Gipuzkoako Banakako Partida Azkarren Txapelketa 2019 Donostian, Marlaxkako ordezkaritzarekin. Juan Luis Alfaro txapeldun, Jose Luis Muñoz bigarren eta Asier Lakunza hirugarren

(leer en castellano)

Gaur, 2019ko irailaren 28ekainaren 16an, arratsaldez, Donostiako Gros Xake taldearen egoitzan, Gipuzkoako partida azkarren banakako  txapelketa jokatu da. Eta bertan Marlaxkako lizentziadun ordezkartiza zabala izan dugu bertan.  César Montolíok zuzendu du txapelketa eta Lukas Iruretagoiena arbitro nagusia izan da.  Txapelketako azken sailkapena ondorengoa izan da:

2019 Gipuzkoako Partida Azkarretako Banakako podiuma: Asier Lakunza (3), Juan Luis Alfaro (1) eta Jose Luis Muñoz (2).  (Argazkia: Pepelu Muñoz – Mila esker!)
Rk. H.Z. Izena Elo Ptk. D1 D2 D3
1 3 Alfaro Garcia Del Cerro Juan L 2134 9,5 74,5 62,5 69
2 2 Muñoz Avila Jose Luis 2153 9 74,5 60 69,5
3 1 Lakuntza Plazaola Asier 2201 8 73 47 68
4 5 Moreno Estebanez Patxi 2083 7,5 74,5 47,75 69,5
5 8 Lertxundi Azpiazu Jon 1906 7,5 72 43,25 68,5
6 6 Izagirre Alsua Aritz 1934 6,5 74 40,75 69,5
7 22 Cretu Cesar Cristian 1592 6,5 69 37 66,5
8 4 Ros Eskisabel Jose Ramon 2098 6 76,5 36 71,5
9 9 Diez Viera Oscar 1886 6 73 33,5 68
10 10 Tafall Villanueva Ander 1882 6 69 30,5 64,5
11 19 Cuesta Senosiain Asier 1633 6 68 29 65
12 7 Izquierdo Arruferia Joseba 1926 6 61,5 33,25 56,5
13 23 Alvarez Etxarri Aimar 1587 6 58 29 55,5
14 13 Minondo Torres Alvaro 1788 6 58 28 54,5
15 21 Vesga Izeta Markel 1602 6 58 27,25 54,5
16 20 Uzcanga Anzola Javier 1611 5,5 57 25,25 53,5
17 12 Arrondo Carbonell Pablo 1849 5,5 56,5 22,75 54
18 17 Benaito Villagarcia Mikel 1662 5 65,5 25,25 62
19 18 Zubia Aramburu Mikel 1643 5 63,5 26 59
20 14 Cantabrana Garoña Alejandro 1757 5 63,5 24 60
21 11 Fuente San Sebastian Ernesto 1875 5 61 23,5 57
22 26 Vesga Gomez Alberto 1553 5 52,5 18,5 50
23 27 Etxaniz Mendieta Jokin 1334 5 51 19 48,5
24 25 Rodriguez Gonzalez Juan 1562 5 50,5 18 48
25 16 Mendibil Santamaria Iker 1673 5 48,5 16,5 46
26 15 Goñi Garmendia Aitor 1708 4,5 51 17,25 48,5
27 24 Alberdi Jauregi Eneko 1566 4 54,5 16,25 52
28 29 Alonso Odriozola Aner 0 4 50 15,5 47,5
29 30 Herrera Hernandez Hodei 0 4 47,5 13 45
30 31 Irigaray Ferreira Ion 0 3 46,5 9,5 44
31 32 Muñoz Ferreira Ibon 0 3 44,5 8,5 42
32 28 Muñoz Moares Ibon 1330 0 34 0 33
  • ChessResults-era lotura: hemen
  • GXF-FGAko webgunera lotura: hemen

Argazki gehiago (Mila esker Jose Luis Apellaniz!):

Advertisements

2020ko ligari buruzko Zuzendaritza Batzordearen gutuna

(leer en castelllano)

Kaixo

Dagoenik 2020ko baimenak eta 2020ko ligarako taldeak izapidetzeko epea ez dugun arren, Azaroak 10ean izango delakoan, Altak eta  Bajak emateaz gain, taldeen indar ordena ere antolatzen joan behar dugu.

