Artxiboa laburpen hitzeka: nazioarteko

Uda heldu da, txapelketez eta beste ekintzez lepo.

(leer en castellano)

Uda iritxi da eta eguraldi onarekin batera ohiko txapelketak. Horietan gure ordezkariek burutzen duten lana kontatuko dizuegu. Bestalde, klubeko aktibitatea uztailean normaltasunez mantenduko dugula jakinarazten dizuegu.kasino zaharraGuztu guztientzako txapelketak ditugu. asteburu honetan, Añorgako jaiak 2013 barnean, Asier Urretabizkaiak larunbaterako taldekako partida azkarretako txapelketa antolatu du goizez, eta igandean, goizez ere, gazte eta txikientzako banakako txapelketa antolatu du. bi egunetan gure taldeko ordezkaritza izango da. Egun bietan ondo pasatzea opa diegu!

iphone-fotos 022beste aldetik, atzo udan burutzen diren txapelketen artean famatuenetakoa denari hasiera eman zitzaion, izandako oholdeen kalteetatik suspertzen ari den Huescako Benasquen eta, bertan, Andoni Orube eta Ramon Nogues izena eman duten 428 lagunekin, lehian ariko dira, 10 egunetan,    Benasqueko XXXIII nazioarteko txapelketa irekian. Mendia eta xakea ustartzen duen eta Euskal herriko jokalari askoren parte hartzea duen txapelketa honetan gertetzen direnen berri emango dizuegu.

«Escribí mis primeros poemas pensando en hacer canciones»

Azkenik, gaurko Diario Vasco aldizkariko Bidasoako atalean  Joel Iglesiasek gure taldekide eta lagun den Ricardo Camposi egindako bere liburuaren aurkezpenaren inguruko alkarrizketa argitaratu da. Liburuaren aurkezpenaren bideoa ikusteko sakatu hemen.

Amaitu berri da Donostia Hiria 36. Txapelketa eta Daniel Alsinak lortu du txapela

(leer en español)

Gaur goizean burutu da 36. Donostiako Openaren azken jardunaldia eta 9 partidetan 7,5 puntu lortu ondoren Daniel Alsina GMk garaipena lortu du. Edizio honetako sailkepenak eta sariak ondorengoak izan dira:

This slideshow requires JavaScript.

SAILKAPEN NAGUSIA ETA SARIAK
1. postua –  1.500 € + garaikurra eta Txapela:  Daniel Alsina (Cat)
2. postua – 1.000 € +  garaikurra: Renier Vázquez (Cub)
3. postua – 800 + Garaikurra: Daniele Vocaturo (Ita)
sariak 15. jokalaria arte.
__________
KUTXA SARI NAGUSIA
1.  Gipuzkoarra – 300 €+ Garaikurra: Elvis Hernández
2. Gipuzkoarra – 200 €:  Iñigo Argandoña
3. Gipuzkoarra – 150 €: Jose Luis Guijarro
__________
ELO 2100 BAINO GUTXIAGO
1. – 200 € + Garaikurra:  Vasily Gagarin
2. – 150 €: Asier González
3. – 100 €: Alejandro Picazo

__________

Gure taldeko ordezkariek gogotsu ibili diren arren ezin izan dute ligan burutako lan txukuna errepikatu. Taldeko jokalari bakoitzak Martxoaren 23an hasi eta 30ean amaitu den txapelketa honetan beren helburuak zituzten eta lan eskerga egin arren, gehientxuen emaitzak ez dira nahi bezalakoak izan nahiz eta oso ondo pasa. Hondarribia-Marlaxkako jokalariek ondorengo puntuak eta postuak lortu dituzte:

Bidasoladeko beste jokalarien emaitzak ondorengoak izan dira:

Txapelketako Arbitroei beren lan txukuna eskertzen diegu: Mikel Larreategi, Iñigo Galarza, Edu Olabe eta Dani Hernández, Mila Esker!

