Euskadiko XXXIV. Eskolarteko Kirol Jokoak (Xakea): Patxi Moreno Infantiletan txapeldun eta Ander Tafall hirugarren. Emaitzak, xehetasunak eta argazkiak

(leer en castellano)

Gaur goizean Donostiako Gros xake taldeak, Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan, atzo eta gaur jokatu diren Euskadiko banakako Alebin eta Infantil mailako Xake Txapelketak amaitu dira, Euskadiko Xake Federakuntzak eta Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak antolatutako Euskadiko XXXIV. Eskolarteko Kirol Jokoen barnean. Txapelketaren zuzendaria Miguel Ángel Muela izan bada, arbitro lanetan, Lukas Iruretagoiena (arbitro nagusia) eta Ibon Martin (arbitro laguntzailea) izan ditugu. Alebin mailako txapelketa bost txandetako suitzar sisteman jokatu da eta Infantilak txanda bat gehiago izan du, partidako jokalari bakoitzak ordubete-finish izan dituela.

Patxi Moreno, Ander Tafall, Ivan iturrarte eta Josu Manterola bere garaikurrekin, Anderren anai txikiekin batera
Patxi Moreno, Ander Tafall, Ivan iturrarte eta Josu Manterola bere garaikurrekin, Anderren anai txikiekin batera

Gure klubak bi ordezkari zituen Gipuzkoako Infantilen taldean, Gipuzkoako infantil txapelketan lehenengo postua lortu baitzuen Ander tafallek eta bigarren postua Patxi Morenok. Txapelketak sei txanda jokatu eta gero, Patxi Moreno lehen postua lortu du, 6 partidatan 5,5 puntu egin ondoren. Ander Tafallek podiumeko hirugarren kutxa lortu du, lan txukuna egin ondoren. Alebinetan ordea ez genuen ordezkaririk, hala era Gipuzkoako taldeko gros XTko Ivan Iturralde (Txapelduna) eta Josu Manterola (Txapeldunordea) berdinduta maitu dute zerrendako aitzinean. Infantileko bigarren postua Imanol Toledok lortu du (Bizkaia) eta Alebineko hirugarrena Svytoslav Borobyev (Bizkaia).

Jarraian larunbateko jardunaldi bikoitzean (goiz eta arratsaldez) ateratako argazkiak ikusgai (Argazkiak: Goio Uriarte eta Mikel Tafall)

Infantileko sailkapena

Rk. Izena Elo Kluba Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 Moreno Estebanez Patxi 1581 Gip 5.5 19.5 0.0 22.5
2 Toledo Sanz Imanol 671 Biz 4.5 13.0 0.0 19.0
3 Tafall Villanueva Ander 1458 Gip 4.0 16.5 0.0 21.5
4 Zoco Gallardo Ignacio 1555 Biz 4.0 15.0 0.0 18.5
5 De Las Heras Figueroa Rodrigo 690 Ala 4.0 13.0 0.0 19.5
6 Aroztegi Tolosa Miguel 1454 Gip 4.0 13.0 0.0 19.0
7 Llave Nevado Ruslan 1280 Ala 3.5 8.5 0.0 14.5
8 Elexpe Garcia Aritz Eder 1492 Biz 3.0 14.5 0.0 21.5
9 Barandiaran Oliveras Sara 642 Gip 3.0 12.0 0.0 20.0
10 Caballero Acosta Erlantz 1153 Biz 3.0 12.0 0.0 18.0
11 Pomares Munoz Ruben 1529 Ala 3.0 11.0 0.0 17.5
12 Calvo Ceanuri Ander 0 Ala 3.0 7.0 0.0 14.0
13 Etxebeste Rodrigo Oier 0 Gip 2.5 10.0 0.0 19.0
14 Casado Yurramendi Jon 616 Gip 2.0 8.0 0.0 16.5
15 Apellaniz Perez Estibaliz 571 Gip 2.0 8.0 0.0 17.0
16 Garcia Florez Nahikari 591 Biz 1.0 4.0 0.0 18.0
17 Pajuelo Delgado Ana 605 Biz 1.0 3.0 0.0 16.0
18 Terrazas Lopez Ane 652 Biz 0.0 0.0 0.0 12.0

Oharra: Txapelketetan desberdintze sistema ondorengoa izan dira:
Des 1: Fide Tie-Break
Des 2: Fide Tie-Break (fine)
Des 3: Buchholz Tie-Breaks (variabel with parameter)

Alebinen sailkapena

Rk. Izena Elo kluba Ptk.  Des 1  Des 2  Des 3
1 Iturralde Echeverria Ivan 1636 Gip 4.5 13.5 0.0 14.5
2 Manterola Ubillos Josu 1532 Gip 4.5 13.5 0.0 13.5
3 Borobyev Svytoslav 0 Biz 3.0 10.0 0.0 14.0
4 Garcia Bolanos Irene 610 Biz 3.0 9.0 0.0 15.0
5 Niso Lopez De Ipiña Izaro 0 Ala 2.0 7.0 0.0 14.5
6 Jimenez Twumasi Nicolas Kofi 0 Biz 2.0 6.0 0.0 10.5
7 Navarro Aristegui Igor 0 Gip 2.0 5.0 0.0 11.5
8 Rodriguez Martinez Joseba 0 Ala 2.0 5.0 0.0 10.0
9 Collado Lopez De Uralde Inigo 0 Ala 1.0 5.0 0.0 10.0
10 Martinez Egurrola Susana 0 Gip 1.0 1.0 0.0 11.5

Jarraian gaur jokatutako azken jardunaldiaren argazkiak ikusgai (argazkiak: Goio Uriarte y Mikel Tafall ):

Eskolarteko kirol jokoen informazio iturrietara beste lotura batzuk:
Twitter de Juegos escolares
Facebook de Juegos escolares
Flickr de Juegos escolares

Xakea izan dugu Bidasoa-Txingudi 2015eko Eskola Kirolaren Jaialdian

(leer en castellano)

Eguraldia lagun ziandugu eta gaur FICOBAn Txingudiko eskola kirol egun polita izan dugu. Hendaia, Hondarribia eta Irundik etorritako 500 ikasle inguruk parte hartu dute eta gure klubak jarritako mahaietan, Asier Cuesta, Patxi Moreno eta Goio Uriarte jokalariak bertan izan ditugu bertaratutakoekin jokoan.

Beste urte batez klubak modu desinteresatuan Bidasoa-Txingudiko Eskola Kirolaren Jaialdian lagundu du gure herrietako ikasleengan xakea sustatu asmoz eta oso jaialdia amaitu eta gero eguna positiboa izan dela jakinarazi digute.

Gaur gertatutakoaren Asier Cuestaren argazki erreportajeaz gain berak gabatutako ondorengo bideoa aurkezten dizuegu:

Antolatzaileen webguneak:

Bidasoa Activa-Bidasoa Bizirik

Hendaiako Udala

Hondarribiko Udala

Irungo Udala

Ficoba

Landetxako Jaietako Txapelketa eta Emakumeen Gipuzkoako Txapelketako oihartzunak

Irungo Landetxa Auzoan, maiatzaren 15etik, maiatzaren 24ra, gaur arte, Landetxako Auzo Elkarteak antolatuta, ekintza anitzez osatutako San Isidroren omenezko Auzoko Jaiak dituzte.
11351128_618129538323711_5820544947007361082_n

Aurreko urteetan bezala, gure taldekidea den Julio García Caberok, Landetxako Xake Eskolako arduraduna ere denak, Auzoko Jaietako Xake Txapelketa antolatu zuen. Atzo goizean 11:00etatik aurrera auzkoko 18 gaztetxoek lehian aritu ziren eta sesioa oso animatua izan zen.

Sailkapena ondorengoa izan da:

Alebin maila: Egoitz Miguel -Jon Gómez -Jokin Etxaniz-Julen Etxeberria-Niki Aparicio eta Xabi Garmendia
Benjamin maila: Hodei Herrera-Markel Behobide-Kenneth Couto-Suhar Cabello-Ekain Madejón eta Eneko Eduayen
Txikiak: Haitz Salaberria-Aimar Herrera eta Ane Miguel
Infantil eta Handiak: Aitor Jimenez-David Carrizo-Joseba Garmendia-Antonio Herrera-Alvaro Behobide eta Aritz Gómez.

Bestalde, Julia Gallego, gure elkarteko jokalari ohiak, Gipuzkoako Federakuntzak zorionez berreskuratu duen,  eta azkeneko asteetan Donostiako Gros XTaren egoitzan burutu berri den, Gipuzkoako Emakumezkoen Xake Txapelketaren informazioa eta argazkiak pasa dizkigu.

Gipuzkoako Emakumeen Xake Txapelketa 2015
Txapelduna: Carmen Vicente, 5 puntu 5 partidetan
Txapeldunordea: Estibaliz Apellaniz
Hirugarrena: Marisa Sarria

ZORIONAK!!!

Julia Gallegok esan digu txapelduna eta hirugarrena “Casa de las Mujeres de Donostia” elkaartekoak direla non berak klaseak ematen ditu. Bestetik, Estibaliz Apellaniz, Gros XTko jokalari gaztea, etorkizun handikoa jugadora dugu eta duela hilabete, Josu Manterola, Ander Tafall eta Patxi Morenorekin lantxukuna egin zuen San Viator Gasteizko txapelketan. Azkenik esan nahi dugu gure taldeko Julia Urrozek eta Andrea Mahaleanek parte hartzeko interesa agertu zutela, baina, datekin arazoak zituztelako ezin izan zuten parte hartzerik izan. Hurrengoan beharko!

Emaitzak, parekatzeak, e.a. (ChessResults): hemen

Euskadiko Blitz Txapelketa 2015 Bergaran, gure ordezkariak bertan aspaldiko partez

(leer en castellano)

2015eko maiatzaren 17an, Bergaran, Euskadiko blitz txapelketa jokatu zen, Miguel Ángel Muela Euskadiko Xake Federazioko Presidentea denak zuzendutako txapelketa, Lukas Iruretagoiena arbitroaren zuzendaritzapean. Banakakoa goizean eta taldeka arratsaldean.

Gure klubak duela bi urte sailkatua bazegoen ere, txapelketara joateari utzi zion. Baina aurten, bi talde sailkatuta zituen 2014ko Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketan bigarren eta hirugarren postuak lortu baitzituen Ibarran eta, taldeko gazteak joateko zuten irrikagatik bertaratu ginen, arratsaldeko lautan hasi behar zuen txapelketara ondorengo bi taldeekin:

Marlaxka Taldea: Goio Uriarte, Manu Mayo, Ibai Dorronsoro eta Iker Arri.

Hondarribia Taldea: Asier Cuesta, Ander Tafall, Patxi Moreno eta Ander Uranga.

IMG-20150517-WA0073
Iker Arri, Asier Cuesta, Goio Uriarte, Manu Mayo Ander Uranga, Arder tafall, Patxi Moreno eta Ibai Dorronsoro

Txapelketa berandu hasi zen eta bestelako arazo batzuk izan zirela medio, gure kideei jokoan sartzea kostatu zitzaien eta bertaratutako hamabi talde indartsuen aurrean, ez zuten nahi bezalako xakea garatzerik izan eta helbururik lortu (taulako behe-erdialdean amaitzea) eta azkenean 11. eta 12. postuekin konformatu behar izan genuen. Hala ere, gure jokalari gazteentzat esperientzia oso positiboa izan zela ezin uka.

Txapelketa Sestao Naturgasek txukun irabazi zuen, podiumean Ansoain eta Altzaga taldeak lagun izan zituela. Jarraian amaierako sailkapena:

Euskadiko Blitz Txapelketa Taldeka:

Rk. Taldea Partidak   +   =   –  D 1  D 2  D 3
1 Sestao Naturgas 12 12 0 0 42.5 36 269.50
2 C.A. Ansoain/San Juan 12 9 2 1 34.0 29 209.50
3 Altzaga 12 8 3 1 33.5 27 193.75
4 San Viator 12 7 1 4 30.0 22 129.75
5 Conteneo 12 8 1 3 29.5 25 157.50
6 Abadiño 12 6 2 4 27.5 20 140.75
7 Leioa 12 5 1 6 23.0 16 85.75
8 Egidazu 12 4 3 5 23.0 15 88.25
9 Larrasoloeta 12 2 4 6 18.5 10 62.25
10 Mikel gurea 12 2 2 8 17.0 8 34.50
11 Marlaxka 12 0 5 7 16.5 5 37.75
12 Hondarribia 12 2 1 9 9.5 7 43.25
13 Martintxo 12 0 1 11 7.5 1 8.25

(Argazkiak: Jose Luis Uranga. Bideoa: Asier Cuesta)

Goizen banakakoa burutu zen, gure taldeko ordezkaririk gabe eta, bertaratutako 24 jokalariek 12 txandetan burututako lanen ondoren, Sestaoko jokalaria den Alejandro Ruiz FIDE Maisuak txapela lortu zuen. Podiuma ondorengo izan zen:

Euskadiko Blitz Txapelketa Banaka:

Rk. No.Ini. Izena FED Elo Herrialdea Ptk.  D 1  D 2  D 3
1 5 FM Ruiz Gomez Alejandro ESP 2383 Biz 10.5 69.5 83.0 68.5
2 1 IM Huerga Leache Mikel ESP 2436 Naf 10.0 69.5 85.5 61.5
3 4 FM Iruzubieta Villaluenga Jesus ESP 2397 Biz 10.0 69.5 84.0 61.0

Txapelketaren antolatzailearen webguena (EXF-FVA): BanakaTaldeka

Banakako Txapelketaren informazioa (Chess-Results): hemen

Taldekako Txapelketaren informazioa (Chess-Results): hemen

Mendelu auzoko jaietan xake erakustaldia

(leer en castellano)

Beste urte batez Hondarribiko Mendelu Auzoko Jaiak burutu dira eta gure klubak xake erakustaldi batekin parte hartu du.

Pasa den igandean, 2015eko maiatzaren 17an, goizean, gure elkarteko Ander Tafall eta Patxi Moreno gazteak, azken Gipuzkoako Infantil txapelketan 1. eta 2. postua lortu dutenak, bertaratu ziren guztien kontra xakean aritu ziren.

(Argazkiak eta bideoa: asier Cuesta)

IMG-20150514-WA0004

Antolatzaileen esanetan “dena oso ondo joan da, etorritako jokalari gazteak makina batzuk dira eta egon den eguraldi kaxkarrerako jendearen parte hartzea txukuna izan da”.

Errepublikazaleen Jaialdian xake arratsalde ederra!

(leer en castellano)

2015eko maiatzaren 16an, larunbata, arratsaldez, Irungo Urdanibia plazan, Errepublikaren Jaiaren barnean “Ricardo Sánchez Urolategi” V. Bidasoaldeko Xake Txapelketa Errepublikazalea burutu da, Julio Garciaren zuzendaritzpean, Carlos Pascual eta Mikel Labayen taldekideen laguntzarekin.

Txapelketan euria arriskua izan badugu ere (azkenean dena jaso ondoren hasi zaiguna) eta bertaratu ez diren jokalarien bajak azkenean ez dute txapelketa ilundu eta oso animatua izan da. Lau txanden ondren, mailaka sailkapenak ondorengoak izan dira:

Prebenjamin maila:
1- Jon Lujan                    4   ptu.
2- Eneko Elduayen        3
3- Untzi lasa                    2
4- Suhan Cabello            2
5- Xabier Labayen          2
6- Xabier Gallego           2
7- Narah Iñarra              1/2
8- Aimar Herrera           1/2

Benjamin maila:
1- Aitor Gallego            4  ptu.
2- Hodei Herrera          3
3- Markel Behobide    2
4- Eneko Labayen        1,5
5- Gorka De Juan        1,5
6- Markel Recio           1,5
7- Irene Albisu            1
8- Kenneh Couto        1
9- Bruno Gomez        1/2

Alebin maila:
1- Pablo Zaporta        4  ptu.
2- Harri Lasa               4
3- Jokin Etxaniz          3,5
4- Hugo Recio            3
5- Ainhoa Artola        2,5
6- Galder Bengoa       2
7- Niko Aparicio         1
8- Eduardo Fleta        1
9- Jon Gomez             1
10- Oier Manzano     0

Jarraian erreportaje grafiko zabala  (argazkiak: Goio Uriarte eta Carlos Pascual):

Mila esker etortzeagatik eta datorren urterarte!

Ander Tafallen lan txukuna Piélagoseko XVIII. A. Robinet 2015 Txapelketan

(leer en castellano)

Gaurko egunez, 2015eko maiatzeren 16a, larunbata, Kantabriako Vioño de Piélagos herriko Antonio Robinet kiroldegian, 750 gazteen parte hartze izugarria duen, XVIII A. Robinet 2015 txapelketa jokatu da, 8 txandetako Suitzar sisteman, jokalari bakoitzak partidako 15 minutu izan duela, ondorengo kategorietan.

 Prebenjamina Sub 8  2007an jaiotakoak eta txikiagoak
 Benjamina  Sub 10  2005 – 2006 bitartean jaiotakoak
 Alebina  Sub 12  2003 – 2004 bitartean jaiotakoak
 Infantila  Sub 14 2001 – 2002 bitartean jaiotakoak
 Kadetea  Sub 16 1999 – 2000 bitartean jaiotakoak
 Jubenila  Sub 20 1995 – 1998 bitartean jaiotakoak
Maila bakoitzean sakatuz, maila horretako amaierako sailkapena ikus daiteke.
Gipuzkoatik abiatutako espedizioa jendetsua izan bada ere, kasu honetan, gure taldetik, ordezkari bakarra joan da, duela aste batzuk Gipuzkoako Infantil mailako Txapelketa irabazi duen Ander Tafall. Anderrek egindako lana oso txukuna izan da eta  8 partidatan 6 puntu lortu ondoren, merituzko 8. postua lortu du 14 urte beherako mailan.
Zorionak Txapeldun!
(Lourdes Villanuevaren argazkiak)

 

Lotura interesgarriak:

Antolatzailearen webgunea: hemen

Maila guztietako emaitzak (Chess-Reuslts): hemen

Babesleak:

Manoush eta Anatol gure lagunen beste txapelketa arrakastatsua Suitzan

(leer en castellano)

11037259_10203132707233252_7385384640848573061_n
Anatol eta Manoush xake jokalari onak izateaz gain, biolinista bikainak dira ere (argazkia: Peter Toth).

Pasa den maiatzaren 3an, gure taldeko harrobiko kideak diren  Toth anai-arrebak: Manoush eta Anatol, Suitzako Biel/Bienne herrian burutuako Bieler Schülerschachturnier 2015-3. Turnier des Berner Schüler Grand- Prix 2015 eskolarteko txapelketan parte hartu zuten.

Manoush Toth gaztetxoak Azp-10 txapalketako 5. postua lortu zuen, 7 partidatan 4 puntu lortu ondoren eta Anatolek, Azp-13ko txapela lortu zuen, 7 partidetan 6 puntu lortu eta gero

Txapeldunei Zorionak!

10906200_10202847843711842_1787529245535062074_n
2015eko otsailan jokatutako txapelketan beren aita den Peter Toth-ek egindako argazkia

Loturak:

Txapelketako oinarriak

Txapelketako sailkapena (maila ezberdinetakoak) eta argazkiak

G.P Koolton eta XI. Groseko Udaberriko txapelketak abian dira gure jokalarien parte hartzearekin

(leer en castellano)

Gure taldeko jokalari batzuk Gipuzkoako hiriburuan burutzen ari diren txapelketetan parte hartzen ari dira.

G.P. KOOLTON

Carlos Pascual apirilaren 22an hasi zen eta ekainaren 3an bukatuko den txapelketa jokatzen ari da. Asteazkenetan, Gros Xake Taldeak  Karmelo Balda pilotalekuan duen egoitzan Koolton Sari Handia deiturikoa jokatzen da, 19:00etatik hasita, 7 jardunaldietako Suitzar sisteman, jokalari bakoitzak partidako 30 minutu + 30 segundo jokaldi bakoitzeko dituela.   Gipuzkoako 52 jokalarik izen eman dute eta Roberto Pinilla aitzindari duen listako 47. jokalaria da Carlos Pascual.

Carlos Pascualek (zuriekin) Gros taldeko Esteban Granero mendean hartu zuen G.P: Koolton txapelketako lehen jardunaldian

Txapelketako oinarriak: hemen

Txapelketako informazio osora lotura (ChessResults): hemen

XI. GROXEKO UDABERRI TXAPELKETA

Beste aldetik, Gros taldearen egoitzan ere, Feliz Izeta aretoan, apirilaren 25etik hasita, ekainaren 13ra arte, 17:00etatik hasita, Feliz Izeta gela8 jardunaldietan zehar, larunbatero, partidako 90 minutu + 30 segundu jokaldiko erritmo tradizionalean, Udaberriko txapalketa hau jokatzen ari da eta bertan 87 jokalarik parte hartzen ari dira, gure taldeko ondorengo ordezkaritzarekin: Jon Irigaray, Javier Azcue, Silvestre Moreiro, Asier Cuesta, Ander Tafall y Patxi Moreno.

Jarraian hasierako sailkapeneko lehen jokalariak emtaen dizkizuegu eta gure taldekideek duten postua:

XI. Groseko Udaberriko Txapelektako hasierko rankinga
Z. Izena FIDE FEDA Kluba
1 Guijarro Galan, Jose Luis 2199 0 Billabona
2 Prieto Aranguren, Alain 2181 0 Abadiño
3 Sanchez Ruesga, Hector 2099 0 Anaitasuna-Kakute
4 Segovia Sanchez, Antonio 2093 0 Gros
5 Lakunza Oyarbide, Juan Carlos 2092 0 Gros
6 Pinilla Santibanez, Roberto 2026 0 Gros
7 Galarza Cenzano, Inigo 2024 0 Fomento Cultural
8 Abalia Patino, Aritz 1998 0 Gros
9 Miguelez Garcia, Erlantz 1946 0 Altzaga
10 Cejudo Urdampilleta, Jose Manuel 1936 0 Gros
43 Irigaray Ferreira, Jon 0 1656 Hondarribia-Marlaxka
50 Moreno Estebanez, Patxi 1592 0 Hondarribia-Marlaxka
59 Moreiro Sanchez, Silvestre 1517 0 Hondarribia-Marlaxka
65 Tafall Villanueva, Ander 1458 0 Hondarribia-Marlaxka
73 Azcue Maillo, Javier 1291 0 Hondarribia-Marlaxka
80 Cuesta Senosiain, Asier 0 0 Hondarribia-Marlaxka

Argazkiak: Ander Tafall eta Patxi Moreno:

Txapelketako informazio ososa lotura (Info64.org): hemen