4. Hondarribiko Jai Nagusietako Xake Jaialdia (Sub16 + Absolutua). Izen-ematea abian da.

(leer en castellano)

Aurreko urteetako ekitaldiek izandako arrakastaren ondoren, aurten ere, Klubak gure herriko Jai Nagusietan Xake Jaialdia antolatzea proposatu dio berriro ere Udalari:

IV. HONDARRIBIKO JAI NAGUSIETAKO (SUB-16+ABSOLUTUA) XAKE JAIALDIA

Jaietan ere burutzen den “Hondarribiko Gaztelua” xake aktibo txapelketa gogorraren osagarri izango litzatekeen, 10 minuto finish partida azkarretako jailadia, 16 urte baino gazteagoak diren haurrentzako eta helduentzat beste txapelketa paraleloa izango dena.

Gaur izen-ematea ireki dugu, anima zaitez!

Izena eman dutenak (ChessResults)

HONDARRIBIKO JAIETAKO 4. XAKE JAIALDIKO OINARRIAK (PDF)

 JOKO SISTEMA: 6 txandetako Suitzarra, 10’ finisheko partidetara.

DATA: 2019ko irailaren 14an, larunbata.

TOKIA: Gipuzkoa Plaza (Hondarribiko Alde Zaharra)

Zumardian edota Eroskiko parkingean autoak lagatzea gomendatzen dizuegu.

ORDUTEGIA

  • 16:15ean. Izen-emate baieztatzea
  • Txanda, 16:30ean
  • Txanda, 17:00etan
  • Txanda, 17:30ean
  • Merienda, 17:55ean
  • Txanda, 18:15ean
  • Txanda, 18:45ean
  • Txanda, 19:15ean
  • Sari banaketa, 19:45ean

MAILAK:

  • SUB-16: Gehienez 70 jokalari. Hiru mailetan banatuko ditugu (jokalarien mailaren baitan Elo Fide, Marlaxka edo Elorik gabekoa): lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena.
  • ABSOLUTOA: Helduentzat txapelketa paraleloa (gehienez 30 jokalari).

IZEN EMATEA:

  • torneosxake@gmail.com
  • Irailaren 12, Osteguna 14:00ak arte.
  • Bertan izena, abizenak, jaiotze urtea eta eskola edo herria jarri beharko da.

Txapelketan parte hartze plazak 100 jokalarietara mugatuta daude (70 Sub-16 + 30 absolutu) eta izen emate zehatzaren arabera egingo da.

EZBERDINTZA SISTEMA:

Txapelketa bukatzerakoan honako aukeretatik zozketatuko da:

  • Buchholz totala
  • Bataz besteko [-1;-1] Buchholz
  • Perfomancea

Ezberdintze sistema sailkapen orokorrerako nahiz sariak lortzeko baliagarri izango da. Sariak berdindutako jokalarien artean ez dira banatuko.

Maila bakoitzeko lehen sailkatuentzako garaikurra eta guztiontzako merienda.

Txapelketa gure webgunetik http://marlaxkaxake.com/ eta Chess-Results bidez jarraitu ahal izango da.

cartel ajedrez-9

TXAPELKETAKO OINARRIEN ERANSKINA

Antolatzaileek bertaratutako jokalarien kopuruaren baitan mailak aldatzeko eskubidea izango dute.

Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.

Norberaren irudirako eskubidea:

Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, etab) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.

9. Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketako jokalarien zerrenda. 50 jokalarik izena eman dute jada!

(leer en castellano)

Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak Hondarribiko Jai Nagusien barnean, datorren irailaren 1ean, goizez, Hondarribiko Carlos V Paradorean “Hondarribiko Gaztelua” IX. Xake Aktibo Txapelketa antolatuko du.

Izen emate ireki eta egun gutxitara, lekuko edukierak uzten dituen 50 jokalarien zerrenda osatu dugu, eta jasotako beste eskaererekin, ordezkoen zerrenda osatzen ari gara.

Guztioi mila esker, igandean, irailaren 1an elkar ikusiko dugu!

