1980-2026. 46 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.
2026ko Euskal Liga eta Gipuzkoako Ligen hasiera
Atzo urtarrilaren 10ean, Euskal Liga eta Gipuzkoako Ligako taldekako txapelketak hasi ziren, non gure klubak 4 ordezkari dituen. Gure lau taldeetan guztira 65 jokalari ditugu eta horietatik 19 emakumeak dira.
Marlaxkako Izpiritua

!!!
- Xakean jokatuz ondo pasa
- Duzuen xakerik onena jokatu, bakoitzak duzuen maila onena
- Esperientziarekin ikasi
Euskal Ligako Ohorezko Maila
Hondarribia Malaxka Xake Klubak jarraian Euskal Ligan errepikatzen duen bosgarren urtea izango da, eta Ohorezko Mailan Euskal Herriko mailarik gorenean, jokatzen dugun Laugarrena. Hondarribia Marlaxka A taldea atzo Iruñeara hurbildu zen Orvinako lagunen aurka jokatzera eta borroka gogorraren ostean, gure lehenego garaipena izango zela zirudien arren, azkenean gutxienetik galdu genuen.
| M. | ORVINA A | FIDE | 2½-1½ | HONDARRIBIA MARLAXKA | FIDE |
| 2.1 | Saenz Narciso, Miguel Angel | 2239 | 0 – 1 | Moreno Estebanez, Patxi | 2262 |
| 2.2 | Leone Amigot, Haymar | 2162 | ½ – ½ | CM Ortega Fuentes, Luis Angel | 2135 |
| 2.3 | CM Antonanzas Fernandez, Mario | 2128 | 1 – 0 | Tornay Gomez, Josu | 2029 |
| 2.4 | Cinza Lopez, Javier | 2025 | 1 – 0 | Tafall Villanueva, Ander | 2036 |
Gipuzkoako Ligak
Aurten klubak Preferente edota Gorengo mailan talde bat izango dugu, gipuzkoako maila gorenean, beste bat Bigarren mailan eta beste bat hirugarren mailan.
GORENGOEN MAILA EDO PREFERENTE
Gure taldea Donostiara joan zen Gros D taldearen aurka jokatzera, eta horretarako bigarren mailako taldetik etorritako gure presidentea den Alvaro Minondo Torres eta Jon Diaz Etxaide gaztea izan genituen taldekide berriak. Lan bikaina egin genuen eta gutxieneko aldearekin garaipena lortu genuen. Gure jokalarien sentsazioak oso onak izan ziren, eta partida amaitu ondoren, ohikoa den bezala, Pintxo-Mostoarekin borobildu genuen jardunaldia, oraingoan Hondarribiko Muliateko Giroan. Zorionak talde osoari! 💪♟️
| GROS D |
1½-2½
|
HONDARRIBIA MARLAXKA B | ||
|---|---|---|---|---|
| Rodriguez Hernandez, Jose Angel |
1-0
|
Tafall Villanueva, Gorka | ||
| Parellada Elizalde, Jon |
0-1
|
Uriarte Prieto, Goio | ||
| Jauregi Barandiaran, Jon |
½-½
|
Minondo Torres, Alvaro | ||
| Gattegno, Laurent |
0-1
|
Diaz Etxaide, Jon | ||
BIGARREN KATEGORIA
Gure bigarren mailako taldeak etxean jokatu zuen Zumaiako lagunen KBI Zumaiako B taldearen aurka eta berdinketa lortu genuen lehia handiaren ostean. Hobetze bidean sendo, animoz betea bukatu genuen jardunaldia. Gora zuek 💪🏻♟️
| HONDARRIBIA MARLAXKA C |
2-2
|
KBI ZUMAIAKO B | ||
|---|---|---|---|---|
| Sagarzazu Fernandez, Beñat |
0-1
|
Lauroba Elizaran, Fermin | ||
| Echaide Oscoz, Oier |
1-0
|
Aizpurua Maneses, Oscar | ||
| Barros Roca, Iñaki Seberin |
1-0
|
Aguado Amiama, Miguel Angel | ||
| Guerrero Manso, Juan Antonio |
0-1
|
Arrieta Mendizanal, Iñaki | ||
HIRUGARREN MAILA
Probintziako hirugarren mailako kategoriako talde bat izango dugu, non jokalari talde handi bat daukagu, adin guztietakoak, pixkanaka lehiaketara hurbiltzeko asmoarekin. Kategoria honetan talde gehiago atera zitezkeen, baina guztion artean aukera hau erabaki genuen, talde hau osatzen duten pertsona guztiak lasaiago eta lehiaketako presiorik gabe egon daitezen.Gure taldeak etxean irabazi zuen 3-1 Donostiako Gros L taldearen aurka. Marlaxkako Izpiritua💪🏻💚👍🏻
| HONDARRIBIA MARLAXKA D |
3-1
|
GROS L | ||
|---|---|---|---|---|
| Tafall Soreasu, Mikel |
1-0
|
García De Salazar Bilbao, Jon | ||
| Lera Manterola, Gontzal Jokin |
1-0
|
Benegas Urabaien, Pablo | ||
| Diaz Elzo, Patxi |
0-1
|
Echeveste Velasco, Alexander | ||
| Perez Urcelaeta, Oihan |
1-0
|
Alvarez Algorta,Aritz | ||
Gure klubak egindako egutegia:
Gipuzkoako Taldekako Txapelketako esteka interesgarriak:

