1980-2025. 44 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
Euskaraldia hasia da mugimenduan! Dakizuen bezala, 4. edizioa, lehen aldiz, udaberrian izango da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era. Eta edizio honetan ere Hondarribia Marlaxka Xake Klubak berriz ere parte hartuko du.
Euskadiko eta Gipuzkoako taldekako txapelketak 2025
Gaur, martxoak 15, gure hiru taldeek, Gipuzkoako Taldekako Txapelketan, bisitari gisa jokatu dute eta bi garaipen eta porrot bat lortu ditugu. Martxoaren 8an amaitu zen Euskadiko Taldekako Txapelketa, Ohorezko Mailako gure lehen taldearen emaitza onarekin, eta datorren urtean Euskadiko xakearen maila gorenean jarraituko dugu. gauzak horrela, Gros XT taldearekin batera, Ohorezko Maila honetan Gipuzkoako bi ordezkari bakarrak izango gara. Gogoan izan gure klubak 4 ordezkari dituela eta lau taldeetan guztira 65 jokalari badira horietatik 19 emakumeak direla.
Marlaxkako Izpiritua💪💜👍!!!
- Xakean jokatuz ondo pasa
- Duzuen xakerik onena jokatu, bakoitzak duzuen maila onena
- Esperientziarekin ikasi👏👏👏👏👏👏👏
Gipuzkoako taldekako txapelketak
Aurten klubak Preferente edota Gorengo mailan talde bat izango dugu, gipuzkoako maila gorenean, beste bat Lehenengo mailan eta beste bat hirugarren mailan.
GORENGOEN MAILA EDO PREFERENTE
Hondarribia Marlaxka B taldeak aurten jaitsiera postuetan bukatu dugu liga, eta hurrengo asteetan mailari eusteko play off-a jokatu beharko dugu. Gaurkoan Donostian Gros C taldeko lagunen aurka lehiatu gara eta 1-3ko garaipena lortu dugu. Taldea gaztez osatua egon da, zaharrena 2006an jaiotako Jurgi izan delarik, bigarren taulan Ikerrek (2009) jokatu du eta azkeneko bi tualetan 2011an jaiotako Gorka eta Jon izan ditugu urrenez urren. Lortutako emaitza honekin Play offeko lehen postura igo gara partida bat fata dela.
| GROS C |
1-3
|
HONDARRIBIA-MARLAXKA B | ||
|---|---|---|---|---|
| Olaizola Ortega, Luis | ½-½ | Diaz Etxaide, Jurgi | ||
| Lakunza Oyarbide, Juan Carlos |
0-1
|
Tafall Villanueva, Iker | ||
| Berdote Alonso, Carlos | ½-½ | Tafall Villanueva, Gorka | ||
| Jauregi Barandiaran, Jon |
0-1
|
Diaz Etxaide, Jon | ||
| Rk. | Taldea | Ptk. | M.Ptk. | A.Ptk. | Desber. |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | HONDARRIBIA-MARLAXKA B | 9,5 | 0 | 9,5 | 17,1250 |
| 2 | AGUSTIN DE LEIZA A | 9,5 | 0 | 9,5 | 17,1250 |
| 3 | BERAUN-BERA A | 7,5 | 0 | 7,5 | 15,8750 |
| 4 | LUZARO-ORERETA | 7,5 | 0 | 7,5 | 15,8750 |
| 5 | GROS C | 7 | 0 | 7 | 14,1250 |
| 6 | CREATECH MEDICAL | 7 | 0 | 7 | 14,1250 |
LEHENENGO MAILA
Hondarribia Marlaxka C taldeak liga honetako zazpigarren postuan bukatu dugu eta mailari eusteko play off-a jokatu beharko dugu. Gaurkoan Elgoibar Xake Klubeko Berkoa taldearen aurka jokatu dugu eta berdinketa oso gertu egon da. Norak garaipena lortu du eta Patxi taldeko kapitainak berdinketa lortu du jardunaldi honetakok gure puntuak. Beñaten eta Agustinen lan handiak, gaztetasuna eta beteranotasuna, oraingoan saririk ez du izan.
| BERKOA ELGOIBAR |
2½-1½
|
HONDARRIBIA-MARLAXKA C | ||
|---|---|---|---|---|
| Fidalgo Carrera, Mikel |
0-1
|
Lera Cuñado, Nora | ||
| Gomez Romero, Juan José |
½-½
|
Diaz Elzo, Patxi | ||
| Gurrrutxaga Perez, Jon Aingeru |
1- 0
|
Sagarzazu Fernandez, Beñat | ||
| Egaña Otegui, Eneko |
1-0
|
Querejeta Izaguirre, Agustin | ||
| RK. | Taldea | PTK. | M.PTK. | A.PTK. | DesBER. |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | BERKOA ELGOIBAR | 10,5 | 0 | 10,5 | 18,6875 |
| 2 | SANTIKUTZ A | 10 | 0 | 10 | 18,8750 |
| 3 | ALTUNA Y URIA A | 8,5 | 0 | 8,5 | 17,9375 |
| 4 | BILLABONA C | 8 | 0 | 8 | 13,3750 |
| 5 | BILLABONA B | 6 | 0 | 6 | 11,0625 |
| 6 | HONDARRIBIA-MARLAXKA C | 5 | 0 | 5 | 10,1875 |
HIRUGARREN MAILA
Probintziako hirugarren mailako kategoriako talde bat izango dugu, non jokalari talde handi bat daukagu, adin guztietakoak, pixkanaka lehiaketara hurbiltzeko asmoarekin. Kategoria honetan talde gehiago atera zitezkeen, baina guztion artean aukera hau erabaki genuen, talde hau osatzen duten pertsona guztiak lasaiago eta lehiaketako presiorik gabe egon daitezen. Hondarribia Marlaxka D taldeak gaur Irunera joan da Fiancheto 2019 D taldearen aurka indarrak neurtzera, eta partidak asko borrokatu ondoren, ligako azken txanda honetan garaipena lortu dugu eta behin betiko sailkapenean laugrren postua lortu dugu. Zorionak!
| fIANCHETO 2019 D |
1½-2½
|
HONDARRIBIA-MARLAXKA D | ||
|---|---|---|---|---|
| Pereira Juanenea, Jon |
½-½
|
Perez Urcelaeta, Oihan | ||
| Artola Castillo, Danel |
1-0
|
Irigaray Ferreira, Ion | ||
| Ibargoyen Neila, Odei |
0-1
|
Urroz López, Julia | ||
| Tarro Ponce, Francisco |
0-1
|
Lopez Garcia, Patxi | ||
| Rk. | Taldea | Ptk. | M.ptk. | a.ptk. | Desber. |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | TAULA B | 23,5 | 0 | 23,5 | 86,0625 |
| 2 | ASTIGARRAGA C | 19,5 | 0 | 19,5 | 73,3750 |
| 3 | BERAUN-BERA D | 19 | 0 | 19 | 73,2500 |
| 4 | HONDARRIBIA-MARLAXKA D | 16 | 0 | 16 | 60,5625 |
| 5 | AGUSTIN DE LEIZA C | 15,5 | 0 | 15,5 | 55,9375 |
| 6 | FIANCHETO 2019 D | 14,5 | 0 | 14,5 | 48,5000 |
| 7 | GROS L | 13,5 | 0 | 13,5 | 57,5625 |
| 8 | BERAUN-BERA C | 11,5 | 0 | 11,5 | 44,4375 |
| 9 | GROS M | 11 | 0 | 11 | 43,4375 |
Euskal Ligako Ohorezko Maila
Hondarribia Malaxka Xake Klubak jarraian Euskal Ligan errepikatu duen laugarren urtea izan da, eta Ohorezko Mailan Euskal Herriko mailarik gorenean, jokatu dugun hirugarrena. Aipatu genuen bezala, pasa den martxoaren 8an, Hondarribia Marlaxka A taldeak Ohorezko Mailako 9. jardunaldia (eta azkena) jokatu zuen Abadiño “A” -ren aurka, eta 1-3ko garaipen sendoa lortu genuen. 18 punturekin kokatu ginen, sailkapen orokorrean seigarren postuan, eta beste urtebetez Euskadiko Taldekako Txapelketako Ohorezko mailan parte hartuko dugula ziurtatu dugu. Zorionak guztioi!