Zerrendako lehenengo 10 jolkalariak :

Z. Tit Izena FED FIDE FEDA
1 FM TRIGO URQUIJO Sergio bxf 2385 2376
2 FM ALONSO ARBURU Juan Ignacio gxf 2375 2376
3 FM CRUZ-LOPEZ CLARET Carlos gxf 2295 2287
4 SERRAS URIA Antxon gxf 2193 2179
5 ORTEGA FUENTES Luis Angel gxf 2167 2165
6 MUÑOZ AVILA José Luis gxf 2151 2156
7 KRUG CORTEGOSO Rodolfo Martin ctm 2144 2130
8 DOMINGUEZ OFRETORIO Javier gxf 2130 2107
9 CABAÑAS JIMENEZ Manuel fma 2125 2128
10 MORENO ESTEBANEZ Patxi gxf 2099 2109
IZENA EMANDAKOEN ZERRENDA (ChessResults)

Guztioi gogoratzen dizuegu txapelketa gure babesle-laguntzaileei esker burutuko dela: Mila esker!

bacalao Donosti

Bacalaos Donosti (Oiartzun)

pie soroxarta.jpg

Soroxarta servicios graficos

Senosiain Carnicería Charcutería

 

IX. Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketako izen ematea hasi da

(leer en castellano)

Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak Hondarribiko Jai Nagusien barnean, datorren irailaren 1ean, goizez, Hondarribiko Carlos V Paradorean “Hondarribiko Gaztelua” IX. Xake Aktibo Txapelketa antolatuko du.

  • OHAR GARRANTZITSUA: Joko aretoak 50 jokalarira mugatzen du partaidetza.

Izena emateko oinarriak irakurri eta gero bakoitzaren datuekin posta elektroniko bat bidali beharko da ondorengo helbidera

xakehondarribiamarlaxka@gmail.com

IZEN EMANDAKOAK (ChessResults)
OINARRIAK
2019ko-oinarriak-PDF-bases-de-2019
OINARRIAK

1 Modalitatea: Bakarkako txapelketa, 6 txandako Sistema Suitzarrean.

2 Data: Txapelketa 2019ko irailaren 1ean, igandean, jokatuko da.

3 Jokalekua: Txapelketa Hondarribiko Carlos V paradorean dagoen Tapizen aretoan jokatuko da. Paradorea Hondarribiko hirigune historikoan dagoen Arma plazan dago kokatua.

4 Ordutegia:
Izenemate kuotaren ordainketa: 9:30ean Paradoreko kafetegian

Partiden ordutegia ondorengoa izango da:

  • 1go Txanda : 10:00etan
  • Txanda: 10:45ean
  • Txanda: 11:30ean
  • Txanda: 12:15ean
  • Txanda: 13:00etan
  • Txanda: 13:45ean
  • Sari-banaketa 14:30ean

Oharra: sari-banaketa egingo da sarituak bertaratzea derrigorrezkoa izanik. Ondoren Kasino zaharrean parte hartzaile guztientzat “lunch” bat eskainiko da.

5 Joko erritmoa: Jokalari bakoitzak 15’ izango ditu partidako eta jokaldi bakoitzean 3” gehituko zaizkio.

6 Izen-ematea:

  • Orokorra: 15€ parte hartzaile bakoitzeko.
  • 16 urte azpikoentzat eta 60 urte baino gehiago dutenentzat: 10€.
  • Adinaren kalkulua egiteko hartuko den data: 2019-01-01
  • Lehen zerrenda egiteko 2019ko elo klasikoa hartuko da kontutan.
  • Izena emateko klubera posta elektroniko bat bidali beharko da datuekin: xakehondarribiamarlaxka@gmail.com
  • OHAR GARRANTZITSUA: Joko aretoak 50 jokalarira mugatzen du partaidetza.

7 Sariak:

  • 1go sailkatua: 150€ eta garaikurra
  • en sailkatua: 75€ eta garaikurra
  • en sailkatua: 50€ eta garaikurra
  • Sari bereziak:
    • a )1700 ELO edo gutxiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
    • b) 16 urte edo gutxiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
    • c) Lehenengo emakumezko sailkatua: Garaikurra
    • d) 60 urte edo gehiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
    • e) Klubeko 1. sailkatua: garaikurra

Sariak banaezinak dira. Jokalari batek ez du sari bat baino gehiago jasoko

8 Epailea: Epaile lanak Enrique Oiarzabal Iturriozek (FIDE Nazioarteko Epailea) egingo ditu eta Javier Oyarzabal Alzugarayren laguntzarekin.

9 Jokalari batek txanda batera arrazoirik eman gabe kale egingo balu, txapelketatik kanporatua izango litzateke.

10 Ezberdintze sistema: txapelketa bukatzerakoan honako aukeretatik zozketatuko da:

    • Bucholz ertaina [1;1]
    • Bucholz totala
    • Performancea

11 Ezberdintze sistema sailkapen orokorrerako nahiz sariak lortzeko baliagarri izango da. Sariak berdindutako jokalarien artean ez dira banatuko.

12 Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.

13 Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, partidak, etab.) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.

