1980-2025. 44 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
Euskaraldia hasia da mugimenduan! Dakizuen bezala, 4. edizioa, lehen aldiz, udaberrian izango da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era. Eta edizio honetan ere Hondarribia Marlaxka Xake Klubak berriz ere parte hartuko du. ANIMATU, BELARRIPREST EDO AHOBIZI!
Udaberriko Hondarribia Marlaxka Pintxeta Txapelketa Soziala 2025!!!
Gaur, martxoak 29, gure taldeek Euskadiko eta Gipuzkoako Taldekako Txapelketetan parte hartzen amaitu dutela aprobetxatuz, gure jokalarietako batzuk 16:00etan klubean geratu dira “Pintxetak” edo “Blitz” txapelketa bat jokatzeko 4 minutuko + 3 segundoko igoera jokaldi bakoitzeko erritmoan. Txapelketa amaitu ondoren, ohiko Pintxo-Mosto marlaxkeroarekin amaitu dugu jardunaldia, oraingoan Kasino Zaharreko tabernan, adiskidetasun eta xake arratsalde alai bati amaiera emanez.
Marlaxkako Izpiritua💪💚👍!!!
- Xakean jokatuz ondo pasa dugu
- Dugun xakerik onena jokatu dugu, bakoitzak dugun maila onena
- Esperientziarekin ikasi dugu
👏👏👏👏👏👏👏
Itzuli batera ligako azken sailkapena:
| Rk. | N.H.Z. | Izena | Elo | Ptk. | D1 |
| 1 | 3 | ORTEGA FUENTES, Luis Angel | 2143 | 14,5 | 98,8 |
| 2 | 2 | MORENO ESTEBANEZ, Patxi | 2256 | 13,5 | 86,3 |
| 3 | 14 | URIARTE PRIETO, Goio | 1916 | 13 | 79,5 |
| 4 | 16 | DIAZ ETXAIDE, Jurgi | 1931 | 13 | 79 |
| 5 | 1 | BRUNA PERAITA, Juan Senen | 1685 | 9 | 50 |
| 6 | 15 | SAGARZAZU FERNANDEZ, Benat | 1646 | 8,5 | 37,3 |
| 7 | 12 | DIAZ ETXAIDE, Jon | 1703 | 8,5 | 36,8 |
| 8 | 13 | MINONDO TORRES, Alvaro | 1833 | 8,5 | 35,8 |
| 9 | 9 | ECHAIDE OSCOZ, Oier | 1557 | 7 | 26,5 |
| 10 | 6 | TORRENT, Charles | 1756 | 6,5 | 25,8 |
| 11 | 5 | ECHAIDE OSCOZ, Arian | 1429 | 4,5 | 14,3 |
| 12 | 10 | PEREZ URCELAYETA, Oihan | 1607 | 4 | 16 |
| 13 | 8 | GUERRERO MANSO, Juan Antonio | 1559 | 3 | 12,5 |
| 14 | 7 | DIAZ ELZO, Patxi | 1530 | 3 | 6,5 |
| 15 | 11 | IRIGARAY FERREIRA, Jon | 1447 | 2,5 | 11,8 |
| 16 | 4 | LARRARTE GONZALEZ, Ion | 0 | 1 | 2,5 |
-
Txapelketaren ChessResults-erako esteka: hemen

