2019ko ligari buruzko Zuzendaritza Batzordearen gutuna

(leer en castelllano)

Kaixo

Dagoeneko 2019ko baimenak eta 2019ko ligarako taldeak izapidetzeko epea dugu, azaroak 16. Altak eta  bajak emateaz gain, taldeen indar ordena ere antolatzen joan behar dugu.

Horretarako, azaroaren 4a baino lehen, adierazi beharko diguzu zein mailatan jokatu nahi duzun, eta gutxi gorabehera zenbat partida jokatu nahi dituzun. Datu horiekin taldeak modu orekatuan osatuko ditugu, eta saiatuko gara bakoitzak nahi duen partida kopurua egin dezan, ahal den neurrian. Era berean zuen datuak bidaltzea eskatzen dizuegu gure datu basea eguneratu ahal izateko.

Horretarako adierazi beharko diguzu zein mailatan jokatu nahi duzun, eta gutxi gorabehera zenbat partida jokatu nahi dituzun. Datu horiekin taldeak modu orekatuan osatuko ditugu, eta saiatuko gara bakoitzak nahi duen partida kopurua egin dezan, ahal den neurrian. Horretarako ezinbestekoa da behean emandako galdetegia osatzea.

Aurreko urteetan egindakoaren antzera, datorren denboraldiko federazioko baimena geuk finantzatuko dugu, eta ondorioz taldeetako ligan federatu gisa jokatu nahi dugun guztiok kopuru hauek ordainduko dizkiogu klubari (2019ko urtarrilaren lehen astean):

  • Helduok 40 euro urtean
  • Ikasleek eta 18 urtetik beherakoek 20 euro urtean
  • Jubilatuek eta langabetuek egokia ikusten dutena.

Klubeko bazkidea izatea, bertara etortzea eta bertako materiala erabiltzea (liburuak, etab.) dohainik da.

Ahal dugun ondoen antolatzeko, beharrezkoa da klubeko posta elektronikora xakehondarribiamarlaxka@gmail.com azaroaren 4a baino lehenago erantzun diezaguzun.

 GALDETEGIA
  • IZEN ABIZENAK:           
  • NAN :
  • JAIOTZE DATA:
  • TELEFONO ZENBAKIA:
  • E-MAIL-a:
  • HELBIDEA:
2019ko LIGARI BURUZKO INKESTA (Urtarrila-Martxoa)                                    

 Zein mailatan jokatu nahi zenuke?

  • Gorengoen maila: __
  • Lehenengo maila: __
  • Bigaren maila:  __
  • Hirugarren maila: __

Kontuan izanik liga larunbatero jokatzen dela, arratsaldez, urtarrilean, otsailean eta martxoan, nire asmoa zera da:                                               

  • Partida guztiak jokatzea:__                                           
  • Partida guztiak jokatzea, baina libre uztea 1, 2 edo 3 larunbat:__                   
  • Partiden erdia jokatzea:__                                 
  • 1, 2 edo 3 larunbatetan jokatzea:__                                           
  • Ez dut ligan parte hartu nahi:__                                    
  • BESTERIK (adierazi):_____________    

Sestaoko V. Sustapen Txapelketan gure Xake Eskolako ordezkariek lan txukuna egin dute

(leer en castellano)

Gaur, urriaren 28a, goizez, Sergio Trigo lagunak zuzendutako Sestaoko V. Sustapen Txapelketa burutu da, Sestaoko La Benedicta Kiroldegian,  Mikel Almasa arbitro nagusi izan dela.

Sub 10, Sub 12, Sub 14, Sub 18 mailak izan dituen txapelketa honetan gure Xake Eskolako ondorengo ikasleak bertan izan ditugu sub 10ean jokatzen:

Iker, Gorka, Telmo, Aimar, Ibon eta Adur

Guztiok oso ondo pasatzeaz gain, partida txukunak burutu dituzte eta emaitza oso onak lortu. Horrela, Gorkak 6 partidetan 6 puntu egin ondoren txapela lortu du eta baita 1800 Eloko performancea egin ere (noski emaitza perfektuak inflazioa darama). Ikerrek hirugarren postua lortu du, partidetan 5,5 puntu egin eta gero, 1366 puntuko performancea eginez. Aimarrek 1315ko performancea egin ondoren, 5 puntu egin ditu 6 partidetan, Ibonek lortutako berdinak, baina azken honek, 1273 puntuko performancea egin du, eta biek 4-5 postua elkarrekin partekatu dute. Telmok 6 partidetan 4 puntu egin ditu eta 1125eko performancea txapelketako 26. Postua lortuz. eta Adurrek 1000 puntuko performancea egin du, 6 partidetan 3 puntu lortu eta gero. Txapelketan beren emaitzak eta aurkariak ezagutu nahi badituzue bakoitzaren izenaren gainean sakatu. Jarraian maila bakoitzeko sailkapenenetara lotura ematen dizuegu:

Ondoren elkarrekin bazkaltzera joan dira eta bolotan arratsalde animatua pasa dute.

