Artxiboa laburpen hitzeka: GAZTEAK

Tafalldarrak oso txukun XXIIº Torneo de Verano Salas de los Infantes 2023 txapelketan gaur, aipagarriena Anderren hirugarren postua. Zorionak!

1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Hondarribia eremu segurua gara

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

XXIIº Torneo de Verano Salas de los Infantes 2023 (Burgosko Zirkuitukoa)

Tafall Villanueva familiak aitona-amonarekin Burgosen igaro du asteburua eta gaur goizean XXIIº Torneo de Verano Salas de los Infantes 2023 jokatu dute eta oso emaitza txukunak lortu dituzte. Aipagarrienak Ander Tafallek lortutako 3. postua eta Gorka Tafallek lortutako Sub12 onenaren saria. Ikerrek eta mikelek ere lan txukuna eign dute baina garukoan anai zaharrenak eta gazteenak aipamen berezia merezi dute. Zorionak!

Jarraian podiuma eta Tafalldarren emaitzak:

Rk. H.Z. Izena FIDE Ptk. Buc1 BucT S-B
1 3 FM Perez Gonzalez, Jose Manuel  2199 6,5 31.5 35.5 33.25
2 1 FM Ruperez Benito, Antonio  2303 6 28.0 31.0 25.50
3 6 Tafall Villanueva, Ander  2023 6 26.0 27.0 23.00
16 17 Tafall Villanueva, Iker  1770 5 25.5 27.5 18.25
19 26 Tafall Villanueva, Gorka  1525 4,5 29.0 32.0 18.25
73 33 Tafall Soreasu, Mikel  1377 2,5 19.0 21.0 6.00

Zorionak Tafall Team♟️💚🥳

2020_Marlaxkito_bn

HONDARRIBIA MARLAXKA XAKE KLUBEKO ETA GURE XAKE ESKOLAKO  HAURRAK ETA NERABEAK BABESTEKO PROTOKOLOA 2023-2025.

1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Hondarribia eremu segurua gara

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

 

Gure batzorde zuzentzaile berriak hartu dituen lehenego erabaki garrantsitsuenetako baten berri ematen dizuegu. Haurrak era nerabeak babesteko protokoloa onartu du. Gure protokoloaren arduraduna Patxi Diaz Elzo da.

HAURRAK ETA NERABEAK BABESTEKO HONDARRIBIA MARLAXKA XAKE KLUBEKO ETA GURE XAKE ESKOLAKO  KONPROMISOAK ETA PRINTZIPIOAK


Taldekide guztien ardura badugu ere, bereziki adingabeak babestea kirol entitate guztien betebeharra da, adingabeen ongizatea bermatzeko eta kirola egiteko espazio segurua eskaintzeko. Gure klubarentzat  ezinbestekoa da betebehar hori egunerokotasunean betetzea eta ezagutzera ematea.

Horregatik, babesarekin dugun konpromisoa argia da, eta protokolo honetan zehaztuko da. Gure entitatean haurrak eta nerabeak babesteari lotutako alderdi garrantzitsu guztiak protokolo honetan jasoko dira.
Horrez gain, konpromisoa hartzen dugu, kirola egitearekin lotutako pertsona guztiek protokolo hau ezagutu, hedatu eta errespeta dezaten.
Egunerokoan sor daitezkeen indarkeria eta gatazka egoeretan honako hau bermatzeko konpromisoa hartzen dugu:


• Gure jardueretan parte hartzen duten haur eta nerabe guztien ongizatea.
• Garapen fisiko, emozional eta psikologikorako espazio osasungarri eta segurua izatea.
• Profesional, boluntario, familia eta adingabeen tratu ona, harreman guztietarako ezinbesteko tresna modura.

Adingabeak babesteko protokolo honen printzipioak honako hauek dira:


• Haurren eta nerabeen ongizatea.
• Haurren eta nerabeen eskubideak errespetatzea.
• Haur eta nerabeen interesak defendatzea gainerako pertsonen interesen gainetik.
• Haurren eta nerabeen parte hartzea.
• Legeak betetzea.

Gauzak horrela Hondarribia Marlaxka osatzen duzuen guztiei gure protokoloa irakurri eta zalantzarik baduzute galdetzeko eskatzen dizuegu.

HONDARRIBIA MARLAXKA XAKE KLUBEKO PROTOKOLOA

Eskerrik asko!

