1980-2020. 40 urtetik gora Bidasoa eskualdeko xakearen eta xake zaletuen alde!!!
#NikDistantziaMantendukoDut
XXXIX. Azkoitia Hiria xake txapelketa, Hondarribira
Gaur goizean Hondarribia Marlaxkako talde bat Azkoitira joan da Patxi Moreno, Ander Tafall, Goio Uriarte eta Igor Altolagirre osatutakoa, bertan antolatu duten XXXIX. Azkoitia Hiria Xake txapelketa. Joxe Azkue 10. oroigarria txapelketa garrantzitsu honetan parte hartzera. Eskerrik asko Anaitasuna Kakute gonbidapenagatik!
Covid19ak sortarazitako normaltasun berrian murgilduta, Azkoitiko Kontzejupe pilotalekua Euskal Herriko xake jokalarien bilgune bihurtu da beste urte batez. Izan ere, XXXIX. Azkoitiko Hiria Xake Txapelketa eta X. Joxe Azkueren oroimenezko saria jokatu baita goizean. Azkoitiko Udalaren, Gipuzkoako Xake Federazioaren eta beste babesleen laguntzaz, Azkoitiako Anaitasuna Kakute Xake Taldeak antolatu du txapelketa. Txelu Fernandezek antolatzen dituen gauza guztiekin gertatzen den antzera oso ekitaldi bikaina. Hemendik zorionak berak gidatzen duen klubari. Txapelketako arbitro nagusia Mikel Almansa izan da. Bertaratutako hamaika taldeak, liga sisteman bost minutuko finisheko partidatan aritu dira, lau jokalariez osatutako taldeetan. Jokatutako 13 txanden ondoren, txapela Hondarribia Marlaxkak lortu du, baina ez ditugu urruti izan Legazpiko Santikutzekoak eta Anaitasuna Kakute A-koak, hurrenez hurren bigarren eta hirugarren postuetan sailkatu diren taldeak. Podiumeko hirukotearen atzetik sailkatu dira, hurrenketa honetan, Gros, Zornotza, Barakaldo, Billabona, Santurtzi, Liendo, Anaitasuna Kakute B, Xaputarrak, Martintxo eta Mendaro.
Gure taldekide guztien lana ona izan bada aipatzekoa Igor Altolagirrek laugarren taularik onanaren saria lortu duela. Markel Vesga (1. taula), Ibon Martín (2. taula) eta Pablo Arrondo (3. taula) izan dira emaitza indibidual aipagarrienak lortu dituzten jokalariak. Sari banaketa ondoren adiskidetasun bazkari ederrarekin xake goiz zoragarriari amaiera eman diogu. Eskerrik asko Anaitasuna Kakute!
Sailkapena
Rk. | H.Z. | Taldea | Part. | + | = | – | D1 | D2 | D3 |
1 | 6 | Hondarribia Marlaxka | 12 | 9 | 1 | 2 | 39,0 | 193,0 | 21 |
2 | 13 | Santikutz | 12 | 7 | 5 | 0 | 35,0 | 201,0 | 21 |
3 | 1 | Azkoitia -A- | 12 | 10 | 0 | 2 | 34,5 | 203,5 | 22 |
4 | 10 | Gros X.T. | 12 | 8 | 2 | 2 | 32,0 | 186,3 | 20 |
5 | 7 | Zornotza | 12 | 6 | 5 | 1 | 30,5 | 182,5 | 19 |
6 | 4 | Barakaldo | 12 | 6 | 1 | 5 | 27,5 | 105,8 | 15 |
7 | 8 | Billabona | 12 | 5 | 3 | 4 | 26,5 | 126,0 | 15 |
8 | 11 | Santurtzi | 12 | 4 | 3 | 5 | 24,0 | 85,5 | 13 |
9 | 12 | Liendo | 12 | 4 | 2 | 6 | 20,5 | 67,8 | 12 |
10 | 2 | Azkoitia -B- | 12 | 2 | 2 | 8 | 15,5 | 46,0 | 8 |
11 | 9 | Domusa – Azpeitia | 12 | 3 | 0 | 9 | 15,5 | 27,0 | 8 |
12 | 5 | Martintxo | 12 | 1 | 2 | 9 | 11,5 | 23,0 | 6 |
13 | 3 | Mendaro | 12 | 0 | 0 | 12 | 0,0 | 0,0 | 2 |
Bi mila eta hogeiko geldialdiaren ondoren, non ezin izan baitzen Euskadiko Beteranoen Txapelketa egin pandemiaren ondorioz, aurten berriro hasi da txapelketa, eta azken fasea ekainaren 26an eta 27an jokatu da Elgoibarko (Gipuzkoa) Txarriduna hotelean. Bertan izan da Josu Tornay gure taldekidea, egungo Gipuzkoako beteranoen txapelduna.
