Gaur arratsaldean, eguraldi politarekin Kasino Zaharreko lorategian burutu da, gure klubak Hondarribiko udalaren, Gipuzkoako Xake Federazioaren eta Eroski Center Hondarribiaren laguntzaz antolatutako 3. HONDARRIBIKO JAI NAGUSIETAKO SUB-16 XAKE JAIALDIA. Carlos Pascualen zuzendaritzapean, Asier Cuesta, Patxi Moreno, Andoni Orube, Goio Uriarte taldekideen laguntzarekin eta Oskar Diez Irungo Landetxako xakeko irakaslearekin. Bertan 16 urte baino gazteagoak diren 43 gaztetxo izan ditugu. Eta hauen 12 aita edota laguntzaileak. Txapelketa 6 txandetako Suitzar sistemako, 10 minutu finish partida azkarretara jokatu da. Parte hartzaileak (Hondarribia eta Irungo haurrez gain, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako herri ezberdinetatik etorritakoak) oso gustura ibili dira: Txapelketaren erdian parte hartzaile guztiek meriendari goxoa izan dute. Jarraian txapelketako azken hiru txandak burutu ondoren, Juan LUis Kalixa Silanes Hondarribiko Udaletxeko Kulturaeta Kirol zinegotziak, Goio Uriartek (Klubeko presidentea), Carlos Pascualek (txapelketako zuzendaria, arbitro nagusi eta Marlakxako monitore), Patxi Morenok egungo Euskadiko sub16 txapelduna eta azkeneko Espainiako partida azkarretako laugarrenak eta Óscar Díezek (Landetxako monitore) banatutako sariak jaso dituzte xake arratsalde ederrari amaiera emanez.
Gaur arratsaldea, abuztuak 31, arratsaldean Tafall anaiak: Ander, Iker eta Gorka, Burgoseko Salas de los Infantes herrira joan dira bertan XVI Torneo de Ajedrez de Sala de los Infantes jokatzera. Burgoseko 3º Zirkuitokoa den txapelketa hau, 11 minutu finisheko erritmoko 7 txandetako sitzarra da. Txapelketan garaipena Daniel Ausinek lortu du. Tafaldarrak oso txukun aritu dira, Ikerrek eta Gorkak 7 partidetan 3 puntu lortu dituzte eta Anderrek, egin dituen 4,5 puntuei esker, txapelketako 13. posuta eta bigarren sub18 onenaren saria lortu du.
Aurreko bi urteetako ekitaldiek izandako arrakastaren ondoren, aurten ere, Klubak gure herriko Jai Nagusietan burutzen den “Hondarribiko Gaztelua” xake aktibo txapelketa gogorraren osagarri izango litzatekeen, 16 urte baino gazteagoak diren haurrentzako eta hauen senideentzako (ama, aita, aitona, amona, osaba-iseba, e.a.) 10 minuto finish partida azkarretako Xake Jaialdia antolatzea proposatu dio berriro ere Udalari. FIDE Elorik ez duten jokalariak hobestuko duena:
III. HONDARRIBIKO JAI NAGUSIETAKO (SUB-16+GURASO) XAKE JAIALDIA
JOKO SISTEMA: 6 txandetako Suitzarra, 10’ finisheko partidetara.
DATA: 2018ko Abuztuaren 31n, ostirala.
TOKIA: Kasino Zaharreko Lorategia, Damarri Kalea, 1 Hondarribia. (Udalak lekua baieztatzen digun zain gaude. Jaietako egitarauaren baitan, toki aldaketa gerta daiteke).
ORDUTEGIA:
16:15ean. Izen-emate baieztatzea
16:30ean. Txapelketaren hasiera
17:50ean. Merienda
Lehiaketa “Memoria-jokoa”
19:30ean. Sari banaketa
MAILA: SUB- 16.
Parte hartzaileak izenemate egunean jokalari bakoitzak Marlaxkako Eloaren baitako lau mailetan banatuko ditugu: lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena. FIDE edo FEDA elodunak lehenengo mailan jarriko ditugu. Marlaxkaxko Elorik ez duten jokalariei 0 jarriko zaie.
HELDUAK: Aldi berean gurasoei/laguntzaileei zuzendutako Txapelketa (gehienez 20 jokalari).
Antolatzaileek bertaratutako jokalarien kopuruaren baitan mailak aldatzeko eskubidea izango dute.
Txapelketan parte hartze Plazak 80 jokalarietara mugatuta daude eta izen emate zehatzaren arabera egingo da.
Ezberdintze sistema ondorengoa izango da:
Buchholz Totala
Batazbesteko Buchholz-a
Sonneborn-Berger
Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.
Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, etab…) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.