Hondarribian 2023ko abuztuaren 26an

Hondarribia Marlaxaka Xake Kluba

  • Idazkaria: Daniel Garmendia Zubeldia
  • Presidentea: Alvaro Minondo Torres

Gipuzkoako Foru Aldundia

Euskadin adingabeei zuzendutako kirolaren esparruan ingurune seguru bat eraikiz:

1. Arau esparrua

8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean osorik babesteari buruzkoa.

1.1. Legearen xedea

Legearen xedea da haurrek eta nerabeek edozein indarkeria-motaren aurrean duten osotasun fisiko, psikiko, psikologiko eta moralerako oinarrizko eskubideak bermatzea, haien nortasunaren garapen askea ziurtatuz eta babes integraleko neurriak ezarriz, barnean hartuta sentsibilizazioa, prebentzioa, detekzio goiztiarra, babesa eta kaltearen erreparazioa bizitzaren eremu guztietan.

Hau da, lege horrek helburu hauek ditu kirolaren eta aisialdiaren eremuan: adingabeen aurkako indarkeria-egoerak prebenitzea, garaiz detektatzea eta horietan esku hartzea, eta ingurune seguruak eraikitzea.

Informazioa osoa: hemen

Udako oporrak aprobetsatuz Haizea Tornay eta Josu Tornay Lignano Sabbiadorora joan dira bertako txapelketan jokatzera eta oso txukun aritu dira

1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Hondarribia eremu segurua gara

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

 

2º FESTIVAL INTENAZIONAE “BELLA ITALIA”

Haizea Tornay, eta Josu Tornay xake oporretan Italiara joan dira Lignano Sabbiadoro Italiako udalerria, Udine probintziako, Friuli-Venezia Giulia eskualdean dagoena, berta abzutuaren 17tik 23ra burututako “Bella Italia” txapelketan parte hartzera.

Haizeak A multzoan 3/7 punturekin amaitu du txapelketa eta Josuk Master taldean merituzko 3/9 lortu du. Biak oso emaitza onak dira, Eloko igoera eman dietenak, eta horrek txapelketaren zailtasuna azaltzen du.

Zorionak 💪❤👍

Esteka interesgarriak:

Xake egun handia Lekeition Jokin Erdoiza Xake Taldeak antolatuta. Eskerrik asko gonbidapenagatik!

1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Hondarribia eremu segurua gara

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

 

Xake egun itzela Lekeition! 

Imagen de WhatsApp 2023-08-18 a las 19.40.33

Luxuzko adiskidetasun txapelketa izan da garu abzutiak 18,ostirala, Lekeitioko Independentzia plaza ikusgarrian, Jokin Erdozia Xake Taldearen lagunek antolatuta, Kepa Eiguren Martinez nekaezinaren, Asier Ibaibarriaga eta konpainiaren eskutik. Txapelketak Miguel Angel Almansa Martinen arbitraje ezin hobea izan du. Klubeko piztietako bi, lehenengo taulan jokatu duen Patxi Morenok, eta bigarren taulan jokatu duen Ander Tafallek, hirugarren taula airtu den Goio Uriarte lagun izan dute, urteetan bi jokalari dohaitsu hauek irakatsi eta zaindu zituena, baina denbora aurrera doa eta gauzak aldatzen ditu, eta orain bi gazteak dira bera zaintzen eta irakasten dutenak. Kirolari dagokionez, gure taldeak sailkapeneko lehen bezala hasi du txapelketa, eta kirol emaitzak bitxiak izan dira, txapelketako lehen fasean lehenengo postuan geratu gara bigarrenetik bi puntura, eta txapelketako bigarren fasean aldiz, laugarren postua lortu dugu, txapelketako irabazlea izan den Abadiño, bigarren izan den Potugalete eta hirugarren izan den Gros XT taldeen atzetik.

Ekitaldia anaitasun oturuntza batekin amaitu da, non goizeko txapelketan parte hartu duten 22 taldeek bapo pasa duten eta esan beharra dago benetako luxua izan dela.

Mila esker gonbidapenagatik eta Zorionak xake egun ederrarengatik.♟️💚🥳

Esteka interesgarriak:

Tafalldarrak oso txukun asteburuko Burgosko XV Torneo de Ajedrez de Isar eta Palenciako VII Torneo Santa Rosa txapelketetan. Zorionak!

1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Hondarribia eremu segurua gara

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

 

Torneo Infantil de Ajedrez de Isar 2023 Y XVº Torneo de Ajedrez de Isar 2023 (Burgos)

Tafall Villanueva familiak aitona-amonarekin Burgosen igaro du asteburua eta inguru horretan egiten diren bi txapelketetan parte hartzeko aprobetxatu dute. Larunbatean Isarren jokatu zuten, Isar-en Circuito Burgaléseko txapelketa klasikoetako bat den horretan. Burgosko Zirkuituko oroitzapen onak ditugu urte hauetan emaitza oso onak lortu izanagatik. Infantilen Txapelketan “txikitafalleek” parte hartu zuten, Ikerrek hirugarren postua lortuz eta Gorkak seigarren postua. Eta Anderrek Absolutuan parte hartu zuen, hamahirugarren postua lortuz. Emaitza onak ezin uka!

Imagen de WhatsApp 2023-08-12 a las 20.04.58

Torneo Infantil de Ajedrez de Isar 2023

Pos. Ran. Tít. Nombre FIDE Pts. Buc1 BucT S-B
1 2 Burgui Bueno, Juan  1525 6 29.5 33.5 28.00
2 11 Merino Olaverri, Jon  1284 5,5 30.0 34.0 26.25
3 6 Tafall Villanueva, Iker  1378 5,5 30.0 34.0 25.50
4 4 Revuelta Blanco, Daniel  1437 5,5 30.0 33.5 25.00
5 8 Altelarrea Hernando, Rodrigo  1358 5,5 27.0 31.0 23.25
6 12 Tafall Villanueva, Gorka  1264 5 30.5 34.5 23.00
7 3 Vecillas Rey, Daniel  1492 5 28.5 32.5 22.00
8 17 Castro Gutierrez, Javier  1194 5 26.5 30.5 20.50
9 1 Veiga Macias, Rodrigo  1582 5 26.0 29.5 20.50
10 27 Fernandez Garcia, Lino  1049 5 23.5 26.0 16.00

XVº Torneo de Ajedrez de Isar  2023

Pos. Ran. Tít. Nombre FIDE Pts. Buc1 BucT S-B
1 4 CM Villa Tornero, Alex  2157 6,5 30.0 34.0 31.00
2 6 FM Tabuenca Mendataurigoitia, Daniel  2105 6 32.0 35.0 29.00
3 23 Pinzon, Jose Joaquin  1672 6 27.5 31.0 25.00
4 3 FM Mate Adan, Carlos  2220 6 25.5 27.5 24.50
5 2 FM Garcia Jimenez, Francisco Javier  2265 5,5 32.5 36.5 27.00
6 1 FM Ruperez Benito, Antonio  2283 5,5 29.5 33.0 26.25
7 7 CM Fernandez Garcia, Gumersindo  2046 5,5 29.0 32.0 22.75
8 29 Aleksanyan, Ara  1563 5,5 23.0 25.5 19.25
9 13 Calleja Gonzalez, Unai  1847 5 29.0 32.5 21.00
10 24 Perez Muela, Diego  1653 5 28.0 32.0 22.50
11 10 Villa Izquierdo, Roberto  1882 5 27.5 31.0 19.50
12 5 Lopez Martinez, Alberto  2137 5 27.5 30.5 20.50
13 9 Tafall Villanueva, Ander  1950 5 27.5 30.5 19.00

VIIº Torneo Santa Rosa (Palencia)

Eta gaur familia osoa Venta de Bañosera joan da Tafall Talde osoak brodatu duen txapelketa absolutu honetan parte hartzera, hiru anaiak sailkapeneko 10 onenen artean kokatu baitira. Ikerren laugarren postua oso txalogarria ba Gorkaren zazpigarren postua ez da gutxiagoa, Anderren aurretik ere amitu dute bi gaztetxoeak, eta hori Ander azkenaldian sasoi onean ari dela, eta egindako lana ere oso ona izan da eta txapelketa bederatzigarren postuan amaitu du. Tafalleko patriarka, Mikel ere ez dula makal egin eta marlaxkatarren parte-hartze txukunari itxiera ona eman dio azkenean lortutako 38. postuarekin.

Pos. Ran. Tít. Nombre FIDE Pts. Buc1 BucT DE1
1 2 CM Villa Tornero, Alex  2157 5,5 24.0 26.0 0.5
2 3 CM Fernandez Garcia, Gumersindo  2093 5,5 19.5 21.5 0.5
3 1 FM Garcia Jimenez, Francisco Javier  2265 5 21.0 24.0 0.0
4 11 Tafall Villanueva, Iker  1770 4,5 19.5 22.0 0.0
5 14 Mendez Bayon, David  1654 4,5 19.5 20.5 0.0
6 26 Revuelta Blanco, Daniel  1443 4,5 18.0 20.5 0.0
7 21 Tafall Villanueva, Gorka  1525 4,5 15.5 18.0 0.0
8 4 Alonso Alonso, Ivan  1996 4 20.5 22.0 0.0
9 5 Tafall Villanueva, Ander  1950 4 20.5 21.0 0.0
10 12 Cabrerizo Fernandez, Jorge  1705 4 19.0 21.5 0.0
38 28 Tafall Soreasu, Mikel  1377 2 14.5 15.5 0.0

Zorionak Tafall Team♟️💚🥳

Gaur Txispum Aretoarekin elkarlanean udako bigarren ikastaroa egin dugu. Bertaratutako guztioi eskerrik asko xakearekin disfrutatzera etortzeagatik!

