Gipuzkoako 2012 Eskolarteko Infantil eta Alebin Xake Txapeleketak bukatu berri dira asteburu honetan, eta oraingoan ere Bidasoaldeako neska-mutilen parte hartzerik ez da izan. Hurrengo urteari begira, gure asmoa txapelketa honetan gure eskualdeko ordezkaritzaren parte hartzea berreskuratzea izango da, horretarako Federakuntza, eskola eta Udaletxeekin elkar lanean arituz.
Euskadiko Kadete Xake Txapelketa Eibarren jokatu berri da eta bertan, Javier Marchena Arabarrak txapela irabazi du. Gure taldeko Daniel Garmendiak merituzko 5. Postua lortu du, Zorionak!
2011ko Gipuzkoako Xake Txapelketan 2. Postua lortu zuelako Daniel Garmendia gazteak 2012 Euskadiko Kadeteen Txapelketa jokatzeko eskubidea lortu zuen.
Txapelketa Pazko astean burutu da, Eibarko Unibertsitate Politeknikoan, apirilaren 10etik 14ra, bertaratutako 25 jokalariek suitzar sisteman 6na partida jokatu zituztelarik.
Daniel Garmendiaren emaitzak ondorengoak izan ziren:
Txanda: 18 Viguin Gonzalez Daniel 0 – 1 Garmendia Zubeldia Daniel 6
Euskadiko Xake Txapelketa Absolutuaren 27. edizioa Amorebieta-Etxanon jokatu da Goio Uriarte taldekidearen parte hartzearekin. 7 txanden ondoren gure ordezkariak 21. postua lortu du, Mikel Huerga irabazle izan duen lehikaeta honetan. Zorionak Txapeldun!!!
2012ko Euskadiko Xake Txapelketa honetan irabazle gertatu eta gero, 800 euroko saria jaso eta Espainiako txapelketarako sailkatu da Mikel Huerga. Apirilaren 9an hasi eta 15era bitartean burutu da Amorebieta-Etxanon Zornotza Xake Klubak eta Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatuta.
Argakian Goio txapelketako Txefe antolatzailea eta Lukas arbitroaren artean.
Zornotzako Zelaieta zentrora bildu dira lehiakideek, 24 guztira, euskal lurraldeetan sailkatu ondoren. Gure taldeko Goio Uriartek, 2011ko urriaren 8tik abenduaren 12ra bitartean, Patrice Etchegarayk irabazi zuen Gipuzkoako 2011ko Txapelketan 4. Postua lortu zuelako sailkatu zen.
2011ko Gipuzkoako txapeldun den Patrice Etchegaray IM lapurtarra.
Beste urte batez, oso maila altuko partaideak etorri dira txapelketa honetara, nazioarteko mailako maisuak hain zuzen: Mario Gómez GM (Euskadiko txapelduna 2006an eta 2009an); Alejandro Franco IM (Euskadiko txapelduna 2008an eta 2010ean), Gipuzkoako lizentziaz aritzen den madrildarra; txapelketa amaitu arte 201ko txapelduna izan dugun Santi González IM; David Astasio MF arabarra; Iparraldeko Patrice Etchegaray IM; Iñigo Martin MI donostiarra eta Juan Mindeguia MC nafarra. Xake Maisu hauekin batera beste jokalari indartsu aritu dira: Bizkaitik, David Diez, Luis Arias, Angels Cucarella, Jesús Hernández, David Martínez, Álvaro Díaz, Modesto Pérez eta Jose M. Albo; Alabatik, J.R. Gómez, Álvaro Pérez, Igor Villalta eta Fran Ladrón de Guevara; eta Gipuzkoatik, Juanito Ruiz Aitor Alcaide eta gure taldeko Goio Uriarte.
