Artxiboa laburpen hitzeka: advice

Jardunaldi bizia: ligaren erdialdea, Neguko Opena, Gipuzkoako Banakako Gazteen Txapelketa eta Oarsoaldea-Bidasoaldeko zonalak Marlaxkako Izpirituarekin💪🏻♟️

1980-2026. 46 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

2026ko Euskal Liga eta Gipuzkoako Ligen 5. txanda

Urtarrilaren 10ean, Euskal Liga eta Gipuzkoako Ligako taldekako txapelketak hasi ziren, non gure klubak 4 ordezkari dituen. Gure lau taldeetan guztira 65  jokalari ditugu eta horietatik 19 emakumeak dira. 

Marlaxkako Izpiritua💪💚👍!!!

  1. Xakean jokatuz ondo pasa
  2. Duzuen xakerik onena jokatu, bakoitzak duzuen maila onena
  3. Esperientziarekin ikasi

    👏👏👏👏👏👏👏

Euskal Ligako Ohorezko Maila

Hondarribia Malaxka Xake Klubak jarraian Euskal Ligan errepikatzen duen bosgarren urtea izango da, eta Ohorezko Mailan Euskal Herriko mailarik gorenean, jokatzen dugun Laugarrena. Hondarribia Marlaxka A taldea atzo etxean jokatu genuen Conteneo taldearen kontra, ligako sailkapenean 3. doan taldearen aurka. Partida gogorraren ostean, 2-2 berdinaketarekin amaitu genuen lehia 🤝♟️.

Gipuzkoako Ligak

Aurten klubak Preferente edota Gorengo mailan talde bat izango dugu, gipuzkoako maila gorenean, beste bat Bigarren mailan eta beste bat hirugarren mailan.

GORENGOEN MAILA EDO PREFERENTE

Gure taldea etxean jokatu zuen Fiancheto 2019 A taldearen aurka jokatzera, eta lan gogorra egin eta gero, bigarren mailatik Iñaki eta Beñat igo genituela, berdinketarekin bukatu zen partida. Gehiago lortzeko aukera izan genuelaren sentzaiorekin gure taldekideak gogotsu daudenaren sinale. Zorionak 💪♟️

HONDARRIBIA MARLAXKA B
2-2
FIANCHETO 2019 A
Tafall Villanueva, Iker
1-0
Mayo Martinez, Manuel
Diaz Etxaide, Jurgi
1- 0
Muñoz Ferreira, Ibon
Sagarzazu Fernandez, Beñat
0-1
Nogués Fernández, Ramon
Barros Roca, Iñaki Seberin
0-1
Vernier Urtasun, Jon

BIGARREN KATEGORIA

Gure bigarren mailako taldeak Astigarregan jokatu zuen Astigarraga B taldearen aurka eta 3-1eko porrotarekin amitu zen lehia. Animoz betea bukatu genuen jardunaldia Marlaxkako Izpiritua jarraituz. Gora zuek 💪🏻♟️

ASTIGARRAGA B
3-1
HONDARRIBIA MARLAXKA C
Gonzalez Charola, Alfonso
0-1
Del Rio, Louis
Ruiz De Oña Cortes, José Ignacio 
1-0
Bruña Peraita, Juan Senen
Lanas Urkiola, Mikel
1-0
Tafall Soreasu, Mikel 
Lanz Valencia, Sergio
1-0
Perez Urcelaeta, Oihan

HIRUGARREN MAILA

Gure klubak egindako egutegia:

Gipuzkoako Taldekako Txapelketako esteka interesgarriak: 

Urtarrilaren 11an hasi eta otsailaren 8a bitarte igande goizetan Errenteriako Beraun Bera Xake Klubeko egoitzan, erritmo klasikoan, 5  txandetako suitzar sistemako txapelketan Gipuzkoako 13 gazte lehian arituko dira Gipuzkoako Jubenil txapelaren bila. 

Ran. Izena FIDE FIDE ID
1 Vernier Urtasun, Jon  1926 94717753
2 Ibarra Whittecar, Siena  1783 54798507
3 Moreno Lazarev, Haritz  1754 54791804
4 Rodriguez Lima, Axel  1713 94717320
5 Artola Peris, Danel  1645 94739714
6 Matas Fernandez, Oihan  1636 523082100
7 Echaide Oscoz, Oier  1635 535025484
8 Alonso Eleno, Diego  1520 535002514
9 Perez Urcelayeta, Oihan  1506 523037709
10 Lopez Torres, Unai  1498 523001763
11 Etxeberria Galarraga, Aiert  0 523045884
12 Etxeberria Galarraga, Ianitz  0 523047445
13 Gonzalez Pordomingo, Jordi  0 535040408

Gaur, 4. eta azkeaurreko txandako emaitzak:

Gure Klubeko Oier Echaide Oscoz, eta Oihan Pérez Urcelayeta bertan ditugu. Gaurkoan Oierrek abantaila izan arren ez du garaipenarik lortu eta parraen ondorioz, 6. postura igo da. Oihanek lortutako garaipenari esker laugarren postuan dugu behin behineko sailkapenean.  Zorionak💪💚👍!!!

M. Zuriak Rk Ptk. FIDE Emai. Beltzak Rk Ptk. FIDE
1 Ibarra Whittecar, Siena  2 2,5 1783 ½-½ Vernier Urtasun, Jon  1 2,5 1926
2 Rodriguez Lima, Axel  4 2,5 1713 0-1 Moreno Lazarev, Haritz  3 2,5 1754
3 Perez Urcelayeta, Oihan  9 2 1506 1-0 Alonso Eleno, Diego  8 2 1520
4 Echaide Oscoz, Oier  7 2 1635 ½-½ Matas Fernandez, Oihan  6 1 1636
5 Etxeberria Galarraga, Ianitz  12 1 0 0-1 Artola Peris, Danel  5 1 1645
6 Gonzalez Pordomingo, Jordi  13 1 0 0-1 Etxeberria Galarraga, Aiert  11 1 0
7 Lopez Torres, Unai  10 0 1498 +        

 

Gipuzkoako Eskolarteko Benjamin, Alebin eta Infantil mailetako zonalak 2026

Gipuzkoako Xake Federazioak (GXF) jarri ditu martxan 2026ko Eskolarteko Banakako Zonalak, gure ikasle askok parte hartu duten jarduera bikaina, mahaiaren gainean esperientzia paregabea bizituz. Laster, Federazioak finaletarako sailkatutako pertsonak jakinaraziko ditu.

Arrasateko zonalean, goizean jokatutakoan, Ainhitzek izugarrizko jarrera erakutsi zuen, hirugarren postua lortuz eta baita emakume onena izanik ere 🏆👏

Beraun Berako Benjaminean, arratsaldean jokatu zenean, Markos, Erik eta Amets aritu ziren, eskolarteko lehen lehiaketaz gozatzen.

Bestalde, Uxue, Alex, Jon, Asier eta Mattin gure klubak antolatutako Alevin zonalean parte hartu zuten, Kasino Zaharrean, Oarso-Bidasoaldeako hiru zonaletako jende gehienekoan, 19 neska-mutil parte hartuz Hondarribia, Irun, Errenteria, Hendaia eta Nafarroatik. Txapelketa amaitzean, denek domina bat jaso zuten, eta sailkapen onena (Beñat Iturbide Serrano) eta emakume onena (Carla Moreira Prieto) Hondarribiko Udalak emaniko kopak jaso zituzten.

Azkenik, Danel eta Oier Infantil zonalean aritu ziren, Irunen jokatu zena.

Emaitzak alde batera utzita, denek primeran pasatu dute, xakeaz gozatzen, laguntasuna partekatzen eta Marlaxkeko espiritua guztiz bizituz ♟️😊

Zorionak denoi parte-hartzeagatik eta gogoa erakusteagatik!

Oarsoaldea-Bidasoaldeko Zonal Txapelketetako loturak:

  • Benjamina (Errenteria): hemen
  • Alebina (Hondarribia): hemen
  • Infantila (Irun): hemen

AUPA HONDARRIBIA MARLAXKA ♟️♥️