1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Hondarribia eremu segurua gara!

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

Txispum Aretoan uztaileko hastapen xake ikastaro animatua egin eta gero, gaurkoan bigarrena izan dugu, abuztukoa, eta bertaratutako guztiok, ikasle nahiz maisu, bapo pasa dugula ezin uka! 

Txispum Aretoarekin lankidetzan, xakean hasteko udako bigarren ikastaroa eman dugu gaur ostirla, abuztuaren 10a. Aurrekoa uztailaren 21ean burutu genuela gogoratzen dizuegu.

Gaurkoan  Patxi Diaz (FIDE School Instructor eta ECU Hezkuntza Xakeko Europako Monitorea) gure taldekideak, Jon Diaz eta Jurgi Diaz promesa gazteak lagun izan dituela oso klase animatua antolatu du.

Beste urte batez esperientzarekin hain gustura geratu eta gero, urteetako lankidetza honekin jarraituko dugula ziur gaude.

Eskerrik asko guztioi xakearekin gozatzera etortzeagatik♟️💚🥳!

2023-2027 bitarte izango dugun Zuzendaritza Batzorde Berria

1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Hondarribia eremu segurua gara

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

 

Batzarkide agurgarriak

Atzo, osteguna, abuztuak 10, ohiko batzar orokorra egin zen eta, besteak beste, hurrengo lau urteetarako Zuzendaritza Batzorde berria aukeratu zen.

Baina datozen 4 urteetan kluba zuzenduko duten jendea aurkeztu aurretik, eskerrak eman nahi dizkiogu Bidasoko eta Gipuzkoako xakearen alde gehien egin duen pertsoneko bati. Gure diruzain ohia, klubaren sortzailea eta gureklubeko “Ohorezko Lehendakaria” den Jesús María Jauregui Echevestez ari gara, zeinak, osasun arazoak direla eta, administrazio kontseiluan jarraitzeari uko egin dio, nahiz eta urte askoan bere konpainia izatea espero dugun klubean, hainbeste gustatzen zaion xakeaz gozatzen jarraitzen duela.

Zuzendaritza Batzorde berriarekin jarraituz, hautagaitza bakarra aurkeztu zene, bozketak beharrik gabe hautatu zen eta honako pertsonek osatzen dute zeinei onena opa diegu:

  • Presidentea: Alvaro Minondo
  • Presidenteordea: Nerea Uranga
  • Idazkaria: Daniel Garmendia
  • Diruzaina: Tzane Carrillo 
  • Bokala: Mariano Otero
  • Bokala: Mariaje Berrotaran
  • Bokala: Joserra Garmendia
  • Bokala: Patxi Diaz
  • Bokala: Enrique Oiarzabal

¡¡¡Aupa Hondarribia Marlaxka!!!

Hondarribian 2023ko abuztuaren 11an

Hondarribia Marlaxaka Xake Kluba

  • Idazkaria: Daniel Garmendia Zubeldia
  • Presidentea: Alvaro Minondo Torres

Gure Webgunean 786.000 bisiten kopurua gainditu dugu! Guztioi Mila esker!

1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Hondarribia eremu segurua gara

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

 

786.000 bisiten kopurua gainditu dugu!

785000

Kaixo guztioi.

Horrelako sarrerak egitea guretzako oso berezia da. Gure Bidasoa eskualdeko  taldekideentzako eta jarraitzaileentzako egin genuen gure elkarte txikiari buruzko Blog/Webgune xume honen ibilbidea hasi genuenean, inoiz ez zitzaigun burutik pasa berri hauek emango genituenik. Gure ahalegina bikoitza izan da, hasieratik argi baikenuen gure webgunea elebiduna izango zela, euskaraz eta gaztelaniaz idatzitakoa. Horretarako elkarri lotutako bi Blog/Webgune berdin-berdinak sortu genituen.

eskerrik-asko

Orotara 786.991 bisita izan ditugu. Euskarazko webgunera 111.427 bisita izan ditugu eta Gaztelaniazko atalera 675.564 bisita.