Euskadiko Ligako Ohorezko mailako behin betiko sailkapena
| Rk. | H.Z. | TalDea | Part. | + | = | – | D1 | D2 | D3 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 7 | Sestao | 9 | 7 | 2 | 0 | 26,5 | 23 | 0 |
| 2 | 5 | Gros A | 9 | 7 | 1 | 1 | 25,5 | 22 | 0 |
| 3 | 9 | Portugalete | 9 | 6 | 0 | 3 | 25,5 | 18 | 0 |
| 4 | 8 | Orvina | 9 | 5 | 4 | 0 | 23,5 | 19 | 0 |
| 5 | 1 | Martintxo | 9 | 3 | 3 | 3 | 19 | 12 | 0 |
| 6 | 4 | Hondarribia Marlaxka | 9 | 3 | 2 | 4 | 18 | 11 | 0 |
| 7 | 6 | Abadiño | 9 | 2 | 1 | 6 | 13 | 7 | 0 |
| 8 | 3 | Conteneo | 9 | 1 | 2 | 6 | 10,5 | 5 | 0 |
| 9 | 10 | Zornotza | 9 | 1 | 3 | 5 | 10 | 6 | 0 |
| 10 | 2 | Santurtzi A | 9 | 0 | 2 | 7 | 8,5 | 2 | 0 |
Ohorezko Mailatik Zornotza eta Santurtzi A jaitsi dira eta Euskal Lehen Mailatik Calasanz eta Mikel Gurea Ohorezko Mailara igo dira eta Mikel Deuna (N), Villabona (G), Santurtzi B (B) eta San Viator (A) beren probintzietako ligetara jaitsi dira.
XXXII Paz de Ziganda Eskolarteko Txapelketa eta Nazioarteko Txapelketa
Gaur Atarrabian egun osoko txapelketa bi egon dira, XXXII. Paz de Ziganda Nazioarteko Irekia eta XXXII Paz de Ziganda Eskolarteko Txapelketa eta bertan gure eskolako hiru kide izan ditugu. Nazioarteko txapelketan lehia polita egon da eta azkenean El FO, GM David Larino Nietok puntu oso bateko abantailarekin garaipena lortu du, 9 partidetan 8 puntu lortu eta gero. Bigarren izan den GM Andrey Sumets eta hirugarren izan den IM Alejandro Franco Alonso podiumean lagun izan dituela. Gure lagunei dagokionez, gure asteazkenko klaseetara etortzen den elizondotar Oier Echaide Oscoz gazteak (2011) lortutako 4 puntuei esker, txapelketako 52. postua lortu du eta aitzinean izan dituen arerioen indarra ikusita oso emaitza txukuna dela azpimarra dezakegu. Txikiei dagokionez, bertaratutako biek oso Eskolarteko txapelketa txukuna egin dute. Gogoan izan sub16-14, sub12, sub10 eta sub08 elkarrekin jokatu dutela gero adinkako sailkapena egin zela. Julen Goya Michelena lesakarrak txapelketan bigarren postua lortu du 9 partidetan 8 puntu egin eta gero. Arian Echaide Oscoz elizondoarrak 4 puntu egin ondoren txapelketako 43. postua lortu du. Zorionak guztioi!