Horretarako, urriaren 15 baino lehen, adierazi beharko diguzu zein mailatan jokatu nahi duzun, eta gutxi gorabehera zenbat partida jokatu nahi dituzun. Datu horiekin taldeak modu orekatuan osatuko ditugu, eta saiatuko gara bakoitzak nahi duen partida kopurua egin dezan, ahal den neurrian. Era berean zuen datuak bidaltzea eskatzen dizuegu gure datu basea eguneratu ahal izateko.

Aurten ere, federazioko baimena geuk finantzatuko dugu, eta ondorioz txapelketa ofizialetan parte hartzeko eta taldeetako ligan jokatu nahi dugun guztiok kopuru hauek ordainduko dizkiogu klubari:

  • Helduok 40 euro urtean.
  • Ikasleek eta 18 urtetik beherakoek 20 euro urtean.
  • Jubilatuek eta langabetuek egokia ikusten dutena.

Jokatu gabe bazkide izan nahi duenak klubarekin harremanetan jarri.

Gogoan izan klubera bertara etortzea eta bertako materiala erabiltzea (liburuak, etab.) dohainik dela.

Ahal dugun ondoen antolatzeko, beharrezkoa da urriaren 15a baino lehenago erantzun diezaguzun klubeko posta elektronikora xakehondarribiamarlaxka@gmail.com
  • IZEN ABIZENAK:           
  • NAN :
  • JAIOTZE DATA:
  • TELEFONO ZENBAKIA:
  • E-MAIL-a:
  • HELBIDEA:

2020ko LIGARI BURUZKO INKESTA (Urtarrila-Martxoa)

  • Zein mailatan jokatu nahi zenuke?
  • Gorengoen maila:__
  • Lehenengo maila:__
  • Bigaren maila:__
  • Hirugarren maila:__

Kontuan izanik liga larunbatero jokatzen dela, arratsaldez, urtarrilean, otsailean eta martxoan, nire asmoa zera da:                        

  • Partida guztiak jokatzea:______________                                           
  • Partida guztiak jokatzea, baina libre uztea 1, 2 edo 3 larunbat:________________________________        
  • Partiden erdia jokatzea:________________                                 
  • 1, 2 edo 3 larunbatetan jokatzea:______                                           
  • Ez dut ligan parte hartu nahi:___________                                    
  • BESTERIK (adierazi):_____________________               

Eskerrik asko!         

Xake eskolako 2019-2020 XAKE IKASTurte BERRIA IRAILAREN 24AN HASIKO DA. Anima Zaitez!

(leer en castellano)

Hondarribia Marlaxka Xake Klubak 14 urte bitarteko umeentzako gure Xake Eskolako ikasturte berriari haisera emango dio (bestelako adinetarako klubarekin hitz egin).
XAKE IKASTAROA 2019-2020
Iraupena: 2019ko irailaren 24tik 2020ko ekainaren 17ra.
Ordutegia:
  • Hastapena 1 + Hastapena 2: asteartetan, 17:00etatik 19:30era. Ez da derrigorrezkoa ordutegi osoa betetzea.
  • Tarteko maila 1 + Tarteko maila 2: asteazkenetan, 17:00etatik 19:30era. Ez da derrigorrezkoa ordutegi osoa betetzea.
Prezioa: 20 € hilabetekoarengatik (interesdunek, lehenengo hiruhilabeteko  klaseetara doan joan ahal izango dute, Iraila-Abendua).
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei (Bidasoko haur guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
Lekua: Kasino Zaharreko ganbara (Damarri 1, Hondarribia).
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa eta GXF-FGAeko goi-mailako monitorea).

Bertan jarri behar da:

  • Ikaslearen izen abizenak.
  • Taldea eta ordutegia.
  • Gurasoetako baten edo tutore legalaren izen abizenak.
  • Kontakturako posta eta telefono zenbakia.

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

Xakeak dituen onurak umeei begira:

Xakeak umeen adimen eta emozioak garatzen laguntzen du, sendotu egiten baititu ondokoak:

  • Arreta, kontzentrazioa eta memoria.
  • Aztertu, laburtu eta antolatzeko ahalmena.
  • Presiopean arazoak konpondu eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Arrazoibide logiko-matematikoa.
  • Emozioen kontrola, eta arrakasta nahiz frustrazioa sentimenduak barneratzea.
  • Ustekabeko egoera anitzetara egokitzeko gaitasuna.
  • Nahiak lortzeko eta autoestimua eta konfiantza handitzeko ahalegina.
  • Ekiteko gaitasuna eta talde lanerako ahalmena.

4. Hondarribiko Jaietako Sub-16 + Absolutua Xake Jaialdia giro apartan ospatu da gaur eguraldia lagun izan dugula

(leer en castellano)

Gaur arratsaldean, eguraldi politarekin Gipuzkoa Plazako lorategian burutu da, gure klubak Hondarribiko udalaren, Gipuzkoako Xake Federazioaren eta Eroski Center Hondarribiaren laguntzaz antolatutako 4. HONDARRIBIKO JAI NAGUSIETAKO SUB-16 + ABOLUTOA XAKE JAIALDIA. Alvaro  Minondo gure presidentearen zuzendaritzapean, Enrike Oiarzabal Nazioarteko Arbitroararekin, Javier Oyarzabal arbitro laguntzailearekin eta Goio Uriarte taldekidearen laguntzarekin. Bertan 16 urte baino gazteagoak diren 45 gaztetxo izan ditugu. hiru mailatan banatuta, (Hondarribia eta Irungo haurrez gain, Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako herri ezberdinetatik etorritakoak). Absoltuan  22 jokalari izan ditugu. Txapelketa 6 txandetako Suitzar sistemako, 10 minutu finish partida azkarretara jokatu da. Parte hartzaileak oso gustura ibili dira: Txapelketaren erdian parte hartzaile guztiek Eroski Center Hondarribiaren eskutik merienda goxoa izan dute. Jarraian txapelketako azken bi txandak burutu ondoren,  Agurtzane Pérez, Gipuzkoako Xake Federazioko idazkariak; Nera Unanue, Eroski Center Hondarribiako Freskoetako arduradunak, Daniel Garmendia, Hondarribia Marlaxka Xake Klubeko idazkariak, Goio Uriarte (gure Xake Eskolako arduradunak) eta gure jokalari gazteak: Jon Irigaray, Hodei Herrera eta Hodei Guerrero, sariak banatu dituzte. Arratsalde ederrari amaiera emanez.

BERTARATUTAKO GUTIOI MILA ESKER!

Jarraian taldekideek egindako argazkiak:

JAIALDIKO SAILKAPENAK:
Lehenengo mailakoa

Rk. H.Z. Izena ELO Kluba Ptk. D1
1 1 KHOROSHYKH Yaroslav 1000 Vitoria-Gasteiz. Martintxo X.T 5,5 1448
2 15 DOMINGUEZ EXPOSITO Ibón 1000 Vitoria-Gasteiz. Martintxo X.T 5,5 1160
3 3 BARCALA ARCAUZ Ayala 1266 Vitoria-Gasteiz. Martintxo X.T. 3,5 1168
4 8 SARASKETA IRASTORTZA Oier 1121 Zumaia. Kbi Zumaiako X.K. 3,5 1161
5 10 VIANA AZNAR Kaiet 1102 Burlada. Mikel Gurea X.K. 3,5 1160
6 5 BOCOS DELGADO Jon 1166 Vitoria-Gasteiz. Martintxo X.T 3,5 1083
7 7 GUINEA FERNANDEZ Damian 1124 Vitoria-Gasteiz. Martintxo X.T. 3 1177
8 14 DOMINGUEZ LOPEZ Markel 1051 Errenteria. Beraun Bera C.A. 3 1121
9 9 LANBARRI POZUELO Aingeru 1103 Santurtzi. Santurtzi X.T. 3 1042
10 6 APELLANIZ PEREZ Miriam 1124 Donostia. Gros X.T. 3 1021
11 11 ZELAIA GONZALEZ Unai 1073 Santurtzi. Santurtzi X.T. 2,5 1095
12 2 CASADO URIARTE Iker 1000 Zarautz. C.Iriondo-Zarautz X.E 2,5 1017
13 4 ARENZANA GARCIA DE MADINABEITIA Oier 1172 Vitoria-Gasteiz. Martintxo X.T. 2 953
14 12 ARRETXE AMIANO Aimar 1067 Irun. Toki Alai Ikastetxea 2 847
15 13 GUERRERO ESCUDERO Hodei 1055 Hondarribia. Marlaxka X.K. 2 835
Bigarren mailakoa