Gaur arratsaldean, abuztuak 25, Tafall anaia txikiak: Iker eta Gorka, Burgoseko Briviesca herrira joan dira bertan XX Torneo Infantil de Verano Ciudad de Briviesca jokatzera. Burgoseko 3º Zirkuitokoa den txapelketa. Tafaldarrak oso txukun aritu dira, Gorkak 7 partidetan 6,5 puntu egin ditu eta txapeketan garaipena lortu, Ikerrek puntu erdi gutxiago eginda txapelketako bigarrena izan da. Jarraian sailkapeneko lehenengo hamar jokalariak:
Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak Hondarribiko Jai Nagusien barnean, datorren irailaren 2an, goizez, Hondarribiko Carlos V Paradorean “Hondarribiko Gaztelua” VIII. Xake Aktibo Txapelketa antolatuko du.
Izen emate ireki eta egun gutxitara, lekuko edukierak uzten dituen 50 jokalarien zerrenda osatu dugu, eta jasotako beste eskaererekin, ordezkoen zerrenda osatzen ari gara.
Guztioi mila esker, irailaren 2an elkar ikusiko dugu!
Txapelketako sariak Donostiako Udaleko Areto Nagusian
Gaur, abuztuak 18, larunbata, goiz eta arratsaldez, Donostiako Udaletxeko Areto Nagusian, Gipuzkoako Xake Aktibo txapelketa burutu da eta bertan taldeko espedizio zabal izan dugu: Patxi Moreno, Asier Cuesta, Ricardo Campos, Silvestre Moreiro, Jokin Etxaniz eta Ibon Muñoz. Goio Uriarte ere joatekoa zen, baina, koliko nefritikoa jota ezin izan du parte hartu.
Ibon, Asier, Silvestre, Patxi, Jokin eta Ricardo
Txapelketa 15 minutut ´5 segundu jokaldiko erritmoko 7 txandetako suitzarra izan da. Garaipena Gros XTko Donostiako MI Iñigo Argandoñak lortu du 7 partidetan 6,5 puntu egin eta gero. Bigarren Gros XTko IM Santi González de la Torre bilbotarra izan da, egindako 6 puntuei esker. Hirugarren, Batall taldeko Juan Ignacio “Pibe” Alonso hondarribiarra izan da 7 pardidetan 5,5 puntu lortu ondoren. Gure jokalariek oso lan txukuna burutu dute. Horrela, Patxi Morenok egindako 5,5 puntoi esker, Pibe (3) eta Guijarrorekin (4) puntuetara berdinduta amaitu du txapelketa eta ELOa 15,6 puntutan hobetu du. Ricardo Camposek 40. postua lortu du, 3,5 puntu eginda eta 28,8 hobekuntza lortu du. 46. postua Asier Cuestak lortu du, 3 puntuei esker. ELO 26,2 puntu hobetu ditu. Jokin Etxaniz puntu berdinak egin ditu, 3 eta horiei esker, 54. postua lortzeaz gain + 33,2 puntu ELO, lortu ditu. Silvestre Moreiro beterano erregaitzak 3 puntu lortu ditu eta merituzko 61. postuan amaitu du txapelketa. Azkenik,elorik ez duen Ibon Muñozek, 2 puntu egin ditu, 74. postua lortuz eta 1116 performancea eginez. Guztioi Zorionak!!!!
Jarraian txapelketako lehenengo 10 sailkatuen eta gure taldekideen emaitzak:
Iñigo Argandoña 2018 Gipuzkoako Xake Azkarreko Txapelduna
Ander Tafallek, Openean parte hartu du. Bertan garaile, GM Alfonso Romero Holmes izan da 6 puntu egin ondoren. Anderrek lan txukuna egin du eta egindako 4 puntuei esker txapelketan 18. postua lortu du.
Zirkuitu Infantilean gaur Gorka Tafallek 5 puntu egin gero sailkapen nagusiko 6. postua lortu du eta sub8a irabazi du. Iker Tafallek 7 puntu egin eta gero, txapelketa Infantileko hirugarren postua lortu du eta sub10eko lehenengoa.
Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak Hondarribiko Jai Nagusien barnean, datorren irailaren 2an, goizez, Hondarribiko Carlos V Paradorean “Hondarribiko Gaztelua” VIII. Xake Aktibo Txapelketa antolatuko du.
OHAR GARRANTZITSUA: Joko aretoak 50 jokalarira mugatzen du partaidetza. Partaidetzaren zerrenda izen-ematearen ordena zehazki jarraituz beteko da.
Izena emateko oinarriak irakurri eta gero bakoitzaren datuekin posta elektroniko bat bidali beharko da ondorengo helbidera
1. Modalitatea: Bakarkako txapelketa, 6 txandako Sistema Suitzarrean.
2. Data: Txapelketa 2018ko irailaren 2an, igandean, jokatuko da.
3. Jokalekua: Txapelketa Hondarribiko Carlos V paradorean dagoen Tapizen aretoan jokatuko da. Paradorea Hondarribiko hirigune historikoan dagoen Arma plazan dago kokatua.