Goio Uriartek Euskadiko Xake Txapelketa Absolutuan egindako lehen parte hartzea izan da eta esperientzia oso ona izan dela esan du. Txapelketan izandako maila altuagatik, partida guztiak oso gogor eta lehiatuak izan dira, hala ere, parte hartzaile guztien arteko anaitasun giro ederrean oso aste gogoangarria izan da. Hasiera batean 3,5 puntu egitea zuen izan dira, eta aurreneko partidetan lortutako emaitzak onak izan baziren ere, partidak aurrera joan hala, nekearen eraginez huts egiteak etorri ziren eta azkenean 2 punturekin sailkapen orokorreko 21 postua lortu zuen nahiz eta txapelketa hasierako rankineko 18a izan.
Goio txapelketan parte hartzeagatik oroigarria jasotzean, ezkerretik eskuinera: Zornotzako Xake Elkartearen presidentea, Zornotzako Kultura Zinegotzia, Goio, Euskadiko Xake Federakuntzako presidentea eta Bizkaiko Xake Federakuntzako Presidentea
Lehiaketarekin batera, Xake Mundu Txapelketen historia, hastapenetatik gaur egunera, Olinpiaden historia eta munduko xake-txapelketak birpasatzen zituen filatelia erakusketa interesgarria izan zen Zelaieta zentroan.
Ekimenaren bultzatzaileetako batzuk: ezkerretik eskuinera: J. Montalto, J. Callewaert, S. Binev, G. Kasparov, S. Danailov eta H. Takkula.
50/2011 idatzizko adierazpena Eurodiputatuen gehiengoak izenpetu du eta bertan Europako eskoletan xake ikasgaia sartzea babesten da kontzentrazioa, pazientzia eta pertseberantzia sustatzen dituelako. Horrela, Xakea Eskoletan ekimena aurrera atera ahal izateko beharrezkoak diren diruak hornitzeko eskatzen dio Bruselari.
Gure klubaren historiako hainbat albiste, argazki eta kontu berreskuratzeko asmoa duen atala hasiko dugu (leer en español).
Aurreneko ekarpena Mariano Oteroren eskutik datorkigu. Mariano gure taldean dugu oraindik eta xakean jolasten jarraitzen du, baina oraingo honetan bere 60. hamarkadako oroitzapenak ekarriko dizkigu.
Mariano Otero, Barcelonan jaio zen 1941. urtean eta Irunera 1960ko Martxoaren 1ean etorri zen. 1985ko Ekainetik aurrera Hondarribin bizi da .. irakurri gehiago
Gure taldeko ordezkariek gogotsu ibili diren arren ezin izan dute ligan burutako lan txukuna errepikatu. Taldeko jokalari bakoitzak Martxoaren 30 hasi eta apirilaren 7an amaitu den txapelketa honetan beren helburuak zituzten baina lan eskerga egin arren, emaitzak ez dira nahi bezalakoak izan, eta nahiz eta oso ondo pasa, jokalari guztiek ELO puntuak galdu dituzte.
Txapelketako Arbitroei beren lan txukuna eskertzen diegu: Mila Esker.
Ezkerretik eskuinera: Mikel Larreategi (Arbitro nagusia), Eduardo Olabe, Ana Hernandez eta Iñigo Galarza.
154 lagun bildu dituen txapelketa honetan 9na partida jokatu eta gero 7,5 puntu lortu duen Igor Rausis GM ak garaipena lortu du. Hondarribia-Marlaxkako jokalariek ondorengo puntuak eta postuak lortu dituzte:
4,5 punturekin Goio Uriartek 79. postua lortu du.
4,0 punturekin amaitu dute txapelketa Nabar Tejedorrek (95) eta Andoni Orubek (103).
3,0 puntu lortu dituzte, Ramon Noguesek (125), Iker Arrik (129) eta Sergio Sanmateuk (132).
Bidasoaldeko beste jokalariek lan txukuna egin dute, baina, guztien artean aipamen berezia merezi du Juan Ignacio Alonsok, oso txapelketa ona eginda, zazpigarren amaitu baitu. Zure Hondarribia-Marlaxkako lagunen izenean Zorionak “Pibe”!
Jarraian guztien emaitzak biltzen dituen taula jartzen dizuegu: