1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#Euskaraldia2022 Hitzez ekiteko garaia!
Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
HONDARRIBIKO 2. EMAKUMEEN XAKE TTOPARA

Gaur astelehena, azaroak 21, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna, azaroaren 25, ospatuko den astearen hasieran, Jostaldin antolatutako ekitaldia jokatu da, 18:00etatik hasita Hondarribiko Marlaxka xake klubak Emekirekin elkarlanean, Hodarribiko adin eta maila guztietako emakumeei irekitako ekimena antolatu du. Eguraldi oso txarra egin duen arren, 10 jokalari etorri dira eta oso ondo pasatu dutela esan digute. Txapelketa jokalari bakoitzeko 7 minutuko erritmoan jokatu da eta 4 txandako suitzar sitemako txostena izan da. Lau jardunaldien ostean, sailkapena honela geratu da:
Rk | H.Z. | Izena | Ptk | Ema.. | Gar. | BUC | BUC | SB |
1 | 7 | Lucaniuc, Karina | 3½ | ½ | 3 | 9½ | 8½ | 7,75 |
2 | 5 | Celaya, Christina | 3½ | ½ | 3 | 7½ | 6½ | 5,75 |
3 | 9 | Uranga, Irati | 3 | 0 | 3 | 7½ | 6½ | 4,00 |
4 | 3 | Blanco, Maribel | 3 | 0 | 3 | 4 | 4 | 2,00 |
5 | 8 | Oscoz, Ascen | 2 | 1 | 2 | 11½ | 9½ | 5,00 |
6 | 1 | Berrotaran, Mariaje | 2 | 0 | 2 | 6½ | 6½ | 1,00 |
7 | 2 | Blanco, Anamari | 1 | 0 | 1 | 9½ | 9½ | 0,00 |
8 | 4 | Carrillo, Tzane | 1 | 0 | 1 | 9½ | 8½ | 1,00 |
9 | 10 | Uranga, Nerea | 1 | 0 | 1 | 7½ | 7½ | 0,00 |
10 | 6 | Elizazu, Mari Carmen | 0 | 0 | 0 | 7 | 6 | 0,00 |
Helburua izan da elkarrekin xakeaz gozatzea eta astean zehar klase talde ezberdinetan dauden neskak elkar ezagutzea eta, bide batez, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna aldarrikatzea. Txapelketaren ostean, sari banaketa egin da, eta bertan Goio Uriarte gure Xake Eskolako koordinatzaileak eta Tamara Sastre, Emekiko lehendakariak parte hartu zuten. Zorionak parte hartzaile guztiei eta ekimen hau garatzen lagundu duten pertsona guztiei!
Aupa Hondarribia Marlaxkako Neskak



Hemen dago Euskaraldia 2022! Hitzez ekiteko garaia! Azaroaren 18tik abenduaren 2ra.
2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.
Hondarribia Marlaxka xake kluba ARIGUNEA gara
Gure klubak 42 urte baino gehiagoko historia du eta urte hauetan guztietan euskararen aldeko gure konpromisoa zabala izan da, eta horren erakusle da Udalak eta euskararen inguruan beste eragile batzuek antolatutako ekintzetan parte hartzeak. urte hauetan 2018an jada Euskaraldian parte hartu genuen, 2020ko edizioan berriz ere parte hartu genuen, ARIGUNEA izanik ere. Eta 2022an, bai klubak eta bai gure Xake Eskolak berriro parte hartuko dute eta Arigunea izatearen konpromisua berretzi dugu. Parte hartzera animatzen zaituztegu: