1980-2026. 46 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
Marlaxkaren parte-hartzea IV. Erregeen Torneo Aktiboan (Beraun Bera 2026)
Urte berri bat hasten da xakez beteta, eta denboraldi honetan zehar gure Espiritu Marlaxkeroa lehiaketa ezberdinetan zehar zabaltzen saiatuko gara. Gaur jokatu da 2026ko lehen txapelketa Errenterian, Beraun Bera xake elkarteak antolatuta, Merkatu Zaharrean. IV. Erregeen Torneo Aktiboa Beraun Bera 2026 ekitaldian Marlaxka klubak ordezkaritza zabala izan du.

Txapelketan parte hartu duten gure jokalariak honako hauek izan dira: Patxi Moreno Estébanez, Daniel Garmendia Zubeldia, Ander Tafall Villanueva, Iker Tafall Villanueva, Patxi Díaz Elzo, Jon Díaz Etxaide, Oihan Pérez Urcelayeta eta Beñat Sagarzazu Fernández.
👏 Emaitza bikainak guretzat:
Emaitzak oso positiboak izan dira. Gros XT–Marlaxka talde bateratuak talde onenaren saria eskuratu du, eta banakako sailkapenetan ere nabarmendu gara:

1️⃣3️⃣ Iker Tafall – 13. postua eta Sub2000 onena
Gaurko emaitzek urte hasierako lan ona eta taldearen maila ona berresten dituzte. Zorionak jokalari guztiei!
- Txapelketako ChessResultera lotura: hemen







