1980-2024. 44 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
2026ko Euskal Liga eta Gipuzkoako Ligen 8. txanda
Urtarrilaren 10ean, Euskal Liga eta Gipuzkoako Ligako taldekako txapelketak hasi ziren, non gure klubak 4 ordezkari dituen. Gure lau taldeetan guztira 65 jokalari ditugu eta horietatik 19 emakumeak dira.
Jardunaldi honetan emaitza ezberdinak izan ditugu, baina beste behin ere taldeak konpromisoz eta borrokaz lehiatu dira kategoria guztietan.
Euskadiko Ligan, gure taldeak garaipena behar zuen jaitsiera postuetatik ateratzeko. Hala ere, Iruñean, Mikel Gurearen aurka gutxigatik galdu genuen. Emaitza honen ondorioz, jada ez gaude gure buruaren menpe, baina azken jardunaldia egoitza bakarrean ilusio eta anbizio handiz jokatuko dugu, Liga ahalik eta modurik onenean ixteko, Calasanz taldearen aurka. Edonola ere, harro gaude gure jokalariek erakutsitako lan eta konpromisoaz.
Gipuzkoako Ligako Gorengoen mailan, Baionara joan eta gutxigatik lortu genuen garaipena. Partidan gehiago eskuratzeko aukera izan genuela sentitu genuen, denboraldi honetan askotan gertatzen ari zaigun sentsazioa. Hala ere, 7. postura jaitsi garen arren, bigarren postuarekiko aldea puntu erdiz murriztu dugu; orain bi puntu eta erdira dago, hiru jardunaldi falta direnean. Datorren astean Billabona A taldea hartuko dugu etxean.
Bigarren mailan, etxean Santikutz B taldearen aurka lortutako garaipen garrantzitsuari esker, mantentze play offeko lehen postuan jarraitzen dugu. Taldea motibatuta dago falta diren hiru jardunaldiei gogoz eta determinazioz aurre egiteko. Datorren astean Billabona B taldearen etxera joango gara.
Hirugarren mailan, gutxigatik galdu genuen Astigarraga C taldearen aurka. Azpimarratzekoa da Jon Irigaray Ferreiraren garaipena eta gure Josette Fontaine nekaezinaren berdinketa; Gipuzkoan oraindik lehian dabiltzan jokalarien artean beteranoena izanik, beste puntu erdi bat gehitu zuen bere ohiko konpromisoarekin. Emaitza honekin taldea 5. postuan mantentzen da, eta datorren astean Donostiara joango da azken jardunaldia jokatzera, Gros K taldearen aurka.
Izan ere, emaitzetatik harago, klub hau definitzen duena da konstanzia, konpromisoa eta elkarrekin lehiatzeko harrotasuna. Jardunaldiz jardunaldi erakusten ari gara Marlaxkako Izpiritua ez dela puntutan bakarrik neurtzen, baizik eta ahaleginean, taldekidetzan eta xakearekiko pasioan. 💚♟️
8. Jardunaldiko mahaikako emaitzak (2026/02/28) ♥️♟️
💪🏻 Euskadiko Liga – Ohorezko Maila
♟️ Mikel Gurea 2,5 – 1,5 Hondarribia Marlaxka A
| M. | Elo | MIKEL GUREA | 2½-1½ | HONDARRIBIA MARLAXKA A | Elo |
| 5.1 | 2119 | Oroz Carrasco, Adrian | ½-½ | Moreno Estebanez, Patxi | 2262 |
| 5.2 | 2056 | Echegoyen Sadyan, Mateo | 1-0 | CM Ortega Fuentes, Luis Angel | 2135 |
| 5.3 | 1986 | Merino Olaverri, Jon | 0-1 | Tornay Gomez, Josu | 2029 |
| 5.4 | 1963 | Etayo Delgado, Asier | 1-0 | Tafall Villanueva, Ander | 2036 |
▫️ Gorengoen maila
♟️ Baiona 1,5 – 2,5 Hondarribia Marlaxka B ✅
| BAIONA | 1½-2½ | HONDARRIBIA MARLAXKA B |
| Duhau-Marmon, Nicolas | 1-0 | Tafall Villanueva, Iker |