4. Ordutegia: Izenemate kuotaren ordainketa: 9:30ean Paradoreko kafetegian
Partiden ordutegia ondorengoa izango da:
1go Txanda : 10:00etan
2. Txanda : 10:45ean
3. Txanda : 11:30ean
4. Txanda : 12:15ean
5. Txanda : 13:etan
6. Txanda: 13:45ean
14:30ean sari-banaketa egingo da sarituak bertaratzea derrigorrezkoa izanik. Ondoren Kasino zaharrean parte hartzaile guztientzat “lunch” bat eskainiko da.
5. Joko erritmoa: Jokalari bakoitzak 15’ izango ditu partidako eta jokaldi bakoitzean 3’’ gehituko zaizkio.
6. Izen-ematea:
Orokorra: 15€ parte hartzaile bakoitzeko.
16 urte azpikoentzat eta 60 urte baino gehiago dutenentzat: 10€.
Adinaren kalkulua egiteko hartuko den data: 2018-01-01
Izena emateko klubera posta elektroniko bat bidali beharko da datuekin:
OHAR GARRANTZITSUA: Joko aretoak 50 jokalarira mugatzen du partaidetza. Partaidetzaren zerrenda izen-ematearen ordena zehazki jarraituz beteko da.
7. Sariak:
1go sailkatua: 150€ eta garaikurra
2.en sailkatua: 75€ eta garaikurra
3.en sailkatua: 50€ eta garaikurra
Sari bereziak:
a) 1700 ELO edo gutxiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
b) 16 urte edo gutxiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
c) Lehenengo emakumezko sailkatua: Garaikurra
d) 60 urte edo gehiago duen 1go sailkatua: Garaikurra
Sariak banaezinak dira. Jokalari batek ez du sari bat baino gehiago jasoko
8. Epailea: Epaile lanak Enrique Oiarzabal Iturriozek (FIDE Nazioarteko Epailea) egingo ditu, Javier Oyarzabal Alzugarayren eta Juanjo Guerrero Salvadorren laguntzarekin.
9. Jokalari batek txanda batera arrazoirik eman gabe kale egingo balu, txapelketatik kanporatua izango litzateke.
10. Ezberdintze sistema: txapelketa bukatzerakoan honako aukeretatik zozketatuko da:
Bucholz ertaina
Bucholz totala
Performancea
11. Ezberdintze sistema sailkapen orokorrerako nahiz sariak lortzeko baliagarri izango da. Sariak berdindutako jokalarien artean ez dira banatuko.
12. Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.
13. Norberaren irudirako eskubidea: Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, partidak, etab.) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.
15. Laguntzaileak: o Hondarribiko Udala o Hondarribiko Carlos V Paradorea o Gipuzkoako Xake Federazioa o Bacalaos Donosti o Txantxangorri Taberna o Hiruzta txakolindegia o Soroxarta servicios gráficos o Eroski Center Hondarribia o Senosiain Carniceria Charcutería
Gaurko egunez Tafall familia Goio Uirarte lagun izan dutela 3er circuito Burgales-eko bi txapelketetan parte hartu dute. Goizez Olmillos de Sasamónera hurbildu dira bertako 3er Torneo Olmillos de Sasamón txapelketan parte hartzera, 7 txandetako suitzarra, 9 minutu + jokaldiko 2 segunduko erritmokoa. Bertan adiskidetasun bazkarian parte hartu eta gero, 10 kmtara dagoen Isarrera joan dira X Torneo de Isar txapelketan parte hartzera. Beste txapelketa hau 7 txandetako suitzarra izan da, baina erritmoa 5 minutu + jokaldiko 5 segundukoa izan da. Eguna oso animatua izan da eta gure taldeideen emaitzak oso txukunak.
Burgoseko Xake Delegazioari antolatu duten xake egun eder eta adiskidetasunez betatakoa antolatzeagatik Zorionak !!
“3er Torneo Olmillos de Sasamón”eko Sailkapena: hemen
Sari banaketa ondoren, jokatzeko erabilitako Olmilloseko Udaletxeko Areto Nagusia jantoki animatu bilakatu da. Bapo jan ondoren, isarrera hurbildu aurretik Olmillos de Sasamongo aztelua bisitatu dugu, egun Jatetxea eta hotela dena.
Muñoz Ferreira familia Toledoko lurretan udako oporretan dabiltza. gaurkoan XXI TORNEO DE AJEDREZ FERIA DE QUINTANAR DE LA ORDEN 2018 txapelketan parte hartzera animatu dira eta baita oso ondo egin. Hirurek oso ondo pasa dute eta Ibon txikiren lana azpimarratu beharrekoa da, sub10ean 4. postua lortu baitu, bigarren sailkatuaren puntu berdinak lorutz. Zorionak hiruei. Jarraian, txapelketako lehehengo 10 sailkatuak eta gure taldekiak: