Artxiboa laburpen hitzeka: Sub2000

🏆Asteburu biribila: Euskadiko eta Gipuzkoako taldekako txapelketen bigarren jardunaldia, Gipuzkoako Gazteena banaka, Nafarroako Neguko Torneoa eta Eskolarteko San Ignazio txapelketa. Marlaxkako Izpiritua!💪🏻♟️

1980-2026. 46 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

2026ko Euskal Liga eta Gipuzkoako Ligen hasiera

Atzo urtarrilaren 10ean, Euskal Liga eta Gipuzkoako Ligako taldekako txapelketak hasi ziren, non gure klubak 4 ordezkari dituen. Gure lau taldeetan guztira 65  jokalari ditugu eta horietatik 19 emakumeak dira.

Marlaxkako Izpiritua💪💚👍!!!

  1. Xakean jokatuz ondo pasa
  2. Duzuen xakerik onena jokatu, bakoitzak duzuen maila onena
  3. Esperientziarekin ikasi

    👏👏👏👏👏👏👏

Euskal Ligako Ohorezko Maila

Hondarribia Malaxka Xake Klubak jarraian Euskal Ligan errepikatzen duen bosgarren urtea izango da, eta Ohorezko Mailan Euskal Herriko mailarik gorenean, jokatzen dugun Laugarrena. Hondarribia Marlaxka A taldea atzo Iruñeara hurbildu zen Orvinako lagunen aurka jokatzera eta borroka gogorraren ostean, gure lehenego garaipena izango zela zirudien arren, azkenean gutxienetik galdu genuen.

Gipuzkoako Ligak

Aurten klubak Preferente edota Gorengo mailan talde bat izango dugu, gipuzkoako maila gorenean, beste bat Bigarren mailan eta beste bat hirugarren mailan.

GORENGOEN MAILA EDO PREFERENTE

Gure taldea Donostiara joan zen Gros D taldearen aurka jokatzera, eta horretarako bigarren mailako taldetik etorritako gure presidentea den Alvaro Minondo Torres eta Jon Diaz Etxaide gaztea izan genituen taldekide berriak. Lan bikaina egin genuen eta gutxieneko aldearekin garaipena lortu genuen. Gure jokalarien sentsazioak oso onak izan ziren, eta partida amaitu ondoren, ohikoa den bezala, Pintxo-Mostoarekin borobildu genuen jardunaldia, oraingoan Hondarribiko Muliateko Giroan. Zorionak talde osoari! 💪♟️

GROS D
1½-2½
HONDARRIBIA MARLAXKA B
Rodriguez Hernandez, Jose Angel
1-0
Tafall Villanueva, Gorka
Parellada Elizalde, Jon
0-1
Uriarte Prieto, Goio
Jauregi Barandiaran, Jon
½-½
Minondo Torres, Alvaro
Gattegno, Laurent
0-1
Diaz Etxaide, Jon

BIGARREN KATEGORIA

Gure bigarren mailako taldeak etxean jokatu zuen Zumaiako lagunen  KBI Zumaiako B taldearen aurka eta berdinketa lortu genuen lehia handiaren ostean. Hobetze bidean sendo, animoz betea bukatu genuen jardunaldia. Gora zuek 💪🏻♟️

HONDARRIBIA MARLAXKA C
2-2
KBI ZUMAIAKO B
Sagarzazu Fernandez, Beñat
0-1
Lauroba Elizaran, Fermin
Echaide Oscoz, Oier
1-0
Aizpurua Maneses, Oscar
Barros Roca, Iñaki Seberin
1-0
Aguado Amiama, Miguel Angel
Guerrero Manso, Juan Antonio
0-1
Arrieta Mendizanal, Iñaki

HIRUGARREN MAILA

Gure klubak egindako egutegia:

Gipuzkoako Taldekako Txapelketako esteka interesgarriak: 

Gipuzkoako Banakako Gazteen Txapelketaren 2. txanda gaur Errenterian

Urtarrilaren 11an hasi eta otsailaren 8a bitarte igande goizetan Errenteriako Beraun Bera Xake Klubeko egoitzan, erritmo klasikoan, 5  txandetako suitzar sistemako txapelketan Gipuzkoako 13 gazte lehian arituko dira Gipuzkoako Jubenil txapelaren bila. 

Ran. Izena FIDE FIDE ID
1 Vernier Urtasun, Jon  1926 94717753
2 Ibarra Whittecar, Siena  1783 54798507
3 Moreno Lazarev, Haritz  1754 54791804
4 Rodriguez Lima, Axel  1713 94717320
5 Artola Peris, Danel  1645 94739714
6 Matas Fernandez, Oihan  1636 523082100
7 Echaide Oscoz, Oier  1635 535025484
8 Alonso Eleno, Diego  1520 535002514
9 Perez Urcelayeta, Oihan  1506 523037709
10 Lopez Torres, Unai  1498 523001763
11 Etxeberria Galarraga, Aiert  0 523045884
12 Etxeberria Galarraga, Ianitz  0 523047445
13 Gonzalez Pordomingo, Jordi  0 535040408

Gaurko emaitzak:

Gure Klubeko Oier Echaide Oscoz, eta Oihan Pérez Urcelayeta bertan ditugu eta gaur bigarren txanda jokatu dute eta garaipena lortu dute beren partidetan. Zorionak💪💚👍!!!

M. Zuriak Rk. Ptk. FIDE EMAI. Beltzak Rk. Ptk. FIDE
1 Rodriguez Lima, Axel  4 1 1713 ½-½ Vernier Urtasun, Jon  1 1 1926
2 Ibarra Whittecar, Siena  2 1 1783 1-0 Artola Peris, Danel  5 1 1645
3 Gonzalez Pordomingo, Jordi  13 1 0 0-1 Moreno Lazarev, Haritz  3 1 1754
4 Matas Fernandez, Oihan  6 1 1636 0-1 Alonso Eleno, Diego  8 0 1520
5 Echaide Oscoz, Oier  7 0 1635 1-0 Lopez Torres, Unai  10 0 1498
6 Perez Urcelayeta, Oihan  9 0 1506 1-0 Etxeberria Galarraga, Ianitz  12 0 0
7 Etxeberria Galarraga, Aiert  11 0 0 +  

IV. SAN INAZIO ESKOLA TXAPELKETA -NAFARROAKO ESKOLA ZIRKUITUA♟️🏫

🟢 Igande goiz honetan IV. San Inazio Xake Eskola Txapelketa jokatu da, 7 errondako suitzar sisteman, 10 minutuko erritmoan + 2 segundo jokaldiko.

🔥 Julen Goya Michelenak Sub12 itxian parte hartu du, eta hasiera zalantzazkoa izan arren, txapelketa bikaina eginez bigarren postuan amaitu du 🥈👏Horrela, Sub12 zirkuituan pausu sendoz jarraitzen du, eta hori 9 urte besterik ez izanda 💪♟️

🔥 Arian Echaide Oscozek, berriz, Sub10 itxian jokatu du. Txapelketaren hasiera zaila izan bada ere, primeran erantzun du eta amaiera bikaina eginez laugarren postua lortu du 👏🔥 Horri esker, Sub10 itxian beste aste batez jarraituko du 💚

👏 Zorionak biei erakutsitako Marlaxkako Izpirituarengatik💪♟️
 
 
  • Txapelketako Info64ra esteka: hemen

Nafarroako Neguko Txapelketa 2026

2026ko urtarrilaren 17tik otsailaren 21era jokatuko da Nafarroako Neguko Txapelketa 2026, Nafarroako Xake Federazioak antolatutako promozio txapelketa.

Txapelketa larunbat arratsaldetan jokatuko da, eta egoitza Fuerte del Príncipe Egoitzan izango da, Goroabe kalea 36, Iruñea helbidean. Joko-erritmoa 60 minutu gehi 30 segundo jokaldiko izango da, partida luze eta lehiakorrak ahalbidetuz. Txapelketako epailea Andres Malon Insausti da (24513644, Epaile Autonomikoa).

Txapelketak 80 jokalari izango ditu guztira, eta horien artean Marlaxkako ordezkariak ere izango dira: Arian Echaide Oscoz eta Julen Goya Michelena. Biek hasiera bikaina izan dute, atzoko jardunaldian euren partidetan garaipena lortuz.

Klubetik gure jokalariak zoriondu nahi ditugu egindako lan bikainagatik, eta zorte on opa diegu txapelketako gainerako jardunaldietan.
Zorionak bioi! ♟️💪

Txapelketako Info64ra esteka: hemen

Ea 2025eko lorpenak landatu beharreko haziak besterik ez diren eta hurrengo urteetan hauen fuituak arrakasta itzelarekin jaso ditzagula.

🎄🥳🎁🥂 2026!

Hondarribia-Marlaxka Xake Kluba osatzen dugun familiak Urte Berri On zoriontsuak opa dizuegu!