko Gran Hotel Lakuan EXPOCHESS 2019 burutu da bertan Eider Velascok zuzndutako bi txapelketa izan direla. Hasiera batean gure taldeak hiru ordezkari izan behar izuten, baina ezkenean Xabat Bruñak ez du joaterik izan eta, Gorka Tafall eta Iker Tafall bertan izan ditugu, lehenak sub8an jokatu duela eta bigarrenak sub14an. Biek oso lan txukuna egin dute. Zorionak
Gorkak eta Ikerrek txapelketan parte hartzeko egin dituzten izenemate marrazkiak erakusten
Gaur 2019ko ekainaren 16an, Bergaran, Euskadiko blitz txapelketa jokatu da, Miguel Ángel Muela Euskadiko Xake Federazioko Presidentea denak zuzendutako txapelketa, Lukas Iruretagoiena arbitroaren zuzendaritzapean. Banakakoa goizean eta taldeka arratsaldean.
Ander Tafall eta Patxi Moreno goizean banakakoa jokatu dute eta arratsaldean, Imanol Toledo eta Erlatz Caballero taldekide izan dituztela, Esukadiko Xake federazioak gonbidatutako Euskadi sub 18 taldearekin aritu dira.
Euskadiko Blitz Txapelketa Banaka:
Patxi Moreno 3. sailkatuaren saria jasotzen
Goizean banakakoa jokatu da eta bertan garaipena FM Adrian Martinezek lortu du. Patxi Morenok burututako lana goraipatzekoa da, ze txapela oso gertu izan du, baina, azkenean merituzko hirugarren postua lortu du. Txapelketako azken sailkapena ondorengoa izan da:
2019 Euskadiko blitz txapelduna: FM Adrian Martinez
Euskadi Juvenil taldea laugarren izan da: Patxi Moreno, Imanol Toledo, Ander Tafall eta Erlantz Caballero
Arratsaldean taldekakoa jokatu da eta bertan Euskadi Sub18 edo jubenilean parte hartu dute eta merituzko bosgarren postua lortu. merezitako txapela Sestaok lortu du:
2019ko taldekao txapelduan Sestao: Sergio Trigo, Jesus Iruzubieta, Mario Gomez eta Fernando Estefano.
El campeón por equipos 2019 Sestao.
Rk.
Taldea
D1
D2
D3
1
Sestao
39,5
35
24
2
San Viator
37
35
24
3
I. Zaldunak
34,5
29
20
4
Ansoain
29
24
17
5
S. Euskadi Juvenil
26,5
24
17
6
Endroke
26,5
22
16
7
Martintxo
21
15
11
8
Oberena
20
14
11
9
C.A. Elkano
19
13
11
10
Abadiño
18,5
11
10
11
Arrasate/Bergara
16,5
14
11
12
B. Gorbea/ Egidazu
13
7
6
13
Zaldi Beltza
11
4
4
Argazkiak: Edier Velasco, Jose Manuel Toledo eta FVA-EXF (Mila esker guztioi)
Txapelketaren antolatzailearen webguena (EXF-FVA): hemen
Banakako Txapelketaren informazioa (Chess-Results): hemen
Taldekako Txapelketaren informazioa (Chess-Results): hemen
Gaur Jubenil, Kadete eta Infantil mailetan Euskadiko Banakako txapelketak burutu dira. Euskadiko Xake federakuntzak antolatuta, txapelketa Eibarko Unibertsitate Zentroan burutu zen gure klubeko hiru jokalari Patxi Moreno Estébanezek,Ander Tafall Villanuevak eta Jokin Etxaniz Mendietak Gipuzkoa ordezkatu dutela. Bihar amaituko den Absolutoan gure klubak ez du ordezkaririk izan.