Gipuzkoako Banakako Gazteen Txapelketaren 2. txanda gaur Errenterian
Urtarrilaren 11an hasi eta otsailaren 8a bitarte igande goizetan Errenteriako Beraun Bera Xake Klubeko egoitzan, erritmo klasikoan, 5 txandetako suitzar sistemako txapelketan Gipuzkoako 13 gazte lehian arituko dira Gipuzkoako Jubenil txapelaren bila.
| Ran. | Izena | FIDE | FIDE ID |
| 1 | Vernier Urtasun, Jon | 1926 | 94717753 |
| 2 | Ibarra Whittecar, Siena | 1783 | 54798507 |
| 3 | Moreno Lazarev, Haritz | 1754 | 54791804 |
| 4 | Rodriguez Lima, Axel | 1713 | 94717320 |
| 5 | Artola Peris, Danel | 1645 | 94739714 |
| 6 | Matas Fernandez, Oihan | 1636 | 523082100 |
| 7 | Echaide Oscoz, Oier | 1635 | 535025484 |
| 8 | Alonso Eleno, Diego | 1520 | 535002514 |
| 9 | Perez Urcelayeta, Oihan | 1506 | 523037709 |
| 10 | Lopez Torres, Unai | 1498 | 523001763 |
| 11 | Etxeberria Galarraga, Aiert | 0 | 523045884 |
| 12 | Etxeberria Galarraga, Ianitz | 0 | 523047445 |
| 13 | Gonzalez Pordomingo, Jordi | 0 | 535040408 |
Gaurko emaitzak:
Gure Klubeko Oier Echaide Oscoz, eta Oihan Pérez Urcelayeta bertan ditugu eta gaur bigarren txanda jokatu dute eta garaipena lortu dute beren partidetan. Zorionak!!!
| M. | Zuriak | Rk. | Ptk. | FIDE | EMAI. | Beltzak | Rk. | Ptk. | FIDE |
| 1 | Rodriguez Lima, Axel | 4 | 1 | 1713 | ½-½ | Vernier Urtasun, Jon | 1 | 1 | 1926 |
| 2 | Ibarra Whittecar, Siena | 2 | 1 | 1783 | 1-0 | Artola Peris, Danel | 5 | 1 | 1645 |
| 3 | Gonzalez Pordomingo, Jordi | 13 | 1 | 0 | 0-1 | Moreno Lazarev, Haritz | 3 | 1 | 1754 |
| 4 | Matas Fernandez, Oihan | 6 | 1 | 1636 | 0-1 | Alonso Eleno, Diego | 8 | 0 | 1520 |
| 5 | Echaide Oscoz, Oier | 7 | 0 | 1635 | 1-0 | Lopez Torres, Unai | 10 | 0 | 1498 |
| 6 | Perez Urcelayeta, Oihan | 9 | 0 | 1506 | 1-0 | Etxeberria Galarraga, Ianitz | 12 | 0 | 0 |
| 7 | Etxeberria Galarraga, Aiert | 11 | 0 | 0 | + | ||||
IV. SAN INAZIO ESKOLA TXAPELKETA -NAFARROAKO ESKOLA ZIRKUITUA


Igande goiz honetan IV. San Inazio Xake Eskola Txapelketa jokatu da, 7 errondako suitzar sisteman, 10 minutuko erritmoan + 2 segundo jokaldiko.
Julen Goya Michelenak Sub12 itxian parte hartu du, eta hasiera zalantzazkoa izan arren, txapelketa bikaina eginez bigarren postuan amaitu du ![]()
Horrela, Sub12 zirkuituan pausu sendoz jarraitzen du, eta hori 9 urte besterik ez izanda ![]()
![]()
Arian Echaide Oscozek, berriz, Sub10 itxian jokatu du. Txapelketaren hasiera zaila izan bada ere, primeran erantzun du eta amaiera bikaina eginez laugarren postua lortu du ![]()
Horri esker, Sub10 itxian beste aste batez jarraituko du ![]()
- Txapelketako Info64ra esteka: hemen
Nafarroako Neguko Txapelketa 2026
2026ko urtarrilaren 17tik otsailaren 21era jokatuko da Nafarroako Neguko Txapelketa 2026, Nafarroako Xake Federazioak antolatutako promozio txapelketa.
Txapelketa larunbat arratsaldetan jokatuko da, eta egoitza Fuerte del Príncipe Egoitzan izango da, Goroabe kalea 36, Iruñea helbidean. Joko-erritmoa 60 minutu gehi 30 segundo jokaldiko izango da, partida luze eta lehiakorrak ahalbidetuz. Txapelketako epailea Andres Malon Insausti da (24513644, Epaile Autonomikoa).
Txapelketak 80 jokalari izango ditu guztira, eta horien artean Marlaxkako ordezkariak ere izango dira: Arian Echaide Oscoz eta Julen Goya Michelena. Biek hasiera bikaina izan dute, atzoko jardunaldian euren partidetan garaipena lortuz.
Klubetik gure jokalariak zoriondu nahi ditugu egindako lan bikainagatik, eta zorte on opa diegu txapelketako gainerako jardunaldietan.
Zorionak bioi! ♟️💪
Txapelketako Info64ra esteka: hemen

Ea 2025eko lorpenak landatu beharreko haziak besterik ez diren eta hurrengo urteetan hauen fuituak arrakasta itzelarekin jaso ditzagula.
🎄🥳🎁🥂 2026!
Hondarribia-Marlaxka Xake Kluba osatzen dugun familiak Urte Berri On zoriontsuak opa dizuegu!