Josuk oso ondo jokatu du, eta atzo oso partida onak jokatu zituen lehen bi txandetan txapelketako lehen bi sailkatuei irabaziz. Gaur goizean, laugarren txandako parra eskaintza baztertzea erabaki du, ilusio handia egiten zion txapelketa bereganatzeko eta hori egin izan balu azken partidan aukera guztiekin jokatuko zuen, baina, beti bezala, gogor lehiatu da, baina, partida hori galdu du, eta azken txandako garaipenak hirugarren postura eraman du, Gerardo Fernandez eta Jose Angel Besga txapeldun eta txapeldunordearen atzetik. Zorionak guztioi!
Sailkapena
Rk. | H.Z. | Izena | Elo | Ptk. | D1 | D2 | D3 |
1 | 1 | CM Fernandez Hernandez Gerardo | 2189 | 4 | 12,5 | 7,5 | 9 |
2 | 5 | Besga Lopez Jose Angel | 2040 | 4 | 11 | 6 | 7,5 |
3 | 6 | Tornay Gomez Josu | 1974 | 4 | 15,5 | 9,5 | 11,3 |
4 | 3 | Albaina Alvarez Alvaro Ignacio | 2076 | 3 | 13,5 | 7,5 | 7,5 |
5 | 7 | De Pablos Fernandez Mariano | 1903 | 3 | 12 | 7,5 | 5 |
6 | 4 | Vinal Gutierrez Pedro | 2061 | 2 | 13,5 | 9 | 3,25 |
7 | 8 | Montolio Benedicto Cesar | 1804 | 2 | 13 | 8,5 | 2,75 |
8 | 2 | Lakunza Oyarbide Juan Carlos | 2097 | 2 | 11,5 | 7 | 2 |
9 | 10 | Perez Cabezon Jose Andres | 1617 | 2 | 12,5 | 8 | 1,5 |
10 | 9 | Munita Loinaz Jose Antonio | 1732 | 1 | 10 | 6 | 1,25 |
1. KUTXA FGA Taldekako Suitzarra
Gipuzkoako Xake Federazioak ligaren ordez antolatutako I. KUTXA GXF TALDEKAKO SUITZARRA txapeketaren bosgarren eta azken txanda jokatu zen larunbatean. Txapelketa honetan gure klubeko bi taldek parte hartzen zutela.
Bosgarren txanda honetan, gure A taldeak Donostian Gros A faboriotaren aurka aritu zen eta 1,5-2,5 garaipenari esker, sailkapeneko lehenego postuan amaitzea lortu genuen. Zorionak!
Bestalde, gure B taldea Kasinoan jokatu arren, kanpoko taldea bezala lehiatu zen Bergararen aurka eta 3-1 galdu. B taldearen helburua gure adin ezberdinetako jokalaiei aurrez aurreko partidak jokatzeko aukera ematea zen eta oso ondo aritu dira guztiak, egindako lan txukunagatik, zorionak .
Zorionak guztioi 

Bosgarren jardunaldiko gure taldeen emaitzak (2021/06/19)
GROS A |
1,5-2,5
|
HONDARRIBIA-MARLAXKA A | ||
---|---|---|---|---|
Iñigo Argandoña Riveiro |
1-0
|
Patxi Moreno Estebanez | ||
Alex Odriozola Coscolin |
0-1
|
Josu Tornay Gómez | ||
Aimar Alvarez Etxarri |
0,5-0,5
|
Goio Uriarte Prieto | ||
Thomas Franke |
0-1
|
Ander Tafall Villanueva |
G.A. BERGARES |
3-1
|
HONDARRIBIA-MARLAXKA B | ||
---|---|---|---|---|
Andres Diez Timofeva |
1-0
|
Jokin Etxaniz Mendieta | ||
Juan Maria Santos Martinez |
1-0
|
Fernando Hoyos Fernández | ||
Juan Santos Igartua Garcia |
0-1
|
Mariano Otero Bonis | ||
Victor Alvaro Martin |
1-0
|
Ion Larrarte Gonzalez |
Pos. | TALDEA | PtK. | MoL.PtK. | AZK.PtK. | Des |
---|---|---|---|---|---|
1 | HONDARRIBIA-MARLAXKA A | 14,5 | 0 | 14,5 | 35,1250 |
2 | GROS D | 14 | 0 | 14 | 30,3750 |
3 | GROS A | 12,5 | 0 | 12,5 | 29,4375 |
4 | GROS C | 10,5 | 0 | 10,5 | 29,8750 |
5 | GROS B | 10,5 | 0 | 10,5 | 28,3125 |
