Artxiboa laburpen hitzeka: drawing

HONDARRIBIKO BANAKAKO ESKOLARTEKO XAKE TXAPELKETA ZONALA 2025EKO IZEN EMATEA IREKI DUGU

1980-2024. 44 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

Euskaraldia hasia da mugimenduan! Dakizuen bezala, 4. edizioa, lehen aldiz, udaberrian izango da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era. Eta edizio honetan ere Hondarribia Marlaxka Xake Klubak berriz ere parte hartuko du.

HONDARRIBIKO BANAKAKO XAKE TXAPELKETA ZONALA 2025 GIPUZKOAKO ESKOLARTEKORA SAILKATZEKO BALIOKO DUENA JOKATUKO DA DATORREN ASTEAN

Imagen de WhatsApp 2024-01-10 a las 18.05.33_00ee21c8

TXAPEKELTAKO OINARRIAK

JOKO SISTEMA: 5 txandetako Suitzarra, 10’ finish

DATA: 2025eko otsailaren 19an, asteazkenean.

JOKALEKUA: Kasino Zaharra, Damarri Kalea, 1, 20280 Hondarribia

ORDUTEGIA: Txapelketa hasiera: 17:45ean. Amaiera 19:30ean.

MAILAK:

  • INFANTILA: 2011 eta 2012 urtekoak
  • ALEBINA: 2013 eta 2014 urtekoak
  • BENJAMINA: 2015 eta 2016 urtekoak eta ondorengoak.

IZEN EMATEA: – Doakoa – torneosxake@gmail.com  – Otsailaren  18a arte, asteartea.

Bertan Izena, Abizenak, Jaiotze urtea eta Eskola edo Herria jarri beharko da.

2020_Marlaxkito_bn

 TXAPELKETAKO OINARRIEN ERANSKINA

Antolatzaileek bertaratutako jokalarien kopuruaren baitan mailak aldatzeko eskubidea izango dute.

Txapelketan parte hartze Plazak 14 jokalarietara mugatuta daude maila bakoitzean izen emate zehatzaren arabera egingo da.

Ezberdintze sistema ondorengoa izango da:

  • Buchholz Totala
  • Batazbesteko Buchholz-a
  • Sonneborn-Berger

Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.

Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, etab…) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.

Bihotza05_eus

Marlaxkako Izpiritua💪💚👍!!!

  1. Xakean jokatuz ondo pasa
  2. Duzuen xakerik onena jokatu, bakoitzak duzuen maila onena
  3. Esperientziarekin ikasi👏👏👏👏👏👏👏