Euskadiko taldekako eta Gipuzkoako taldekako txapelketen hasiera datorren larunbatean, 2026ko urtarrilaren 10ean. Marlaxkako Izpiritua!🏆

1980-2026. 46 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

2026ko Euskal Liga eta Gipuzkoako Ligaren hasiera

Datorren urtarrilaren 10en, Euskal Liga eta Gipuzako Ligako taldekako txapelketak hasiko dira, non gure klubak 4 ordezkari dituen. Gure lehen taldeak Hondarribia Marlaxka A Euskal Ligako Ohorezko Mailan jokatuko du esukadiko xakearen maila gorenean. Hondarribia Marlaxka B Gipuzkoako Gorengoen mailan edo Preferenten arituko da. Hondarribia Marlaxka C probintziako Bigarren Mailan jokatuko du. Azkenik beste talde bat izango dugu, Hondarribia Marlaxka D, hirugarren mailan jokatuko duena.

Marlaxkako Izpiritua💪💚👍!!!

  1. Xakean jokatuz ondo pasa
  2. Duzuen xakerik onena jokatu, bakoitzak duzuen maila onena
  3. Esperientziarekin ikasi

👏👏👏👏👏👏👏

Imagen de WhatsApp 2025-01-10 a las 21.16.04_2615792e

“Niretzat, xakean jokatzea nire bizitzako gauza gehienak bezalakoa dela uste dut. Ez dio axola irabazteak edo galtzeak, beti saiatzen naiz gozatzen “.-
Ju Wenjun 🇨🇳 Emakumezkoen Munduko Txapenduna
❓Zer da Xakea zuretzat?
📷 Michal Walusza

Gure klubak egindako egutegia:

Gipuzkoako taldekako txapelketako esteka interesgarriak: 

Ea 2025eko lorpenak landatu beharreko haziak besterik ez diren eta hurrengo urteetan hauen fuituak arrakasta itzelarekin jaso ditzagula.

🎄🥳🎁🥂 2026!

Hondarribia-Marlaxka Xake Kluba osatzen dugun familiak Urte Berri On zoriontsuak opa dizuegu!

Imagen de WhatsApp 2024-12-24 a las 10.25.25_0bbc0ab4