| Daubas Bernard | 0-1 | Tafall Villanueva, Gorka |
| Galhaud Jean Philippe | 0-1 | Diaz Etxaide, Jurgi |
| Angelovici, Eliott | ½ – ½ | Uriarte Prieto, Goio |
▫️ Bigarren maila – Mantentze Play Offa
♟️ Hondarribia Marlaxka C 2,5 – 1,5 Santikutz Xake Elkartea B ✅
| HONDARRIBIA MARLAXKA C | 2½-1½ | SANTIKUTZ B |
| Torrent, Charles | 1-0 | Alzua Blanco, Juan Maria |
| Diaz Etxaide, Jon | 1-0 | Gonzalez Conde, Oier |
| Echaide Oscoz, Oier | 0-1 | Zubeldia Azkargorta, Aiert |
| Diaz Elzo, Patxi | ½-½ | Alberdi Rodíguez, Aitor |
▫️ Hirugarren maila
♟️ Hondarribia Marlaxka D 1,5 – 2,5 Astigarraga C
| HONDARRIBIA MARLAXKA D | 1½-2½ | ASTIGARRAGA C |
| Tafall Soreasu, Mikel | 0-1 | Armendariz Olalla, Sebastian |
| Perez Urcelaeta, Oihan | 0-1 | Legarda Iturrioz, José Javier |
| Fontaine, Josette | ½-½ | Almandoz Zapiain, Xanti |
| Irigaray Ferreira, Ion | 1-0 | Olano Martín, Iker |
Gure klubak egindako egutegia:
Gipuzkoako Taldekako Txapelketako esteka interesgarriak:
Berdintasunaren alde martxoaren 2an Kasino Zaharrean Emakumezkoen Hondarribiko 9. Xake Ttoparan hitzordua izango dugu, animatu!
Gogoratu, emakumeen talentuaren aldeko apustuarekin jarraituz, Hondarribia Marlaxka Xake klubak, martxoaren 2an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Kasino Zaharrean, Emakumeen Astearengatik eta Emekirekin lankidetzan, Emakumezkoen Hondarribiko 9. Xake Ttopara, adin eta maila guztietako emakumeentzako ekimen irekia antolatuko dugula. Emakumezkoen lagunarteko xake txapelketa izango da, xakeaz elkarrekin gozatzeko eta, bide batez, martxoaren 8a aldarrikatu eta ospatzeko helburuarekin.
Animatu!

- Xakean jokatuz ondo pasako dugu
- Dugun xakerik onena jokatuko dugu, bakoitzak dugun mailarik onena
- Esperientzia honekin ikasiko dugu
![]()
Hondarribiko talde feministek eta eragileek (gure kluba barne) Hondarribiko Udaleko Berdintasun Sailarekin elkarlanean, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. ![]()
Martxoaren 2tik 18ra, kultur, kirol, literatura eta aldarrikapen ekintzek emakumeen ahalduntzea, ikusgarritasuna eta saretzea izango dituzte ardatz.
Ikusi egitaraua: https://www.hondarribia.eus/eu/emakumeen-astea-2026

Eta Martxoaren 9an, Kasino Zaharra Emakumeak xake mahai gainean kolokioa izango dugu Eihartze Buiza Prieto xake jokalariaren eskutik, 19:00etan.
Eihartze Buiza Prieto (Bizkaia, 1999), Nazioarteko Xake Federazioak emandako Woman FIDE Master (WFM) titulua duelarik, xake jokalari nabarmena da. 2100 puntutik gorako FIDE ratingarekin, estatu mailako zein nazioarteko txapelketa askotan parte hartu du eta Espainiako emakumezko xakearen erreferenteetako bat bihurtu da.
Gaztea izanik ere, urteak daramatza neska zein mutil xake jokalariei klaseak ematen, eta prestakuntza-lan handia egiten du. Bere jardunaren zati handi bat Nafarroako promesa gazteen teknifikazioari eskainia dago, oinarrizko xakearen garapenean eta talentuaren sustapenean ekarpen garrantzitsua eginez. Bere ibilbideak, lehia-maila altua, hezkuntza bokazioa eta kirolaren bidez balioak eta berdintasuna transmititzeko konpromisoa uztartzen ditu.