14 Antolatzailea: Hondarribia Marlaxka Xake Kluba.

15 Laguntzaileak:

    • Hondarribiko Udala
    • Hondarribiko Carlos V Paradorea
    • Gipuzkoako Xake Federazioa
    • Bacalaos Donosti
    • Txantxangorri Taberna
    • Hiruzta txakolindegia
    • Soroxarta servicios gráficos
    • Eroski Center Hondarribia
    • Senosiain Carnicería-Charcutería

Jarraian Vladi Garcíak 2018ko txapelketan egindako argazki ederrez osatutako erreportaje txikia. Mila esker maisu!

Guztioi gogoratzen dizuegu txapelketa gure babesle-laguntzaileei esker burutuko dela: Mila esker!

bacalao Donosti

Bacalaos Donosti (Oiartzun)

pie soroxarta.jpg

Soroxarta servicios graficos

Senosiain Carnicería Charcutería

 

Batzorde Zuzentzailearen Komunikazioa

(leer en castellano)

Lagun agurgarria:

Dagoeneko jakingo duzunez, uztailaren 16ko ezohiko batzarraren ondoren, aurreko Zuzendaritza Batzordearen dimisio osoa gertatu zen gure masa sozialeko hainbat kideren irteerarekin batera. Honek, gure entitaterako Zuzendaritza Batzorde berria osatzera eraman gaitu, abian dauden proiektu guztiak burutze aldera, hala nola, etor litezkeen erronka berriei aurre egiteko asmoz.

Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak orain arte egin ohi duen bezala, hots, normaltasun osoz, lan egiten jarraituko duela jakinarazi nahi dizugu. Programatutako jarduerekiko gure konpromisoa indarrean jarraitzen du, arrazoi honengatik gogorarazten dizugu datorren irailaren 1ean, igandean, Paradoreko Txapelketa eta, irailaren 14an, larunbatean, haurrentzako eta guraso edo lagunentzako Sub16+Absolutu Txapelketa antolatuko ditugula.

Kronologikoki ikasturte berriaren hasieran sartuko ginateke: hortaz, gure Xake Eskolaren hasieran, astearteko eta asteazkeneko hastapen klaseekin eta txapelketa osagarriarekin (Zirkuitu, Eskolarteko, etab.); hala nola,   teknifikazio-klaseen hasieran. Geroago, Gipuzkoako Xake Federazioak antolatutako Gipuzkoako Banakako Txapelketak [urritik abendu arte] eta  taldekako txapelketak [urtarriletik apirila arte] iritsiko dira.

Hondarribiko herriarekiko, bertako Udalarekiko  eta eskualdearekiko gure konpromisoak, erakundeekin eta bere biztanleekin loturak are gehiago estutzen jarraitzera eramaten gaitu. Erdi Aroko Azoka; Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Eskola-Jaia; Fibrosi Kistikoaren eta Eroski Center-aren ekitaldiak eta gainerako jarduerak, aire berrituaz garatzen jarraituko dugu.

Zurekin komunikazioa mantentzen jarraitzeko aukera izango dugu, baina denborak estutzen du eta horrexegatik gure masa sozialaren iritzia ezagutu nahi dugu. Aurki, laster hasiko den ikasturte berriaren aurrean zure prestasuna ezagutze aldera, posta elektronikoz, telefonoz edo WhatsApp-ez, komunikazio bat jasoko duzu. Guztion prestasuna ezagutu nahi dugu eguneratutako bazkide-zerrenda bat landu ahal izateko.

Iraileko bigarren hamabostaldian, bazkide guztiontzako bilera informatibo bat  antolatuko dugu, zeinak gure burua ezagutzera ematea, iritziak partekatzea, egon litezkeen proposamen berriak entzutea eta gure klubaren garai berriaren aurrean inpultsua hartzea ahalbideratu digun.

Momentuz esateko gehiagorik gabe, Zuzendaritza Batzorderen agurra jaso.

Batzorde Zuzentzailea

  • Presidentea: Alvaro Minondo
  • Presidenteordea: Mariano Otero
  • Idazkaria: Daniel Garmendia
  • Diruzaina: Jesus Mari Jauregui
  • Bokala: Enrique Oiarzabal

Hondarribian, 2019ko abuztuan.

Zuzendaritza Batzorde Berria

(leer en castellano)

Aurreko Zuzendaritza Batzordearen dimisioa eta gero, hauteskunde-prozesua bukatu ondoren, dagoeneko klubean Zuzendaritza Batzorde berria dugu eta onena opa diogu:
  • Presidentea: Alvaro Minondo
  • Presidenteordea: Mariano Otero
  • Idazkaria: Daniel Garmendia
  • Diruzaina: Jesus Mari Jauregui
  • Bokala: Enrique Oiarzabal
¡¡¡Aupa Hondarribia Marlaxka!!!