Handiak (2002, 2003, 2004, 2005 eta 2006an jaiotakoak)
Txapelketa hau Azkoitian ekainaren 16an burutuko den GAZTEDI TXAPELKETA FINALEAN parte hartzeko sailkatzeko balio du.
Gure zonalean parte hartzeko izen emate epea maiatzaren 6a arte da. Izena emateko torneosxake@gmail.com emailaren bitartez egin edota zuen monitoreari gurekin kontaktuan jartzeko esan.
Gaur Jubenil, Kadete eta Infantil mailetan Euskadiko Banakako txapelketak burutu dira. Euskadiko Xake federakuntzak antolatuta, txapelketa Eibarko Unibertsitate Zentroan burutu zen gure klubeko hiru jokalari Patxi Moreno Estébanezek,Ander Tafall Villanuevak eta Jokin Etxaniz Mendietak Gipuzkoa ordezkatu dutela. Bihar amaituko den Absolutoan gure klubak ez du ordezkaririk izan.
Patxi, Jokin eta Ander
Jubenila apirilaren 23tik 27ra burutu da Eibarreko Unibertsitate Zentroan eta bertan 16 jokalari izan dira. Erritmo klasikoan 7 txandetako suitzarra jokatu dutela. Bertan gure teldeko Patxi Morenok eta Ander Tafallek parte hartu dute. Leku berean, Kadeta A eta B (Infantila) 24tik 27ra burutu dira, lehenengoan 25 jokalarik parte hartu dute eta bigarrenean 19. Bi txapelketa hauek erritmo klasikoan jokatu dira ere baina 6 txandetako suitzar siteman. Jokin Etxanizek kadetean parte hartu du.
Patxi Moreno 2019ko Euskadiko Jubenil Txapelduna
Euskadiko Xake Jubenil mailako banakako txapelketan klubeko Patxi Morenok txapela lortu du. Beste Gipuzkoarrek ere oso txukun aritu dira, horien artean aipagarrienak ondorengoak izan dira: Jubenilean Gros XTko Estibaliz Apellanizek 10. postua lortu du eta nesketan lehena izan da. Kadetean Josu Manterola (Gros XT) lehena izan da eta Ivan Iturralde (Gros XT) hirugarren. Infantiletan (Kadete B) Aimar Alvarezek (Billabona XJE) hirugarren postua lortu du. Jarraian maila bakoitzeko sailkapenak ematen dizkizuegu:
Jubenila
Estibaliz Apellaniz, Aritz Eder Elexpe, Imanol Toledo eta Patxi Moreno
Gaur apirilak 27, Zumaiako San Telmo Jaietan, KABI Zumaiako Xake Klub berriak antolatuta, I. SAN TELMO XAKE FESTA jokatu da. Sub16 txapelketa honetan gure xake eskolako ikasleak parte hartu dute eta baita oso txukun aritu ere: Ander Conde, Telmo Conde, Gorka Tafall, Iker Tafall, Beñat Ausin eta Julen Ausin.
7 txandetako Suitzarra izan da, arratsaldeko 16:00etan hasi dena, non partidako jokalari bakoitzak 5 minutu + 3 segundu izan ditu partidako. Txapelketaren erdian guztiontzako merienda egon da eta amaieran mailakako sailkapena egin dute:
Gaur Gros Xake Taldeko egitzan I. PAZKO SUB 2200 TXAPELEKTA ren leheengo edizioa jokatu da. Partida azkarretako (15′ + 3”) 8 txandetako suitzarra, zeinetan bost partida goizez burutu dira eta ondorengo hiruak arratsaldez. Bertan marlaxkakao ordezkaritza zabala izan dugu eta bidasoaldeko jokalariena ere bai. Klubeko ordezkariak hauexek izan dira: ManuMayo, Patxi Moreno, Iker Arri, Asier Cuesta, Ibon Muñoz etaHodei Herrera.
Hodei, Asier, Manu, Patxi, Iker eta Ibon
Egun animatuaren ondoren gure taldekideen lana osotxukuna izan bada ere, Patxik lortutako garaipena eta Manueren azpitxapelketa azpimarratzen ditugu. Podiuma Errenteriako Fomento Culturaleko Javier Pedrerak osatu du. Jarraian sailkapen nagusiko lehenengo hamarrak eta bidasoko ordezkarien emaitzak jartzn diutugu. Sailkapen oso ikusteko sakatu: hemen.