Bidean lagun asko izan ditugu, laguntza eta babes (hemendik Hondarribiko Udalari mila esker eta gure beste babesleei), hala nola, egozpenen eta ulergaiztasun txikiren bat ere. Duela hamaibi urte gure webgunea abian jarri genuenean izango zuen oihartzuna zein izango zen ez genekien eta horregatik oso kontent gaude, gure klubeko paretak gainditzeaz gain, gure eskualdetik haratagoko oihartzuna izan dugulako.

GUZTIOI MILA ESKER!

Bihotza05_eus

2023ko abuztuaren 10ean burutuko den OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA

1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Hondarribia eremu segurua gara

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

 

Batzarkide hori:

Idatzi honen bidez Hondarribia-Marlaxkako Xake Klubeko bazkideei Kasino Zaharrean (Damarri, 1 – Hondarribia) burutuko den Ohiko Batzar Nagusira dei egiten zaizu. Batzarra 2020ko martxoaren 16an, astelehena, egingo da. Lehen Deialdia 18:30ean izango da eta Bigarren Deialdia19:00etan. Hona hemen jorratuko diren gaien zerrenda:

GAI  ZERRENDA:
  1. Aurreko batzarreko akta irakurri eta onartu, hala badagokio.
  2. Klubaren egoeraren aurkezpena. Egungo Kirol egoera eta ekonomikoa.
  3. Klubeko zuzendaritza-organoetarako hautagaitzen aurkezpena eta haien aukeraketa.
  4. Galderak eta eskakizunak.

Hondarribian 2023ko abuztuaren 2an

Hondarribia Marlaxaka Xake Kluba

  • Idazkaria: Daniel Garmendia Zubeldia
  • Presidentea: Alvaro Minondo Torres

Prestakuntza eta autokontrola. Ju Wenjun xakelariak azken partidan lortu du munduko txapeldunaren tituluari eustea. Lei Tingjie oldarkor eta sortzaile aritu da, baina Ju gai izan da hari aurre egiteko. Laugarren titulua du. Berrian berriro xakea hizpide Josu Tornayren eskutik!

1980-2023. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Hondarribia eremu segurua gara!

Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

fcfa68f3-6154-451b-aa24-65858e64ba5f

 

Josu Tornay taldekideak amaitu berri den Emakumezkoen Munduko Txapelketari buruzko artikulu ederra egin du Patricia Llaneza Vega lagun izan duela.

Prestakuntza eta autokontrola

Ju Wenjun xakelariak azken partidan lortu du munduko txapeldunaren tituluari eustea. Lei Tingjie oldarkor eta sortzaile aritu da, baina Ju gai izan da hari aurre egiteko. Laugarren titulua du.

 
Ju Wenjunek laugarrenez irabazi du munduko txapeldunaren titulua xakean.
Ju Wenjunek laugarrenez irabazi du munduko txapeldunaren titulua xakean. STEV BONHAGE / FIDE
 

Ju Wenjun eta Lei Tingje xake jokalariek ikuskizun zirraragarria eskaini dute Munduko Xake Txapelketaren finalean. Hautagaiak, Leik, oldarkor jokatu zuen lehen partidatik, irekitzeetan txapeldunarentzat gordeta zeuzkan ezustekoak erabiliz. Baina Juk desafioa onartu zuen, eta tituluari eutsi zion. Antidoto onak aurkitu zituen partida gehienetan. Patricia Llaneza nazioarteko maisuak gertutik erreparatu zion bien arteko norgehiagokari, eta puntu hori azpimarratu du: «Ez dut soilik nik esaten. Anish Giri eliteko jokalariak ere, zeina irekitzeko prestakuntzengatik baita ezaguna, jokalariek arlo horretan erakutsi duten maila nabarmendu du».

Alde horretatik, Llanezak Leiren lana nabarmendu du bereziki: «Hautagaiak, batez ere norgehiagokako lehen zatian, ezustean harrapatu zuen Ju partida batean baino gehiagotan, eta markagailuan aurrea hartu zuen». Horri aurre egiteko Juk izandako jarrera ere goraipatu du: «Txapelduna indarberritu egin zen, eta, partida erabakigarrian, hark erabili zuen etxetik zekarren prestakuntza. Oso landuta zeukan aldagai konplexua aukeratu zuen Juk, eta, nire ustez, posizio eta plan tipikoak ezagutzeak irabazteko ziurtasuna eman zion momentu kritikoetan».

[…]

366293078_10227459050174762_5169003449774296552_n

💪💜👍

  • Josu Tornay gure taldekideak Berrian idatzitako artikulu osora lotura: hemen