__________
Txapelketan zehar antolakuntzak egindako argazkiak deskargatzeko sakatu hemen. mila esker GXF-FGAari.
__________
Lotura interesgarriak:

Txapelketaren lan erdiko emaitzak eta argazki gehiago

(leer en castellano)

36. Donostia Hiria Openaren erdia pasa ondoren Bidasoako jokalariek lan txukuna burutzen ari dira. 5 partidetan 3 puntu lortu dituzte Ramon Noguesek eta Pedro Pastorrek. 2,5 puntu lortu ditu Iker Arrik. 2 puntu ditu Silvestre Moreirok. 1,5 puntu Andoni Orubek eta Ricardo Camposek. 1 puntuna dituzte Manolo Delgadok eta Sergio Sanmateuk. Oscar Holgadok  0,5 puntu lortu ditu.

Gogoan izan gure jokalari bakoitzak burututako lanaren nondik norakoak ezagutzeko bakoitzaren izenean klikatu behar duzula.

__________
Antolakuntzak egindako argazki berriak ikusteko sakatu hemen.
__________
Lotura interesgarriak:

36. Openeko lehen argazkiak eta gure jokalariaren emaitzetara loturak

(leer en castellano)

Abian da 36. Donostia Hiria Opena eta dagoeneko lehen argazkiak egin ditugu:

Antolakuntzak egindako argazkiak ikusteko sakatu hemen.

Gure jokalarien emaitzak Chess-resultsen ezagutzeko sakatu bakoitzaren izenean:

Ramon Nogues, Andoni Orube, Iker Arri, Sergio Sanmateu, Ricardo Campos, Manolo Delgado eta Oscar Holgado.

Bidasoaldeko beste jokalariak: Pedro Pastor eta Silvestre Moreiro.

__________
Lotura interesgarriak:

Larunbat honetan hasiko da Donostia Hiria Xake Txapelketa ospetsuaren 36. edizioa.

(leer en castellano)

Larunbat honetan hasiko da Gipuzkoako Xake federakuntzak antolatzen duen Donostia Hiria Open ospetsuaren 36. edizioa.

Gure taldeko Ramon Noguesek, Andoni Orubek, Iker Arrik, Sergio Sanmateuk, Ricardo Camposek, Manolo Delgadok eta Oscar Holgadok parte hartuko dute.

Bidasoaldeko jokalarien zerrenda Pedro Pastorek eta Silvestre Moreirok osatuko dute.

Zorte ona opa diegu guztiei!

__________

Datuak:

Data: 2013ko martxoaren 23tik 30era
Lekua: Gros Xake Taldea, Anoeta
Pasealekua 20 (Karmelo Balda Frontoia), Donostia.
Jardunaldiak: 9
Joko erritmoa: 1h 30’ + 30’’ jokaldiko.
__________
Joko egutegia
1. JARDUNALDIA martxoak 23, 17:00etan
2. JARDUNALDIA martxoak 24, 10:00etan
3. JARDUNALDIA martxoak 24, 17:00etan
4. JARDUNALDIA martxoak 25,17:00etan
5. JARDUNALDIA martxoak 26, 17:00etan
6. JARDUNALDIA martxoak 27, 17:00etan
7. JARDUNALDIA martxoak 28, 17:00etan
8. JARDUNALDIA martxoak 29, 17:00etan
9. JARDUNALDIA martxoak 30, 10:00etan
AMAIERA-EKITALDIA martxoak 30, azken txanda bukatzean (13:30 aldera)
__________
Iazko urteko Podiuma
Igor Rausis Chekiar Maisu Handiak Donostia Hiria XXXV.  Txapelketa irabazi zuen 9 puntutik 7,5 lortu eta gero. Marko Tratar Eslovakiarrak eta Kevin Spraggett Kanadiarrak, 7na puntu lortu zuten eta bigarren eta hirugarren postuak lortu zituzten.
__________
Lotura interesgarriak: