Artxiboa laburpen hitzeka: drawing

Emaitza onak Gipuzkoako Taldekako Txapelketatako gure taldeen azken txandan, garaipen bat eta berdinketa bat. Preferenteko taldeak mailari eutsi dio. Eta goizean Sarrigurenen Zaldi Zuri Eskolarteko IV. Txapelketan gure txikimaisu nafar batzuek bikain pasa dute. Zorionak guztioi zabaldutako Marlaxkako Izprituarengatik!

1980-2025. 44 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

Euskaraldia hasia da mugimenduan! Dakizuen bezala, 4. edizioa, lehen aldiz, udaberrian izango da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era. Eta edizio honetan ere Hondarribia Marlaxka Xake Klubak berriz ere parte hartuko du. ANIMATU, BELARRIPREST EDO AHOBIZI!

Euskadiko eta Gipuzkoako taldekako txapelketak 2025


Gaur, martxoak 22, oraindik Gipuzkoako Taldekako Txapelketako txapelketan jarraitzen zuten gure bi taldeek, etxeko bezala jokatu dute eta garaipen bat eta berdinketa bat lortu ditugu, horrela gure taldeek Gipuzkoako Ligetan duten partaidetza bukatutzat emanez. Azkenean Preferente edo Gernegoko taldeak mailari eustea lortu du eta Lehen Mailako taldea Bigarren Mailara jaitsi da! Arestian aipatu bezala, Hirugarren mailkoa taldeak merituzko laugarren postua lortu zuen pasa den astean bukatutako txapelketan. Martxoaren 8an amaitu zen Euskadiko Taldekako Txapelketa, Ohorezko Mailako gure lehen taldearen emaitza onarekin, eta datorren urtean Euskadiko xakearen maila gorenean jarraituko dugu. gauzak horrela, Gros XT taldearekin batera, Ohorezko Maila honetan Gipuzkoako bi ordezkari bakarrak izango gara. Gogoan izan gure klubak
4 ordezkari dituela eta lau taldeetan guztira 65  jokalari badira horietatik 19 emakumeak direla. 

Marlaxkako Izpiritua💪💜👍!!!

  1. Xakean jokatuz ondo pasa
  2. Duzuen xakerik onena jokatu, bakoitzak duzuen maila onena
  3. Esperientziarekin ikasi👏👏👏👏👏👏👏

Gipuzkoako taldekako txapelketak

Aurten klubak Preferente edota Gorengo mailan talde bat izan dugu, gipuzkoako maila gorenean, beste bat Lehenengo mailan eta beste bat hirugarren mailan.

GORENGOEN MAILA EDO PREFERENTE

Hondarribia Marlaxka B taldeak aurten jaitsiera postuetan bukatu dugu liga, eta hurrengo asteetan mailari eusteko play off-a jokatu dugu.
Gaur Agustin de Leiza taldeko lagun andoaindarren aurka lehiatu gara eta puntuetara berdindu dugu. Horrek sailkapeneko lehen postua lortzeko balio izan digu, datorren urtean Gipuzkoako xakearen maila gorenean talde bat izaten jarraitzeko. Gaur taldea gaztez osatuta egon da, lehenego taulan 2006an jaiotako Jurgi zaharrena izanik, bigarren taulan Iker (2009) aritu da, hirugarren taulan Aritz (2007) eta laugarrenean Gorka (2011). Mailako talde gazteenetako baten emaitza bikaina. Marlaxkako Izpiritua!

HONDARRIBIA-MARLAXKA B
2-2
AGUSTIN DE LEIZA A
Diaz Etxaide, Jurgi
½-½
Corral Sierra, Javier
Tafall Villanueva, Iker
½-½
Rabadán Amas, Aritz
Tornay Belategi, Aritz
½-½
Cueva Padrón, Valentín
Tafall Villanueva, Gorka
½-½
Jaumandreu Berrueta, Ignacio Félix

Play Offeko behin betiko sailkapena ondorengoa izan da:

RK.    TALDEA PtK.  M.PtK.  A.PtK DeseN
1    HONDARRIBIA-MARLAXKA B 11,5   0   11,5   27,6250  
2    AGUSTIN DE LEIZA A 11,5   0   11,5   27,6250  
3    BERAUN-BERA A 9,5   0   9,5   24,1250  
4    LUZARO-ORERETA 9,5   0   9,5   24,1250  
5    GROS C 9   0   9   22,3750  
6    CREATECH MEDICAL 9   0   9   22,3750  

LEHENENGO MAILA

Hondarribia Marlaxka C taldeak liga honetako zazpigarren postuan bukatu genuen eta mailari eusteko play off-a jokatu dugu baina maila mantentzeko aukera urrikin. Gaur Altuna eta Uria A Azpeitiko taldearen aurka jokatu dugu. Txapelketa hau garaipenarekin ixten dugu, eta horrek ez du mailari eusteko balio izan, baina ziur gaude datorren urtean bigarren mailan primeran pasatzen jarraituko dugula, eta horrek emaitza onak ekarriko dizkigula. Gora Hondarribia Marlaxka!

HONDARRIBIA-MARLAXKA C
2½-1½
ALTUNA Y URIA A
Torrent, Charles
1-0
Gomez Montecelo, Miguel Angel
Garcia Tajada, Fernando
1- 0
Perez Cabezon, Jose Andres
Lera Cuñado, Nora
½-½
Isasmendi Agirre, Patxi
Diaz Elzo, Patxi
0-1
Alberdi Jauregi, Eneko

Play Off honetako sailkapena:

RK.    taldea Ptk.  M.Ptk.  A.Ptk.  Desen
1    BERKOA ELGOIBAR 12,5   0   12,5   28,7500  
2    SANTIKUTZ A 12,5   0   12,5   28,7500  
3    ALTUNA Y URIA A 10   0   10   25,0000  
4    BILLABONA C 10   0   10   23,7500  
5    HONDARRIBIA-MARLAXKA C 7,5   0   7,5   18,7500  
6    BILLABONA B 7,5   0   7,5   18,7500

HIRUGARREN MAILA

 

Zaldi Zuri Eskolarteko IV. Txapelketa

Larunbat honetan, martxoaren 22a, goizean, Sarrigurengo Joakin Lizarraga Eskolan Zaldi Zuri Eskolarteko IV. Txapelketa burutu da, Nafarroako eskolarteko zirkuitukoa antolatuta, bertara joan diren gure taldekideen emaitza onekin: Gorka Etxarte Abuin, Arian Echaide Oscoz eta Julen Goya Michelena. Guztiek Marlaxkako Izpiritu izaugarria agertu dute. Zorionak maisuak💪🏻💚👍🏻!

 

AUPA HONDARRIBIA MARLAXKA ♟️♥️