Patxi, Jokin eta Ander
Jubenila apirilaren 23tik 27ra burutu da Eibarreko Unibertsitate Zentroan eta bertan 16 jokalari izan dira. Erritmo klasikoan 7 txandetako suitzarra jokatu dutela. Bertan gure teldeko Patxi Morenok eta Ander Tafallek parte hartu dute. Leku berean, Kadeta A eta B (Infantila) 24tik 27ra burutu dira, lehenengoan 25 jokalarik parte hartu dute eta bigarrenean 19. Bi txapelketa hauek erritmo klasikoan jokatu dira ere baina 6 txandetako suitzar siteman. Jokin Etxanizek kadetean parte hartu du.
Patxi Moreno 2019ko Euskadiko Jubenil Txapelduna
Euskadiko Xake Jubenil mailako banakako txapelketan klubeko Patxi Morenok txapela lortu du. Beste Gipuzkoarrek ere oso txukun aritu dira, horien artean aipagarrienak ondorengoak izan dira: Jubenilean Gros XTko Estibaliz Apellanizek 10. postua lortu du eta nesketan lehena izan da. Kadetean Josu Manterola (Gros XT) lehena izan da eta Ivan Iturralde (Gros XT) hirugarren. Infantiletan (Kadete B) Aimar Alvarezek (Billabona XJE) hirugarren postua lortu du. Jarraian maila bakoitzeko sailkapenak ematen dizkizuegu:
Jubenila
Estibaliz Apellaniz, Aritz Eder Elexpe, Imanol Toledo eta Patxi Moreno
Txapelketako bederatzi txandetan 7,5 puntu lortu ondoren,Renier Vázque Igarza GM jatorri Kubatarreko GM espainiarrak Donostiako Hiria Nazioarteko 42. Txapelketan garaipena lortu du. 7na punturekin berdinduta, bigarren postuanIsmael Alshameary Puente FMa eta hirugarrenen postua Daniel Eduardo Pulvett Marin IMarentzako izan da.
Renier Vazquez 42. Donostiako txapeketako txapela jasotzen
Batalla taldeko Juan Ignacio Alonso Arburu FM hondarribiarrak 7 punturekin ere merituzko 4. postua lortu du. Zorionak Pibe!
Juan Igancio “El Pibe” Alonso bere saria jasotzen
Kutxa Saria. Gipuzkoako jokalari hoberenari saria Francisco javier Torres Ganuzak (13. Sailkapenean 6/9 punturekin) gure taldekideak lortu du, bigarren gure taldekidea ere den Patxi Moreno Estebanez (18. sailkapenean 5,5/9 punturekin) bigarren izan da eta gure taldekidea den Javier Gastanares Lopez (27. sailkapenean 5,5/9 punturekin) hirugarren.
Javier Gaztañares, FJ Torres eta Patxi Moreno Kutxa sariko podiuma
Fran Ladrón de Guevara, Ivan Iturralde eta Pedro Viñal, sub 2100ko podiuma
Txapelketako azken sailkapen osoa ikusteko (ChessResults) sakatu: hemen
Jarraian sailkapeneko lehen 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, gure jokalariekin (Letra lodiz idatziak) eta Bidasoaldekoak diren jokalariekin osatua.
Jarraian txanda ezberdinetako argazkiak taldekideak eta antolatzaileek eginak:
Gipuzkoako Xake Federazioak antolatzen duen txapelketa honetako zuzendaria, federazioko presidentea den Fernando Markina izan da. Epaile nagusia Cesar Montonlio izan da eta Aitor Herrán, Juanjo Villena eta José Luis Guijarro epaile laguntzaileekin. Mikel Zubia txapelketako prentsa arduradun ibili da.
2018ko irailaren 23an, Bergaran, goizez, Euskadiko Xake Federazioako adiskidetasun zirkuitoko Bergarako blitz txapelketa Agorrosin kiroldegian jokatu zen. Bertan Patxi Moreno, Goio Uriarte eta Asier Cuesta gure taldekideak lehian aritu ziren eta seigarren postua lortu zuten. Ondoren adiskidetasun bazkarian parte hartu zuten, xake goizari amaiera txukuna emanez.
Txapelduna: Sestao (Iru, Gabriel eta Fernando)
Rk.
Taldea
Puntuak
D1
D2
1
Sestao
35
26
39
2
Regatas
27,5
20
28
3
Abadiño
26,5
21
31
4
Gros
24,5
17
24
5
Orvina
23,5
18
25
6
Marlaxka
21,5
14
20
7
Antonio Rico A
19
13
19
8
Martintxo
17,5
13
18
9
Bodegon – Egidazu
17
11
16
10
Antonio Rico B
15,5
7
10
11
Salcedo
14
8
12
12
Santurtzi
12,5
7
10
13
Bergara
10,5
3
4
14
Legazpi
8,5
4
6
Txapelketaren antolatzailearen webguena (EXF-FVA): hemen
Taldekako Txapelketaren informazioa (Chess-Results): hemen
Atzo Kadete eta Infantil mailetan Euskadiko Banakako txapelketak burutu ziren. Euskadiko Xake federakuntzak antolatuta, txapelketa Eibarko Unibertsitate Zentroan burutu zen gure klubeko bi jokalari Patxi Moreno Estébanezek eta Ander Tafall Villanuevak Gipuzkoa ordezkatu dutela. Gaur aldiz, Absolutoa burutu da et abertan Ramon Nogues Fernandez taldekidea izan dugu.
Kadetea
Kadetea apirilaren 4tik 7ra burutu zen , Eibarreko Unibertsitate Zentroan eta bertan 36 jokalari zian zirem. 6 txandetako suitzarrean lehian. Amaieran txapelketa gure taldekidea den Patxi Morenok lortu zuen 6 parttidetan 5 puntu egin eta gero. Puntu berdinak egin eta gero, Andres Malonek bigarren postua lortu zuen, desenpate okerragoa zuelako. Hirugarren postua berrriro lortu zuen Josu Manterolak 4,5 puntu egin eta gero. Aipamen berezia merezi du gure beste taldekideak, Ander Tafallek, zein sailkapenean 8. postua egin bazuen ere, oso txapelketa txukuna burutu zuen. Horrela, bosgarren jardunaldian lidergoan beste bostekin berdinduta amaituta, azken txandan, lehenengo mailan, Patxi taldekideare aurka lehian aritu behar izan zuen, txapeketa irabazteko aukerak zituela. Atzoko pardida gogorra izan zen eta Patxik zuriekin abantaila eta erasoa indartsua lortu bazuen ere, Anderrek defentsa ikaragarria egin zuen eta horrela, berdintzeaz gain posizio askoz ere hobeagoa lortu zuen. Zeinotean aldiz Patxik egoerari buelta eman zion eta amaieran partida irabazi zuen eta txapelketa. Biek gure zorionik beroenak merezi dute!
Jubenila apirilaren 3an hasi eta 7an amaitu zen eta 15 jokalarik parte hartu zuten eta suitzar sisteman 7 txanden ondoren, lehen postua Aritz Morantek lortu zuen 7 partidatan 6,5 puntu lortu duelako. Bigarren postua Jose Luis Muñozek lortu zuen 6,5/7 puntu egin eta gero. Biek txapelketa oso txukuna egin zuten eta azkenean ezberditze sitemak erabaki zuen garailea. Hirugarren postua Ander Garraldak lortu zuen 7 partidatan 5 puntu egin eta gero.
Gaur goizean bukaera eman zaio Euskadiko Absolutuari, Iruñeako “Fuerte del Príncipe”Gazte Aterpetxean jokatu denari, bertan 24 jokalari izan direla. Klubetik Ramon Noguesizan dugu, zein ez du oso txapelketa txukuna izan, baina, esperientziarekin oso kontent agertu da. IM Mikel Huergak 7 partidetan 6 puntu lortu ondoren, txapela eraman du, duela 6 urte lortutako garaipena errepikatuz. Podiumean 5,5 puntu egin dituen GM Gabriel Del Rio, eta 5 puntu lortu dituen FM Javier Marchena uzan ditu.