Lehenengo 10 sailkatuak eta bidasotarren emaitzak:
Lehenengo edizio honetako podiuma: Javier Pedrera (3), Patxi Moreno (1) eta Manu Mayo (2)
Txapelketako bederatzi txandetan 7,5 puntu lortu ondoren,Renier Vázque Igarza GM jatorri Kubatarreko GM espainiarrak Donostiako Hiria Nazioarteko 42. Txapelketan garaipena lortu du. 7na punturekin berdinduta, bigarren postuanIsmael Alshameary Puente FMa eta hirugarrenen postua Daniel Eduardo Pulvett Marin IMarentzako izan da.
Renier Vazquez 42. Donostiako txapeketako txapela jasotzen
Batalla taldeko Juan Ignacio Alonso Arburu FM hondarribiarrak 7 punturekin ere merituzko 4. postua lortu du. Zorionak Pibe!
Juan Igancio “El Pibe” Alonso bere saria jasotzen
Kutxa Saria. Gipuzkoako jokalari hoberenari saria Francisco javier Torres Ganuzak (13. Sailkapenean 6/9 punturekin) gure taldekideak lortu du, bigarren gure taldekidea ere den Patxi Moreno Estebanez (18. sailkapenean 5,5/9 punturekin) bigarren izan da eta gure taldekidea den Javier Gastanares Lopez (27. sailkapenean 5,5/9 punturekin) hirugarren.
Javier Gaztañares, FJ Torres eta Patxi Moreno Kutxa sariko podiuma
Fran Ladrón de Guevara, Ivan Iturralde eta Pedro Viñal, sub 2100ko podiuma
Txapelketako azken sailkapen osoa ikusteko (ChessResults) sakatu: hemen
Jarraian sailkapeneko lehen 10 jokalarien zerrenda ematen dizuegu, gure jokalariekin (Letra lodiz idatziak) eta Bidasoaldekoak diren jokalariekin osatua.
Jarraian txanda ezberdinetako argazkiak taldekideak eta antolatzaileek eginak:
Gipuzkoako Xake Federazioak antolatzen duen txapelketa honetako zuzendaria, federazioko presidentea den Fernando Markina izan da. Epaile nagusia Cesar Montonlio izan da eta Aitor Herrán, Juanjo Villena eta José Luis Guijarro epaile laguntzaileekin. Mikel Zubia txapelketako prentsa arduradun ibili da.
Kasino Zaharrean gure xake taldeak duen egoitza itxita egongo da datozen bi asteetan Aste Santua eta Pazko Asteko oporrak direla eta. Eskoletako egutegiarekin bat eginez, Kasino zaharrean ez dira xake ikastarorik emango eta ez da bestelako xake saiorik izango apirilaren 18tik 28ra bitartean.
Gaur hasi da Nazioarteko Donostia Hiria Xake Txapelketako 42 . edizioa taldeko ordezkaritzarekin. Bertan Patxi Moreno, FJ Torres, Daniel Garmendiaeta Sergio Sanmateulehian ditugu. Txapelketa martxoaren 24tik 31ra burutuko da Gros Xake Taldeak Karmelo Balda Pilotalekuan duen egoitzan eta 9 txandetako suitzar sisteman jokatuko da, 1h 30’ + 30’’ jokaldi bakoitzeko erritmoan bertan 117 jokalarien parte hartzearekin.
Jarraian zerrendako lehenengo 10 jokalariak eta Bidasoaldeko ordezkariak:
Gaur apirilak 13, Errenteriako BERAUN BERA ELKARTEA-ren xake atalak antolatuta, Juan Manuel Riesco lagunaren zuzendaritzapean, VI. JOSE BENITO OROIGARRIA jokatu da. Sub14 txapelketa honetan gure xake eskolako ikasleak parte hartu dute eta baita oso txukun aritu ere: Aimar Arretxe, Ander Conde, Telmo Conde, Gorka Tafall, Iker Tafall eta Beñat Ausin.
7 txandetako Suitzarra izan da, goiz eta arratsaldez jokatu dena, non partidako jokalari bakoitzak 25 minutu finisheko izan zituen. Denak elkarren auka ritu ziren eta ondoren, mailakako sailkapena egin zuten: Sub 10/Sub 12/Sub 14:
Tartean jokalari eta gurasoentzako anaitasun bazkari bat egon da ondorengo menuarekin: 1. Makarraiak txistorrarekin 2º Solomoa patatekin; azkenburukoak eta freskagarriak. Xake egun polita honi amaiera emateko sari banaketa egon da. Parte hartzaile guztiei eta antolatzaileei ZORIONAK!
Jarraian txapelketako argazki gehiago (Mikel Tafall):