Rk. H.Z. Izena ELO Kluba Ptk. D1
1 11 MURIAS APARICIO Xian Ting 1000 Santurtzi. Santurtzi X.T. 5,5 1075
2 2 GALLEGO BEREZIARTUA Xabier 1031 Arrasate. Arlutz-Arrasate 5 1060
3 4 DIEGUEZ MOCOROA Victor 1020 Burlada. Mikel Gurea X.K. 4 1030
4 7 ESCUDERO SOLABARRIA Eneko 1000 Santurtzi. Santurtzi X.T. 4 1030
5 9 JORRIN HERRERO Iraide 1000 Santurtzi. Santurtzi X.T. 4 1030
6 13 SAN JOSE BITOUN Tepea 1000 Pasai-Donibane. Pasaia-Lezo L. 3,5 1015
7 12 PRIETO MARTINS Olatz 1000 3 1000
8 8 GALLEGO MEJIA Javier 1000 Santurtzi. Santurtzi X.T. 3 1000
9 3 LAPORTE ALZOLA Danel 1022 Hondarribia. Talaia Eskola 3 928
10 15 AUSIN RUBIO Julen 819 Hendaia. Saint Vicent G.S. 3 928
11 1 AUSIN RUBIO Beñat 1042 Hendaia. Saint Vicent G.S. 2 875
12 5 APALATEGI GARMENDIA Telmo 1000 Donostia. Axular Lizeoa 2 760
13 6 DE LA PAZ SIMAL Jaime 1000 Donostia. St. Patrick’s Eng.S. 1 727
14 14 VELAZQUEZ FLORES Manex 1000 Hondarribia. H-Marlaxka X.E. 1 200
15 10 LANBARRI POZUELO Olatz 1000 Santurtzi. Santurtzi X.T. 0 0
Hirugarren mailakoa

Rk. H.Z. Izena ELO Kluba Ptk. D1
1 7 GALLEGO BEREZIARTUA Aitor 977 Arrasate. Arlutz-Arrasate 6 1090
2 10 BRUÑA SANCHEZ Xabat 952 Irun. Toki Alai Ikastetxea 5 1060
3 12 LAPORTE ALZOLA Goretti 910 Hondarribia. Talaia Eskola 4 1030
4 9 IBARBURU GOMES Iker 963 Irun. Txingudi Ikastola 4 1030
5 1 DOMINGUEZ EXPOSITO Sara 1000 Vitoria-Gasteiz. Martintxo X.T 4 1015
6 11 PEREZ ORTIZ Markel 951 Hendaia. Saint Vicent G.S. 3 1000
7 6 QUIÑONES GONZÁLEZ Ander 978 Hendaia. Saint Vicent G.S. 3 1000
8 5 ECENARRO CARRETERO Aitor 978 Hondarribia. Talaia Eskola 3 1000
9 13 ECENARRO CARRETERO Ander 875 Hondarribia. Talaia Eskola 3 1000
10 14 RIO ILLARRAMENDI Diego 872 Hendaia. Saint Vicent G.S. 3 928
11 15 RIO ILLARRAMENDI Alejandro 767 Hendaia. Saint Vicent G.S. 3 928
12 3 RODRIGUEZ RODRIGUEZ Lara 1000 Santurtzi. S.Fco.Javier 2 760
13 2 JAENADA GOENAGA Aran 1000 Donostia. Amara Berri E.P. 1 727
14 4 VELAZQUEZ FLORES Telmo 1000 Hondarribia. H-Marlaxka X.E. 0 200
15 8 LOPEZ BABAL Jesus Javier 971 Santurtzi. Santurtzi X.T. 0 0
Absolutoa

Rk. No.Ini. Nombre FIDE Club/Ciudad Pts.  Des 1
1 2 MANTEROLA UBILLOS Josu 2027 Donostia. Gros X.T. 5 2098
2 5 GARMENDIA ZUBELDIA Daniel 1817 Hondarribia-Marlaxka X.K. 5 1975
3 7 PELEGRIN GOMEZ Hugo 1768 Vitoria-Gasteiz. Martintxo X.T. 4,5 1868
4 1 MORANTE RAFAEL Aritz 2144 Vitoria-Gasteiz. Martintxo X.T. 4 1966
5 3 DE LAS HERAS FIGUEROA Rodrigo 1969 Vitoria-Gasteiz. Martintxo X.T. 4 1885
6 6 RODRIGUEZ RODRIGUEZ Luis J. 1808 Santurtzi. Santurtzi X.T. 4 1784
7 9 ALVAREZ ETXARRI Aimar 1587 Villabona. Villabona X.J.E. 4 1760
8 4 ITURRALDE ECHEVERRIA Ivan 1981 Donostia. Gros X.T. 3,5 1828
9 16 GONZALEZ SANCHEZ Juan Jose 0 Santurtzi. Santurtzi X.T. 3 1446
10 11 APELLANIZ PEREZ Estibaliz 1495 Donostia. Gros X.T. 3 1423
11 10 ITURRALDE PRIETO Juan Cruz 1576 Donostia. Gros X.T. 3 1415
12 8 ALMANSA MARTIN Miguel A. 1615 Barakaldo. C.A. Barakaldo 3 1408
13 13 PALOMO TAMAYO Jose Maria 1308 Vitoria-Gasteiz. Martintxo X.T. 3 1354
14 12 BURGOS ARRATIBEL Javier 1389 Donostia. Gros X.T. 3 1263
15 20 FERNANDEZ BUSTAMANTE Juan 0 2,5 1305
16 14 HERRERA HERNANDEZ Hodei 0 Hondarribia-Marlaxka X.K. 2,5 1274
17 18 IRIGARAY FERREIRA Ion 0 Hondarribia-Marlaxka X.K. 2 1219
18 21 HOYOS FERNANDEZ Fernando 0 Hondarribia-Marlaxka X.K. 2 1218
19 17 GUERRERO MANSO Juan Antonio 0 Hondarribia-Marlaxka X.K. 2 1170
20 19 ZELAIA PEQUEÑO Mikel 0 Santurtzi. Santurtzi X.T. 2 1075
21 15 BOCOS GONZALEZ José Luis 0 Vitoria-Gasteiz. Martintxo X.T. 1 1042
22 22 PEREZ JUNQUERA Agurtzane 0 Donostia. Gros X.T. 0 299
ChessResultsera lotura:

datorren larunbatean, irailaren 14an, 4. Hondarribiko Jai Nagusietako Xake Jaialdia (Sub16 + Absolutua) burutuko da. ANIMA ZAITEZ!

(leer en castellano)

Aurreko urteetako ekitaldiek izandako arrakastaren ondoren, aurten ere, Klubak gure herriko Jai Nagusietan Xake Jaialdia antolatzea proposatu dio berriro ere Udalari:

IV. HONDARRIBIKO JAI NAGUSIETAKO (SUB-16+ABSOLUTUA) XAKE JAIALDIA

Jaietan ere burutzen den “Hondarribiko Gaztelua” xake aktibo txapelketa gogorraren osagarri izango litzatekeen, 10 minuto finish partida azkarretako jailadia, 16 urte baino gazteagoak diren haurrentzako eta helduentzat beste txapelketa paraleloa izango dena.

Gaur izen-ematea ireki dugu, anima zaitez!

Izena eman dutenak (ChessResults)

HONDARRIBIKO JAIETAKO 4. XAKE JAIALDIKO OINARRIAK (PDF)

 JOKO SISTEMA: 6 txandetako Suitzarra, 10’ finisheko partidetara.

DATA: 2019ko irailaren 14an, larunbata.

TOKIA: Gipuzkoa Plaza (Hondarribiko Alde Zaharra)

Zumardian edota Eroskiko parkingean autoak lagatzea gomendatzen dizuegu.

ORDUTEGIA

  • 16:15ean. Izen-emate baieztatzea
  • Txanda, 16:30ean
  • Txanda, 17:00etan
  • Txanda, 17:30ean
  • Merienda, 17:55ean
  • Txanda, 18:15ean
  • Txanda, 18:45ean
  • Txanda, 19:15ean
  • Sari banaketa, 19:45ean

MAILAK:

  • SUB-16: Gehienez 70 jokalari. Hiru mailetan banatuko ditugu (jokalarien mailaren baitan Elo Fide, Marlaxka edo Elorik gabekoa): lehenengoa, bigarrena eta hirugarrena.
  • ABSOLUTOA: Helduentzat txapelketa paraleloa (gehienez 30 jokalari).

IZEN EMATEA:

  • torneosxake@gmail.com
  • Irailaren 12, Osteguna 14:00ak arte.
  • Bertan izena, abizenak, jaiotze urtea eta eskola edo herria jarri beharko da.

Txapelketan parte hartze plazak 100 jokalarietara mugatuta daude (70 Sub-16 + 30 absolutu) eta izen emate zehatzaren arabera egingo da.

EZBERDINTZA SISTEMA:

Txapelketa bukatzerakoan honako aukeretatik zozketatuko da:

  • Buchholz totala
  • Bataz besteko [-1;-1] Buchholz
  • Perfomancea

Ezberdintze sistema sailkapen orokorrerako nahiz sariak lortzeko baliagarri izango da. Sariak berdindutako jokalarien artean ez dira banatuko.

Maila bakoitzeko lehen sailkatuentzako garaikurra eta guztiontzako merienda.

Txapelketa gure webgunetik http://marlaxkaxake.com/ eta Chess-Results bidez jarraitu ahal izango da.

cartel ajedrez-9

TXAPELKETAKO OINARRIEN ERANSKINA

Antolatzaileek bertaratutako jokalarien kopuruaren baitan mailak aldatzeko eskubidea izango dute.

Araudi hauetan agertzen ez den guztirako FIDE-ren legeak erabiliko dira. Txapelketan parte hartzeak oinarri hauek eta gainontzeko araudi guztiak onartu eta betetzea darama.

Norberaren irudirako eskubidea:

Txapelketako parte hartzaileek beraien datu pertsonalen argitaratzea baimentzen dute ekitaldiaren beharrezko hedapenerako (emaitza zerrendak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, etab) antolakuntzak egokitzat ematen dituen komunikabide ezberdinetan.

HAURRENTZAKO 2019-2020 XAKE IKASTARO BERRIA IRAILAREN 24AN HASIKO DA

(leer en castellano)

Hondarribia Marlaxka Xake Klubak 14 urte bitarteko umeentzako gure Xake Eskolako ikasturte berriari haisera emango dio (bestelako adinetarako klubarekin hitz egin).
XAKE IKASTAROA 2019-2020
Iraupena: 2019ko irailaren 24tik 2020ko ekainaren 17ra.
Ordutegia:
  • Hastapena 1 + Hastapena 2: asteartetan, 17:00etatik 19:30era. Ez da derrigorrezkoa ordutegi osoa betetzea.
  • Tarteko maila 1 + Tarteko maila 2: asteazkenetan, 17:00etatik 19:30era. Ez da derrigorrezkoa ordutegi osoa betetzea.
Prezioa: 20 € hilabetekoarengatik (interesdunek, lehenengo hiruhilabeteko  klaseetara doan joan ahal izango dute, Iraila-Abendua).
Maila: maila guztiak. Hondarribiko neska-mutilei (Bidasoaldeko haur guztiei irekita dago) xakea ezagutaraztea eta kirol honetara gerturatzeko lekua eta denbora eskaintzea da gure ideia. Xakea ezagutzen dutenei jokoaren aberastasunean sakontzeko aukera emango zaie.
Lekua: Kasino Zaharreko ganbara (Damarri 1, Hondarribia).
Jardueraren arduraduna: Goio Uriarte (EXF-FVAeko entrenatzaile autonomikoa eta GXF-FGAeko goi-mailako monitorea).

Bertan jarri behar da:

  • Ikaslearen izen abizenak.
  • Taldea eta ordutegia.
  • Gurasoetako baten edo tutore legalaren izen abizenak.
  • Kontakturako posta eta telefono zenbakia.

Informazio osagarrirako kontaktua: 653724877 (Goio)

Xakeak dituen onurak umeei begira:

Xakeak umeen adimen eta emozioak garatzen laguntzen du, sendotu egiten baititu ondokoak:

  • Arreta, kontzentrazioa eta memoria.
  • Aztertu, laburtu eta antolatzeko ahalmena.
  • Presiopean arazoak konpondu eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Arrazoibide logiko-matematikoa.
  • Emozioen kontrola, eta arrakasta nahiz frustrazioa sentimenduak barneratzea.
  • Ustekabeko egoera anitzetara egokitzeko gaitasuna.
  • Nahiak lortzeko eta autoestimua eta konfiantza handitzeko ahalegina.
  • Ekiteko gaitasuna eta talde lanerako ahalmena.

Jaietako txapelketako 9. edizioko irabazleak – erreportaje azkarra

(leer en castellano)

Erreportaje azkarra, datorren egunotan informazioa, argazki, bideo eta arbitroen txostenarekin osatuko dugu.

Gaur goizean, 2019ko irailaren 1a, igandea, Herriko Jai Nagusietako egitarauko ekintzen barnean, Hondarribiko Gaztelua IX. Xake Aktibo Txapelketa burutu da Hondarribiko Paradoreko tapizen gelan Hondarribia Marlaxka Xake Klubak antolatua.

Euskal Herriko paraje ezberdinetatik etorritako 50 xakelari lehian aritu dira, goizeko 10:00etatik hasita arratsaldeko 14:30era arte. Jokalari bakoitzak suitzar sisteman 6 partida jokatu ditu, partidako 15 minutu + 3 segundo jokaldi bakoitzeko izan dituela. Bi Nazioarteko Maisu (MF)  eta FIDE ELOtik 2.000 puntu gorako beste 13 jokalarik parte hartu dute. Epaile lanetan luxuzko taldea izan dugu Enrike Oiartzabal (Nazioart. FIDE Epailea) epaile nagusia izan da, Javier Oyarzabal eta Juanjo Guerrero lagun izan dituela.

Jarraian Hondarribia-Marlaxkako taldekideen argazkiak:

Sailkapeneko lehenengo hamarrak

Sei txandetan izandako lehia gogorraren ondoren, Marlaxkako FJ Torresek txapelketa irabazi du.  Jarrain sailkapen nagusiko lehenengo 10 jokalariak jartzen dizkizuegu:

R. H.Z. Izena FIDE Kluba Ptk D1 D2 D3
1 11 TORRES GANUZA Francisco Javier 2032 Hondarribia-Marlaxka X.K. 5,5 17 23 2366
2 3 ABALIA PATIÑO Aritz 2176 Easo X.T. – Donostia 5 14,5 23 2271
3 1 FM ALONSO ARBURU Juan Ignacio 2375 Batalla – Irun 5 14,5 22,5 2297
4 15 JUEZ VILLAR Erik 1991 C.Iriondo – Zarautz X.E. 5 11,5 17,5 2003
5 9 MORENO ESTEBANEZ Patxi 2083 Hondarribia-Marlaxka X.K. 4,5 16,5 23,5 2264
6 6 KRUG CORTEGOSO Rodolfo Martin 2144 Hondarribia-Marlaxka X.K. 4,5 13,5 20,5 2062
7 5 MUÑOZ AVILA José Luis 2153 Gros X.T. – Donostia 4,5 13 21 2036
8 27 CANTABRANA GAROÑA Alex 1757 Easo X.T. – Donostia 4,5 13 18 2048
9 2 FM CRUZ-LOPEZ CLARET Carlos 2295 Batalla – Irun 4 14,5 22 2017
10 10 CORRAL SIERRA Javier 2042 Eguzki – Urnieta 4 14,5 21,5 1906

Ondorengo loturan (ChessResults) sailkapen osoa eta bestelako informazioa ikus dezakezue: hemen

FJ Torres 9. edizio honetako txapelduna

Juan Luis Silanes (Kalixa), Hondarribiko Udaleko Kultura eta Kirola Zinegotzia, Alvaro Minondo  Hondarribia-Marlaxka Xake Klubeko presidentea, Agurtzane Perez Gipuzkoako Xake Federazioko idazkaria  eta txapelketako zuzendari den Goio Uriarte aritu dira sariak banatzen. Jarraian IX. edizio honetako irabazleen zerrenda jartzen dizuegu.

Txapelduna: Garaikurra (Hondarribiko Paradorea) + 150€ + Jaizkibel Amaharri liburua + Hiruzta Txakolin Botila + Senosiain Txistorra: Francisco Javier Torres Ganuza.

2. Sailkatua:  Garaikurra (Hondarribiko Udala) + 75€ + Jaizkibel Amaharri liburua + Hiruzta Txakolin Botila + Senosiain Txistorra: Aritz Abalia Patiñó.

3. Sailkatua: Garaikurra (Bacalaos Donostia) + 50€ + Jaizkibel Amaharri liburua + Hiruzta Txakolin Botila + Senosiain Txistorra: Juan Ignacio Alonso Arburu.

Bestelako Sariak:

Marlaxkako lehen sailkatutako jokalariari. Garaikurra + Jaizkibel Amaharri liburua + Senosiain Txistorra: Patxi Moreno Estébanez.

16 urtetik behera lehen sailkatua. Garaikurra + Jaizkibel Amaharri liburua + Senosiain Txistorra: Alexander Larrañaga Juaristi.

1700 Elo azpiko lehen sailkatuaGaraikurra + Jaizkibel Amaharri liburua + Senosiain Txistorra: Leyre Abrisqueta Zudaire.

Lehen sailkatutako emakumezkoari. Garaikurra + Jaizkibel Amaharri liburua + Senosiain Txistorra: Julia Urroz López.

60 urtetik gora lehen sailkatua.Garaikurra + Jaizkibel Amaharri liburua + Hiruzta Txakolin Botila: José Antonio Pordomingo Gutierrez.

Bestalde, txapelketan solidaritatearentzat ere tartea izan da, gure klubak eta txapeletara hurbildutako batzuk guztira bildutako 90 €rekin Paradores eta Juegaterapia antolatu duten  Gregorio Marañon ospitalea kolorez eta magiaz betetzeko ekimenean parte hartu baitugu.

Sari banaketaren hasieran Hondarribiko Paradorean bi lagunentzako gau bateko egonaldia eman da. Jarraian Txantxangorri jatetxean bi lagunentzako afaria eta Eroski Centerrek oparitutako jakiez osatutako 3 loteen zozketa egon da. Epaileei beren lan txukuna eskertu asmotan Hiruzta txakolin botila bana oparitu zaie. Sari banaketa ondoren jokalari guztiek Kasino Zaharrean jarritako luntxaz gozatzeko parada izan dute.

Guztioi berriro gogoratzen dizuegu txapelketa gure babesle-laguntzaileei esker burutu dela: Beraiei mila esker!

Hondarribiko Udala

bacalao Donosti

Bacalaos Donosti (Oiartzun)

pie soroxarta.jpg

Soroxarta servicios graficos

Senosiain Carnicería Charcutería