Gorka (1) eta Iker (39 podimean beren adineko podiumean garaikurrekin

Gaur gure espedizioak eta Eider Velascok (mila esker eta Aupa Martintxo Xake Kluba!!!) egindako argazki sorta:

Antolatzaileei Zorionak!

2018ko Gipuzkoako banakako txapelketetako bigarren jardunaldia

(leer en castellano)

Gaur larunbata maila ezberdinetako Gipuzkoako banakako txapelketen bigarren txanda burutu da klubeko 24 jokalarik parte hartzen ari direla. Txapelketako datak ondorengoak dira: Urriak 20, 27, Azaroak 3, 10, 17, 24 eta Abenduak 1a.

Marlaxkako Izpiritua: xakearekin gozatu, zuen xakerik onena eman eta esperientziaz ikasi. Zorte On!
ABSOLUTUA

Gorengo mailako, lehenengo mailako eta 1950 baino Elo handiago a duten jokalariek parte hartzen ari dira. Gros XT Donostiarraren egoitzan jokatzen da. 2. jardunaldiko gure jokalarien emaitzak ondorengoak izan dira:

M. izena Elo Emai. Izena Elo
3 Moreno Estebanez Patxi  2118 1 – 0 Hernando Casas Jose Manuel  1972
5 Sanchez Ruesga Hector  2107 ½ – ½ Tafall Villanueva Ander  1933
BIGARREN maila

Bigarren mailako jokalariek parte hartzen dute.  Gros XTren egoitzan jokatzen da Donostian. 2. jardunaldiko gure jokalarien emaitzak ondorengoak izan dira:

M. Izena Elo Emai. Izena Elo
3 Villar Marcelino Gorka *) 1602 ½ – ½ Tafall Soreasu Mikel  0
4 Garmendia Diaz Xabier  1665 ½ – ½ Cuesta Senosiain Asier  1596
5 Pascual Cuadrado Carlos  1607 0 – 1 Belosillo Perez Sergio  1564
7 Uranga Odriozola Ander  1503 ½ – ½ Kerexeta Zabala Markel  1604
8 Zurutuza Estevez Inaki  1728 – – + Campos Urbaneja Ricardo  1512

HIRUGARREN maila

Hirugarren mailako jokalariei zuzendutakoa. Bi egoitza ditu: Villabona XT (Billabona) eta Gros XT (Donostia). Maila honetan ere gure jokalariek Donostia aukeratu dute eta 2. jardunaldiko emaitzak ondorengoak izan dira:

M. Izena Elo Emai. Izena Elo
6 Moreiro Sanchez Silvestre  1464 1 – 0 Corral Gutierrez Aitor  1214
12 Vesga Izeta Markel 1393 1 – 0 Jauregui Echeveste Jesus Maria 0
15 Etxaniz Mendieta Jokin  1365 1 – 0 Otegui De Las Rivas Juan  0
20 Garcia Tajada Fernando  0 1 – 0 Urcelay Crucelaegui Zigor  1428
23 Ferreiro Mantxola Joseba  1192 1 – 0 Guerrero Escudero Hodei  0
25 Guerrero Manso Juan Antonio  0 0 – 1 Abascal Barturen Patrik  0
26 Hoyos Fernandez Fernando  0 1 – 0 Aguado Olano Marina  0
27 Aparicio Etxaniz Nicolas  0 ½ – ½ Herrera Hernandez Hodei  0
28 Irigaray Ferreira Ion  0 0 – 1 Artola Del Rincon Ainhoa  0
30 Bruna Peralta Juan Senen  0 1 – 0 Perez Calleja Libia  0
31 Lopez-Carrasco Goni David  0 1 – 0 Cabello Vina Suhar  0
32 Calderero Apezteguia Aaron  0 0 – 1 Ruiz Correcher Ander  0
33 Munoz Moares Ibon  0 1 – 0 Campos Alvarez Mikel  0
34 Quemada Zabaleta Juan  0 1 – 0 Diaz Sancho Maialen  0
35 Jauregui Olaizola Gorka  1376 0 sin emparejar

Gaurko jardunaldiko argazki batzuk:

Gure xake eskolako ikasleentzat antolatuako txapelketa itxitako “Jaizkibel” 3. Zirkuitua abian da

(leer en castellano)

2018-2019 Ikasturte honetan, Hondarribia Marlaxkakko Xake Eskolan, Carlos Pascualek,  Anodi Orubek eta Asier Cuestak emandako klase hauetan 6-14 urte bitarteko 30 haur dabiltza.

Astearteko klaseetako gehienek hasi berri diren hastapen klase hauetan piezak mugitzen ikasi dute. Asteazkeneko klaseetan aurreko urtetik eskarmentua duten ikasleak parte hartzen dute. Beraiei zuzendutako txapelketez osatutako JAIZKIBEL izeneko 3. Zirkuitua hau antolatu du klubak. Gure ikasle hauetatik parte hartu nahi dutenek bakarrik parte har dezaketenez, horrexegatik da itxia. Ikasturtean zehar 6 txapelketa jokatuko dira eta ondo pasatzea eta klasean ikasitakoa praktikatzea dira txapelketa hauetako helburu nagusiak. Aurten txapelketa bi jokatuko dira, taldetan banatuta: astearteetan hastapen maila eta, asteazkenetan ertain maila. 6 txapelketak bukatu ostean jokalari guztien puntuak zenbatuko ditugu eta horrela izango dugu maila bakoitzeko sailkapena.

Txapelketa itxietako JAIZKIBEL 3. XAKE ZIRKUITUA

Zirkuituaren oinarriak:

  •             JOKO SISTEMA: Banakakoa, 10’ finish partidetako 4 txandetako Suitzarra.
  •             JOKO LEKUA: Kasino zaharra, Hondarribia.
  •             ORDUTEGIA: 17:00etatik 19:30era

JOKO EGUNAK  (Datak behin behinekoak dira)Txapelketei Hondarribiko leku ederretako izenak jarri dizkiegu txapelketei. Horrela, ikasleren batek leku horiek ezagutu ezean, orain ezagutuko ditu.

  1. Kasino Zaharra txapelketa: 2018ko urriaren 23 eta 24an
  2. Kai Zaharra txapelketa: 2018ko azaroaren 27 eta 28an
  3. Higer Itsasargia txapelketa: 2019ko urtarrilaren 29 eta 30ean
  4. Guadalupeko Gotorlekua txapelketa: 2019ko otsailaren 26 eta 27an
  5. Juztizko Soroak txapelketa: 2019ko martzoaren 26 eta 27an
  6. Jaizkibelgo Paradorea txapelketa: 2019ko maiatzaren 21 eta 22an

Kasino Zaharra (I) txapelketa 2018/10/16

Atzo burututako Kasino Zaharra (I) txapelketako emaitza ondorengo izan zen:

Izena Ptk D1 D2 D3
1 BRUÑA SANCHEZ, Xabat 4,0 8,5 7,0 8,00
2 CONDE ESTEBAN, Ander 3,0 9,5 9,0 6,00
3 LAPORTE ALZOLA, Goretti 3,0 7,0 7,0 3,00
4 BARRIUSO SEMINARIO, Ion 2,0 10,5 9,0 3,00
5 MUGICA LOPEZ, Oinatz 2,0 8,5 7,0 2,00
6 HINOJOSA ARTEAGA, Gael 2,0 7,5 7,5 1,00
7 SAKAI CARDA, Akemi 1,0 9,0 8,5 1,00
8 VELAZQUEZ, Naia 1,0 8,0 8,0 0,00
9 MURIEL VARGAS, Suyay 1,0 7,0 6,5 1,00
10 CAREILLE ARRUTI, Nahuel 1,0 6,5 6,0 2,00
11 WALSH, Oney 0,0 8,0 6,5 0,00
12 CAREILLE ARRUTI, Sofia 0,0 5,0 5,0 0,00
Kasino Zaharra (II) txapelketa 2018/10/16

Atzo burututako Kasino Zaharra (II) txapelketako emaitza ondorengo izan zen:

Izena Ptk D1 D2 D3
1 ARRETXE AMIANO, Aimar 4,0 6,0 6,0 6,00
2 TEBAR MARTIN, Alai 3,0 8,0 8,0 4,00
3 VERNIERE URTASUN, Jon 2,0 10,0 9,0 3,00
4 LAPORTE ALZOLA, Danel 2,0 6,0 6,0 1,00
5 PIEDROLA URANGA, Jon 1,0 8,0 8,0 0,00
6 ECENARRO CARRETERO, Aitor 0,0 10,0 9,0 0,00
7 SARASUA CANO, Ulises 0,0 7,0 6,0 0,00
8 ESTOMBA GARCIA, Alba 0,0 7,0 6,0 0,00
Kasino Zaharra (III) txapelketa 2018/10/17

Gaur burututako Kasino Zaharra (III) txapelketako emaitza ondorengo izan da:

Izena Ptk D1 D2 D3
1 TAFALL VILLANUEVA, Iker 4,0 8,0 7,0 8,00
2 TAFALL VILLANUEVA, Gorka 3,0 7,0 7,0 3,00
3 ETXANIZ MENDIETA, Jokin 2,0 11,0 9,0 4,00
4 GRANADO ZABALA, Danel 2,0 8,0 8,0 2,00
5 IGUIÑIZ IGLESIAS, Kerman 2,0 5,0 5,0 2,00
6 GUERRERO ESCUDERO, Hodei 2,0 5,0 5,0 1,00
7 CONDE ESTEBAN, Telmo 1,0 11,0 9,0 2,00
8 ELDUAYEN JIMENO, Eneko 0,0 9,0 7,0 0,00
9 GOICOECHEA MENDIZABAL, Eki 0,0 7,0 6,0 0,00

marlaxkitxo01

Marlaxkako ordezkaritza zabalarekin 2018ko Gipuzkoako banakako txapelketak abian dira

(leer en castellano)

Gaur larunbata maila ezberdinetako Gipuzkoako banakako txapelketei hasiera eman zaie klubeko ordezkaritza zabalarekin. Txapelketako datak ondorengoak dira: Urriak 20, 27, Azaroak 3, 10, 17, 24 eta Abenduak 1a.

Marlaxkako Izpiritua: xakearekin gozatu, zuen xakerik onena eman eta esperientziaz ikasi. Zorte On!
ABSOLUTUA

Gorengo mailako, lehenengo mailako eta 1950 baino Elo handiago a duten jokalariek parte hartzen ari dira. Gros XT Donostiarraren egoitzan jokatzen da. Bertan ondorengo gure taldekideak parte hartzen dute:

Z. Izena FIDE-ID Elo
7 Moreno Estebanez Patxi 24538663 2118
17 Tafall Villanueva Ander 24540781 1933
BIGARREN maila

Bigarren mailako jokalariek parte hartzen dute.  Gros XTren egoitzan jokatzen da Donostian. Bertan ondorengo gure taldekideek parte hartzen dute:

Z. Izena FIDE-ID Elo
8 Pascual Cuadrado Carlos 24557676 1607
11 Cuesta Senosiain Asier 24557595 1596
18 Campos Urbaneja Ricardo 22235477 1512
19 Uranga Odriozola Ander 24562238 1503
26 Tafall Soreasu Mikel 0
HIRUGARREN maila

Hirugarren mailako jokalariei zuzendutakoa. Bi egoitza ditu: Villabona XT (Billabona) eta Gros XT (Donostia). Maila honetan ere gure jokalariek Donostia aukeratu dute:

Z. Izena FIDE-ID Elo
9 Moreiro Sanchez Silvestre 2278294 1464
19 Jauregui Olaizola Gorka 54550319 1376
21 Etxaniz Mendieta Jokin 54548926 1365
38 Aparicio Etxaniz Nicolas 54547920 0
44 Bruna Peralta Juan Senen 0
45 Cabello Vina Suhar 0
46 Calderero Apezteguia Aaron 0
49 Diaz Sancho Maialen 0
54 Garcia Tajada Fernando 22254129 0
57 Guerrero Escudero Hodei 54548969 0
58 Guerrero Manso Juan Antonio 0
59 Herrera Hernandez Hodei 0
60 Hoyos Fernandez Fernando 0
62 Irigaray Ferreira Ion 24559482 0
64 Jauregui Echeveste Jesus Maria 0
65 Lopez-Carrasco Goni David 0
66 Munoz Moares Ibon 0

Gaurko jardunaldiko argazki batzuk:

Udazkeneko “Pilar Eguneko” txapelketa sozial animatua atzo

(leer en castellano)

Atzo Pilar egunagatik jai eguna zela aprobetxatuz, taldea bat egin eta ondo pasatzeko asmotan, Asier Cuestak 5 minutuko finisheko Blitz partidetako txapelketa soziala antolatu zuen Irunen, gure egoitza itxita zegoelako. Parte hartzera 20 jokalarik animatu ziren, federatutakoak gehienak (klubekoak eta beste taldekoak), Xake Eskolako haur batzuk eta guraso batzuk. Guztiek arratsalde animatuan zehar guztien kontran aritu ziren liga sisteman eta bai helduek eta gaztetxoek xakearekin asko disfrutatu zuten. 19 txanden ondoren, sailkapeneko lehenengo postuan 18 puntutara berdinketa hirukoitza egon zen: Ander Tafall, Patxi Moreno eta Manu Mayo. Xake egun eder honi adiskidetasun afari animatuarekin amaiera eman zitzaion.

XIII. Torneo de la vendimia de ajedrez infantil 2018 txapelketara espedizioa, esperientzia polita

(leer en castellano)

Atzo Valladoliden Vendimia de Ajedrez Infantil txapelketaren XIII. edizioa jokatu zen. Estatuko 300 gazte bildu zituen Jaialdi eder honetaz gozatzera Marlaxkako delegazio txiki bat bertaratu zen Tafall Villanueva anaiak (Ander, Iker eta Gorka) beren gurasoez eta Goio entrenatzaileaz osatua. Gros XTko Josu Manterola eta aita, bidaia-lagun izan zituztela. Pilar Fernández Valderrama Udal Kiroldegian Grosko Joseluis Muñoz eta Cecilia Perez ere aurkitu zituzten eta Ansoaingo Andres Malon. Txapelketan elkarrekin tarte onak pasa zituztelarik.

Irteera honen helburuak,  Estatuko beste haurrekin jokatu eta oso ondo antolatutako txapelketa batez gozatzea zen. Gorka eta Ikerrek oso lan ona egin zuten eta beren mailetako 3. eta 6. postuak lortu zituzten. Sub16an Josu Manterolak 6. postua, Anderrek 11.a eta Maloenk podiuma lortu zuen (hirugarren postua). Sub 20an Joseluk 4. postua lortu zuen eta Ceciliak 10.a. Gure espedizioak Burgosen bi gau egin zituenez, turismoa egin eta fin de semana Cidiano jaialdiaz gozatzeko aukera ere izan zuen. Asteburu ederra.

Txapelketako informaziora lotura (ChessResults)
Beste lotura interesgarriak:

Gipuzkoako Taldekako Blitz txapeketa 2018: Fomento Txapeldun. Hondarribia Marlaxka hirugarren.

(leer en castellano)

Manu, Patxi, Ramon eta Asier txapelketako epaile nagusia izan den César Montolíoren eskutik saria jasotzen (Argazkia Villabona X.J.T.)

Gaur arratsaldean Villabona Xake Joku Elkarteak antolatua Villabonako Aljibean Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa burutu da eta bertan klubeko ordezkari Patxi Moreno, Manu Mayo, Ramon Nogues eta Asier Cuesta jokalariez osatutako taldea izan da. Gure taldekideek lan txukuna egin dute eta azkenean hirugarren postuan geratu dira, bigarrena izan den Beasaingo Alfil taldearen puntu berdinarekin. Txapelketa beste behin Errenteriako Fomento Culturalak eraman du. Zorionak!

Azken Sailkapena
Fomento Cultural: M. Alvarado, J.R. Ros, J.L. Alfaro J. Domínguez eta César Montolío txapelketako árbitro nagusia (Argazkia Villabona X.J.T.)
Rk. H.Z. Taldea Partidak + = D1 D2 D3
1 6 Fomento Cultural 9 8 1 0 32,5 17 134,5
2 2 Alfil 9 6 2 1 26,0 14 97,3
3 5 Hondarribia-Marlaxka 9 5 3 1 26,0 13 91,5
4 3 Gros A 9 5 2 2 22,5 12 79,0
5 10 Billabona A 9 6 0 3 22,0 12 77,0
6 7 Zarautz 9 4 1 4 20,0 9 45,8
7 9 Easo 9 3 1 5 15,5 7 25,5
8 1 Billabona B 9 0 2 7 6,0 2 4,8
9 4 Xaputarrak 9 0 2 7 5,5 2 5,0
10 8 GrosB 9 0 2 7 4,0 2 5,8
Lotura interesgarriak:
  • Villabona xake elkartea: hemen
  • Txapelketako emaitzak (ChessResults):hemen 
  • Antolaketak egindako argazkiak: hemen.