Dibertsioz betetako arratsaldean gure gaztetxoen lan txukuna I. SANTIO SUB-12 TXAPELKETAN

(leer en castellano)

santiago xake 2016

Gaur arratsaldean, Villabonako Txistulari Plazan, Santiago Jaien egitarauaren barnean, Villabona Xakejoku Elkarteak antolatuta, 16:30etik hasita, banakako I. Santio Sub-12 Txapelketa berria jokatu da, suitzar sisteman, jokalari bakoitzeko 5 minutuko partidako erritmoan. Bertan gure taldeko jokalari gazte batzuk izan ditugu, Carlos Pascualekin eta Óscar Díezekin klaseak ematen dituzten: Jon Ollo, Mikel Ollo, Hodei Guerrero, Markel Behobide eta Eneko Elduayen. Bertaratutako gure taldekideek oso ondo pasatzeaz gain, partida txukunak egin dituzte eta horren erakusgarri egindako lan txukuna dugu.

Txapelketa Inko Martinezek irabazi du Gorka Amigot (2.) eta Ainhoa Artola (3.) podiumean lagun izan dituela.

IMG-20160730-WA0068.jpg

Gure jokalariek ondorengo postuak lortu dituzte:

  • Jon Ollo 6 punturekin 4. izan da,
  • Hodei Guerrero 6 punturekin ere, 7. izan da,
  • Eneko Elduayen 5,5 punturekin 9. izan da,
  • Markel Behobide 5 punturekin 14 izan da
  • Mikel Ollo 5 punturekin ere, 16. izan da

IMG-20160730-WA0080

Amaierako sailkapena

IMG-20160730-WA0077

Jarraian txapelketako argazki errepotajea:

Antolatzaile eta parte hartzaile guztiei

ZORIONAK!

Dibertsio anitz gaur goizean jokatutako XXXI. SANTIAGOko XAKE TXAPELKETAN – J.M. Ezkai memorialean

(leer en castellano)

santiago xake 2016Larunbata honetan, uztailaren 30a, goizez, Txistulari Plazan, Villabonan Santiago Jaietako ohitura handia taldekako Blitz partidetako txapelketa jokatu da. XXXI. SANTIO XAKE TXAPELKETA- J.M. Ezkai Memoriala. Bertan 13 talde lehian izan ditugu, gurea tartean genuela Ander Tafall, Patxi Moreno, Asier Cuesta, Iker Arri eta Ricardo Campos jokalariez osatua.

Iker Arri, Patxi Moreno, Ricardo Campos, Asier Cuesta eta Ander Tafall
Iker Arri, Patxi Moreno, Ricardo Campos, Asier Cuesta eta Ander Tafall

Txapelketan ondorengo taldeak parte hartu dute: Villabona A, Villabona B, Villabona C, Beraun, Luzaro, Kakute, Emakume xakelariak, Fomento, Easo, Gros, Zarautz, Elgoibar eta gure taldea, Hondarriba-Marlaxka. Gure taldeak amaieran 24 puntu egin eta gero 8. postuan amaitu du txapelketa. Fomento txapeldun izan da 43,5 puntu egin eta gero. Bigarren postua Easorentzat izan da, 38,5 punturekin eta hirugarren tokia Villabona A taldeak lortu du egindako 32, 5 puntuei esker.

Amaiera sailkapena

IMG-20160730-WA0065

Gure jokalariek goiza oso animatua izan dela esan digute eta sari banaketen ondoren Lunch ederra izango dutela jakinarazi digute.

On egin!

Jarraian gure taldekideek egindako argazki sorta:

 

I. SANTIO TXAPELKETA SUB-12

Gaur arratsaldeena, Txistulari Plazan, 16:30etik hasita, banakako sub-12 txapelketa berria jokatuko da, suitzar sisteman, jokalari bakoitzeko 5 minutuko partidako erritmoan. Bertan gure taldeko jokalari gazte batzuk izango ditugu: Jon Ollo, Mikel Ollo, Hodei Guerrero, Markel Behobide eta Eneko Elduayen.

IMG-20160730-WA0068.jpg

ZORTE ON!

Carlos Pascualen hasiera txukuna 2016 “G.P. Iretza Sagardotegia” bigarren Txapelketan

(euskaraz irakurri)

Atzo asteazkena, Gros XTren egoitzan “G.P. Iretza Sagardotegia” Elkarte Txapelketa bikoitzaren  bigarren txapelketaren lehen jardunaldia burutu zen gure taldeko jokalari den Carlos Pascualen parte hartzearekin.

Carlos Pascual
Carlos Pascual

31 jokalarik Gros Xake taldeak antolatzen duen bigarren txapelketa honetan parte hartzen ari dira, 6 txandetako Suitzar sisteman, partidako 10 minutu + jokaldiko 5 segundoko gehitzearekin. Atzoko lehenengo 3 txandak eta gero, José Manuel Cejudo eta Carlos Pascual lidergoan ditugu, jokatutako 3 partidetan garaipena lortu eta gero. Datorren asteko asteazkenean, abuzturen 3an amaiera emango zaio..

Carlos zorte on!

(Argazkiak: Carlos Pascual)

3. txandaren ondorengo sailkapena:

Rk. H.Z. Izena FED Elo Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 3 Cejudo Urdampilleta Jose Manu ESP 1860 3,0 5,0 2,0 5,00
2 31 Pascual Cuadrado Carlos ESP 0 3,0 3,5 1,5 3,50
3 1 Lakunza Oyarbide Juan Carlos ESP 2083 2,5 5,5 2,0 4,25
4 5 Fuente San Sebastian Ernesto ESP 1841 2,5 5,0 1,5 4,25
5 4 Berdote Alonso Carlos ESP 1851 2,5 4,0 1,0 2,75
6 9 Zurutuza Estevez Inaki ESP 1712 2,0 5,0 2,0 2,00
7 6 Guerrero Itarte Alfredo ESP 1776 2,0 5,0 1,0 2,00
8 10 Arrondo Carbonell Pablo ESP 1688 2,0 4,5 1,0 2,00
9 2 Tung Siu Hung ESP 1865 2,0 4,0 1,0 2,00
10 11 Zubia Aramburu Mikel ESP 1672 2,0 3,5 1,0 1,50

31 jokalari arte.

Antolatzailearen Webgunea: hemen
Emaitzak eta sailkapenak “Chess-Results”: hemen

Gure taldeko espedizioaren lan txukuna XII. Frandovinezeko Txapelketan (Burgos)

(leer en castellano)

Mikel Tafall, Ander Tafall, Iker Tafall eta Patxi Moreno
Mikel Tafall, Ander Tafall, Iker Tafall eta Patxi Moreno

Atzo, uztailak 23an, beste urte batez, Frandovínezen (Burgosen) egun guzian zehar burututako XII. Frandovínezeko txapelketan Marlaxkako kideen partaidetza izan zen.

IMG-20160723-WA0055Txapelketa 8 txandetako sistema Suitzarrean jokatu zen, 15 minutu + 15 segundoko gehitzea jokaldiko erritmoan. Txapelketa 10:00etan hasi zen eta goizez 4 txanda jokatu ziren eta arratsaldez beste lauak. Aurtengo edizioan SUB-14 txapelketan izan zen eta bertan, espedizioko mini benjamina, Iker Tafall lehian izan genuen.

Tafalldarren derbia txapelketako lehenengo txandan. Aita-semeaaren arteko lehian, puntua Anderrentzat.
Tafalldarren derbya txapelketako lehenengo txandan. Aita-semearen arteko lehian, puntua Anderrentzat.

Txapelketa absolutuan Mikel, Ander eta Patxi parte hartu zuten eta baita lan txukuna egin. Patxi Morenok txapelketako zerrendako 11. postutik abiatuta, 8 partidetan 5,5 puntu lortu eta gero, amaiera sailkapenean 8. postua lortu zuen eta infantil onenaren saria. Ander Tafall txapelketako 31a zen eta lortutako 4,5 puntuei esker, txapelketako sailkapenean 23. postua lortzeaz gain, infantiletan 3. saria lortu zuen. Mikel Tafall zerrendako 66a izan arren, gogor aritu ondoren, 3 puntu lortu zituen eta 47. postura arte igo zen.

Iker Tafall SUB-14an lehiatzen
Iker Tafall SUB-14an lehiatzen

6 urteetako Iker Tafall gaztetxoak egindako lana nabarmentzekoa da, SUB-14 txapelketako 8 partidetan 4 puntu lortu eta gero, SUB-8ko lehena izatea lortu baitzuen.

Guztioi Zorionak!

Ander Tafall, Patxi Moreno eta Iker Tafall lortutako sari eta garaikurrekin
Ander Tafall, Patxi Moreno eta Iker Tafall lortutako sari eta garaikurrekin

txapelketako 10 lehenengoen eta gure taldekideen sailkapena:

Rk. H.Z. Izena Elo Ptk.  Des 1  Des 2
1 6 Aliane Diez Aaron 2099 7,5 37,0 41,0
2 2 Iglesias Leon Francisco J. 2179 6,5 39,0 42,0
3 14 Rodriguez Sanz Ismael 1932 6,5 38,0 41,5
4 5 Arauz Alonso Fernando 2119 6,0 35,0 38,5
5 22 Rivas Hierro Javier 1807 6,0 32,5 33,0
6 1 Ruiz Saiz Agustin 2240 5,5 40,0 43,0
7 8 Ausin Matilla Daniel 2008 5,5 37,5 39,5
8 13 Mota Cossio Alberto 1950 5,5 37,0 40,0
9 11 Moreno Estebanez Patxi 1964 5,5 36,5 40,0
10 3 Ortiz Fernandez-Vega Alejandr 2159 5,5 36,0 39,5
23 31 Tafall Villanueva Ander 1584 4,5 34,0 37,0
47 66 Tafall Soreasu Mikel 0 3,0 28,5 31,5

66 jokalari arte.

Sailkapen osoa ikusteko (ChessResults): hemen

Txapelketako erreportajea (Argazkiak: Tafall Villanueva sendia):

Xake egun ederra Santa Maria Madalenako 2016ko jaietan

(leer en castellano)

Gaur, ostirala, uztailaren 22, Madalenako auzoko jaien egitarau oparoaren barnean gure klubak aldibereko partidak antolatu dituzte 17:30etik aurrera eta bertan Carlos Pascual, Asier Cuesta eta Ramon Noges  izan dira hurbildutako guztien aurka jokatzen, taldeko beste partaide batzuen laguntzaz.

Santiago kalea eta Madalena karrika lepo egon dira, jaietako ekintza ezberdinetan parte hartu asmoz lagun asko hurbildu baita eta xake partidetan izan den giroa mundiala izan da.

Klubak bere jaietan parte hartzeko Madalenako Jai Batzordeak egindako gonbidapena eskertzen du eta duela urte batzuk hartuako konpromezuarekin jarraituz, ondorengo urteetako jaietan laguntzeko nahia agertu diegu.

Bertaratutako guztioi mila esker!

Bidasoako Hitza aldizkariak 2016ko Santa Maria Madalenako auzo Jaiari egindako argazki erreportaje zabalera lotura: hemen

Ostiralean xakearekin hitzordua Hondarribiko Madalena Auzoko Jaietan

(leer en castellano)

Datorren ostiralean, uztailaren 22an, Madalenako auzoko jaien egitarau oparoaren barnean gure klubak aldibereko partidak antolatuko ditu 17:30etik aurrera eta bertan, Carlos Pascualek hurbildutako guztien aurka jokatuko du, taldeko beste partaide batzuen laguntzaz.

Klubak bere jaietan berriro parte hartzeko Madalenako Jai Batzordeak egindako gonbidapena eskertzen diegu.

Egitaraua:

Uztailak 21 (osteguna)

16:00 – Auzo-apainketa eta “Santa. María Magdalena” koadroaren erakustaldia.

19:00 – Txupinazoa.

Uztailak 22 (ostirala)

08:30 – Irungo Uranzu Dultzaineroen diana.

11:00 – Portuko Elizan meza auzoko hildako guztien oroimenez.

17:00 – Buruhandiak Irungo Uranzu dultzaineroekin.

17:30 – Haur jokoak

20:00 – Txokolatada

20:30 – Buruhandiak Irungo Uranzu dultzaineroekin.

21:00 – Auzoko jubilatuen afaria Hondarribia Kirol Taldea Elkartean

22:00 – Disko Festa

00:30 – Zezensuzkoa

Marlaxkakoak Bilbao Chess Festivalean bisitan egon dira gaur

(leer en castellano)

Gaur arratsaldean Mikel Tafall, Ander Tafall, Patxi Moreno, Iñaki Moreno, Asier Cuesta, Jokin Etxaniz eta Goio Uriarte klubeko kideak osatutako espedizioa Bilbora joan zaigu, Campos Elíseos antzokira IX Chess Master Final ytxapleketaren 6. jardunaldia ikustera eta bide batez, IX Chess Open Villa de Bilbao txapelketan parte hartzen duten lagunei bisita egitera.

DSC_1206

Xakeko Grand Slameko Maisuen IX. Finala Mundu mailan prestigio handienetariko txapelketa da, eta bertan kirol horretako munduko elitea lehiatzen ari da. Magnus Carlsen, munduko txapelduna, dago txapelketaren buruan. Faborito nagusiak munduko eliteari aurre egin beharko dio taula gainean, hots, bost maisu hauei: Sergei Karjakin Errusiarrari, Wesley So (iazko irabazlea) eta Hikaru Nakamura Estatubatuarrai, Anish Giri Holandarrari eta izar berria, 16 urteko Yi Wei txinatarrari. Gaurko emaitzak ondorengoak izan dira:

1
GM Wei, Yi (4) 2696
10
GM Giri, Anish (5) 2785
2
GM Nakamura, H. (7) 2787
½½
GM Carlsen, M. (10) 2855
3
GM So, Wesley (4) 2770
½½
GM Karjakin, S. (4) 2773

Horrela, 6. txanda jokatu eta gero sailkapena ondorengoa da:

1
Carlsen, Magnus
11/18 2855
2
Nakamura, Hikaru
8/18 2787
3
Wei, Yi
7/18 2696
4
Giri, Anish
5/18 2785
5
Karjakin, Sergey
5/18 2773
6
So, Wesley
5/18 2770
IMG-20160719-WA0011
Taldekide gazteak GM Wesley So 2015eko garailearekin

 

 

 

 

Espainiako SUB-14 Txapelketan Lance Henderson garaile. Gure taldekide bi dituen Euskal espedizioak lan txukuna egin du

(leer en castellano)

cartel_salobrena

Atzo amaitu zen Salobreñan 14 urte beherakoen Espainiako txapelketa eta bertan Andaluziako jokalaria den Lance Henderson de La Fuentek garaipena lortu du,9 partidetan 7,5 puntu egin ondoren. Puntu berdinak lortu dituzte bigarrena izan den Marcos  Lianes García Madrildarrak eta hirugarren izan den  Salvador Guerra Rivera Andaluziarrak.

Lance Henderson 2016ko Espainiako SUB-14 Txapeldun
Lance Henderson (Andaluzia) 2016ko Espainiako SUB-14 Txapeldun

Gure taldeko bi ordezkariek gogor aritu dira lehian, baina emaita ezberdinak izan dituzte. Ander Tafallek 5 puntu lortu ziuten eta 72. postutik abiatuta 51. postuan amaitu du txapelketa, 54,80 ELO puntu igotzea lortuz. Patxi Moreno txapelketako 14. jokalaria zen eta 6 puntu egin arren, 23. postuan amaitu du txapelketa.

IMG-20160714-WA0016
Ander eta Patxi 6. txandaren hasieran

Kirol emaitzak alde batera utzita, Euskadiko delegazioaren kideen artean giro aparta dagoela ezin uka eta txapelketan parte hartu duten taldeen artekoa ere polita izan da. Euskadiko jokalariek xakeaz gain Salobreñan beste gauza askorekin ondo pasa dute.

IMG-20160714-WA0013
Hondartzan

Jarraian txapalketako lehen 10 jokalarien emaitzak eta Euskadiko ordezkariena:

Pos. Rk. Izena Fed. Ptk. APRO BucT FIDE FEDA
1 1 Henderson de La Fuente, Lance AND 7,5 1998.2 56.0 2258 2208
2 3 Lianes Garcia, Marcos MAD 7,5 1981.4 57.0 2221 2228
3 5 Guerra Rivera, Salvador AND 7,5 1930.9 56.0 2185 2184
4 2 Quispe Arteaga, Gabriel MAD 7,5 1815.9 47.5 2238 2283
5 4 Gines Esteo, Pedro Antonio ARA 7,0 1919.0 52.5 2210 2202
6 9 Garcia Gimenez, Santiago VAL 6,5 1914.0 53.0 2044 2017
7 7 Sama Salinas, Hector CAT 6,5 1902.7 53.5 2096 2094
8 15 Baquedano Coarasa, Pablo ARA 6,5 1865.1 50.5 1949 1970
9 39 Martin Rodriguez, Pablo CAN 6,5 1840.2 52.0 1794 1750
10 31 Buitron Ramil, David GAL 6,5 1840.1 51.5 1835 1807
14 23 Estefano Rilova, Fernando VAS 6,5 1728.4 45.0 1900 1899
23 14 Moreno Estebanez, Patxi VAS 6,0 1723.8 44.5 1964 1927
51 72 Tafall Villanueva, Ander VAS 5,0 1649.5 39.0 1584 1578
68 33 Toledo Sanz, Imanol VAS 4,5 1811.4 50.0 1826 1830
73 59 Svyatoslav, Vorobyev VAS 4,5 1647.4 40.5 1671 1676
91 88 De las Heras Figueroa, Rodrigo VAS 4,0 1549.0 38.5 1487 1490
105 124 Garcia Bolanos, Irene VAS 4,0 1298.3 30.5 1223 1231

152 jokalari arte.

Jarraiak Euskal espedizioak egindako argazki sorta:

Antolatzailearen webgunera lotura (FEDA): hemen

Emaitza eta sailkapenetara lotura (info64.org): hemen

chess24live     laliga     federaciones

2016 Benasqueko Txapelketan Krishnan Sasikiran GM Indiarra Txapendun. Ibai Doronsorok txapelketa txukuna egin du. Euskal lizentziadun jokalari espedizio zabala bertan izan da

(leer en castellano)

13692496_1054048571346841_202172766290820336_nGaur larunbata, uztailaren 16, goizeko txandaren ondoren, Benaqueko XXXVI Nazioarteko Xake  Opena bukatu da. Bertan garaile Indiako Krishnan SASIKIRAN   GMa izan da, 10 partidetan 9 puntu lortu eta gero.

13680510_1054048424680189_2398921404915407014_n

Hamar lehenengoen sailkapena eta Euskadiko Federazioko lizentziarekin jokatu dutenena:

Rk. H.R  Tit. Izena FED FIDE FED. Ptk.  Des 1  Des 2
1 3 GM SASIKIRAN Krishnan IND 2639 9,0 2485 2434
2 14 GM BARYSHPOLETS Andrey UKR 2551 8,5 2481 2429
3 4 GM KUZUBOV Yuriy UKR 2635 8,0 2472 2422
4 5 GM ITURRIZAGA BONELLI Eduardo VEN 2624 8,0 2435 2407
5 26 GM MOVSZISZIAN Karen ARM 2485 CAT 8,0 2354 2311
6 24 IM VERA SIGUENAS Deivy PER 2492 8,0 2306 2269
7 47 FM SANTOS RUIZ Miguel ESP 2410 AND 7,5 2452 2393
8 9 GM VOCATURO Daniele ITA 2582 CAT 7,5 2416 2370
9 29 IM CASTELLANOS RODRIGUEZ Renier ESP 2481 VAL 7,5 2415 2366
10 6 GM CORDOVA Emilio PER 2620 7,5 2402 2359
104 53 GM GOMEZ ESTEBAN Juan Mario ESP 2387 EUS 6,0 2092 2058
115 177 ALFARO GARCIA DEL CERRO Juan ESP 2024 EUS 6,0 2039 1972
137 165 LAGOS LEJARRAGA Jon ESP 2053 EUS 5,5 2069 2039
141 152 LAKUNZA OYARBIDE Juan Carlos ESP 2083 EUS 5,5 2042 2009
149 169 SAEZ GABIKAGOGEASKOA Oscar ESP 2042 EUS 5,5 1966 1915
180 135 MARTIN IRIBAR Ander ESP 2108 EUS 5,0 2031 1994
195 230 SANCHEZ RUESGA Carlos ESP 1923 EUS 5,0 1969 1935
220 214 ABALIA PATIÑO Aritz ESP 1960 EUS 4,5 2045 2001
235 254 BERDOTE ALONSO Carlos ESP 1851 EUS 4,5 1944 1900
241 333 DORRONSORO LARBIDE Ibai ESP 1669 EUS 4,5 1917 1704
247 262 LOMAS ROMERO Benat ESP 1834 EUS 4,5 1877 1808
288 355 GARMENDIA DIAZ Xabier ESP 1596 EUS 4,0 1862 1847
305 338 ESPIN LABORDE Jesus Maria ESP 1661 EUS 4,0 1762 1586
326 302 FERNANDEZ ETXABURU Joxe Agust ESP 1777 EUS 3,5 1819 1775
335 321 SAENZ ZABALA Juan Ignacio ESP 1709 EUS 3,5 1673 1627
367 387 DIAZ HERRERO Ane Miren ESP 1358 EUS 3,0 1630 1426
393 399 ARTETXE CAMPO Patricia ESP 1231 EUS 2,0 1657 1635
Ibai Dorronsoro, Carlos Sánchez, Aritz Abalia eta Jon Lagos
Ibai Dorronsoro, Carlos Sánchez, Aritz Abalia eta Jon Lagos

Arestian esan bezala Ibai Dorronsoro bertan, izan dugu lehian eta lan txukuna egin du. Ibai hasierako zerrendako 333.a bazen ere, lortutako 4,5 puntuei esker, amaierako sailkapenean 241. postua lortu du eta 33,2 puntu Elo hobeto ditu. Emaitzak emaitza, kontent agertu da txapelketa honetan izan duen lehen parte hartzearekinm txapelketarekin eta inguruko beste guztiarekin, gastronomia, parajeak, e.a.

Chess-Results-era lotura, txapelketako amaiera sailkapena, parekatzeak eta bestelako informazioarekin: hemen

Info64-era lotura, txapelketako amaiera sailkapena, parekatzeak eta bestelako informazioarekin: hemen

VI. Hondarribiko Gaztelua Txapelketako izen ematea egun gutxi barru irekiko dugu

(leer en castellano)

Hondarribiko Paradorea (Argazkia: Paradoreko Webgunea)

Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak datorren Hondarribiko Jai Nagusietako ekintzen barruan burutuko dugun “Hondarribiko Gaztelua” VI. Xake Aktibo Txapelketaren antolaketa lanetan hasi da.

Txapelketa datorren Irailaren 4an, igandea, goizez, Hondarribiko Carlos V Paradorean burutuko da eta espazioarengatik 50 jokalarietara mugatuko da. V. Hondarribiko Gaztelua Xake Aktibo Txapelketako izen ematea gutxi barru irekiko dugu. eta berritasunen bat egongo dela aurreratzen dizuegu.

Aurreko edizioetako postetara eta argazkietara loturak:

Guztioi gogoratzen dizuegu txapelketa gure babesle-laguntzaileei esker burutuko dela:

bacalao Donosti

Bacalaos Donosti (Oiartzun)

pie soroxarta.jpg

Soroxarta servicios graficos

 

 

Mila esker!