Artxiboa laburpen hitzeka: Oarsoaldea

Marlaxka Asteburuko Laburpena: Euskal Liga, Gipuzkoako Ligak, Nafarroako Neguko Txapelketa 2026 eta XVII Oberena Eskolarteko Txapelketa ♟️💚

1980-2026. 46 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!

(leer en castellano)

#Gogoratu Hondarribia Marlaxka Xake kluba helburu sozial argia duen kirol kluba dela.

2026ko Euskal Liga eta Gipuzkoako Ligen 6. txanda

Urtarrilaren 10ean, Euskal Liga eta Gipuzkoako Ligako taldekako txapelketak hasi ziren, non gure klubak 4 ordezkari dituen. Gure lau taldeetan guztira 65  jokalari ditugu eta horietatik 19 emakumeak dira.

Asteburu honetan Euskal Ligako Ohorezko Mailako zazpigarren jardunaldia jokatu da, eta Hondarribia Marlaxka taldeak aurkari zaila izan du aurrean: edizio honetako txapela irabazteko faborito nagusietako bat den Gros A Donostiarra. Norgehiagoka 0,5–3,5 emaitzarekin amaitu zen gure aurka, kategoriak eskatzen duen maila altua eta aurkariaren sendotasuna agerian utziz. Jardunaldi honen ondoren, taldea jaitsiera postuetan kokatzen da; hala ere, sailkapenak ez du islatzen gure jokalariek partida bakoitzean erakusten duten lana, konpromisoa eta lehiakortasuna. Liga oraindik luzea da, eta taldeak determinazioz eta gainditzeko gogoz jarraituko du egoerari buelta emateko borrokan.

Bestalde, Gipuzkoako Preferenteko Hondarribia Marlakxa B taldeak ere galdu egin zuen atzo Donostiako Gros C taldearen aurka, gutxigatik, irabazteko bidean zirudien neurketan. Baina horrelakoa da xakea: xehetasun txikiek erabakitzen dituzte emaitza handiak. Porrot honekin taldea 7. postura jaitsi da, baina bigarren postua hiru puntura baino ez du, oraindik bost jardunaldi falta direnean. Datorren astean Iparraldera joango gara, Baiona taldearen aurka jokatzeko.

Bigarren Mailako Hondarribia Marlaxka C taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Lasarten, Taula B taldearen aurka (1,5–2,5). Emaitza horrekin, gure taldeak liga erregularra 6. postuan amaitu du eta datozen asteetan mailari eusteko play-offa jokatuko du, sailkapen horretan lehen postutik abiatuta, 8 punturekin. Datorren astean hasiko dugu play-offa etxean, Legazpiako Santikutz B taldearen aurka.

Hirugarren Mailan, gure Hondarribia Marlaxka D taldea Errenteriara joan zen Beraun Bera D taldearen aurka jokatzera, eta 0–4 galdu zuen. Hala ere, taldea sailkapeneko erdialdean mantentzen da, 5. postuan, eta datorren astean Astigarraga C taldearen aurka ariko da.

Kategoria guztietan lehian, ikasten eta borrokan jarraitzen dugu.

Aupa Hondarribia Marlaxka! 💚♟️

Euskal Ligako Ohorezko Maila

Hondarribia Malaxka Xake Klubak jarraian Euskal Ligan errepikatzen duen bosgarren urtea izango da, eta Ohorezko Mailan Euskal Herriko mailarik gorenean, jokatzen dugun Laugarrena.

Hondarribia Marlaxka A etxean aritu ginen Donostiako Gros XTko lagunen aurka. Borroka gogor baten ondoren, norgehiagoka ½–3½ emaitzarekin amaitu zen. Nabarmendu behar dira Patxiren berdinketa Maisu Alejandro-ren aurka eta kadetea den Beñat Sagarzazu Fernandez-en debuta Euskal Ligako maila gorenean. Aurrera taldea, bihotz berde hau ez da inoiz amore ematen! 💚♟️

M. Elo HONDARRIBIA MARLAXKA A ½-3½ GROS A Elo
2.1 2262 Moreno Estebanez, Patxi ½-½ IM Franco Alonso, Alejandro 2395
2.2 2029 Tornay Gomez, Josu 0-1 IM Gonzalez De La Torre, Santiago 2366
2.3 2036 Tafall Villanueva, Ander 0-1 Munoz Avila, Jose Luis 2245
2.4 1732 Sagarzazu Fernandez, Benat 0 -1 Odriozola Coscolin, Alex 2191

Gipuzkoako Ligak

Aurten klubak Preferente edota Gorengo mailan talde bat izango dugu, gipuzkoako maila gorenean, beste bat Bigarren mailan eta beste bat hirugarren mailan.

GORENGOEN MAILA EDO PREFERENTE

Gure Hondarribia Marlaxka C taldea etxean aritu zen Gros C Donostiarra taldea aurka, eta norgehiagoka gogor baten ondoren gutxigatik galdu genuen, nahiz eta amaieran zerbait gehiago lortu genezakeela sentitu. Eskerrik asko egindako lanagatik eta konpromisoagatik! 💪♟️

HONDARRIBIA MARLAXKA B 1½-2½ GROS C
Diaz Etxaide, Jurgi 0-1 Dorronsoro Arenas, Unai
Uriarte Prieto, Goio ½-½ Sanchez Merino, Christian
Minondo Torres, Alvaro ½-½ Martinez Gil, Kilian
Bruña Peraita, Juan Senen ½-½ Iturbe Tejedor, Joseba

BIGARREN KATEGORIA

Gure Bigarren Mailako taldea Lasarten aritu zen Taula B aurka, eta norgehiagoka 1½–2½ irabazi zuen. Horrekin, liga erregularra 6. postuan amaitu dugu eta taldea mailari eusteko play-offa jokatuko du. Hala ere, taldea animoso sentitzen da, gogotsu eta Marlaxkero Espirituaz lepo. 💪♟️

TAULA B 1½-2½ HONDARRIBIA MARLAXKA C
Figueras Hernandez, Juan Cruz ½-½ Torrent, Charles
Varela Avellanal, Juan Luis 1-0  Guerrero Manso, Juan Antonio
Sanchez Andres, Alejandro 0-1  Lera Manterola, Gontzal Jokin
Auzmendi Esparza, Iker 0-1  Diaz Elzo, Patxi

HIRUGARREN MAILA

Gure klubak egindako egutegia:

Gipuzkoako Taldekako Txapelketako esteka interesgarriak: 

AUPA HONDARRIBIA MARLAXKA ♟️♥️