1980-2026. 46 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
2026ko Euskal Liga eta Gipuzkoako Ligen hasiera
Gaur Euskal Liga eta Gipuzkoako Ligako taldekako txapelketako hirugarren jardunaldia burutu dira, non gure klubak 4 ordezkari dituen. Gure lau taldeetan guztira 65 jokalari ditugu eta horietatik 19 emakumeak dira.
Marlaxkako Izpiritua

!!!
- Xakean jokatuz ondo pasa
- Duzuen xakerik onena jokatu, bakoitzak duzuen maila onena
- Esperientziarekin ikasi
Euskal Ligako Ohorezko Maila
Hondarribia Malaxka Xake Klubak jarraian Euskal Ligan errepikatzen duen bosgarren urtea izango da, eta Ohorezko Mailan Euskal Herriko mailarik gorenean, jokatzen dugun Laugarrena. Hondarribia Marlaxka A taldea gaur etxean jokatu du Portugaleteren aurka jokatzera eta borroka gogorraren ostean, gure lehenego garaipena izango zela zirudiena, azkenean parra lortu dugu.🍻 Eta ohiturari jarraituz, amaieran geratu garenok Portugaleteko lagunekin Larrara joan gara, hirugarren denboraz gozatzeko, Marlaxkako estilo garbian 🤝♟️
| M. | Hondarribia Marlaxka | Elo | 2-2 | Portugalete | Elo |
| 1 | Moreno Estebanez, Patxi | 2262 | 1 – 0 | Perez Pacheco, Ricardo | 2205 |
| 2 | CM Ortega Fuentes, Luis Angel | 2135 | 0 – 1 | Ostolazaga Barragan, Eneko | 2125 |
| 3 | Tornay Gomez, Josu | 2029 | 0 – 1 | Gonzalez Pereira, Asier | 2135 |
| 4 | Tafall Villanueva, Ander | 2036 | 1 – 0 | Caballero Acosta, Erlantz | 1950 |
Gipuzkoako Ligak
Aurten klubak Preferente edota Gorengo mailan talde bat izango dugu, gipuzkoako maila gorenean, beste bat Bigarren mailan eta beste bat hirugarren mailan.
GORENGOEN MAILA EDO PREFERENTE
Gure taldea etxean Eibar A taldearen bisita eduki dugu eta gaurkoan ere, bigarren mailako taldetik etorritako gure presidentea den Alvaro Minondo Torres eta Jon Diaz Etxaide gaztea jokoan izan ditugu. Lan bikaina egin ondoren gutxieneko aldearekin garaipena lortu dugu. Sentsazioak onak dira taldean. Zorionak! 💪♟️
| HONDARRIBIA MARLAXKA B |
2½-1½
|
EIBAR A | ||
|---|---|---|---|---|
| Diaz Etxaide, Jurgi |
½-½
|
Olmo Vega, Diego | ||
| Uriarte Prieto, Goio |
0-1
|
Arana Garate, Jon (K) | ||
| Minondo Torres, Alvaro |
1-0
|
Vale Faria, Diogo | ||
| Diaz Etxaide, Jon |
1-0
|
Garcia Escribano, Iker | ||
BIGARREN KATEGORIA
Gure bigarren mailako taldeak Donostian jokatu du Gros XT J taldearen aurka eta gure talde honen lehengo gariapena lortu dugu lehia handiaren ostean. Hobetze bidean sendo, animoz betea bukatu genuen jardunaldia. Gora zuek 💪🏻♟️
| GROS J |
1½-2½
|
HONDARRIBIA MARLAXKA C | ||
|---|---|---|---|---|
| Claudios Santana Alberto |
0-1
|
Del Rio, Louis | ||
| Iglesias Liroz, Joseba |
0-1
|
Sagarzazu Fernandez, Beñat | ||
| Garcia Martinez, Enara |
½-½
|
Guerrero Manso, Juan Antonio | ||
| Zubiria Mohedano, Aner |
1-0
|
Lera Manterola, Gontzal Jokin | ||
HIRUGARREN MAILA
Probintziako hirugarren mailako kategoriako talde bat izango dugu, non jokalari talde handi bat daukagu, adin guztietakoak, pixkanaka lehiaketara hurbiltzeko asmoarekin. Kategoria honetan talde gehiago atera zitezkeen, baina guztion artean aukera hau erabaki genuen, talde hau osatzen duten pertsona guztiak lasaiago eta lehiaketako presiorik gabe egon daitezen. Gure taldeak Astigarragan jokatu du Astigarraga D taldearen aurka eta garipena lortu du, liga honetako hirugarrena. Dibertsioa jarrai dezala beti Marlaxkako Izpirituarekin💪🏻💚👍🏻
| ASTIGARRAGA D |
½-3½
|
HONDARRIBIA MARLAXKA D | ||
|---|---|---|---|---|
| Used Garzon, Natxo |
½-½
|
Tafall Soreasu, Mikel | ||
| Vega Gomez, Diego |
0-1
|
Diaz Elzo, Patxi | ||
| Abancens Alvarez, Iker |
0-1
|
Perez Urcelaeta, Oihan | ||
| Lasa Guimon, Telmo |
0-1
|
Querejeta Izaguirre, Agustin | ||
Gure klubak egindako egutegia:
Gipuzkoako Taldekako Txapelketako esteka interesgarriak:

Nafarroako Neguko Txapelketa 2026

2026ko urtarrilaren 17tik otsailaren 21era jokatuko da Nafarroako Neguko Txapelketa 2026, Nafarroako Xake Federazioak antolatutako promozio txapelketa.
Txapelketa larunbat arratsaldetan jokatuko da, eta egoitza Fuerte del Príncipe Egoitzan izango da, Goroabe kalea 36, Iruñea helbidean. Joko-erritmoa 60 minutu gehi 30 segundo jokaldiko izango da, partida luze eta lehiakorrak ahalbidetuz. Txapelketako epailea Andres Malon Insausti da (24513644, Epaile Autonomikoa).

Txapelketak 80 jokalari izango ditu guztira, eta horien artean Marlaxkako ordezkariak ere izango dira: Arian Echaide Oscoz eta Julen Goya Michelena. Biek hasiera bikaina izan zute eta lehenengo jardunaldian euren partidetan garaipena lortu zuten. Garukoan Arianek galdi du eta Julenek garipen berri bat lortu du.

Klubetik gure jokalariak zoriondu nahi ditugu egindako lan bikainagatik, eta agertutako Marlaxkako izpirituarengatik, zorte on opa diegu txapelketako gainerako jardunaldietan.
Zorionak bioi! ♟️💪
Txapelketako Info64ra esteka: hemen
Bihar ez da Gipuzkoako Banakako Gazteen Txapelketaren partidarik izango, gororatu 3. txanda otsailaren 1ean Errenterian jokatuko dela.
Urtarrilaren 11an hasi eta otsailaren 8a bitarte igande goizetan Errenteriako Beraun Bera Xake Klubeko egoitzan, erritmo klasikoan, 5 txandetako suitzar sistemako txapelketan Gipuzkoako 13 gazte lehian arituko dira Gipuzkoako Jubenil txapelaren bila. Gure Klubeko Oier Echaide Oscoz, eta Oihan Pérez Urcelayeta bertan ditugu . Disfrutau !!!
| Ran. | Izena | FIDE | FIDE ID |
| 1 | Vernier Urtasun, Jon | 1926 | 94717753 |
| 2 | Ibarra Whittecar, Siena | 1783 | 54798507 |
| 3 | Moreno Lazarev, Haritz | 1754 | 54791804 |
| 4 | Rodriguez Lima, Axel | 1713 | 94717320 |
| 5 | Artola Peris, Danel | 1645 | 94739714 |
| 6 | Matas Fernandez, Oihan | 1636 | 523082100 |
| 7 | Echaide Oscoz, Oier | 1635 | 535025484 |
| 8 | Alonso Eleno, Diego | 1520 | 535002514 |
| 9 | Perez Urcelayeta, Oihan | 1506 | 523037709 |
| 10 | Lopez Torres, Unai | 1498 | 523001763 |
| 11 | Etxeberria Galarraga, Aiert | 0 | 523045884 |
| 12 | Etxeberria Galarraga, Ianitz | 0 | 523047445 |
| 13 | Gonzalez Pordomingo, Jordi | 0 | 535040408 |
Egutegia:
| 1. TXANDA | 2026/01/11 10:00etan |
|---|---|
| 2. Txanda | 2026/01/1810:00etan |
| 3. TXANDA | 2026/02/01 10:00etan |
| 4 .TXANDA | 2026/02/08 10:00etan |
| 5. TXANDA | 2026/02/15 10:00etan |
Ea 2025eko lorpenak landatu beharreko haziak besterik ez diren eta hurrengo urteetan hauen fuituak arrakasta itzelarekin jaso ditzagula.
🎄🥳🎁🥂 2026!
Hondarribia-Marlaxka Xake Kluba osatzen dugun familiak Urte Berri On zoriontsuak opa dizuegu!