6 | ARRASATE-ARLUTZ | 10,5 | 0 | 10,5 | 26,9375 |
7 | CIRIONDO ZARAUTZ A | 9,5 | 0 | 9,5 | 18,4375 |
8 | GROS E | 9 | 0 | 9 | 18,3750 |
9 | G.A. BERGARES | 9,5 | -1 | 8,5 | 18,5000 |
10 | ANAITASUNA-KAKUTE | 8 | 0 | 8 | 17,3750 |
11 | CIRIONDO ZARAUTZ B | 6,5 | 0 | 6,5 | 16,2500 |
12 | HONDARRIBIA-MARLAXKA B | 5 | 0 | 5 | 9,5000 |
Esteka interesgarriak:
HONDARRIBIA MARLAXKA A | HONDARRIBIA MARLAXKA B | |
1. Richard Polaczek | 1. Jokin Etxaniz Mendieta | |
2. Patxi Moreno Estebanez | 2. Gorka Jauregi Olaizola | |
3. Josu Tornay Gomez | 3. Fernando García Tajada | |
4. Rodolfo Martin Krug Cortegoso | 4. Jesus María Jauregui Etxebeste | |
5. Goio Uriarte Prieto | 5. Manuel Delgado Cantón | |
6. Ander Tafall Villanueva | 6. Mikel Tafall Soreasu | |
7. Igor Altolaguirre Munduate | 7. Silvestre Moreira Sanchez | |
8. Daniel Garmendia Zubeldia | 8. Iker Tafall Villanueva | |
9. Haizea Tornay Belategi | 9. Juan Antonio Guerrero Manso | |
10. Alvaro Minondo Torres | 10. Fernando Hoyos Hernandez | |
11. Juan Senen Bruna Peralta | 11. Mariano Otero Bonis | |
12. Louis Del Río | 12. Hodei Guerrero Escudero | |
13. Enrique Oiarzabal Iturrioz | 13. Josette Fontaine | |
14. Aritz Tornay Belategi | 14. Jurgi Diaz Etxaniz | |
15. Hodei Herrera Escudero | 15. Pablo Basurko Delgado | |
16. María Jesús Berrotaran Echeverría | ||
17. Encarnacion Carrillo Salvatierra | ||
18. Felicidad Celador Navas | ||
19. Francisco Diaz Elzo | ||
20. Mari Carmen Elizazu Azpiolea | ||
21. María Aranzazu Elizazu Aizpolea | ||
22. Alba Estomba García | ||
23. Hugo Etxebeste Cuenca | ||
24. Ander García Olaizola | ||
25. Joserra Garmendia Aierbe | ||
26. Jon Irigaray Ferreira | ||
27. Tomax Kanpandegi Arretxe | ||
28. Ana Adela Landa Gonzalez | ||
29. Ion Larrarte González | ||
30. Gontzal Jokin Lera Manterola | ||
31. Patxi Lopez García | ||
32. Julia Urroz Lopez | ||
33. Ander Carretero Ecenaro | ||
34. Euri Garbizu Aurtenetxe | ||
35. Imanol Kanpandegi Arretxe | ||
36. Ekhi Larra Martinez | ||
37. Goretti Laporte Alzola | ||
38. Nora Lera Cuñado | ||
39. Eihartze Lopez Zeztau | ||
40. Jon Piedrola Uranga |
Hondarribiko herri aldizkariak, argitaratu berri duen urtarrileko alean, gure klubak 2020ko urteari buruz, Covid19ko pandemiaren urteari buruz, egindako balorazioaren berri eman du “2020. urtea «Marlaxka Xake Kluba, 40 urtez Jokoan” izenburuko erreportaje politarekin. Eskerrik asko Hondarribia aldizkaria eta Xabier Sagarzazu.
Hondarribia aldizkaria – 350. zenbakia • Urtarrila 2021
Deskargatu
2020an gure klubak 40 urte bete zituen eta urte guzti hauetan klubak Euskararekiko dugun konpromezua zabala izan da eta horren adibide urte guzti hauetan Udalak eta beste eragileek euskararekiko antolatutako ekintzetan parte hartu izana da. 2018 Euskaraldian parte hartu genuen eta 202koan Euskaraldian parte hartu dugu eta oraingo honetan, gainera, ARIGUNEA izan ginen kluba eta gure Xake Eskola.





“Euskaraz: Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan”