Artxiboa laburpen hitzeka: drawing

BADATOR EUSKARALDIA! Atzo norbanakoen izen-ematea zabaldu zen!

1980-2025. 45 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

Euskaraldia hasia da mugimenduan! Dakizuen bezala, 4. edizioa, lehen aldiz, udaberrian izango da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era. Eta edizio honetan ere Hondarribia Marlaxka Xake Klubak berriz ere parte hartuko du.

 

Atzo norbanakoen izen-ematea zabaldu zen!

👄👂Zu zer izango zara, belarriprest ala ahobizi?

👂Belarriprest

1. Une bakoitzean erabakiko duzu noiz eta norekin egin euskaraz.

2. Euskaraz dakitenek zuri euskaraz hitz egitea eskatuko duzu.

👉👂Adibidea: Ander ondo moldatzen da euskaraz, baina euskaraz ulertzen duten lagunekin erdararaz egingo du. Belarriprest izanik, lagunei berarekin euskaraz hitz egitera gonbidatuko ditu!

👄Ahobizi

1. Euskaraz dakiten guztiekin euskaraz egingo duzu beti.

2. Ezezagunekin lehen hitza beti euskaraz egingo duzu.

3. Euskara ulertzen dutenek erdaraz erantzun arren, zuk euskarari eutsiko diozu.

👉👄Adibidea: Maria, orain arte, euskara ulertzen zutenek erdaraz erantzuten bazioten, erdarara pasatzen zen. Orain, ahobizi izanik, beti-beti euskarari eutsiko dio!

 

Gogoratu rolek ez dutela euskara mailarekin zerikusirik, jokaerarekin baizik❗

GOGORATU HONDARRIBIA MARLAXKA XAKE KLUBA ARIGUNEA GARA!

 

AUPA HONDARRIBIA MARLAXKA ♟️♥️